aurkitu, aurki/aurkitu, aurkitzen
1 du ad. Bilatzen ez den zerbait ikusi edo aurrean gertatu. Ik. topatu. Jausi da zerutik harria, aurkitu du Lasturren dorre berria. Huts asko aurkitu ditut liburu horretan. Galburuan edo lasto artean aurki daiteke ale ona edo ale galdua. 2 du ad. Bilatzen dena ikusi, non den jakin, lortu. Aurkitu dut galdu zaidan ardia. Ez du bakerik aurkitzen. Bilatu du, baina ez du aurkitu. Monopolio kaltegarri horrek, ordea, laster aurkitu zuen sendabidea. Ez diot korapiloari askabiderik aurkitzen. Betleem guztian ez zuten aurkitu ostaturik.
3 du ad. (Ezkutaturik zegoen edo ezagutzen ez zen zerbaiti dagokiolarik). Bide berri bat aurkitu du. Kolonek Amerikak aurkitu zituen. Rontgen-ek X izpiak aurkitu zituenean. Erabilera horren legea aspaldidanik aurkitua zegoen.
4 du/da ad. (Zerbaiten edo norbaiten egoera jakin bati dagokiolarik). Aberatsak aurkitu zituen behartsuak baino gaiztoago, eta haragiaren bekatuan eroriago. Atea beti zabalik aurkitzen dute. Atzoko aldean, gaixoa askoz hobeto aurkitu dut. Aurkitu zuen soro guztia ederki landua. Arrisku latzean aurkitzen zen. Bata bestearengandik gero eta saihestuago aurkitzea. Etsaien artean aurkitzen nintzela. Mezarako beti nagi aurkitzen direnak.
5 da ad. Toki batean izan, egon. Gutun hau aurkitzen da liburuaren hasieran. Zazpi urte dira aurkitzen naizela basamortu honetan. Kurutzemendi Gasteiz inguruko muino baten gainean aurkitzen da.