hondatu, honda, hondatzen
1 da/du ad. Oso kalte handia hartu edo egin. Ik. suntsitu; galdu 6. Gure arerioak non-nahi eta beti gu galdu eta hondatu nahirik dabiltza. Erregea hilko dut eta besteak hondatuko ditut. Honda bitez betiko Satanas eta haren infernuko lagun guztiak. Landareak hondatzen dituen ekaitza. Gorputzak hondatzen eta arimak galtzen dituen edaria. Lantegietako kirats gaiztoak hondatu zizkion birikak. Zergek hondatzen dute nekazaria. Galtza berriak hondatu ditu. Zenbat nazio hondatu diren gerra bat izan delako! Entzute ona zikindu eta etxeko bakea hondatu. 2 du ad. Ondasunez mintzatuz, eralgi. Zure seme horrek, berriz, emagalduekin hondatu ditu ondasun guztiak. Zuen guztia hondatu zuenean, aitaren etxera itzuli zen. Irabazten duten guztia berehala hondatzen dute edanean eta jokoan. Zahi apur bat gal ez dadin beldur eta irina hondatuagatik ardurarik ez.
3 da/du ad. Hondoratu. Ai, hondatzen ari naiz, itotzera noa! Orduan zingira sakonetan hondatu nintzen. Bermeoko txalupa bat hondatu zen, olatu batek urez beteta. Miraria zen zulo harekin ontzia hondatu gabe porturatzea. Deabruak bezala infernuko su leizean honda ez nadin. Bekaturik lotsagarrienetan hondatua.