1 emaitza matxuratu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:HBL | 2001-02-06 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
matxuratu 1, Auspoa 73 ("Juan zan kotxian matxuratu ta etorriya da bestian").
matxuratu 4: K. Zalbide ("AC —kontrol egokigarri— batek prozesuko egoera etengabe jaso eta bertatik makinak benetan apurtzeko edota matxuratzeko arriskurik gabe jasan ditzakeen abiadurak kalkulatzen ditu"); J. Eizagirre ("Traperoa gidatuz joan zitzaion, basamortuan matxuratutako tankeen pare pilaturik zeuden aparkatutako patruila-autoen tartetik"); GIE HizkLiter (zerrenda batean); O. Larrañaga ("zirrara batek zeharkatu ninduen goi eta behe arima matxuratuz").
matxuratu : DFrec 2, AB38 2, HiztEn (da/du ad.), LurE (da/du ad.), Euskalterm 3 // Ez dugu aurkitu ap. AB50.
matxuratu : EuskHizt (da/du ad.), ElhHizt (da/du ad.), HiruMila (da/du ad.), EskolaHE (da/du ad.), eta erregimena zehaztu gabe: Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.
matxura(tu), matxuratzen.
da/du ad.
- [E210]: 'matxuratu. Matxura izena zerrendan agertzen denez gero, komeni da aditza ere bertara biltzea'.
- Erabakia: BAgiria (1998-09-25): 'Aditz honen erregimenak ere zalantzak sortarazten ditu. Azkenean botoetara eraman da sartu ala hurrengo itzulirako utzi. Bederatzi euskaltzain hurrengo itzulirako uztearen alde agertu dira, zazpi orain sartzearen alde eta hiruk zuriz bozkatu dute. Horrenbestez, hurrengorako uztea erabaki da'.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.