merke
1 adj. Prezio apalekoa. Anton. garesti. Eskuliburu merkeak. Fruta merkea erosi. Karioen hura dela azkenean merkeenik. || Ez dut esango merke-merkea denik. 2 adj. Hitzez, adierazpenez eta kidekoez mintzatuz, kalitate edo maila apalekoa, ezer berririk ez dakarrena. Zer balio dute hitzetik hortzera barreiatzen ari garen hutsaren hurrengo hitz merke horiek? Norbaitek esango du lerro hauek irakurtzean, filosofia merkea erabili dudala. Ez hasi erretolika merkeekin! Hezkuntza, osasuna eta babes sozialerako sistema publikoak lapurtu nahi dizkigute, aitzakia merkeak erabiliz.
3 adj. Zerbitzuak edo salgaiak merke eskaintzen dituena. Ostatu merke batean.
4 adb. Prezio apalean. Merke erosi eta garesti saldu. Merke baino merkeago. Gauza batzuk duela hilabete baino garestiago daude; beste batzuk, berriz, berdin, edo merkexeago. Asko kosta eta merke eman, ezin daiteke. Merke erosia merke sal daiteke. || Munduko edozein bazterretatik heltzen dira era guztietako produktuak, merke-merke.
5 adb. Batez ere Ipar. Erruz, ugari; erraz. Hitzak merke ditu. Hauteskundeak hola hurbiltzearekin, zernahi erraten da, leunkeria eta zurikeria merke izaten dira.