lasai
1 adj. Estutasunik, kezkarik edo larritasunik gabea. Ik. laxo. Lo lasaia. Nahiago izan dugu aisetasun lasaia, barrenak agintzen zigun borroka latza baino. Behar zena egin duela dakien gizonaren hitz eta aurpegi lasaiak herriaren bihotz minduak baretzen ditu. Bertsolarien etorri ugari eta lasaia. Prosa lasaia egiteko, lasai ari behar, ez larri eta arnasestuka. Gizon lasaia, nekez larritzen dena. 2 adj. Estu, mehar edo tinkoa ez dena. Bide lasaitik. Korapilo lasaia. Soineko lasaia.
3 adj. Ohitura onek eskatzen duten hertsitasuna erakusten ez duena. Hizketa lasaiak. Bizitza lasai, mundutar eta gaiztoa.
4 adb. Estutasunik, kezkarik edo larritasunik gabe. Ik. lasaiki. Zaude lasai, ez da ezer gertatuko. Ez da lasai gelditu. Ez zegoen, nonbait, lasai bere lehengo lanekin. Lasai mintza zaitezke. Lasai baino lasaiago bizi da. Lasai asko eta patxada ederrean. Horrela lasaixeago pasatuko dugu aurtengo negua. Orain, ordea, lasaixeago dabil aitona Benito. || Lasai-lasai eseririk. 5 adb. Arauekiko hertsitasunik gabe. Euskal artikulua ez da erdarazkoa bezain mugatzailea, lasaiago lotzen du izen multzoa. Bertsoaren neurria lasaiago hartuz. || Lasaiegi hezitako haurrak.
6 adb. Aise, eroso. Lizarraren azpian, hamabi lagun lasai eser daitezke. Eduki zitzakeen lasai aski hamar behi ukuilu zabalean.
7 adb. Jantziez eta kidekoez mintzatuz, estutzen ez duela; uhalez, sokez eta kidekoez mintzatuz, tenkatu gabe. Udaberriz, gaur lasai duzun sotana hori, lehertzeko zorian izango duzu. Uhala lasai utzi zion Rozinanteri. Zingila lasai duen mandoak karga aise iraul dezake.