1 emaitza akordatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:EEBS:15 | 1997-06-10 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
ik. OEH.
HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +
akorda, akordatzen.
1 Zah. hitzartu. 2 Ipar. Zah. du ad. eman. 3 Heg. Beh. da ad. 3a) gogoratu; 3b) ohartu, konturatu.
- [E208]: 'Hitz honek Bizkaiko eremu aski zabalduan, Gernikalde osoan behintzat, 'itzartu' esan nahi du. Esangura hori ere eranstea eskatuko nuke: ''Hara... umea akordatu da, negarrez dago eta'''.
- [E210]: 'Hegoaldean hitz horrek dituen esanahien artean, hirugarren bat gehitu behar da: '3c) 'esnatu, iratzarri': umea akordatu da'. Adibide hori jasotzen dute Elhuyar Hiztegiak eta 3000 Hiztegiak. Orotariko Euskal Hiztegiak ere esangura hori jasotzen du: Es la forma normal en la comarca de Gernika: despertarse'.
- [E116]: 'Lehen adieran gramatika kategoria falta du. OEHren arabera "da ad" beharko luke izan. XKk dioenaz ezin dut ezer ere esan. Aztertu ditut OEHko CDan ageri diren 33 adibideak (liburuan gehiago egongo dira) eta beste 48 EEBSn ageri direnak. Haietako anitz dira bizkaieraz, baina XKren esanahiarekin ez dut bat bakarrik ere aurkitu. Agian, holako esanahiak gaineratzekotan lekukotasun gehiago beharko genuke'.
- Erabakia: Erabakia (2002-06): '1 Zah. 'hitzartu' da/du ad 2 Ipar. Zah. du ad. 'eman'. 3 Heg. Beh. da ad. 3a) 'gogoratu'; 3b) 'ohartu, konturatu' 4. Bizk da/du ad "esnatu"'.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.