arren
1 Nahiz, ba... ere. (Aditz ez-jokatuen partizipio burutuarekin edo -(e)n menderagailua hartu duten aditz jokatuekin erabiltzen da, eta beti haien ondo-ondoan ezartzen da). Dardoak egin arren bere aldia. Ikaslea bertakoa ez izan arren, esaten zenaz jabetuko zelakoan. Orain adorerik beso eta oinetan eduki ez arren. Hemen naizen arren, ez dizut egingo lan hori. Merkeak diren arren, ez ezazu bat ere eros. Lan ona egin dudan arren, ez didate sari onik emango. Maiz joaten naizen arren, ez dut oraindik berarekin topo egin.
2 lok. Ipar. Bada. Atzo ikasi zenuen nola egiten den gurina, gaur, arren, ikasi behar duzu nola egiten den gazta. Nire nagusi maitea, zer egin duzu arren?
3 Ipar. (Helburuzko perpaus baten hasieran, indargarri gisa). Ik. amoreagatik 2. Dezagun otoitz Jainkoa, arren gure bihotzetan karitate egiazkoa sekulako finka dezan. 4 Zerbait eskatzen denean erabiltzen den jendetasunezko hitza. Ik. otoi; mesedez. Arren, ene andre Milia Lasturko. Entzun ezazu, arren, ene eskaria. || Jaietarako denak etor zitezela, arren bai arren eskatuaz. Arren eta arren, ene andrea, hori ez, ahal baldin bada! 5 iz. Eskaria. Niri arrenik egin beharrik ez duzu. Mila eskaera eta arren egiten zenituen.
6 iz. Otoitza.