Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza nahasi1 bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

nahasi1, nahas, nahasten
1 da/du ad. Gauza desberdinak, osotasun bat eratzen dutela, batu edo elkarrekin jarri. Ura gatzarekin nahastean. Jo itzazu zuringoak elur gisa egin arte eta nahas itzazu gorringoekin. Euskalkiak nahasi, bai, egin ditugu, ardogileek kolore bateko eta besteko isurkariak nahasten omen dituzten eran; baina nahastea ez da batzea. Kartak nahasi. Orantza puska batek nahasten zaion ore guztia altxarazten duen bezala. Munduan onak eta gaiztoak nahasirik daude, larrainean alea eta lastoa bezala. || Euskarari erdara nahasiz. Barre algara eta negarra elkarrekin nahasiak. Euskaldunik gehienok maite dugun ametsa, samurtasunez eta isiltasunez nahasia.
2 da ad. Norbait beste norbaitekin, ezkontzaz kanpo, haragizko harremanez lotu. Bere adiskide baten emaztearekin nahasi zen. Matxin eta Engrazia nahasirik atzeman zituztela.
3 da ad. Gauza ilunen baterako elkartu. Lapur haiekin nahasi zenez gero. Adiskidetasun gaiztoetan nahasia dagoena.
4 da/du ad. Nahaspila edo nahasmendua sortu. Haria katigatu edo nahasten denean. Gauzak bereizten saiatu behar genuke, nahasten baino areago. Has gaitezen, bada, zenbaitek nahasi baino nahasiago nahi lukeen mataza askatzen eta biltzen. Lehenago bat baizen ez zen hizkuntza nahasi zen, eta egin ziren hainbeste mota desberdinetakoak. || Bista eta ukitzea guztiz zaizkit nahasten, belarriez baizik ez dut hor zarela sinesten. Barren guztia nahasten dioten edariak. Gau batez edana eta burua nahasia etorri zen.
5 da/du ad. Gauza bat beste bat dela pentsatu edo pentsarazi. Deabrua ere nahasiko lukete beren erretolika horrekin. Nahasi gabe erantzuten badu. Hamaika aldiz nahasi zen bere lanean. Berak sortu zuen "neurtitz" hitza, herri bertsoak eta poesia ikasia aurrerantzean elkarrekin nahas ez zitezen.
6 da/du ad. Arima baretasuna edo argitasuna galdu edo kendu. Gaur aditu ditudan gauza horiek orok nahasi naute arras. Berri horrek nahasi bezala zion burua gobernadoreari. Burutik nahasia dabil. Zuen bihotza ez dadila nahas. Hitz horiek esandakoan, Jesus nahasi zen bere barrenean. Hernaniar bik nahasi gaituzte bizi ginenak bakean.
7 da/du ad. Jendartean nahasmendua sortu. Ik. asaldatu. Gizon hau aurkitu dugu jende guztia nahasten, eragotziaz petxa Zesarri pagatzea. Bere soldaduak bidali zituen, nahasi zitzaion herri batera.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus