(EtxbaEib),
bilbaotar. Bilbaíno. Itxasozko azañetan or agiri dira / Matxin Mungi, Arbolantxa, Bilbaotar ona, / Errekalde, Arteita, Mello Bertondona. AranSIgn 213.
Gizonen batek esan omen du / Azpeitiyako kafian / apustu ori izango zala / Bilbaotarrentzat kaltian. EusJok II 89.
Liburu-zale dan Bilbotarrik, ezin egon leike liburu polit iolasgarri au beragandu barik. Ezale 1897, 136b.
Bere burua bilbotar edo Bilbon bizi diran gazte nagi, txakill batzukaz bat egin da. AgKr 223.
An dabiltz Billarreal ta Otxandioko langille irmeak, arutzago Bilbotar apañak. AgG 180.
Bilbotar aberats batzuk asi omen dira Berastegin burni-arria ateratzen. AArdi 82.
Bilbotar barregarri batzuk iragarri eben bertako izparringi baten, eztakit nungo erritan il zala atso aberats bat. KkAb I 119.
Juan zan ba bein bere adizkidia dan bilbotar osalari ospetsu bategana. KkAb II 18.
Euzkel-ikastola onetara bilbaotar asko erduten ziran, mutil eta neskatil. EG 1956 (5-6), 41. Gabriel Aresti bilbotarrari emana izan zaio "Toribio Alzaga" teatro saria. (In ArtiTobera 262
).
Gero, bilbotar muttiko hanitzekin, ijito batzuen atzetik ibili giñean. OskKurl 86.
Cataluñan jaio dana catalana, Madrilen jaioa madrileñoa, ta ni bilbotarra naizela erraiten du. Ib. 124.
Bilbotar pentsalari-sentilaria bortizki asaldatzen eta sumintzen da, arrazoiaren izenean gure bukatu-bearra erakustera datoztenen kontra. VillJaink 110.
Bilbotarra jaiotez: 1884-VII-28an sortua. AlzolaAtalak 101.
Gero naikoa ospetsu izatera eldu zan bilbotar Argote. EtxabuKontu 172.
Ortik sortu zan Zamakolantzat / bilbotarren asarria. FEtxeb 68.
Bilbotarra zan; ez ekien euskerarik.Gerrika 32.
Irakurria baitzeukan Mikoletaren 1653ko Modo breue de aprender la lengua vizcayna delakoan Bilbaotar hura honela mintzatzen zela. MIH 81.
Don Bitor ardi itxurako otso bilbotarra. MEIG III 98.