zentimetra,
zantimetra. Centímetro. 10 edo 12 zentimetra bizkar ezürra beno aphalago. AlthBot 11.
Loditasunean 6 zentimetro baño geigo dan adarrik ez da ebaki bear. EEs 1916, 253.
Zugatz-enborrak euki biar daun sendoeria da 12 zentimetro lurretik metro-bete ta 30 zentimetroko goieran. ForuAB 137.
Gerriak 94 zentimetro baño lodigo ez badira. ForuAG 263.
Lauetan hogoi zentimetra badauzka buru horrek. StPierre 25.
Ogeta amar zentimetrotik berrogei zentimetrora lodi. ArzdiLEItz 84.
Saltoa luzeran abiadurakin, Petersen (Suezia) 7 metro ta 15 zentimetro. ArgEgut 1924, 99.
Este itsuaren zilan, zortzi-amabi zentimetro luzeko buxtan bat badugu. FIr 169.
Berebiziko neurkin edo metro biguna darabil: noiz-nai luzatzen zaio bost zentimetroz. LdiIL 46.
Zulo bakoitzak 30 zentimetrotik 40 zentimetrora bear ditu zabal. Munita 59.
Mailu ukaldika berrogei edo berrogei ta hamar zentimetroz barnago bultzatzen du [paldoa]. MdePr 78.
Belarrak gutxienez, 7 zentimetro luzekoa izan bear. OñatibiaBaserria 45.
Hurrengo haizkorakadea zentimetro bat edo bi eksuma edo ezkerrera joaten zitzaion. OskKurl 92.
10-20 zantimetrako belar zerrak. GatxitegiLaborantza 95.
Ogetabost zentimetro inguruko tartea. EtxabuKontu 116.
Andik amar bat zentimetrora beatza jarriz. AtañoTxanKan 120.
Amar bat zentimetro lodian ezarri zuan arria, ta kozkor aundiak. JAzpiroz 77.
Soltau-era orretan zentimetrorik be ez eban egin biar atzeruntz [kotxiak]. Gerrika 183.
Buztinez egin-erazi ditut, irudi bakoitza 18 bat zentimetroko [...], ezpatadantzariak. MEIG I 79.
En DFrec hay 25 ejs. de zentimetro.
Lotu liteke lenago oñean gora utzitako amar zentimetrodun muturrari. EEs 1917, 35.
Orotariko Euskal Hiztegia
Azkue Biblioteka eta Artxiboa
ORDUTEGIA 9:00 - 14:00
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.