bildurtzeke,
bildurtzake,
bildurtzaka. Sin miedo, temerariamente. Komuninonera duaz alan bildurtzaka, ta konfesino-komunino pekatuzkuakaz bizi dira kondenazinoeko arrisku andi baten. MgCO 40.
Bazan makiña bat jende gudari artean erlijiñoaz par eta iseka egiten zutenak eta auen aurka bildurtzeke oldartzen zen Harritxabaleta. EtxdeJJ 21.
Ezin-jekia botaz ta arekin maindire, / jantzi-arin dioaz otzak bildurtzeke (bildurtu-gabe).Or Eus 136. Ta antxe gelditu ziran biak, gertakari baltzen aurrean, etorkizun-laiñoaz bildurtzeke, itxaropentsu. Erkiag Arran 197.
Bera joango zan sarri Aloñara, aitonaren ordez, pagadietako bide itzaletan gora, baso piztien bildurtzake.Ag G 133.
Orotariko Euskal Hiztegia
Azkue Biblioteka eta Artxiboa
ORDUTEGIA 9:00 - 14:00
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.