1.
(Sal ap. A
; Dv).
Consecuencia, efecto, resultado.
"Comme ce mot est pris ordinairement en mauvaise part, on l'emploie au fig. dans le sens de déboire. Egiteko horrek gibelondo txar zerbait izanen du, cette affaire finira par quelque mauvais résultat. Gibelondorik baizen ez ditut bildu munduan, je n'ai recueilli que des déboires dans le monde"
Dv.
Lagunen aldetikako nahigabeak ta gibel-ondo txarrak eztiki ta penitentziazko izpirituz hartzen eta jasaten ditutzu?
Dh 454.
Begira, Adamek jan zuen sagarraren gozoa zeinen laster iragan zen, eta gibelondoa zenbat eta zenbat urthez kharats gelditu.
Dv LEd 118 (Cb Eg II 62 ondorea).
Oi bekhatuaren gibelondo garratza!
Ib. 111.
Bozkarioz nigar egiten du Aita Iñaziok, ikhusi baitu obra horren gibelondo salbagarria.
Laph 246.
Etzakiat zer gibelondo ukanen duen ene solasak.
JE Bur 95.
Badakigu, bertzalde, zer gibelondo ona duten hemengo urek.
JE Ber 75.
2.
"Médisance, calommnie, diffamation dont on poursuit quelqu'un"
H.
"(L), desdén"
A.
Pairatuko dut hunelako edo halako gibelondo, erdeiñu eta mespresio.
He Phil 33s.
3.
gibel-ondo
(H). "Proprement derrière et proche de quelque chose" H.
Lagünaren gibel ondotik, hark egin dien, baina ezagütia ezten, gaitza erranez kometitzen den bekatia.
CatLan 97.
Proximuaren ohoria haren gibel-ondotik herrestatzen dutenak.
AR 444.
4.
(BN-baig, Sal, S ap. A
; VocBN
, H).
"Sujet d'accusation, chose à son désavantage q'on a dans ses antécédents"
H.
"Conducta buena o mala. Gibelondo huna du mitil horrek
"
A.
5.
"(BN-baig), constancia. Gibelondo handiko gizona
"
A.
6.
Ocupación.
Jostatzerat edo... gibelondo zerbaitetarat, haurren gibelondoak, hala-nola antxuen alhatzeko tenorea zela jada, edo behien pentzerat eremaitekoa.
Larre ArtzainE 65.
Ardien deiztera joan zela [...]. 12 urte zituen, eta jadanik gizon baten gibelondoa.
Ib. 128.
Beti bazabilan, egunero, eri bisitan parropiaren gibelondoetan.
Ib. 244.
Gestión.
Huna nun erraiten dautan, nik nahi nituen gibelondoak egin zituela. Laneko lekua arrapatu zautan.
Etchebarne 88.
GIBELONDO EGIN.
Dar la espalda, apartarse.
Trikatu gabe juduen elhaberrietan eta egiari gibelondo egiten dioten gizon batzuen exlejikarietan.
"
Adversantium se a veritate"
.
He Tit 1, 14 (Lç aldaratzen, Dv gibelatzen
).