Orotariko Euskal Hiztegia

Azpisarrerak (sarrerak) (1)
urtemuga.
1. (G-to, AN-5vill, L-côte, B, BN-arb-baig, Sal, S, R; H; -th- Dv, H), urtamuga (Lar in Aq 1329 A, H; -th- SP (s.v. urtaburu), H) Ref.: A; Gte Erd 42 .
Aniversario. "Anniversaire, bout d'an" SP. " Urthe-mugako egunetan, dans les jours voisins de l'anniversaire" Dv. "Cabo de año, aniversario. [...] Aldiero urtemugara eritzen da, todas las veces a la misma época del año cae enfermo" A. " Il zen urte mugen (AN-5vill, B), [...] ama hil zenetik urte mugan jin zen (BN-arb)" Gte Erd 42.
Besta egiten zutela bere ezkontzako urthemugan. He Phil 409 (SP 405 urthaburuan ). Urthe muga gaur dugu. Gau hartan bezala, / ostatuetan bada jende kokahala. / Bordaska tzar batean Jesus sortu zela? Ox 66. Aurten egiten du 150 urte Poe jaio zela, eta proposatu diot Mitxelenari omenaldi bat egin lezan Egan-en urte-muga hori dela kari. Mde Pr 81s. Olerkari horren urtemuga bat, eriotza ala jaiotzarena den ez dakit. Ib. 36. Euskera bekigu gidari ta iomuga, orain, nun-nai ta beti, batez ere Irakasle Aundiaren urte-muga ontatik asita. Ibiñ Virgil 26. Urte muga orhoitgarria zuen Frantsesek: agorrileko Andredena Mari! Ardoy SFran 212s. En DFrec hay 19 ejs. de urtemuga.
Cumpleaños, día de nacimiento.
Bahakik Etxegarayen urthe bethetzea dela? --[...] Kasik arrats guziez, hotel batean bada norbaiten urthe-muga. Larz Iru 50 (74 urthe mugako afaria). Ogetabat urte mugara eldu zanean. Erkiag BatB 26. Omore onez ginen etorri urtemugako hunarat / Gure adina duten lagunak ere berdin gure ganat. Larre ArtzainE 333.
Orduantxe bakarrik zen oroitu haren jaioteguna zela, hain aspaldi ba zen inork ez ziola urte-muga hori opatu. Mde HaurB 68.
Larramendi dugu aro berria zaharretik bereziko duena eta urtemuga, horrelakorik behar bada, 1745 litzateke. MEIG VII 30.
2. Fin de año.
[Jesusen] eramankizun gogorrak. Gorputz añ biguñ eta sentikor batek zer otz gogorra sentituko etzuen urtemuga añ gogorrean? Arr May 113. Neguko eguzkiaren aurrez-aurre iarriko dizkiezu eguerdira begira, Uriario (Aquarium) izoztua ieixten asten denean urte-muga euriztatuz. Ibiñ Virgil 100.
3. Época del año que marca un límite.
Uda-atzen edo negu inguruan etxe aldera jeixten genituan. Obeki esan. berak zaitzen zuten urte-muga ori. AZink 36.
URTEMUGAN. Al cabo de un año.
Urthe mugan, landare gazteak bakhandatzen dira. Dv Lab 330. Gibelerakoan ethorriko natzaitzu urthe-mugan, bizirik izanen zare, eta Sara zure emazteak seme bat izanen du. Dv Gen 18, 10 (Ol geurtz urtaro ontan, Ker urte bete barru, BiblE urtebete barru).

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus