- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
gain. Hitz honen azpian gain, garai, gari eta galdu sarrera-buru nagusiak bildu dira. Gain sarrera-buru nagusian, maila bereko hainbat azpi-familia bereizi dira: ganga, gangar1, galdur/galdurru, gantz eta igan/igo, zein bere azpisarrera nagusiekin eta azpisarrerekin.
Gain-en beraren azpian, -gan, -ga, gaindi, gailendu, gaihendu, gandu1 eta kain azpisarrerak daude, eta, jarraian, kinber (gimurzi azpisarrerarekin). Ganga-ren azpian, berriz, gangaila, gargaila eta gangarabil. Gangar1-en azpian, gangar2 eta gangar3 azpisarrerak daude, jarraian gandor dutela (gangor azpisarrerarekin). Galdur/galdurru-ren azpian, berriz, gailur (gailurdiru azpisarrerarekin) eta galdor (galdots azpisarrerarekin) daude. Gantz-en azpian, gantxigor eta gantzagi azpisarrerak daude, eta jarraian gantzutu (gantxitu eta gantzu azpisarrerekin). Azkenik, igan/igo-ren azpian igande dago azpisarrera soil modura, jarraian ikai (ike eta nike azpisarrerekin) eta iragan/igaro (iragaro azpisarrerarekin) dituela.
Garai-ren azpian, garaite dago azpisarrera soil modura. Garaitu du jarraian, eta honen azpian garatu (gara, garezur, garondo, gartzelai eta garun azpisarrerekin), gaila/galia (galin azpisarrerarekin) eta garo1 (garo2 eta garasta azpisarrerekin) bildu ditugu.
Gari-ren azpian ezarri ditugu gar- alomorfoarekin osatuak direnak baina garai-ren azpifamiliakoak ez direnak: egari eta garagar daude azpisarrera soil gisa, eta garbatu (garbai, garba1 eta garbi azpisarrerekin) eta garbal (kalpar azpisarrerarekin).
Azkenik, arrazoi etimologikoak alfabetikoen gainetik hobetsita, gal- alomorfoarekikoak bildu ditugu, galdu-ren azpian: kalte eta galendu azpisarrera soilak ditu, eta galde (galdatu/galdetu, galdegin eta galdo azpisarrerekin).
Proposaturiko familia honetan, ongi lot daitezke gain eta garai sarrera-buru nagusiak: esanahiaren aldetik inolako arazorik gabe, baina baita formaren aldetik ere, gan erroaren gar- alomorfo erregularrarekin (cf. *zun → zur). Garai-ren azpian, gaila/galia hitzak dira formaz arazotsuenak; esanahiaren aldetik, berriz, garo1-en motibazioa geratzen zaigu ilunen (orobatsu garo2, zeina, bestalde, mailegutzat ere jo izan den).
Gari ere garai-ren oinarri formal berberaren arabera lot dakioke gain-i, gar- alomorfoaren bidetik; are nabarmenagoa da esanahiaren aldetiko lotura, garbatu-ri ere begiratzen badiogu: izan ere, lihogintzari dagokion terminoa da garbatu, eta gain hitzak badu ‘lihoaren gain, azal’ esanahia. Labur esanda, gan erroaren ‘gainazal’ adieratik azaltzen da gari-k eta garbatu-k familiarekin duten lotura. Gari-ren azpian, arazoak ditu egari-k (esanahien aldetik), eta, garbatu-ren azpian, garbi-k (formaren aldetik, ez baitaude argi bigarren zatiaren xehetasunak).
Horretaz gain, gari eta galdu bikotearen arteko lotura formal biribilari lotura semantiko betea aurkitu diogu. Zalantza izan genezake, garbal non sailkatu behar den, garai-ren ala gari-ren azpian, baina honek familia barreneko hitzen arteko lotura berretsi baizik ez du egiten. Formalki egokia izanagatik, arazo semantikoak ditugu galde-rekin lotura ziurtasunez ezartzeko.
♦♦♦ gain (1110: DocLeire [Aycita Gayna]; gan 1300: ArchBilbI [sierra de Ganguren]). ■ Hitz orokorra. Gan aldaera bizkaieraz erabiltzen da (cf. Araban Land, Lazarg gain, baina ik. Erdi Arokoak). Gein XIX. mende bukaeraz geroztik aurkitzen da bnaf. eta gnaf. puntu batzuetan. Bada Arak, gip., gnaf. kain ere (‘akuilua, zaharoaren mutur’ esanahiarekin).
Leku-kasuetan sistema bikoitza dago Zuberoan eta Amikuzen: adibidez, inesiboari gagozkiola, alde batetik gañen/gañan eta bestetik gañian.
Esanahi nagusiak dira: ‘altu, goi’, ‘gailur, tontor’, ‘gainazal, kanpoko alde’, ‘teilatu’, etab.; cf. halaber Larramendik dakartzan ‘bike-geruza, gisu-geruza…’, ‘oihalaren aurki’, ‘buru-gain’, ‘gainazal’. Baditu bestalde ‘esnegain’, ‘gantz’ eta ‘zaharoaren burdinazko mutur, akuilu’ ere, eta ‘lihoaren azal, hondakin’ esanahiarekin darabil Mogelek.
Postposizio gisa erabiltzen da atzizkiekin edo gabe (ErrodZar saldi urdinaen ganean, RS izotzen ganeko kaina gorputz guztiko mina), eta baita izen bezala ere (EtxZib lur planoaren gaña, OihAtsot gaina eder, barrena uher; Ax gaiñak, pikaiñak eta hautuak; frBart gan [‘akuilua, zaharoaren mutur’] zorroz bat bijotzaren erdijan; Mogel lino agorra bada, jakoz ateraten ganak [‘lihoaren azal, hondakin]; Duv gaina [‘esne-gaina’] ona bada). Elkartu ugaritan agertzen da (bekain, bikain, besagain, mingain, eskugain…; gainarri, gainbero, gainestali…); Larramendi hasten da ia aurrizki moduan erabiltzen, super-/supra- hasten diren hitzen baliokideak ematerakoan (adib. “supersubstancial, gainsustanziarra”).
□ Lehenagokoa izan daiteke Çugaineta (SMig d.g.), XI. mendeko agirien artean baitago; ik. zuhain. Ganna (SMillán 871) jotzen du lehendabiziko lekukotasuntzat Orpustanek (1999: 319), gan aldaeraren adibide gisa hartuta; Sancta Maria de Foze de Arganzone, de Ganna, de Letonu irakurri izan den pasarte batekoa da, eta Gauna-ren adibideen artean sailkatzen da Líbanoren Toponimia Medieval en el País Vasco bilduman. Alabaina, bestela irakurtzen da gaur, Sancta Maria de Foze de Arganzone, deganna de Letonu, eta latin berantiarreko decania-ren aldaeratzat dute editoreek deganna, esanahiz ‘monasterio baten jabego den lursaila edo landa-eliza’.
Adibide zaharrenen artean, Nafarroako agirietan cf. Sanso gaynza merino (SMig d.g.; 1185ko eta 1186ko agiri banaren artean), Gayneco Çauala (ColIrach 1245), Jurdana d’Arguain (AGNCartII 1249; Donamartirikoa), Mutiloa Gaynna (AGNComp6 1294), Laçagayna (AGNRealIII 1298). Zuberoan, cf. Jaurguain, Berrogayn, etab. (CenSoul 1377). Gipuzkoan, cf. Johan Ochoaviz de Bunhagayn (ArchTolI 1349), Yerdo Gaynna (ArchRentI 1409), etab.
Burgosen, baliteke hitzaren adibide izatea Johan Perez de Urganna (ColOña 1258), ur (edo buru) + gaina analizatu behar bada; bada gaur Urgaña izeneko errekasto bat, Villaránen, Medina de Pomar udalerrian, eta badirudi horrekin lotu behar dela: agiri berean Nofuentes, Urria, Cebolleros herrietako jendea ageri da, Villarándik 5-10 kilometroko tartean. Bada beste Urgaña bat, hegoalderago, Villagalijo herrian (Mujika 1992: 343; Urgana ere ageri da, 336), eta hurbileko Fresnedan badira Burgañas eta Gurgaña ere (334-335), Santa Olallan Ugaña (336), etab.; inguru hauetan, Villoroben, abizen gisa dakar Merino Urrutiak Urgaña (1936: 38). Gain-en adibidetzat ditu Mujikak. Bestela, Urgana izeneko baserri bana dago Muxikan eta Etxebarrian (EAETop), eta Araotzen ere bada Urgaña izeneko baserri bat (Auñamendi s.v.).
Hitzaren adibide baldin bada Gana leku-izena (ArchPlen 1299), gan aldaeraren lehen lekukotasuna urte batez aurreratuko luke; cf. bilduma berean montes de Yragana (ArchPlen 1499); cf. halaber Sancho Martinez de Gana (ArchBilbI 1321). Cf., bestalde, Galarreguigana (ArchLeqI 1454), Vrquiolagana (ArchOchand 1497), etab. Ik. behean gan aldaeraren adibide gehiago.
Interesgarria da Bizkaiko monesterio de Sancta Maria de Ximengayn (ArchMarq 1355); gain aldaera da gaur ere Markinan erabiltzen dena (cf. [gáɲin, gaíɲera], Baraiazarra 1986). Bilduma berean, ordea, bada Juan de Vizcaigana (ArchMarq 1512), Errigoitiko pertsona baten izena, itxuraz.
Deba ibarrean, gaur ere gain darabilten lurraldeetan, cf. Juan Yvannes de Ysasiganna (ArchMondI 1353; hala agertzen da ArchMondII-ko 1415eko agiri batean eta beste hainbatetan ere); sabaikaria adierazten du <nn> digrafoak hor, cf. orobat syerra de Ostoroganna (ArchEsko 1497). Horien ondoan, Juan Peres de Ysasigana (ArchMondII 1420) moduko adibideetan pentsatu behar da sabaikaria zegoela <n>-ren azpian; cf. <in>-rekin Forttuno de Ysaigaina (ArchMondIV 1480). Artikulurik gabeko adibideak are argiagoak dira, cf. Arrasateko prado de Elorgayn (ArchMondII 1438) eta Elgetako Ochoa Peres de Yvargayn (ArchElguet 1497; Arrasateko Ysasiganna ageri da bildumako 1487ko agiri batean).
Datuek bide ematen dute pentsatzeko gan aldaera zabalduago zegoela Erdi Aroan. Mendebaldean, Araban ere ugari dokumentatzen da, testu historikoetan agertzen denaren kontrara: cf. Amoneatogana (ArchBern 1420) eta Menazugana y Ganecobarro (ArchLagr 1456; cf. Ganecobarro eta Sologorriganeta 1603an, TopAlav), Arabako Mendialdean; ez dago gain-ik bilduma horietan, eta sabaikaria adierazteko <nn> eta <ñ> erabiltzen dira batez ere, baina badira <n>-ren adibide gutxi batzuk ere (seynnor-en eta señor-en dozenaka adibide daude, esaterako, seynor-en hiru; leynna-ren eta leña-ren adibideak ere dozenaka, lena-ren bakarra; Trevinno eta Treviño-renak ugari, Trevino-renak zazpi, etab.)
Badira adibide gehiago Agurain inguruan: agiri berean, cf. Susabelgana, Luçurigana, Goresticogana, Usamendigana eta Luçuriaganeco Heguia (ArchSalvatIII 1488; gazt. anno eta sennor modukoen ondoan daude). Aramaio inguruan, cf. Murgana eta Meçugana (ArchAram 1499; gazt. leña, señores, señalado…), eta ez urrun, cf. Ysusquiçagana (ArchUllib 1486; cf. Zigoitiko Ganecomendia 1703an, TopAlav). Gasteiztik hurbilago, cf. Ysyngana (ColCenar 1486; bada Ysynbea ere agiri berean). “Apeo de Vitoria” delakoan gane-ren eta gana-ren adibideak ditugu: cf. Arenagane, Duranagane, Echabarri gana (ApeoVit1 1482), Aracagana (ApeoVit1 1485).
Mitxelenak (1982: 303), auzian sakondu gabe, Araba mendebaldean kokatzen du gan, eta ekialdean gain. Egoera ñabarragoa da, datu berriei begiratuta. Nolanahi ere, interesgarria litzateke Arabako gana, gane eta gain aldaeren azterketa diatopiko eta diakroniko xehakatua egitea (ik. esaterako TopAlav-ekoak). Ildo honetatik, cf. Arabako lautadan bertan, gain-ekin, Onicutigaina eta Ayznabasogayna (ArchSalvatII 1430), penna de Malmicuategaina, mojon en Azquiolagaina eta en Jaun Lope Asteri Arangainna (ArchSalvatII 1454), Erreguia Aldaygaña (ArchDonem 1461), etab.
Mendebaldetik kanpo, ekialdean, cf. agian Gileminge de Bidegana (CartSord ~1105); oharrean, editoreak dio “forme latine de Bidegain” dela. Geroago -gain-ekin agertzen da beti izen hori, cf. Bidagaineo (OnomNord 1245), Pedro Garssias de Bidagueign (AGNCartII 1249), etab. Betiere ekialdean, hitzaren adibidea da, Orpustanen ustez (1999: 67, 319), don Arnalt, seynnor de Ganauerro (AGNComp1 1266). Izenok hizpide dituela, badirudi zenbait kasutan bederen eskribau gaskoien idatz-ohiturei egozten dizkiela Orpustanek forma sabaikaridunak (1999: 135-136); gure ustez, Bidegana-n gan aldaera egotea ez da segurua, ezin baitira baztertu grafiazko gorabeherak, eta, nolanahi ere, lehenetsi egin behar da gain aldaera euskararen barrenean azaltzen duen esplikazioa.
Txistukari ondotik, -kain dugu: Azkain herri-izenaren adibideen artean, cf. Lupus Anerii de Escan (LivOr 1125) eta Salomonem de Scain (LivOr 1235); cf., bestalde, Martinus Garssie d’Anizcayn (AGNRealIII 1295; Aniz + gain?), miguel oryozcayn de Erros (SMig 1374), gain-en adibide diruditenak. Horietaz gain, cf. agian Beasaingo Juan de Asteis de Herauscain (ArchAtaun 1399; bilduma berean, Pasqual de Erausqin 1504an); baliteke bnaf. herauts ‘zerri ar’ beraren lekuko izatea, inoiz zabalduago zegokeena (cf. akit. herauscorritsehe).
Txistukaririk gabe ere, cf. agian Urbicayn (DocLeire 1121); urbi + gain izatea ez du erabat baztertzen Salaberrik (2000: 131-132); ahoskabetzerako, cf. Gurdipide edo Sorhapuru (Orpustan 1999: 89). Ez dirudi eztabaida honetan kokatu behar denik Andrequiayn (AGNComp1 1266), gaur Andrikain, nahiz eta baden Andragueyn ere, behin (AGNRealIII 1295; Andrikain-en aldaera gisa dakar editoreak); Nafarroako hiru ibarretan jasotzen du Jimeno Juríok, eta Andrequina emakume-izenetik eratortzen du (1986: 256-257). Izen honetan ziur antzekotzat ematen du Irigaraik (1947: 414) jatorri erromatarra duela -ain atzizkiak.
Mitxelenaren ustez (1971b: 264, 44. oh., 19733: 90), baliteke -gain egotea Larrasoaina eta Lizasoain izenetan; XI. mendean dokumentatzen dira, eta lehen lekukotasuna aurreratuko lukete. Orobat ikusten du aukera hori Biain, Sasiain eta Uriain izenetan (19733: 38). Zuhurragoa da Salaberri (2000: 134), nabarmenduz ziur asko uste izan den baino gutxiago direla -gain jatorria duten -ain leku izenak.
◊ Bada gaztelaniaz ganape ‘oheko estalki’. NTLLEko hiztegietan 1846an agertzen da lehendabizikoz, zaharkituriko hitz bezala. Hainbat aldaera dakartza Gual Camarenaren Vocabulario de comercio medieval-ek (s.v. guenabe): guenabe, gainape, galnape, kenape, etab. Erdi Aroko adibideak baizik ez ditugu aurkitu CORDEn: “todo vermeio e velloso como guenabe” (~1200; La Fazienda de Ultramar liburukoa), “un lecho con guenabe” (1234-1275; Fuero de Cáceres), “un lecho con guenabe” (1242-1275; Fuero de Usagre), “un lecho con .i. guenabe” (1252 aurrekoa; Fuero de Ledesma) eta “.i. lecho con una guenabe” (1300 aurrekoa; Fuero de Salamanca).
Gure corpusean, lehenagoko adibideak aurkitu ditugu Aragoiko eta Burgosko agirietan: mea gaynape de lana eta ipsa gainape (CartValp 1019; editoreek “manta de lana” itzulita), “Habemus in Aragone UI gannapes […] et I ganape de pallio […] In Aguero U ganapes” (ColRamI ~1059), “vno coopertorio et vno tapete […] et vno gannape” (SancRam2 1075), et II gannapes eta VI gagnapes eta tres gagnapes osatas eta una gagnape de seriko (SancRam2 1081; “colchón o almohadón”), “uno frontale grande qui fuit gannape castellana” (ColFanlo, DocMont xii. m.; “pabellón de cama” itzultzen du Canellasek).
Ez dago argi euskal hitzarekin lotu behar den, batez ere zaila delako esplikatzen bigarren silabako -a-, baldin gain eta -pe osagaiekin analizatuko bagenu; esanahiaren aldetik, ‘estalki’ ongi lot daiteke gain-ekin. Nolanahi ere, ez dugu haren etimologiarik ezagutzen (Corominas eta Pascualen hiztegian ez dugu aurkitu). Baina esanguratsua da bildu ditugun lekukotasunen artean, zaharrenetan, euskal eremutik hurbilekoenetan, <ay, ai, gn, nn> grafiekin agertzea; argi geratzen da ai > e bakuntze erromantzea dugula guenabe-n (herskariaren ahostuntzearekin batera, itxuraz).
● gainbehe termino orografikoa: “términos y montes, pastos y gainbeas” (AbelZab 1438), gaztelaniazko “vertiente” ordaina ematen diote editoreek.
● gaineandu Leiz (baldin nehor gaineanzen bada [Harand nausitu]); gain + -e-an + -tu, inesibo mugatuarekin, -e- epentetikoarekin, cf. Larm gogoango zaitut (Mitxelena 1977b: 253); mugagabearekin, cf. atzendu, ostendu, etab. Ik. gailendu.
● gain-ihar “rama podrida en el mismo tronco”, “ramas podridas de un árbol sano” Azk (orok; bizk. ganigar), “árbol con las ramas superiores secas” Aspiroz (gnaf.); belar eta garo-metez ere esaten dela dakar DRAk, gainaldea ihartua dutenez; osaeraz, gain + ihar, eta esanguratsua da definizioaren oinarrian dagoen ‘adar’, hori berau baitugu gaila, garia, gara eta bestetan, gure ustez gain-en familiakoak diratekeenak.
● galatz1 “corteza” Larm; “relieve en las obras” Larm; “manteca de vacas”, “gordo, manteca de animal” Añib, “nata o tela de la leche” Azk (bizk.); gan- + latz; baliteke eratorpenezko gan- bat egotea hemen (cf. arrain/arran-), edo mendeb. gan, ik. jarraian galeiho eta gando; esanahiari dagokionez, cf. gain-en ‘esne-gain’ bera.
● galatz2 “lixa, pescado de cuerpo áspero” Larm; gaina, azala latza duen arrain mota, osaeraz ik. galatz1.
● galeiho “buharda, ventana sobre el tejado”, “guardilla de desván” Larm; gan- + leiho, esanahiz ‘gaineko, goiko leiho’.
● ganboila “quitasol” Larm; osaeraz, gan- + bo(i)la, eta Larramendiren asmazioa izan badaiteke ere, agian erakusten du garai hartan gan- uler zezaketela gain-en elkartu-eratorrietako forma gisa.
! ● gando ‘kimu, adaxka’: Duv; ‘adar’: k- Azk (lap.); pentsa daiteke gan- ‘gain’ dagoela lehen osagai gisa, kimuak zuhaitz-adarretako gainazalari ateratzen zaizkion luzakinak direlako edo; sekundarioa behar du ‘adar’-ek.
● gandu2 ‘lihoari azal latza kendu, garbitu’: Mogel (txarrantxarijak ditu / txarrantxan iminten, / kukutsak kendu eta / erbatz baga isten, / kirruba alde batian / besteti amuluba, / au ganduba eta / perreztupetuba), Azk (bizk.); osaeraz, gan + -du, Mogelek berak dakarren gan ‘lihoaren azal, hondakin’-en eratorria; esanahiaren aldetik, ulertu behar da ‘gainak kendu’ dela etimologikoki (cf. lumatu ‘lumak kendu’), ik. gari.
● gantxe “tela, cáscara, &c., axala, gantxea” Larm; pentsa daiteke gan erroa dela, -txe atzizki ttikigarriarekin, ohar bedi Larramendik sabaikaridun axala-ren ondoan dakarrela; baina baliteke egokiagoa izatea hitz elkartu gisa hartzea, eta ‘gain-xehe’ dela ulertzea.
gainalde (Ax), gainazpikatu (Duv), gaindu (Larm, Egiat (-tu)), gainera (Kardab [gañera ori ere bai?]), gainerako (Leiz [gainerakoaz den bezenbatean]), gaineratu (EtxZib), gainez egin (Materra), gainezka (gan- Añib), gaineztu (Larm, Añib (gan-)), gaingiroki (Ax [gaingiroki, azaletik eta kanpotik]), gainka (Larm [elkarren gainka]; Mburu [gogoaren gainka, bortxaz bezala]), gaintar (Duv [“habitant des hauts pays”], ChantP (gaiñetar)), gaintto (Goihetxe [gaiñtto hartarat]), gaintxo (Azk [gaintxo ederra]), gaintxuritu (Larm, AgirAst [ez itz lotsagarriakin, baizik gañtxurituakin]), gainzka (Larg [elkharren gainzka]). Cf. beregain, bekain, bikain, ekain, mingain, uhain, zuhain.
► Erroa *gan dela onarturik, *gan-i osaera duela proposa daiteke, eta *gani > *gah̃ĩ > *gaĩ > gain bilakaera batean pentsatu. Mendebaldeko gan aldaeran despalatalizazazioa gertatu bide da, cf. orobat zain/zan, ezpain/ezpan (FHV 139); Mitxelenaren azalpen fonetiko horretatik harago jo nahi izanda ere (badira, esaterako, bizk. arrain bezalakoak), ez dago argi zein neurritan proposa litekeen jatorrizko erroaren jarraitzaile zuzena izatea gan. Ohar bedi, dena den, baditugula gando eta gandu moduko eratorriak, eta litekeena dela gar- dutenak ere erro honen beste alomorfo baten lekuko izatea (ik. behean); horietan denetan gan- dugu. Berranalisiz dugu -gane (FHV 133; ik. atze).
Gavelen arabera (GramBasqI §123, 3. oh.), *garen baten kontrakzioa da gain —hain < haren eta zein < zeren ematen ditu paralelo gisa—, eta *garen hori gara ‘garai, goi’-ren superlatiboa. Hitzaren bi formak ikusten ditu Azkain eta Azkarate leku-izen bere ustez esanahikideetan (1951: 2).
Arazo nagusi bat du Gavelen proposamenak, kontrakzioaren kronologiari dagokiona. Gavelek berak (1949: 74), Bearnoko Argagnon leku-izenean Argain ikusteko aukeraz ari denean, zalantzan jartzen du halako kontrakzio bat Bearnoren latinizazioa baino lehenagokoa izatea; Mitxelenak, ordea, nabarmentzen du hain-ena baino zaharragoko kontrakzioa behar lukeela gain-enak, gan aldaera azaltzeko (FHV 141).
Nolanahi ere, egon daiteke modua gain-ekin lotzeko garai. Ez, ordea, Gavelen proposamenaren bidetik: gan erroaren gar- alomorfoa dugu hainbat eratorritan, eta horietako bat dateke garai; gogoan izan *zun errotik datorrela zur, bere eratorri ugariekin batera (cf. orobat *sun/sur-). Jatorrian, elkartu-eratorrietako forma izango genuen gar-, eta, hain zuzen, hasiera hori duten hainbat hitz ditugu ‘goiko, gaineko’ eta ‘gainazal’ adieren inguruan bilduak: cf. garai bera, gara, gari, garbatu/garbaitu, etab.; xehetasunetarako, ik. haietan.
! -gan (-gaz 1448: ArrasErrek [Juanikotegaz lagundurik]; -gan ~1457: Sandailia [ardao zuria Mendoza gana doa]). ■ Atzizki orokorra (-gan). Bizidunen deklinabidean erabiltzen da (Morf §480), genitiboarekin (Leiz norenganik, Oih enegana) zein genitiborik gabe (RS begi gextoaganik, Leiz Iainkoagana hurbiltzeko, OihAtsot zordun gaxtoaganik olo). Denborazko sintagmetan ere erabiltzen da, bizk. eta erronk (Morf §479): cf. bizk. aurganik ‘aurrez’, biarganik ‘bihartik aurrera’, gaurganik ‘gaurtik aurrera’, erronk. betiganik ‘betidanik’. Mendebaldekoa da -gaz, beti genitiborik gabe erabilia (RS ogiagaz ura, oragaz eroen elikatura).
► Litekeena da gan erroarekin lotu behar izatea bizidunen deklinabideko -gan. Beronen berranalisiz azal liteke -gaz komitatiboa, inesibokotzat harturik erroak berezkoa duen -n (ik. udalen, s.v. uda); bestela, honi dagokionez, ez da baztertu behar -ga atzizkiaren gainean osatua izan dadin.
Lafonek ere batera aztertzen ditu -gan, -gaz, -gatik eta haien eratorriak, eta desagerturiko *gan izen bat ikusten du haien oinarrian, espazioaren adierazpenari loturiko gauza edo nozio bat izango zena (Lafon 1933a: 152-153). Guk ez bezala, ordea, ez du ikusten izen hori gain-ekin lotzeko modurik, gogora ekarriz Gavelek honentzat *garen proposatua duela. Gure ustez, Lafonek deskribatzen duen espazioaren adierazpenari loturiko nozioa ongi lotzen da gan-ekin.
Beste auzi bati gagozkiolarik ere suertatzen da interesgarri Lafonen ikuspegi orokorra, eztabaida berean ezartzen baitu -gatik. Ez du aipatzen motibatiboko atzizki horrek -gaitik aldaera ere baduela, baina gure hurbilketan aukera dago gai hitza ere gain-era hurbiltzeko: sen erroaren *seni eratorritik sein eta sehi ditugun bezala, saioa egin liteke *gan erroaren *gani eratorritik gain eta *gahi > gai atera zirela proposatzeko. Eragozpen modura, onartu beharko genuke orokorra izan dela hasperenaren galera —agian elkartuetako bigarren osagai gisa erabiltzen zelako batez ere, edo hain zuzen ere posizio horretan sortu zelako?—, eta esanahiaren bilakaeraren xehetasunak zehaztu beharko genituzke (cf. zerbaiten gainean hitz egin-eko erabilera, zeina gai ‘mintzagai’-tik hurbil geratzen den).
! -ga (-aga 934: SMillán [rivo de Galharraga]; -k x. m.: DonemGl [guec ajutuezdugu]). ■ Atzizki orokorra, pluraleko zein ergatiboko marka gisa. Bigarren pertsonako adizkietako datibo zein ergatiboko marka ere bada (cf. duk, duan).
□ Erdi Aroan, ugariak dira -aga bukaeraren adibideak euskal eremu osoan: cf. Araban Elhorriaga, Arriaga… (SMillán 1025) eta Zuberoan Lostau de haritzssague, Lostau de harriague… (CenSoul 1377). Adibide horiek pluraltasunarekin lotu ohi dira, baina baita lokazio hutsarekin ere, ez ezinbestean ugaritasunarekin: cf. Amesbacochaga (ArchLeqI 1347), çerro de Pagobacoyçaga (ArchLegazp 1401), Areizbacochaga (ArchElgoi 1452), tierra llamada Usobacoyçaga (ArchEsko 1497), etab. Mitxelenak talde honetan biltzen ditu Andrearriaga (19733: 36), Çuuycoaga (SJuan xiii. m.) eta Çuviverriagua (SJuan 1246) (1969b: 41).
Bestalde, ergatiboaren marka garbia dugu Pelegrinus dat gaudium apezari, ez orok atsegin (NANPel 1415) adibidean.
► Pentsa daiteke gan erroaren alomorfoa dela -ga (> -k), gramatikalizazioz: -gan → -ga, cf. *din → -di. Ergatiboaren lehen adibidetzat jo dugun Donemiliagako glosetako guek izenordainean ergatiboa eta plurala ditugu atzizki berean bilduta; sinkretismo honetaz, ik. Manterola (2015: 473-504).
gaindi (~1350: CenBNav [(casa de) Onayndi]; gainti 1377: CenSoul [Lostau donainty]). ■ Iparraldean erabilia, gehienbat -n gaindi ‘-n zehar’ (Leiz Bithinian gaindi) eta -z gaindi ‘-(r)en gainetik’ (Oih orozaz gainti) joskeretan; orobat izen eta izenondo moduan (JesBih amodiozko gaindi hoin espantagarrira, Xarlem Franziako gaintitik; Goihetxe bere seillaru gaindiak).
□ Erdi Aroan, ekialdeko adibideez gain, cf. mendebaldeko Rodrigo de Onayndi (ArchBizkI 1392). Adlatiboko erakuslearekin, hona + gaindi analizatzen du Onaindi Mitxelenak (19733: 62). Osaera berarekin, cf. haraindi (< hara + gaindi; Mitxelena 1978b: 88, 2. oh.); horren adibide dirudi Lostau darainty (CenSoul 1377). Esanguratsuak dira Zuberoako onainti eta arainti, bat egiten baitute zub. gainti aldaerarekin. Bada halaber (lostau) donalaynty (CenSoul 1377), agian -la adlatibo pleonastikoarekin. Ez da aintzat hartu behar Orpustanen proposamena (NouvTop §10), Baiona izeneko ona-rekin erkatzen baitu lehen zatia (bun-/mun- ikusi nahi du hor).
gaindidura (Aranbill), gaindi egin (‘gainez egin’: Pouv), gaindika (-tika Maister), gainditu (Pouv, Maister (-titu)), gaindiz (Harand), gaindizko (Harand [aberatstasun gaindizkoak]). Cf. haraindi.
► Osaeraz, gain + -ti atzizkia, cf. barruti, beheiti, goiti, urruti (FHV 236). Adibideon hedadurari erreparatuta, nabarmena da atzizkiaren erabilera hori orokorra izana dela. Gaindi-ren kasuan ere horren alde mintzo da mendebaldeko Onaindi. Atzizki honetaz, ik. -di, s.v. *edin.
gailendu (1745: Larm). ■ Gip. eta gnaf. eremuko hitza. Erabilera iragankorra eta iragangaitza ditu (BurgDot besteak gallentzeko gurari erabageko bat, Xenp mutillzartu ta ezkondu, / oraiñ andria gallendu; cf. Garate aizea gallendu [“handitu”] egin du (gnaf.)).
gailen (Azk/Garate (gip., gnaf.), TxAgir [(borrokan) gallen ikusi zuanari]), gailentza (Etxaniz [urte asko bitza… Beorren Gallentzak]).
► Leizarragak darabilen gaineandu-tik eratortzen du Mitxelenak (FHV 120; 176, 16. oh.), gai(h)endu-rekin batean aztertuta, -ea- > -e- bakuntzearekin (cf. ondorean > ondoren, azeari > azeri) eta sudurkaritasunaren disimilazioarekin: n-n > l-n gertatuko zen gailendu-n. Berariaz bereizten du gallendu/gaiendu bikotea ereiaro/ereillero eta saiatu/sailatu modukoetatik, zeintzuetan [λ] indartutako jatorrizko [j] ikusten duen. Ik. gaihendu.
Gure ustez, ordea, gain + lehendu osaeraz ere azal daiteke gailendu, eta, hala bada, ez zaio zuzen-zuzenean lotzen gaihendu-ri. Eragozpena izan daiteke lehendu aditza XIX. mendetik aurrera baizik ez dokumentatzea, eta ekialdean.
gaihendu (gaien- 1746: Arak; gaihen- ~1800: Monho). ■ Arakistainengan (“gnaf.” markarekin) eta lap. eta bnaf. autore batzuengan agertzen da, ‘gailendu’ esanahiarekin (adib. Monho itsas-leihorretan / ezin gaihenduz, Duv beharra gaihendurik).
gaihen (Duv [“supérieur, qui l’emporte”]), gaihenzia (Duv [“supériorité, dessus”]).
► Mitxelenak gaineandu-tik azaltzen du (FHV 120; 176, 16. oh.), n-n > (h)-n bilakaerarekin, aurreneko sudurkariaren galera disimilaziozkoarekin gaiendu-ren kasuan, eta VnV > VhV bilakaerarekin gaihendu-ren kasuan. Aukera honetan, atzeranzko osaeraz sortua da gaihen.
Beste aukera bat da gain hitzaren superlatibo gisa hartzea, hitz horren etimologiaz dakiguna kontuan harturik: *ga(n)i- + -hen litzateke osaera. Kasu honetan, gaihen litzateke oinarrizkoa, ez gaihendu.
Azalpenak azalpen, hitz honen dokumentazio modernoak ez du bat egiten VnV > VhV bilakaeraren kronologiaz dakigunarekin, eta, horrenbestez, ez da erraza aukera bat hartzean. Ik. gailendu.
! gandu1 (kandu 1745: Larm; gandu ~1808: AgirAst). ■ Batez ere erdialdeko hitza. Aldaerak dira gandu (gip., gnaf.), kandu (bizk., gip., gnaf., lap.) eta kando (bazt.). Esanahi zabalduenak dira ‘begi-lauso’ (AgirAst griña txarrak animaren begietan zabaldu oi duen lañoa edo gandua) eta ‘lanbro’ (Orixe itsasotik… yeikitzen zen gandu zuri ariña); badaude bestalde “deslumbramiento” Larm, “aureola, disco de luz” (Azk (gnaf.)), “paño de los cristales” (Azk (gip.)) eta “humo de candil” (kando Izeta (bazt.)). Gandu “andituera” (Zubik (bizk.)) hitz bera izan daiteke.
● gandutu ‘liluratu, itsutu’: Larm (lilluratuko zituen argi ark… kandutuko ziran eta itxutuko ere bai); ‘goibeldu’: gandu Azk (gip.), gandutu Aspiroz (gnaf.); gaizki jasotakoa ez bada, esanguratsua da Azkuek partizipio gisa dakarren gandu, hitzaren etimologiarako partizipio gisa analizatu baitugu -du.
gandupean (Mirande), ganduzko (Orixe).
► Osaeraz, gan- ‘gain’ eta -tu partizipio marka daudela proposa daiteke (ik. gandutu eratorrietan); gan- ‘gain’ ikusten du Boudak ere (1951a: 58), baina oinarri gabeko *du ‘laino’ erro bat aldarrikatuta “brouillard d’en haut” dakar jatorrizko esanahi gisa.
Gure ustez, ‘gaindua’ edo ‘gainean, zerbaiten azalean jarria’ izan daiteke hitzaren esanahi etimologikoa: hola azaltzen dira ‘begi-lauso’ eta ‘kristaletako lurrun’, begiaren zein kristalaren gainazalean sorturiko geruza gisa; paralelo ezin hobea dira gazt. paño ‘begietako gandu’ eta haren eratorri empañar ‘kristala lurrundu’. Badirudi ‘begi-lauso’ horren zabaltzez azaldu behar dugula Larramendik dakarren “deslumbramiento” (ik. goian gandutu-ren ‘liluratu, itsutu’); aukera bat izan zitekeena “aureola, disco de luz” horren inguruko adiera gisa ulertzea, baina agian egokiagoa da pentsatzea argiaren gunearen inguruan, gainean dagoena dela ‘argi koroa’.
‘Lanbro’ adierarako, cf. familia berekotzat jo dugun kain; hango azalpen bera ekar genezake hona, baina orobat pentsa daiteke eguratsean esekiriko zerbait dela gandua edo lanbroa. ‘Lanbro’ adiera honetatik eratorri behar da “humo de candil”. Aukera dago gandu ‘handitu, hantura’ ere hitz honetara biltzeko, azalaren gainean sorturiko zerbaiten gisa ikusita, ik. gando ‘kimu’.
! kain. ■ RS-n agertzen da: izotzen ganeko kaina gorputz guztiko mina “niebla de sobre helada” itzulpenarekin. Azkuek ‘kristalen gaineko lurrun’ eta ‘hodeitzar’ esanahiarekin jasotzen du bizkaieraz. Bada bizkaieraz beste kain bat ere, Azkuek hiru esanahirekin jasotakoa: “materia purulenta” (Azk begiko kaina), eta euskalki marka gabeko “suciedad que deja en las manos la ubre de las ovejas, vacas y cabras” eta “grasa, malos humores” (Azk izerditan zatoz? Doala kaina kanpora).
► Gure ustez, gain hitzaren aldaera izan daiteke hau, herskariaren ahoskabetzearekin (cf. RS-ko kibel bera). Eragozpen bat egon daiteke, -ai- segidarena (cf. atsotitz berean ganeko). Mitxelenak nabarmendu bezala (1955a: xxii, FHV 141, 4. oh.), ezpain eta zain-ekin batera doa gain mendebaldeko hainbat hizkeratan, haietan diptongoa ezpan, zan eta gan bakundu baita. Horregatik, Mitxelenak dioenez, kain-ek forma bisilabikoa behar zuen, sain ‘lumera’-k bezalaxe, zeinak fr. zah. saïn eta okzit. sagin dituen kognatu; ik. behean kain-entzako aukera latino-erromantzea.
Arazo hori ez da gaindiezina: onar genezake lexikalizatu delako edo gorde duela jatorrizko -ai- taldea, edo, agian Markinako [gaíɲera] moduko azentuerak ekar litezke gogora (Baraiazarra 1986: 153); orobat da aintzat hartzekoa azentu ezberdinak dituztela, osagai morfologiko eta lexiko berberak izanagatik, gánera ‘gainaldera’ eta ganéra ‘gainera, horrezaz gain’ sintagmek. Ororen gainetik, dena den, ez da ahaztu behar badirela bizkaieraz arrain moduko hitzak ere, **arran eman ez dutenak; honetan, arraĩ > arrain bilakera proposatu ohi da, eta baliteke kain ere halakoa izatea: gain-ek, posposizio gisa erabilita, despalatalizazioaren bilakaera segituko zuen (gainera > gaiñera > gañera > ganera), baina ez izen beregain eta lexikalizatu gisa erabilita (*gani > *gaĩ > *kaĩ > kain). Egoera bertsuan, cf. agian ezain (<ezayric> RS-n).
Esanahiaren aldetik, hitza ongi lot daiteke *gan erroaren eratorrien artean bildu ditugun hitzekin: ‘laino’, ‘lurrun’ adierak ongi lot daitezke gandu1 hitzaren esanahiarekin, eta ‘gai zornetsu’, ‘gantz, izerdi txar’, ‘abere-errapeek utzitako eskuetako zikinkeria’, berriz, gantz-en deskribaturiko adieren gorabeherekin.
Jatorri erromantzearen aukera aipatzen dute Corominasek eta Pascualek (DCECH 3, 115a, 3. oh., garúa). Haien ustez, lat. caliginem ‘laino edo ke beltz’ dago hitzaren oinarrian, eta astur. caín “neblina” ere jatorri horri berari lotzen diote; are gehiago, ezin baitute asturierazko bokalarteko albokariaren galera erromantzezko bilakaeren barrenean azaldu (cf. gazt. calina), euskaratik harturiko hitza datekeela uste dute, oharturik, dena den, albokariaren galera ezin azal daitekeela euskararen barrenean ere. Mitxelenak ere nabarmentzen du bitxia dela XVI. menderako bokalarteko -r- galdu izana (1955a: xxii). Schuchardtengandik dator ideia hau (1906a: 28), gazt. calina jartzen duenean kain ‘laino’ hitzaren jatorri gisa (bide batez astur. caín eta cainada aipatuz), eta jatorri ezberdinekotzat jotzen duenean kain ‘gai zornetsu’, ‘izerdi txar’, ‘abere-errapeek utzitako eskuetako zikinkeria’.
Formaren aldetik, ezinezkoa da lat. caliginem batetik euskarazko kain sortzea, eta, arazoak arazo, egokiagoa da gain-ekin lotzea. Horren alde, gainera, esanguratsuak dira asturierazko hiztegietan ematen diren definizioak: cf. “niebla, neblina, copia de niebla que hay de una vez sobre la tierra” (DGLA s.v. cainada), “bruma” (Vigón s.v. caín; itsasoko terminoa); zerbaiten gainean, edo gainazal batean dagoen lainoa da, ez edozein laino, dela lurraren gainean, dela itsasoan. Aukera honetan, euskaratik hartua behar du asturierazkoak; itsasoari loturiko terminoen arten, cf. halaber astur. cai ‘kai’, azken buruan mailegu galo-erromantzea izanik ere euskararen bitartekaritzaz hartua izan litekeena.
♦ kinber (khinper 1785: Egiat). ■ Ekialdeko hitza (bazt., bnaf., zar., zub.); Olabidek ere badarabil. Aldaerak dira khinber (zub.), khinper (zub.), kimer (zar.), binp(h)er (bnaf.), minper (bnaf.), pinper (bnaf.), ginper (Olab), girbin (bazt.) eta girbun (bazt.).
Esanahia ‘ifrentzu’ da (Egiat nolako dian (gizonak) khinperra, kanpotik xuri ta barnetik beltz diala soiñekoa). Egiategik adlag. eta postposizio moduan ere badarabil, ‘aurka’ esanahiarekin (bethi bere borhondadiaren gaizak khinper diana; haren begien khinper ari baginande; legen khinper egina; borhondadiari khinper aritzia); baita izenondo moduan ere (aize khinperrek bidia baratzen).
Ohikoa da instrumentalean (Azk (bazt.) “atorra girbinez yauntzia du” erraten da… asarre dan [sic] batendako).
kinberrez goiti (Garate (bnaf.: horrek gauza guztiak binperrez goiti egitentzik)), kinbertu (‘alderantziz jarri’: binphertu Hbarren; ‘haserretu’: girbindu Azk/Izeta (bazt.); “descarriarse” girbindu Azk (bazt.); aurki-girbindu ‘haserretu’: Inza (bazt.)).
► Mitxelenaren ustez (FHV 412, 9. oh.), gain + behere (edo behera) da hitzaren osaera, azken bokalaren galerarekin, diptongoaren bakuntzearekin eta herskariaren ahoskabetzearekin. Kinber honetatik dugu kimer, -nb- > -m- bilakaerarekin. Lehen silabakoak eraginiko ahoskabetzez azal daiteke bigarrenean ahoskabea duen kinper; ezinbestean elkarketak eraginiko ahoskabetzea ikusi beharra dago, ordea, ginper-en kasuan. Holako forma batetik azal daiteke binper (< ginper), lehen silabako herskaria ezpainkarira asimilatuta, bigarrenekoak eraginda; forma honetatik ditugu hala minper nola pinper. *Ginber baten metatesiz genuke bazt. girbin, bokalen asimilazioarekin; forma honetatik azaldu behar da orobat bazt. den girbun, bokal altuen disimilazioz, baina agian ez da baztertzekoa *bun erroaren gurutzaketa (cf. buruz gora, etab.).
Erabilera metaforikoz azaltzen da eratorrietako ‘haserretu’.
gimurzi. ■ Erronk. hitza; honako aldaera hauek ditu: gimurzi (Azk), girmuzi (Azk), gurrumus- (Izag) eta gerremus- (Izag). Antza denez, batez ere gimurziara, gurrumúseara, gerremúsiara ‘alderantziz’ esapidean erabilia izan da.
► Mitxelenak dioenez (FHV 412, 9. oh.), *gainber eta lat. inuersum-en ondorengoren baten (cf. inpersu, inprensu, inprentzu, ifrentzu) gurutzaketaz azaldu behar da gimursi/gimurzi. Hitzaren bokalismoak, ordea, bazt. girbun ere ekar dezake gogora (ik. goian); hala, *ginbur baten gainean osatua izan liteke, -zi bukaerarekin (cf. ehortz, berezi). Dardarkariaren metatesiz dugu girmuzi, eta goiko bokalen asimilazioa eta anaptixia moduko zerbait dugu gurrumus-en; orobatsu gerremus-en, baina bokalaren bilakaera ezberdinarekin.
♦♦ ganga (~1650: Pouv). ■ Ekialdeko hitza (lap., bnaf., zub., zar., erronk.; ik. behean hedadura zabalagoko gangaila, gangailen, gangarabil). Gañga aldaera inoiz jaso da zub. (Foix). Esanahiak dira: ‘ahosabai’ (Pouv zein ezti diren zure hitzak ene gangan), maiz ahoganga elkartuan (EtxSar (eskuarak) eztu hortz karraskarik, ez ahogangazkorik); ‘aho-gingil’ (Larm) eta ‘aitzur edo aizkoraren ahogabeko aldea’ (Azk/Lh (zar., erronk., zub.); gañga Foix). Pouv-en hiztegian gainera ganga eroria “la cahuette” (= ‘etxola txar’) eta ganga erori zait (itzulpenik gabe) ageri dira; hemendik ateratzen bide du Azkuek “bóveda” esanahia.
◊ Rohlfsek (LeGasc §70) eusk. ganga “voûte” eta gangar “crête des volatiles” hitzekin lotzen ditu gask. gànco “promontoire d’où la vue s’étend”, gàngo “angle; spécialment angle du tranchant d’une faulx, d’une cognée”, “crête en montagne” eta gangue “arête, crête, ligne de jonction de deux montagnes”[1] (hirurak Palay s.v.).
● gangatsu “gangoso” Larm; ez dago argi zenbaterainokoa izan zen hitz honen erabilera erreala, eta litekeena da Larramendik sorturikoa izatea, gazt. gangoso-ri euskal etimologia eman asmoz.
gangatxori (“ganga, ave” Larm).
► Traskek, itxuraz Corominasek eta Pascualek gangail-i buruz diotenari jarraikiz (DCECH 1, 805a), gazt. canga ‘uztarri’-rekin lotzen du (gazt. hitzaren ‘orga-mota’ eta ‘mendi pasabide estu’ esanahiak ere aipatzen ditu); gal.-port. eremuan ere erabiltzen da, batez ere ‘uztarri’ adieran. Zelt. *cambĭca ‘zur makotu’-tik eratortzen dute Corominasek eta Pascualek (DCECH 1, 804b, canga). Formaren aldetik, jakina, aukera egokia izan zitekeen eusk. ganga, baina, orduan, zub.-erronk. **ganka espero genezakeen, batez ere zelt. *cambĭca-tik abiatuz gero; euskal esanahirako bilakaeraz, berriz, ez du xehetasunik ematen Traskek.
Gure ustez, gan ‘gain’-en eratorritzat aztertzea da aukerarik behinena; gañga aldaerak ez du ezinbestean islatzen jatorrizko egoera bat (gan- baita, bestela ere, gain-en elkartu-eratorrietako alomorfoa), baina bai salatzen du hiztunek hitz horren osaeraz izan zezaketen kontzientzia —edo Foixek berak?—, herri-etimologia hutsetik harago.
Esanahiaren aldetik, ez dago eragozpen larririk ‘gain’ esanahirekin lotzeko ‘ahosabai’ (horren metonimiaz azal genezake ‘aho-gingil’) eta ‘aitzur edo aizkoraren ahogabeko aldea’. Lehenerako, aipagarria izan daiteke, esanahian erabat kidea izan gabe ere, lat. epiglottis (< gr. ἐπί + γλωττίς), etimologikoki ‘mihi gaineko’ baita.
gangaila (~1826: Lecl). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., lap., bnaf., aezk., zar., erronk., zub.). Aldaerak dira gangaila (lap., bnaf., zar., erronk.), gaingaila (erronk.), gangail (bizk.), gaingil (gip., gnaf.), angailla (gnaf.), angabilla (gnaf.), eta angreila (aezk.).
Orohar, zintzilikako hainbat haragi-zati adierazten ditu: ‘aho-gingil’ (Lecl, Duv, Azk (erronk., zub.)), ‘belarri-gingil’ (Duv, Azk (zub.)), ‘oilar-bizar’ (Duv). Eskrofulaz ere esaten da (Azk (bizk., gip., gnaf.)).
● gangailen ‘eskrofula’: Azk (bizk.); -allen Olab.; cf. Bilboko erdaraz gangallena “granulación purulenta que suele salir a los niños en la barbilla” (Arriaga); cf. gangaillenez egin “ir rebajando el precio de una mercancía” Azk (bizk.), beharbada, gangailena sendatzeko erabiltzen den zenbakidun konjuruagatik; osaeraz, gangail + -en analizatzea da aukera bat, genitibo pluralarekin, eta ‘gangailetako (gaitz)’ litzateke, cf. alboreango, leku-genitiboarekin.
gangaildun (‘eskrofuladun’: Orixe).
► Lat. glandula-rekin lotzen du hitza Schuchardtek (1906a: 17-19), beste hainbat hitzekin batera (ik. gangar3): gangaila, gangarril, gingil, gandor. Ageri denez, formaren aldetik ezinezkoa da batetik besterako bilakaera.
Gure ustez, egokiagoa da ganga-ren eratorritzat jotzea, bigarren zatian *bil ‘biribil’ duela. Horrela, ‘ahosabaiko zer biribil’ genuke hitzaren esanahi etimologikoa; ‘aho-gingil’ litzateke, beraz, lehen esanahia, eta itxuran oinarrituriko esanahiaren zabaltzez azal daitezke ‘belarri-gingil’ zein ‘oilar-bizar’. Orobat azaldu behar da ‘eskrofula’, hantura edo handitsu gisa ikusirik.
Gip. gaingil-en diptongoaren lekualdatzea gertatu ahal izan da (ez dirudi gain-en zantzu gisa ikusi behar denik, ik. goian gañga, s.v. ganga). Bukaeran -ila duten aldaerei dagokienez, cf. agian zurrunbila (gip. bakarrik da), xiramilla (gnaf. da); -bil bukaeraren gehigarri adierazkortzat jo litezke, beharbada. Bestela, agian ez da baztertzekoa -(t)ila moduko atzizkien eragina. Ez dago argi nondik norakoa den aezk. angreila-ko dardarkaria, baina ez da ahaztekoa hitzaren aldaera dirudiela gargaila-k (ik. behean).
Bestalde, aldaera adierazkorrak gorabehera (cf. dindil), aukera egon liteke hitz honen aldaeratzat hartzeko gingil eta girgil: hauek ere zintzilikako hainbat haragi zati adierazten dituzte, eta baita eskrofula gaitza ere. Formaren aldetik, -ai- > -i- diptongoaren bakuntzea eta bi silabetako bokalen asimilazioa proposatu behar dugu, gangail > *gangil (cf. gip. gaingil) > gingil; dardarkaridun forman elkartuetako -n- > -r- bilakaerarekin azal genitzake (ik. behean gargaila), baina ez da ahaztu behar urkarien arteko n-l > r-l disimilazioa ere gertatu ahal izan dela (FHV 338-339).
gargaila. ■ Azkuek gip. jasotzen du (-illa), ‘aho-gingil’ esanahiarekin. Aziendaren gaitz bat izendatzeko ere jasotzen du (bizk.); gaitz honetan, lohadarren ahultasuna da sintometako bat. Beste esanahi bat dakar Felipe Mujikak (gip.; apud DRA): “agalla: granos como canicas que le salen al roble”.
! ● gargaildu “desfallecer”: Azk (aezk.; + gargailatu) (egarriak gargaildu, desfallecer de sed); “decaer” karkaildu Azk (gnaf., bnaf., gip., lap.); cf. bazt. karrakaildu “arrastrar las piernas al andar”. Pentsa daiteke gaitzaren irudizko erabileratik sortua dela, hari dagokion lohadarren ahultzetik.
! ● gargailetara edan Azk (erronk.) (gargailletara edan diak ardaun-txorta bat “he bebido a pitón un poco de vino”); cf. VocNav “beber a la gargalleta: beber a chorro, al aire o al alto. […] En Roncal, a la garguilleta”; gip. gargaila-rekin lotu behar bada, kokotsa altxatuta eta turrusta aho-gingilera zuzenduta edatea dateke.
► Formaren aldetik, ez dago inongo eragozpenik gangail(a)-ren aldaeratzat hartzeko, gan/gain-en elkartu-eratorrietako gar- alomorfoa aintzat hartuta.
Esanahiaren aldetik, biek ala biek dute ‘aho-gingil’ adiera; gangaila-ren ‘eskrofula’-tik azal daiteke haritzari ateratzen zaizkion hanturak, horixe bera baita eskrofula, handitsua. Aziendaren gaitzari dagokionez, gorputz adarren ahultasuna da, hain zuzen, eskrofula izatearen sintometako bat (gongoilen hantura da eskrofula; ik. Risueño 1834: 87). Azkuek gip. gargailla ere jasotzen du, “lazo para ahorcar perros” esanahiarekin, baina ez dakigu nola lot litekeen beste adierokin.
Gure ustez, herskarien ahoskabetzearekin (cf. garkila), ez da ezinezko karkaila ‘barre-algara’ hitz honen aldaera izan dadin, ulerturik ‘aho-gingila’ ikusterainoko barrea dela; jakina, onomatopeiaren aukera ezin da inondik ere baztertu (cf. karkara).
gangarabil. ■ Azkuek eta Izetak bazt. jasotzen dute, ‘eskrofula’ eta ‘hazikurentxo’ esanahiekin; aipatutako eritasuna sendatzeko erabiltzen diren arao edo konjuruez ere esaten da gnaf. (gangabillek).
► Badirudi gangar-ekin gurutzatu dela, ez bada zuzenean haren gainean osatua, -a- bokala tartekaturik gangar-en eta -bil-en artean (cf. *bor + *bil > borobil eta *bil + *bil > biribil).
♦♦ gangar1 (~1800: Añib). ■ Bizk. hitza. Esanahi nagusia ‘(hegaztien) konkor haragitsu’ da (Zabala (ollar) gangargorri, panpar, buru arroa); Azkuek ‘luma-motots’ adieran ere jasotzen du. Beste esanahiak dira ‘harrokeria’ (Zabala gure arrokeria, gangarra ta eretxitasuna), ‘olatu baten gainaldea’ (Etxeita), ‘mendi-tontor’ (Alzola) eta “perilla del trompo” (Azk). Izenondo moduan ere biltzen du Azkuek, “prominente” esanahiarekin; cf. orobat ‘harro’ (emakume gangarra). Ik. gangor, gandor, galdor.
gangardun (Azk [eskribau baso-oilarra / fede gangarduna]), gangartxo (Azk [gangartxu dagoz etxeok]).
► Pentsa daiteke *gan erroa dugula, -gar alomorfoarekin konbinatuta erreduplikazio itxurako osaera batekin; formaren aldetik, ez da ezinezkoa *gan-gor batetik abiatzea (cf. hazkor > azkar), baina eragozpen semantikoetarako ik. behean gangor. Esanahiaren aldetik, ‘gain’ orokorrarekin ongi lotzen dira ‘olatu baten gainaldea’, ‘mendi-tontor’, ‘(hegaztien) konkor haragitsu’ eta ‘luma-motots’. Erabilera metaforikoetatik eta metonimiaz sortua da ‘harrokeria’ adiera: oilarrarena da gandor antonomasiazkoa, eta oilarra bera hartu ohi da harrokeriaren ikur gisa.
gangar2 (~1800: Mogel). ■ Bizk. hitza. Testuetan XIX. mendearen hasieraz geroztik ageri da, eta Azk, Rollo, TEtxeb eta Etxabu-k jasotzen dute. Esanahiak dira ‘ergel’ (Mogel gangor andiarekin aiz gangarra, Astar berba ero, gangar eta ganora bakoak) eta ‘lotsagabe’ (Zabala lenengoan ezta begiraune bat baño, andik igaroten da berba gangarretara, TxAgir isillik egongo zara, gangarrori?).
gangarkeria (Azk [ez daukagu gangarkeria geiago entzuteko astirik]), gangartasun (Etxeita [nire alabearen gangartasunak dira onek asmuok]).
► Gangar1-eko ‘harrokeria’-ri hurbil dakioke ‘lotsagabe’ adiera, azken buruan ‘oilar-gandor’-etik abiatuta; lotsarik eza eta ergelkeria aski hurbilekoak diren neurrian, ‘ergel’ ere arazorik gabe lot dakioke ‘lotsagabe’-ri.
gangar3 (1745: Larm). ■ Bizk. eta gip. hitza. Larm-ek badakar, eta Azkuek eta Izagirrek ahozko hizkuntzatik jasotzen dute, baina ez da XX. mendea arte testuetan agertzen. Esanahia ‘zintzur’ da (Anab gangarra bustitzearren). ‘Ataka’ esanahiarekin ere erabili da inoiz (Loram ibar-gangarrak), baita ere ‘bobeda’ esanahiarekin (Orixe kaperatxoak gangarra zeruraño biltzen du); azken adiera honetarako cf. ganga ‘aho-sabai’.
□ Ez dago argi hitzaren adibide den Gangaribay (TopAlav 1714); zubi, auzo eta soro baten izena da Uribarri Ganboan.
● gangarda “tráquea” Izag (bizk.); bukaerarako, cf. agian beltzurda, likarda/ligarda, lokarda, zapalda, zigorda, zurda.
● gangarla “nuez de la garganta” Azk (bizk.); ez dago argi zeri dagokion bukaerako -la, zaila dirudi *gangarbila sinkopaduna izatea.
● gangarril “nuez de la garganta” Azk (bizk.); osaeraz, gangar + bil dagoela proposa daiteke, -b-ren galerarekin, cf. gangail.
► Batez ere adiera hau aitzakia hartuta, lat. glandula-ri lotzen dizkio gangar guztiak Schuchardtek (1906a: 17-19), beste hainbat hitzekin batera: gangaila, gangarril, gingil, gandor. Horretarako, italiar hizkeretako ganga, gangale, gangola moduko aldaerak dakartza (guztiak lat. glandula-ren ondorengoak, dioenez, eta ‘eztarri, zintzur’, ‘hagin’, ‘masail-hezur’, ‘gingil’ esanahien inguruan biltzen direnak), eta euskal hitz hauek guztiak intxaur alderantzizkatu baten irudiarekin berdintzen ditu.
Gure ustez, proposamen horrek ez du inongo egiantzik: formaren aldetik, ez dago modurik lat. glandula-tik gangar azaltzeko (Italia aldeko aldaera erromantzeak gorabehera), ez eta batera biltzen dituen euskal hitzen gorabeherak behar bezala zedarritzeko; esanahiaren aldetik, berriz, arazo agerikoak ditu gangar3 honetako ‘zintzur’ esanahitik besteetako ‘gandor, gain, tontor’ azaldu nahiak.
Hitz hauek guztiak euskal ondarekoak direla onarturik, eta *gan ‘gain’ erroari lotu behar zaizkiola onarturik, saioa egin daiteke ‘zintzur’ adiera hau ere esanahi orokor horretara biltzen. Ez dago arazorik ‘bobeda’ esanahia ‘gain’-i lotzeko, eta esanguratsua da familia berekoa dirudien ganga ‘aho-sabai’: metonimiaz azal genezake ‘aho-gangar, aho-sabai’ ← ‘zintzur’ (honen erabilera metaforikoa da ‘ataka’). Paralelo interesgarria da gr. ἐπιγλωττίς > lat. berantiarrean epiglottis, etimologikoki ‘mingainaren gainean’, eta laringearen edo zintzurraren atal bat izendatzen duena; ἐπι ‘gainean’ dugu hitzaren lehen osagai gisa.
♦ gandor (1745: Larm). ■ Erdi-mendebaldeko hitza. Aldaerak dira gandor (gip.) eta gandur (bizk., gip.). Esanahiak: ‘(hegaztien) konkor haragitsua’ (Larm), ‘luma-motots’ (Larm burukiaren gandorra), ‘kopeta’ (Arrue sazerdote gaizto biurriyen gandor arroa beeratu), ‘tontor, gainalde’ (TxAgir mendi gandorrari, Lizardi uin arroen gandor aratz). Ik. gangor, gangar, galdor.
● gandorki ‘tontortsu’: Loram (mendi gandorki ta soro zabaletan); -ki ez baita halako erabileratan dokumentatzen, baliteke gandorti-ren aldaera izatea, herskariaren disimilazioarekin; antzeko bilakaera baterako, baina belarretik abiatuta, cf. hegazti < hegazki (FHV 259).
gandorti (Inzagarai [mendi gandortiya]), gandortu (“encrestarse” Larm).
► Gan-dor zatitu behar da, *gan ‘gain’ erroarekin, baina ez dago erabat argi zein atzizki edo erro den -dor/dur; idor eta zidor-en bukaerak *dor ‘(garraiatzen den) habe, enbor’ erroarekin lotu ditugu, eta, bide horretatik jo nahi izanez gero, erro horren ‘karga, zama’ adiera batetik beharko genuke abiatu; ‘gaineko karga’ litzateke horrela. Beste aukera baterako, ik. jarraian gangor.
Esanahiari dagokionez, ik. gangar1-en emandako azalpenak.
gangor (~1800: Mogel). ■ Bizk. hitza. Aldaerak dira gangor (Azk/TEtxeb) eta gangur (Izag.). Esanahia ‘(hegaztien) gandor’ da (Mogel (ollar) lumati ederra, / gangor gorri, allatsu, buru arroa). Ik. gandor, gangar.
► Gandor-etik azal daiteke, bigarren silabako herskariaren asimilazioarekin. Baina agian ez da baztertzekoa berau izatea jatorrizkoa, eta, gan-gor osaerarekin, ‘gaineko zera gogor’ moduko zerbait litzateke esanahi etimologikoa; baina hegaztien gandorrak ez dira gogorrak, eta azaltzeko geratuko litzateke -gur aldaera. Ez dirudi gur erroa egon daitekeenik (ik. agur), baina, hala balitz, dardarkariaren aurreko irekitzea genuke gangur > gangor bilakaeran (FHV 62).
♦♦ galdur / galdurru (galdur 1688: NavIntel); ik. Erdi Arokoak, eta gailur). ■ Gip., gnaf., bazt., bnaf. hitza. Aldaerak dira galdur (gnaf.), kaldur (gnaf.; Lizarg), galdurru (Nafgip., gnaf., bazt.), galdurro (bazt.), galldurru (gnaf.), kaldurru (bazt., bnaf.) eta kalldurru (bazt.).
‘Gainalde’ esanahi zabala du (NavIntel sagarraren galdurrera salto egineçaqueq “sobre aquel manzano”, Bonap (bazt., xviii. m.) botatzea mendiaren kalldurrutik, Lizarg paratuzué tenploarén kaldúr edo káskoan). Hiztegigileek honako adiera berezi hauetan aipatzen dute: “acrotera en los edificios” (Arak); ‘(hegaztien) gandor’ (Bonap kaldur (gnaf.), Aspiroz galdur (gnaf.)); ‘arto-gara’ (Aspiroz galdur (gnaf.), Lakoiz/Azk/Izeta galdurru (Nafgip., gnaf., bazt.), Azk kaldurru (bazt.), Izag galdurro (bazt.)) eta “gorro que se ponen las máscaras en Carnaval” (Iribarren galdurro (gnaf.)).
□ Erdi Aroan, galdur-en azpian dakar Artzamendik —ez dio esanahirik jartzen— Galdurotz herri-izena: cf. Galduroz (SPedRib 1334). Bestalde, Semero Galdroytz (OnomNord 1372) eta Semero Gardurotz (OnomNord 1378), biak Donibane Garazikoak, hitzaren adibide direla uste du Goihenetxek (1966[2011]: 590). Esanguratsua izan daiteke bigarrena, lehen silabako dardarkariarengatik.
galdur-haga (‘gaztainak eraisteko haga’: Izeta (bazt.)), galdur-eztai (‘galdur-festa’: gnaf.), galdur-festa (“fiesta que celebran… al poner el armazón del tejado” galdurpesta Aspiroz (gnaf.)), galdurratu (‘(artoa) garatu’: gnaf.).
► Onarturik *gan erroa dagoela lehen osagai gisa, gar- alomorfoa dagoela pentsatu behar da (esanguratsua izan daiteke Erdi Aroko Gardurotz); elkarketan gar- > gal- gertatu ahal izan da, edo, besterik gabe, bigarren silabako dardarkariarekin disimilazioa (cf. galbar, FHV 315). Bigarren osagai gisa bide dagoen *dur erroa, ordea, ez dugu erraz aurkitzen beste hitzetan; cf. agian lur, eta andur. Antzeko arazoa dugu -dor-ekin, ik. behean galdor.
Badirudi hitzak hartu dituen ñabardura adierazkorrek baldintzatu dituztela aldaerak: halaxe azal liteke herskariaren ahoskabetzea kaldur-en (cf. orobat gandu/kandu), baina batez ere galldurru/kalldurru, sabaikaritzearekin, eta -durru aldaeretan dugun bokal gehiketa.
Esanahiaren aldetik, ordea, ia erabateko kidetasuna dugu galdur, gailur eta gailur hitzetan aurki daitezkeen adieren artean: ‘gainalde’ ageri da esanahi orokor gisa, baina hiruretan errepikatzen dira adiera espezializatu zenbait, hala nola ‘(hegaztien) gandor’ , ‘arto-gara’, ‘eraikin bateko edo teilatuaren gainalde’. Ageri denez, ongi biltzen da ‘gainalde’ esanahi orokorraren barrenean Iribarrenen ‘ihauteritako txano’ ere.
♦ gailur (1516: ArchElor (-ll-); ik. gailurdiru). ■ Hegoaldeko hitza. Testuetan gipuzkeraz erabiltzen da batik bat. Gailur-ez gainera, gaildur (gip., Iztuetaz geroztik; gnaf. kaildur), gail(d)or (gip.) eta gallurru (gnaf.) aldaerak aurkitzen dira. Esanahi nagusia ‘erpin, tontor, gainalde’ da (Larm teologo guzien gallurra, Lardiz abearen gaildur edo buruan, TxAgir mendi barrenetik asi ta gallurreraño); bada ‘(teilatuaren) bizkar’ ere (Añib tellatu-gallurrean ikusten etzan ezpada krutzea) eta orobat ‘(hegaztiaren) gandor’ eta ‘arto-gara’; cf. halaber Larm “(ensalada) repelada, ensalada belargallur onezkoa” (ik. behean gailurtxo) eta Barand (gip.) “martillo de la azada. Atxur gaillurduna, azada provista de martillo”. Izenondo moduan ere erabili izan da (TxAgir beren semeak gallurrik gallurrenean ikustea, Aierbe ixillik egoten jakitea jakinduri gaillurra izan oi da).
□ Erdi Aroan, hitzaren adibidetzat jo izan da Zaragozako Gallur (ik. Artzamendi s.v. gailur, Orpustan 1999: 319, besteren artean), cf. ecclesiam de Galur (ColAlfon 1128) eta zenbait aldaera, Santio Sanz de Galurre (CartSerós 1128), Galurr (ColAlfon 1134), Moncayo en suso. et de gayllurr en suso (SMig 1140). Alabaina, izen horretan ez bada, hitza ez dugu gure corpusean aurkitzen, eta izen horren euskal jatorria oso da zalantzazko, antzinateko pagus Gallorum-ekin lotzen baita eskuarki (Dupré i Raventós 2007: 102); jatorri galiarreko etorkinez osaturiko herrixka zatekeen berau.
Galdurralde eta Gallurralde aipatzen ditu Mitxelenak (19733: 91); lehena Sarako abizen gisa dakar Eleizaldek (1928: 619).
◊ Tradizio sekundariokoak dira adibiderik zaharrenak: cf. “los çinco gallurres del dicho molino” (ArchElor 1516), Zestoako gallurra cimera (ZestBurdin 1526, 1531, 1537, 1538, 1544; teilatuaren goiko habea), Goizuetako “más la gallurra de la antepara” (LéxNavI 1602) eta Utergako “para el gallur del tejado” (LéxNavI 1715). Arabako erdaran, Gasteizen, ‘teilatuaren bizkar’ adierarekin erabiltzen da gallur (VocAlav s.v.); esanahi berarekin, bada Markinezen galluz.
gailur-hosto (‘artoaren gaineko hosto’: Azk (gnaf.)), gailur-teila (‘teilatuaren gaineko teila handi’: Azk (bizk.)), gailurtu (‘nabarmendu, nagusitu’: Larm; ‘konkortu’: Anduaga [pausoa baldartu, / bizkarra gaillurtu]), gailurtxo (Larm [“repelar las hierbas, gallurtxoak <-ly-> epaki”]).
► Mitxelenaren ustez (FHV 357), galdor edo galdur(ru) egon daitezke hitzaren jatorrian, gip. galddur bezalako aldaera adierazkor bat tarteko dela.[2] Cf. bereziki galdur-en azpian jasotako gnaf. galldurru eta bazt. kalldurru, hemen bildutako gnaf. gallurru-ra hurbil daitezkeenak. Cf., gainera, gaildur aldaera, zeinak -dur bukaera duen, eta kaildur, ahoskabearekin: bi ezaugarriok ditugu galdur-en eta haren eratorrietan ere.
Beste aukera bat litzateke *gain-lur moduko osaera bat proposatzea, eta badirudi hori duela burutan Orpustanek, galdetzen duenean “terre haute” itzuli ote daitekeen ga(il)lurr (1999: 319). Baina aldaeren gorabeherak hobeki azaltzen dira galdur-ekin lotuta.
Gailur eta galdor hitzekin partekaturiko eta ‘gainalde’ esanahi orokorretik espezializaturiko adierez, ik. goian galdur. ‘Arto-gara’ adieraren inguruan bil daiteke Larramendiren “(ensalada) repelada, ensalada belargallur onezkoa”. Bestalde, ‘gainalde’-rekin lotu behar da “martillo de la azada”, eta *gan erroaren familia berekoa dirudien ganga-rekin, cf. aitzur-ganga “mazo de acero de la azada” (Azk, zar.) eta aizkora-ganga “mazo de acero del hacha excepto el filo” (ik. gainera ganga-n bertan aipaturiko gask. gàngo, nahiz eta hain zuzen aizkoraren ahoaren angelua adierazten duen).
gailurdiru (1507: LéxNavI). ■ Yanguasek jasotzen du (1854: 221), “gailurdirua ó galliurdea” sarreran. Hauxe dakar azalpen gisa: “pecha sobre las gallinas que pagaban los pueblos de los valles de Burunda y Larraun”. Lehenagoko lan batean (Yanguas 1840 s.v. Burunda), 1462ko gertakari batzuen berri ematean, “la pecha gallardiru ó gallirdua ó gaillurdirua” aipatzen du, eta 1498ko batzuez ari denean, berriz, “la pecha llamada gaillurdirua”.
□ Cf. Errazkinen “derechos de gallurdirua” (LéxNavI 1507), Urdiainen “solían pagar gallurdirua” eta “debían gallurdirua” (LéxNavI 1598), “pecha llamada gallurdirua” (LéxNavI 1603), eta Burunda eta bertako herriak —Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Altsasu, Olazti eta “Ainca” aipatzen dira— hizpide dituen agiri batean “pecha […] llamada gallurdirua” (LéxNavI 1627).
► Mitxelenak gallur ‘teilatuaren bizkar’-ekin erkatzen du (1964c: 56), baina galdera ikurra dakar Yanguasen azalpenaren ondoan, agian ez zaiolako gardena iruditzen hitzaren osagaien eta Yanguasek aipatzen dituen oiloen arteko lotura. Zalantza hori ezerezean geratzen da 1561eko Burundako agiri bateko pasarteari begiratzen badiogu (Carasatorre 2015: 3): “la pecha del techo, que en bascuence se dezía Gayllurdirua”. Honen arabera, argi dago zerga ez dagoela oiloekin lotuta, teilatuarekin baizik, eta, beraz, nahasi egin zela Yanguas, ziur asko gazt. gallo/gallina ikusi uste zituelako gallirdua eta galliurdea desitxuratuetan.
♦ galdor (1723: AnsoTop [Echacaldorgaña]). ■ Gip., gnaf. eta aezk. aurkitzen den hitza. Aldaerak dira galdor (gip.) eta kaldor (gnaf., aezk.). Esanahiak: ‘hegaztien gandor’ (Larm beeratuko nioke bere andiustea ta bere galdor kiskur, luzea, Iturr galdor gorri andia), ‘tontor, gainalde’ (Mant, Inza (mendiaren) gallurrean edo galdorrean), ‘teilatuaren gainalde’ (TomAgir Dorronsoro baserriaren tellatu-galdorra, Garm (gip.)), ‘arto-gara’ (Azk (gip.)) eta ‘burezur’ (Azk kaldor (aezk.)).
galdor-afari (“cena para celebrar la cubrición de una casa nueva” -apari Garm (gip.)), galdor-festa (“fiesta por el final de una obra o de un trabajo” kaldor- Satr (gnaf.); cf. Orixe S. Mikel Goiangeruaren galdor-pesta, esanahi argirik gabea guretzat).
► Hitz honetan ere, *gan erroari lotzekotan, elkartu-eratorrietako gar- alomorfotik abiatu behar dugu: *gar-dor proposatuko genuke horrela, eta *gardor > galdor disimilazioz. Ez dago argi zein den bigarren osagaia, esanahiari dagozkion eragozpenak baitaude zidor eta idor hitzetan ikusi dugun *dor bera ikusteko; ik. orobat lor. Egiantz handiagoa du AgudTov-ek aipatzen duten tontor-ekin konparatzea (s.v. gaindor). Aldaera ahoskabedunari dagokionez, cf. gailur-en eta galdur-en aldaera ahoskabedunak.
Gailur eta galdur-ekin partekatzen ditu esanahi espezifiko gehienak (‘teilatuaren-gainalde’, ‘arto-gara’ eta ‘hegaztien gandor’), eta Aezkoan jasotako ‘garezur’ ere ‘gainalde’ esanahi orokorrari lotzen zaio.
galdots (ik. Erdi Arokoak). ■ Gip. hitza. Azkuek eta Izagirrek galdotxa aldaera dakarte, “flor de maíz” esanahiarekin; Azkuek gainera galdetx dakar, “tallo superior del maíz”. Orixek ‘tontor’ esanahiarekin darabil (dorrearen galdotsera).
Beharbada hitz honekin lotu behar da GSalazar Galdocha coçaldia ildala valmaseda conestarra pasarteko izen berezia (el cauallo de Salzedo da sintagmaren itzulpena), nahiz eta arazo morfologikoren bat izan daitekeen (artikulua beretua luke, ik. behean Galdosa). Bestelako arazoak ere baditu perpausak, eta Galdochaco çaldia[c] yl da[ue]la Valmasedaco oñeztarra irakurtzea proposatzen du Mitxelenak (1964c: 61-62).
□ Baliteke hitz honen adibide izatea Galdosenea izeneko baserria, Urretxun (UrretxTop 1771). Editoreak dioenez, bada Legazpin Galdots izeneko baserria, afrikatuarekin ahoskatzen dena, eta horri lotzen dio Urretxukoa. Cf. orobat Galdosarreca (ArrasTop 1753; erreka du bigarren zatian), eta, are lehenago, Juan de Galdosa (ArchLegazp 1483), artikuluarekin.
► Galdor-en bezala, *gan erroaren gar- alomorfotik abia gintezke, baina ez dago argi zer den bigarren osagaiko -dots (cf. kondots/kondotx), eta cf. gardots/gargots ‘gaztainaren karlo’. Esanahiarengatik, zaila da bildots, ordots-ekin konparatzea. Galdor-en dagoen ‘arto-gara’ adieraren inguruan bildu behar dira galdots-enak.
♦♦ gantz (~1650: Pouv; cf. gantxai, gantxitu Land, eta Gantzaga). ■ Hitz orokorra. Ganz aldaera ere batzuetan ageri da (jada MDass-engan, aldaera afrikatudunaz gain).
Esanahi nagusia ‘gizen, koipe’ da (MDass hek ungi hirakit gantz guti batekin, Izt gantzarekin egositako baba jatera); gorputzeko haragi lodiaz (batez ere giza-gorputzekoaz) ere esaten da, Pouv-en hiztegiaz geroztik (Etxahun gantza loditzen hasi ziok, gaxua, sabel ondun); adiera honetan batzuetan pluralean ageri da (Noe (katuak) gantzak ere zituen / ikaragarriyak). ‘Etekin’ esanahia ere badu (EAEg zergak gantzaz ornituagotu omen ditezke, Satr (gnaf.) gantzak aterako ditu!).
□ Erdi Aroan, cf. Aramaioko Gantzaga elizatea: Martin Martines de Gançaga (ArchMondII 1414). Baliteke hitzaren adibide izatea, baina halako izen baten sorreraren nondik norakoa ez dugu argi.
● gantxar “manteca” Azk (erronk.); “chicharrón” Azk (gip.); txar ote da bigarren osagaia, ‘eskas’ adieran?
● gantxarri “chicharrón” Azk/Izag (bizk.); ez dago erraz azaltzen bigarren zatia, eta baliteke gantxigor-en aldaera adierazkorra izatea (VIII 532).
● gantxirri ‘gantxigor’: gain- Azk/Izag (bizk.); gan- Izag (bizk.); “persona irritable” Izag (bizk.); baliteke erre egotea bigarren osagai gisa —cf. ‘pertsona suminkor’ adiera—, baina hitzaren bilakaera adierazkorren batekin, gogoan har gantxigor-en aldaerez esandakoa.
● gantxoil “morrillo del carnero, cierta gordura en el cogote dura y sabrosa” Larm; bigarren zatirako, cf. agian soil, nahiz eta esanahiren gorabeherak ez ditugun ongi ulertzen.
● gantxuts “adipalis” Urte; gantz + huts, ‘gantz soilez osatua’ esanahiarekin.
● gantzatu Volt, Añib (ubientu usaintsuakaz igortzi ta gantzatu); bukaerarako, cf. azalatu, beltzatu; bukaerako -atu honen izaeraz, —berez, -tu da atzizkia—, cf. ezteiatu → eztei berranalisia; ik. bestalde gantzutu.
● gantzero ‘lapur’: Zubik (bizk.); itxura guztien arabera, -ero atzizki erromantzearekin.
gantxirritu (“calentado más de la cuenta” eta “irritado” Izag (bizk.)), gantza egin (Harr [balaku hoiek egiten diote gantza]), gantza eman (‘hots eman, bultzatu’: Añib [emon eikiezuz guztiai onerako burubideak eta gantza]; ‘etekin eman’: EAEg), gantzak elkar jo (“juntarse las mantecas” (heriotzaren ustezko zioa) JGarate RIEV 1933; g. alkar jo TEtxeb (bizk.)), gantzak trabatu (Pouv, Elizanb), gantz-ateratzaile (‘giza-gantzak ateratzen dituen gaizkilea’: gantz-ataratzalle TxAgir), gantzatsu (Larm, Eguzk), gantzazal (‘gantza biltzeko azala’: Mogel, Azk (bizk., gip., gnaf.)), gantzdun (gantzadun Larm; ganzdun TomAgir), gantz geza (ganz gesa MDass; gazkeza Arak (gnaf.)), gantzontzi (Larm), gantzopil (“hojaldre” Arak (gnaf.); “panza” Azk (erronk., zub.)), gantzore (“hojaldre” Larm), gantz sortu (‘janariak on egin, loditu’: Azk (bizk.: gantz sortu dakizuela)), gantz urtu (Larm), gantz zihotu (g. ziatu Larm). Cf. buzkantz.
► Gan-tz analizatuta, proposa daiteke gan ‘gain’ dela erroa, -tz atzizkiarekin (cf. beltz, hortz, zuntz, etab.). Esanahiaren aldetik, kontuan hartu beharko da gainean dagoela gantza, haragiaren gainean; cf. galatz, esne-gain.
gantxigor (gatz xingor ~1650: Pouv). ■ Erdi-ekialdeko hitza. Aldaerak dira: gantxigor (gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., zub.; Larm), gantxingor (gnaf.), ganxingor (lap., bnaf.; Salab), gatz xingor (Pouv), galtxigor (zar.), gantxor (bizk.), txantxigor (gip., gnaf., bazt.; Arak (gip., gnaf.)), txantxior (gnaf.), txantxiur (gip.), txaltxigor (zar.), antxigor (zub.), gantxigar (gip.) eta gañtxigar (gip.). Gantza erdi urtu ondoan gelditzen den hondarraz esaten da.
► Gantz + (t)xigor, Mitxelenak azaldu bezala (1955a: xvi), ‘gizen erre, xigortu’ esanahi etimologikoarekin.
Aldaeretan, tx- dutenetarako cf. tanda/txanda, begizta/txibizta, labur/txabur, dastatu/txastatu, etab. (FHV 188); -ingor dutenetan, berriz, sudurkaria lehen silabakoaren oihartzunez azal daiteke, edo, bestela, xigor-en beraren etimologiari erreparatuta (xigortu-k baditu txingortu eta txinkortu moduko aldaerak); zar. -ltx-eko albokarirako, cf. aintzin/ailtzin, aintzur/ailtzur, etab. (FHV 339); gip. -igar bukaeran, igar ‘ximel’-en eragina egon daiteke.
Baliteke gantxirri eta gantxarri hitzaren aldaerak izatea, bilakaera adierazkor ez erregularrarekin (ik. goian).
gantzagi. ■ Landuccik gantxai dakar, “enxundia” esanahiarekin; Azkuek bestalde bizk. gantzagi “manteca” eta “útero de la vaca” jasotzen ditu. Cf. halaber bizk. gantzari ‘oiloen, untxien… gizen’.
► Pentsa daiteke gantz + zahagi dagoela hemen, cf. gatzagi; esanahi etimologiko gisa, ulertu beharko genuke ‘gantza duen errai’ edo zela.
♦ gantzutu (-nz- ~1620: Volt). ■ Erdi-ekialdeko hitza (gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., zub.). XIX. mendearen bukaeraz geroztik bizk. zenbait testutan ere ageri da. AgirAst-ek, gan(t)zutu-z gain, gaintzutu eta gainzutu ere badarabiltza, eta Iztuetarengan gaiñtzotu ageri da.
Esanahia ‘gai koipetsuz igurtzi’ da (Volt plazer duzu urinez ganzu zure botak detzadan?, MDass binagrearekin egizue liga edo ahia, eta gero gantzu edo phereka hantura duen lekhian); zenbait zeremonia edo sakramendutan egiten den ekintzaz esaten da maiz (Ubill olio bedeikatuarekin eria ganzutzen duela begietan, Duv (Judako gizonek) gantzutu zuten Dabid, erregina zedintzat Judako etxearen gainean). Ohikoa da partizipioaren erabilera izenondo edo izen funtzioan (BurgDot —Zer esan nai du Kristok? —Ganzutua edo unjitua, Larg nola atrebitu haiz eskua ezartzerat Jaunaren gantzutuaren gainean?). Ik. gantxitu, gantzatu.
gantzudura (Xurio; azken ganzudura LavDot), gantzuera (Larm), gantzugailu (‘ukendu’: Duv [gantzugailu baliosak]), gantzugarri (‘ukendu’: Duv [harturik gantzugarria]), gantzukari (Harizm [aloes eta bai berze / ganzukari on fina]), gantzulari (Larm), gantzuleku (Urte), gantzupen (Duv), gantzurrin (Amezaga), gantzutza (TBLap [haren ganik errezebitu duzuen gantzutza]), gantzutzaile (Urte), gantzutze (Larm, Ubill).
► Osaeraz, gantz + -zu + -tu, eta urtzutu dakar paralelo formal gisa Mitxelenak (1972b: 90). Badirudi ‘-tsu’ esanahiarekin dagoela -zu atzizkia hemen: hots, gaurko -tsu atzizkiaren -zu forma zaharra (Mitxelena 1971b: 247). Baina bada Mitxelenarenaz bestelako aukerarik: jatorrian gantz-i-tu partizipio pleonastikoa dagoela pentsaturik, bokalen asimilazioz esplikatuko genuke *gantzitu > gantzutu; ik. jarraian gantxitu.
Ez dirudi arrazoi etimologikorik dagoenik gain- aldaeretan, eta egokiagoa da pentsatzea gain-ekin gurutzatu direla horiek.
gantxitu. ■ Landucciren hiztegian agertzen da aurrenekoz (gauza ziaz gantxitua); Lazarraga (neure aoau ifini neben / palabra dulzez gantxitua) eta Gerrikorengan ere ageri da. Ik. gantzutu.
► Ez dago argi zuzenean gantzutu-tik azaldu behar den, goiko bokalen disimilazioarekin. Aukera egokiagoa izan daiteke partizipio pleonastiko bat ikustea bertan, gantz-i-tu analizatuz; -i partizipio zaharrari gehitu zitzaion berria (cf. baltzitu, utsitu, etab.).
gantzu. ■ Pouvreauk bere hiztegian dakar, “graise à oindre” esanahiarekin; XX. mendeko hegoaldeko zenbait autorek ere badarabilte, ‘gantzudura’ eta ‘gantzukari’ adieretan, batez ere irudizko zentzuan (Loram yainkozko gantzu bereziz igurtzitako giza-gurenen gogai-aria, Orixe pake-gantzua betor).
► Atzeranzko osaeraz azal daiteke, gantzutu-tik.
♦♦ igan / igo (igan 1545: Etxep; igo 1562: Land). ■ Hitz orokorra. Igan da ekialdeko forma; orobat aurkitzen dira ik(h)an (Materra, FPrBN, Pouv, EtxSar), higan (Larg, Hbarren), igain (zub. XVIII. mendetik aurrera [iga(i)ñ], eta Laphitzengan), eta iyan/iyen gnaf. zenbait puntutan. Mendebaldean igo erabiltzen da; igon, BertsBizk-en salbuespenarekin, XVIII. mendean hasten da ugaltzen; igaite aditz-izena Landucci eta Urkizugan aurkitzen da (LaudDot-en igoite).
Erabilera iragangaitza da nagusi (Etxep orai hura iganen da / berze ororen gainera, Leiz igan zedin unzi batetara); iragankorra arab.-bizk. eremuan aurkitzen da gehienbat (Lazarg igo eben bere ugazabaren aposentura, Betol igo eban zeruetara); gipuzkeraz ere badira adibide batzuk (jad. OArin), eta XVI. mendeko Aresoko testu batean ere ageri da. ‘Zerbait igan/igo’ moduan ere aurkitzen da (Hbarren ohorezki du higan bere eskalera); baita, besteak beste, ‘jaso’ adieran (Urkizu eregitea edo igaitea geure arimea da biotza), eta ‘(arrak emea) estali’ moduan ere (jad. Arak (gnaf.)).
□ Mitxelenaren ustez (19733: 153; toponimiako partizipioak ditu hizpide), hitzaren adibide izan daiteke Nafarroako Igoa herriaren izena (AGNComp1 1259). Beste lurralde batzuetan, agian lehen osagai berberarekin, cf. Martín de Ygoarago (ArchSegII 1407), prado de Ygoase (ArchSalvatII 1409), Juan Martinez de Ygoarriza (ArchBilbI 1450), Iohan Ygoaguyrre (ArchTolII 1475), Sancho de Ygoavr (OrdBilb 1478), Martin de Ygoarrieta (ArchLeqII ~1509), Pedro de Ygoarriçu (ArchBizkII ~1516), etab.
igaile (Goihetxe), igaitza (Pouv (ik-), Duv), iganbide (Larm, Mburu), iganki (“eskalérak, igankijak” Urte), igan-nahi (‘handinahi’, izond.: EtxZib; iz.: Mburu [andustez ta igan-naiez ongi betea]), igoera (Mikol (igaiera), Larm (+ igan-)).
► Partizipio zaharren egituraz dakigunari jarraikiz, *e-i-gan-i berraiki dezakegu. Ez dirudi e- berreraiki daitekeenik hastapeneko i-, ez baitago testuinguru fonetiko egokirik e- > i- azaltzeko (cf. ekusi > ikusi, ebili > ibili, etab., bokal altua baitute bigarren silaban). Horrenbestez, egokiagoa da *e-i- berreraikitzea hitz hasieran. Horri buruz, ik. igorri eta ino; datiboko adierazletzat dugu -i- horietan, baina igan-en kasuan zailagoa da ikusten horren motibazioa. Bukaerako -i partizipio atzizkiari dagokion Trasken proposamenerako, ik. eban.
Zenbait ohar egin behar dira *gon-en gainetik hitzaren errotzat *gan aukeratzeaz. Hitzaren eratorri gisa onartzen badugu igande, ohartu behar da igo dagoen zenbait hizkeratan ere ageri dela berau. Hori baino esanguratsuagoa da gain/gane-ren kasua: euskal eremuan orokorra izatea *gan erroaren lehentasunaren alde mintzo da. Bestalde, berantiarra da igon aldaera, artun, batun, eukin eta sartun-en gisara -n analogikoarekin sortua (ik. eduki, eta Morf §259).
Eztabaida honetan, ezinbestean gogoratu behar da *gon erroa beste aditz batean erabiltzen dela, egon-en; honek bi erroen arteko bereizi beharraren alde egiten du, itxuraz behintzat. Alabaina, bi aditzon arteko aldea aurrizki(et)an ere bila daiteke, e- eta e-i- ezberdinei begiratuta; bide honetatik, aukera legoke *gan-en aldaeratzat jotzeko *gon. Bata bestearen aldaera moduan hartzeko azterbide honetan, gogoan hartzeko beste datu bat izan daiteke igan-ek ez izatea adizkirik, eta egon-ek bai. Orobat izan daiteke esanguratsua goi hitz orokorra, formaz *gon errora hurbildu baitezakegu —Mitxelenak (1950b: 91), gora-ren erroaz ari dela, igo dakar gogora—, eta esanahiz *gan errora.
Nolanahi ere, goian aipaturiko arrazoiengatik (gain-en orokortasuna, igon-en berantiartasuna, etab.), berreraiketaren aurreko fase batean kokatu behar da igan-eko eta egon-eko erroa bat eta bera izateko aukera. Bestalde, igan formaren lehentasun etimologikoaren aukera honetan, gordetzailea da igaite aditz-izena igo/igaite duten mendebaldeko autoreetan (Landucci, esaterako); LaudDot-eko igoite-k aldaketaren tarteko urratsa irudikatzen du: igan/igaite > igo(n)/igaite > igo/igoite > igo/igote, etab.
Ez dago argi zeri zor zaion mendebaldean aditz ez-ergatibo gisa jokatzea: Mitxelenak urten-ekin batean aipatzen du (1980a: 147, 1. oh., 1972b: 93), baina hartan azalpen etimologikoa egon zitekeen (igorri aditz iragankorra ikusten du oinarrian), eta ez da hori igon-en kasua. Aukera bat izan daiteke i- aurrizkiarekin lotzea ezaugarri hori, pentsaturik argumentu gehigarriren bati lotu behar zaiola (datibo markatzat jo dugu berau).
Aldaerei dagokienez, jasan/jaso, eraman/eramo, erasan/eraso eta halakoetan ikusten den alternantzia bera dugu igan/igo bikotean. Baliteke, zenbait kasutan bederen, -o atzizki bat egon izana horietan, balio konpletiboarekin edo, eta agian igo azaltzeko *e-i-gan-o berreraikitzera ere irits gintezke (*igano > *igao > igo; kasu honetan, ez da ezinezko bokal sudurkarietatik azaltzea igo, kontsonantea berrezarrita). Igain aldaerari dagokionez, cf. eban-en epain eta hebain: pentsatu beharra dago *igani > *igaĩ > igain moduko bilakaeretan; higan-en kasuan, berriz, *igani > *igah̃ĩ > *higaĩ > *higa(i)n > higan bilakaera batean. Iyan/iyen aldaerak, berriz, i- ondoko sabaikaritzez azaltzen ditu Mitxelenak (FHV 190; cf. iyortzi < igortzi), baina baliteke besterik gabe glide epentetiko soila izatea [ɟ] (Mitxelenak berak gogoraratzen du hizkera horietan emaitza bera duela i + bokal segidak).
Ahoskabetu egin da herskaria ik(h)an aldaeran: aditz-izenetatik abiatu bide zen ahoskabetze hau, aditzaren forma horretako -te atzizkiko herskari ahoskabeak eraginiko asimilazioz; cf. eban/epai, ebatsi/epaskoa, egosi/ekosari, egotzi/ekoizte, *edun/ituten, galdu/kalte, etab. (FHV 232). Ik. epai, eta jarraian ike, ikai, etab.
igande (1545: Etxep). ■ Hitz zabaldua (ez arab.-bizk.; ik. domeka). Igante forma zub.-erronk. eremuan aurkitzen da.
igande-besta (ez sing.: Haranb [igande-bestetan, enzunen duzu meza]), igande-egun (Leiz [igande egun batez]), igande-inaute (Larm (i. hiaute); i.-inauteri Etxag [igande iñauteri eguerdian]), igandekari1 (‘igandean, igande-egunez’: JaufDot [lan bat denean igandekari]), igandekari2 (“domingueros, pastores que el domingo dejan su rebaño para venir a casa” Azk (erronk., -tekari)), igande oroz (Belap [gütiena igante oroz]; igante oro ErronkDot), igande zuri (“igante-xuri, dimanche de la Passion” Larrasket; “Pazko-gabean bateoa artzen eben kristau barriak egun onetararte zuriz jantzita jarraitzen ebalako, deritxo domeka oni Igande zuri” Kerex). Cf. erramu-igande, festa-igande, jai-igande…
► Badirudi osaeraz igan + -te dela; -te atzizkia denbora-tartea adierazten duten beste zenbait hitzetako bera izango litzateke (cf. aste, urte etab.; FHV 501).
Lehen osagaia igan ‘igo’-rekin lotu izan da: Agudek (1968: 41, 43), beste hainbatek bezala, ilbetearekin lotzen du, ilargiaren igoerarekin; hilean behingo gertaera horri loturiko eguna astean behingo egun bat izendatzera igaroko zen, argi ikusten ez dituen arrazoiengatik (antzekoa izan liteke ilen ‘astelehen’, jatorrian ‘ilargiaren egun’ edo ‘hilaren lehen (egun)’); Caro Barojak (1973: 91) gogoratzen du antzina iberiar penintsulako iparraldean gertaera hori jai handia zela, eta horregatik igaroko zela, kristautasunean ere, jai-eguna izendatzera.
Jai-egun kristauren batekin lotutako hitza ote den galdetzen du Mitxelenak (1971a: 586, 12. oh.), Jaunaren Igokundearen egunarekin edo; errus. voskresén’e (‘igande’ ← ‘Bazko-igande’ ← ‘pizkunde, berpizte’) ematen du antzeko bilakaera baten adibide moduan, lat. surgo ‘altxatu, goratu’ / resurgo (cf. Resurrectio eratorria) burutan dituela aitortuz.
Knörrek (2001: 406) ohartarazten du igan aditzaren aditz-izena baldin bada beharbada iga(i)te forma espero beharko genukeela. Baina ohar bedi prozesu morfologiko ezberdinak egon daitezkeela, eta baita kronologia ezberdinak ere.
Sudurkari ondoko herskari ahoskabea dugu zub. eta erronk. igante aldaeran; ezaugarri honen xehetasunetarako, ik. abendu.
♦ ikai. ■ Oihenartek bere atsotitzetan dakarren hitza, ‘aldats’ esanahiarekin (ezt’ ikhaia non eztuen bere iztaia). Ik. ike.
► EtxSar eta Pouv-en ikhaite moduko aditz-izenekin lotu behar da (ikhan darabilte igan-en aldaera gisa). Jatorrizko igaite batetik lehen herskariaren ahoskabetzez azaltzen da ikhaite, eta atzeranzko osaeraz genuke ikai izena, epai-ren kasuan bezala; ik. goian ikhan aldaerari buruz esandakoa.
Mitxelenak emai-ren ondoan jartzen du (1958a: 40), “derivado verbal” gisa; emai bera *emani batetik zuzenean erator badaiteke ere, ikai-ren deribazioan aditz-izena beharrezkoa da, herskariaren ahoskabetzea azaltzeko.
ike (ikhezu 1571: Leiz). ■ Ekialdeko hitza (lap., bnaf.); Ezale-n gip. testu batean ere ageri da. Larramendik (Supl) <ige> aldarea dakar, beharbada hutsa. Esanahia ‘aldats’ da (EtxZib iñdazu iautstegi eta ikheetan indarra). Pouvreauk “colline” adiera ere ematen dio; cf. EtxZib-en zentzu ez oso argiko adibidea (ikhe bazkatzeko lekhuan (Iaunak eman nau)).
Astarloak eta Azkuek honekin lotzen dute hainbat leku-izenetako -ika atzizkia, baina ez dirudi hitzarekin zerikusirik duenik.
ikedun (-kh- Urte), ikeki (“acclivitas” ikheki Urte), iketxe (“petite colline” -kh- Pouv), iketxo (-kh- Urte), ikezu (Leiz [bide ikhezuak planaturen]; ikhetsu Urte).
► Epai/epe bikotean dugun harreman bera dugu ikai/ike bikotean. Hartan, epatu-tik eratorri genuen epe, atzeranzko osaeraz; *ikatu partizipioa, ordea, ez dago behar bezala dokumentatua.
! nike (xiii. m.: LibRub [Sarassaco ola niquea]). ■ Esanahi ezezaguna; badirudi izenondoa dela. Elementu beregain gisa lekukotasun bakarra Irantzuko agirikoa da, baina bigarren osagai gisa Etxenike deituran dugu ia ziurtasun osoz.
□ Aipagarriak izan litezke, halaber, Erdi Aroko Monnio Nequetiz antroponimoa, Niqueti toponimoa (SMillán 956) eta antzekoak, baina azaltzen zailak dira bestela ere (ik. Mitxelena 1957e: 145, 19733 : 20, 152).
► Leku-izenetako -ika atzizkia aztertzean, zeharka aipatzen du -nike Mitxelenak (19733: 103): Bazterrika, Zabaldika eta Zulaika izenak hizpide dituela dakar gogora Etxanike, lehen zatian euskal osagai ezaguna dutenen artean; cf., bestela, Gabika, Ordorika, etab. Alabaina, ez zaio egiantzekoa iruditzen -ika horrek ik(h)e ‘malda’-rekin izan lezakeen lotura. Salaberrik (2011b: 151), aldiz, ez du uste -ika atzizkiarekin lotu behar denik -nike (ez du ezer esaten ikhe-ri buruz): lat. -icus atzizkiaren -ica femenino moduan aztertzen du -ika hori, eta nabarmentzen, atzizki horrek ez bezala, artikulua har dezakeela gure -nike honek (cf. ola niquea). Nolanahi ere Mitxelenaren ustearen aurka egitekotan, protesi gisa azaldu beharko genuke n-, cf. agian ekaitz/nekaitz, igel/negel (FHV 310).
♦ iragan / igaro (igaro 1321: Beotib; igaran ~1496: RS; iragan ~1527: Zalgiz). ■ Hitz orokorra. Iragan lap. eta bnaf. euskalkietan ageri da gehienbat; igaran zub. gehienetan eta zenbait bnaf. autoretan agertzen da (jad. Etxep); zub. igaren ere badago (jad. OihAtsot; cf. XVII. mendean Belapeyre, Tartas), eta Erronkarin ere jasoa izan da, eta orobat han bertan igari (Mendig). Irago eta igaro dira hego-mendebaldeko formak; iragaite/igaraite aditz-izena Lazarraga, Kapanaga eta Urkizugan aurkitzen da (igaroite LaudDot eta BustDot-en); aditz-forma trinkoak ere badaude: aigara (Garibai, BertsBizk), digaran (RS), naigaran (Lazarg).
Erabilera iragangaitz eta iragankorra ditu. Esanahi nagusiaz gainera (Etxep denbora igaraiteko, Lazarg igaro ninzan basoti), baditu, besteak beste, honako adiera hauek ere: ‘gainditu’ (Leiz ezagutze guzia iragaiten duena, frBart erakuslak bardindu edo irago zitubana), ‘zeharkatu’ (EtxZib iguzkiak… iragaiten beriña, Mogel burdiniak igaroko ezin dabena), ‘eraman, pairatu’ (Leiz herio eta pasione iraganik, Lazarg iragaiten dot / munduko pena guztiak), ‘gertatu’ (Ax halakorik iragan ezpailliz bezala, Kardab gertatu ta igaro), ‘desagertu’ (Ax kolera iragan arteiño, Gerriko aserrea igaro). Ohartzekoa da baduela iparraldean ‘igan’ esanahia ere (EtxZib zerura iragateko, Artxu zuhainera igaran). Izen bezala ere erabili izan da: ‘aldi iragana’ (Ax iragana eta ethorkizuna); ‘egonarri’ (frBart pazienzijagaz ta iraguagaz)…
igaroaldi (Larm (igaroldi), AgirAst [labean igaro aldi bat eman]), igarobide (Mogel; iragan- Duv), igarogarri (OñatEsk [denbora irago garri]), igaroleku (Añib, Izt), igaropen (Mogel [pazienzia edo igaropena]), iragaile (Lopez (igaraile)), iragaitza (-tze Leiz), iragangailu (FedProp 1900 [denbora iragangailu bat ustekabekoa]), iragankor (Xurio [tentazione iragankor bat]; igarokor Mogel).
► Igan/igo-ren arazlea, -ra- artizkiarekin. Iragan-en metatesiz dugu igaran, eta bokalen disimilazioa gertatu da igaren aldaeran; erronk. igari, berriz, pentsatu beharko da -i partizipioen analogiaz sortu dela. Bi modutara uler daiteke irago: bukaerako -an/-o txandakatzez (cf. jasan/jaso, erasan/eraso, etab.) iragan-etik, edo, bestela, igo formaren arazle moduan, igo → irago. Honen metatesiz dugu igaro (banaketa dialektalari begira, zailagoa dirudi igaran-etik esplikatzea).
Hitzaren morfologia aintzat hartuta, erabilera iragankorrek behar dute izan oinarrizkoak, eta gerora sortuak iragangaitzak. Bestalde, Mitxelenak nabarmentzen du -i- dugula adizki jokatuetan, d-i-garan esaterako (1956b: 21), -ra- arazlea duten beste zenbait aditzek bezala (iraun/dirau, etab.) eta arazle ez direnak ez bezala (cf. d-a-go, d-a-kus, etab.).
Bestalde, *gan erroaren oinarrizko esanahiaren izaera orokorraren berri ematen digu iragan-ek: Lafonek dioen bezala (ik. goian gain), espazioaren adierazpideari loturiko nozio bat adieraziko luke erro honek. Horrela ulertu behar da iragan-en esanahia ez izatea ‘iganarazi’, baizik beste zerbait. Espazioaren eta mugimenduari dagozkien aditzen gorabehetarako, cf. adibidez gazt. salir ‘atera, jalgi’ eta it. salire ‘igo’, biak lat. saliō ‘jauzi’-tik (ErnMeill s.v.)
iragaro. ■ Lazarg-en ageri da, igaro-ren baliokide (igkor. penarik asko iragaro dot; igaitz. oek guztiok / ortuan iragarorik).
► Osaerari dagokionez, agerikoa da igaro-ri -ra- artizki arazlea gehiturik sortua dela; bi -ra- izango lituzke, beraz, bere baitan.
♦♦♦ garai (1013: ArchElor [Garaio]). ■ Hitz orokorra izana, garai-dun leku-izenen nonahikotasunak erakusten duen bezala. Izen bezala, ‘goi, gain’ eta ‘nagusitasun’ dira esanahi nagusiak (Leiz garaian diraden gauzák; EtxZib ezaguturik garaia / haren gañean duela). Jaso izan da bihia gordetzeko eraikin baten izen gisa ere (IbargC “garais, llamados en castellano hórreos”); bizk. eta aezk. (+ garei, gare aldaerak) jasotzen du Azkuek. Izenondo bezala, ‘handi, gehiegizko’ eta ‘goiko, goitar’ (Ax Nafarroa garaian, BurgDot gauzarik garaien ta miragarriena); cf. halaber garai izan (Ax bere etsai haur garai zaikala), garai jarri (Harand gauza guziei garai jarzen zaiena), garai atera (Uriarte erriertan… garai atera naiz) etab. Forma hasperengabea da usuena iparraldean; zenbait autoregan, garai-ren ondoan eratorri hasperenduna dago (EtxZib garai / gar(h)aite, Oih garai / garhaitu; cf. Leiz garai / garaithu). Gara aldaeraren bizitasuna ez da ziurra, ez izen gisa ‘goi’ esanahiarekin, ez izenondo gisa ‘altu’-rekin;[3] enigma lexikografikotzat du Mitxelenak (19733: 92), ik. garatu-ren azpikoak.
Hegoaldean (bereziki gip. eta gnaf.) ‘sasoi, ordu, aldi’ balioa ere badauka (Mburu ill baninz ni garai artan, Lizarg ellegatu déla garáia). Zuberoan eta Erronkarin bada part. + garaian joskera (egingaraian, baskalgáian…) ‘ondoan, ondoren’ balioarekin, eta beharbada hor egon liteke bi esanahi-multzo nagusiak lotzeko giltza.
□ Erdi Aroan, lehenagokoa da Soriako Garrahe (SMillán 927; 1016, 1106 eta 1107an ere badago); 1106an Garahe idatzita ageri da, eta Garray da herriaren izena gaur. Alabaina, dardarkari anizkuna izateak zaildu egiten du euskal hitzarekiko lotura. Esanguratsuagoak dira Errioxako Ezcaray herriaren adibide zaharrak: cf. villa Yzcarahi (ColAlfon 1110), Hazcarahy (SMillán 1154), hainbaten artean; haitz + garai bide da, eta balizko *garah̃i baten berri eman lezakete.
Euskal eremu osoan aurki daitezke hitzaren adibideak: adibide zaharrenen artean, cf. Araban Garaio (GuipAlb 1053), Garaio (SMillán ~1084), Ançargarai (AGNI 1182), etab.; Nafarroan, suburbio quod dicitur Karaia (ColIrach 1061?), Eçtau, Garaycoa (DocLeire 1110), bidegaray (SMig d.g.; xii. m.), Goroscaray (DinChampII 1270), Orti Landerco de Garayoa (ColRonces 1253), termino de Arguaray (AGNComp5 1291), casas de Garayco Echea (SEngPamp 1320), etab., Nafarroa Beherean, casa del Esparrengaray (AGNComp1 1266), Per Arnaut, seynner de Garay (AGNRealIII 1305), uartegaray (OnomNord 1351), etab.; Lapurdin, Gasse J. de Burgussain-Garai (LivOr 1249), Pes de ychegaray (OnomNord 1343), etab.; Gipuzkoan, Olagarai (ArchHondI 1299), arriba a Garayguren (ArchElgoi 1346), Martin Yuannez Medigaray (ArchTolI 1349), etab.; Bizkaian, Martin Martines de Garay (AGVizc 1356), el de Berangaray (ColCenar 1388), rio e arroyo de Axcaray (ArchBilbI 1423), etab.; Zuberoan, Lostau descaray (CenSoul 1377), Lostau de Irigaray (CenSoul 1377), Lostau de Elisaguaray (CenSoul 1377), etab.
Baliteke eraikinaren izena egotea adibide honetan: “al camino que ba de Arriola, de la garaya, a Arraga” (ArchDebaII 1482).
Balizko *garain aldaera baten adibide izan litezke ondokoak: Arabako Garaio izenarekin konparatuko bagenu, cf. Nafarroako ualle de Garanio (DocLeire 1032) eta castieyllo de Garaynu (AGNRealIII 1281); cf., bestalde, Pero Vanes de Garajon eta Perusqui de Garaynon (ArchUrretx 1470; aurkibideetan Garaion), eta gisa bereko Iohan de Garaynon (AGNCarlIV 1367) eta Pero Gonçaluiz de Garaynon (ArchBern 1420). Goiko Arguaray izenaren kide izan litezke Martín Peres de Argarayn (ArchAzkoit 1319) eta Martin Yuannez de Hargarayn, fijo de Johan Martinez d’Argarayn (ArchTolI 1349). Garay ezagunaren ondoan, cf. Pero Urtis de Garayn (ArchMondI 1390), Sancho de Garain (ArchAtaun 1399) eta, Baionan jasoa, Arnaut de Garain (OnomNord 1480); pertsona beraren izenaren aldaerak direlako, esanguratsuak izan litezke Martin Abad de Garayn eta Martin Abad de Garay (bitan), urte bereko agiri banatan (ArchMondIII 1452). Gaurko Markina inguruko Urkarai izenari bide dagokio lugar que disen Vrcarayn (ArchElgoi 1471), forma horretan bitan ageri dena (behin Vrcaray).
Echegarainna (SJuan 1252) azaltzeko, gaina eta garaia-ren arteko gurutzaketa edo -garaiena baten laburtzea iradokitzen dute Jimeno Juríok eta Salaberrik (1994: 233); beste agiri bateko baina urte bereko Echeguarainna-n, berriz, etxeko harana izatea aztertzen dute, g ere adieraz dezakeen <gu> grafiarekin nahasita. Gure ustez, aukera egon daiteke *garain ikusteko bertan. Cf., bestalde, termino clamado Apelgarayna (AnsoTop 1404) eta, Araban, Aldagarain (TopAlav 1780). Azkenik, baliteke Garin izena *garain honen aldaera izatea (cf. bezain > bezin, larrain > larrin, etab.; FHV 104-105).
● garaitiko ‘gainerako’: Leiz (garaitiko gauzéz); osaeraz, garai + -ti + -ko analizatuta, badirudi -ti dugula, cf. goiti, beheiti, urruti.
! ● garbarei “la parte superior del granero, que sirve para guardar utensilios varios” CEEN 1971 (aezk.); baliteke gar- + garei analizatu behar izatea (cf. ibei), ‘bihia gordetzeko eraikin’ delarik garai.
garaitasun (‘handitasun, nagusitasun’: Larm, Harand).
(‘sasoi’):
desgarai (‘desordu’: Lizarg), ezgarai (‘desordu’: Azk/Goik (gip.)), garaian (‘garaiz’: TxAgir [etziran batu garaian]), garaiz (Mburu (garaiez)).
► Balizko *gara ‘goi, altuera…’ batekin lotzen du Mitxelenak (1950b: 91, 1955a: xxi), izen eratorpenezkotzat duen -i atzizkiarekin; beheiti, goiti eta emai bezalakoetan dagokeenarekin erkatzen du atzizki hori, eta, dioenez, garai-ren leku-esanahiak erraztu egiten du beheiti, goiti eta halakoekiko hurbilketa. Baina, era berean, aitortu egiten du Mitxelenak *gara hori enigma lexikografikoa dela berarentzat (19733: 92), eta garai dela datuetan oinarri sendoa duen hitz bakarra.
Gure ustez, euskaraz beste gara bat baldin badago ere —‘zurtoin’, ‘arta-lore’ adierak ditu—, egokiagoa da gan/gar- errotik abiatzen saiatzea; gar- alomorfoaz, ik. goian gain.
Lehenik eta behin, hitzaren aitzinforma berreraiki behar dugu: badirudi *garah̃i baten berri ematen digutela Erdi Aroko Hazcarahy eta Yzcarahi lekukoek, eta adibide arkaiko horien bidetik *garani bat ere berreraiki genezake, VnV > Vh̃V ezaguna gertatu dela proposatuta; sudurkaria berreraikitzearen alde mintzo dira Erdi Aroan aurkitu uste ditugun garain aldaeraren adibideak.
*Garani berreraikirik, eta onarturik bertan gan erroaren elkartu-eratorrietako gar- forma dagoela—esanahiaren aldetik ez dago eragozpenik ‘gain’ eta ‘garai’ lotzeko—, bukaerako -ani zer den argitzea falta da. Aldeak alde, bukaera honek gogora dakar zuhain-erako Mitxelenak berreraikitako *zunai-rekin izandako eztabaida. Ziurtasun erabatekorik izan gabe ere, aukera egokia izan daiteke *gar-gani berreraikitzea, hots, gar- + *gani (> gain), ia-ia erreduplikazioa litzatekeen osaera batekin. Bigarren osagaiko g-ren galerarako, cf. gain-ekin berarekin proposatu ditugun uhain (< *ur-gain), zuhai (< *zur-gain) eta, agian, ilain (< *ile-gain), eta gaitz duketen uhaitz (< *ur-gaitz) eta zuhaitz (<*zur-gaitz); bukaerako -n-ren gorabeherei dagokienez, berriz, cf. zuhain-en zuhai eta zumai aldaerak (ik. han zub. besagai < besagain), ilai/ilain bikotea bera, eta sustrai-rako emaniko etimologia (< *zur-zain). *Gargani berreraiketa honen alde mintzo da, ezer baino gehiago, garaite-k berak duen gargaite aldaerak. Horretaz gain, garhai- aldaera hasperendunetan jatorrizko hasperen lekualdatua egon daiteke, *garah̃i > garhai-, ez bada ozen ondotik besterik gabe sorturiko horietakoa, ik. solas (Mitxelena 1951a: 548, 1957b: 144, 48. oh.).
Esanahiari dagokionez, goian aipaturikoen bidetik azal daiteke ‘sasoi, ordu, aldi’, cf. zub.-erronk part. + garaian joskerak duen ‘ondoan, ondoren’ erabilera. Paralelo egokia dirudi gazt. a estas alturas esapideak, gaztelaniazko altura ‘goi, altuera, garai’ izenarekin eta garai hauetan itzuli behar dena euskaraz: denborazko balioa du esapide horrek, oinarrizko balio espazialetik eratorria. Bestalde, kontuan har liteke, sasoi-k eta mende-k ere badutela denbora adiera, garai-k bezalaxe, badutelarik hirurek indarra, nagusitasuna edo agintearekin zerikusia duen esanahia ere; nolanahi ere, badirudi hiru kasuak oso desberdinak direla beren xehetasunetan.
garaite. ■ Bi esanahi nagusirekin agertzen da, hitz bera baldin badira bederen: batetik, ‘goi, gainalde, gailur’ (EtxZib zeruen garaitean, EtxSar garraiterik xutenera), eta bestetik ‘garondo’ (Ax garhaitean, garzetan, gibel aldean); garaite eta garraite-z gainera, gargaite ere agertzen da bitan bederen (EtxZib mendien gargaiteak, Harand atsegiñ egiazkoen gorenerat edo gargaiterat).
► Garai-ren gainean osatua, aditz-izenetako -te dugu atzizkian (cf. egite, ibilte, etab.), lexikalizatuta; ik. kalte. Dardarkari anizkuna duen garraite aldaeran, hasperenaren aurreko rh > rrh bilakaeran pentsa dezakegu, cf. nerhabe > nerrabe eta orhoit > orrhoit, biak ala biak Lapurdi kostaldeko adibideak (FHV 329, 5. oh.). Baliteke jatorrizko -g- egotea gargaite aldaeran, ik. goian.
Sekundarioa da ‘garondo’ adiera, erabilera irudizko edo metaforikoetatik sortua, gorputzaren goiko aldea garondoarekin berdinduta. Ik. behean garondo, garun.
♦♦ garaitu (~1520: Isasti). ■ Erabilera zabala du. Garraitu aldaera ere badu, ia iparraldean soilik. Erabilera iragankorra eta iragangaitza ditu (Isasti trabajua, mañak garai, Leiz nik ere garaitu ukhan baitut, Materra haragiaren… gutiziak garaitu; Leiz munduari garaithu natzaio).
● garaikoa ‘garaipen’: Harand; garait- + -goa atzizk.
● garaipen Larm, Izt; garait- + -men; -t + m- > -p- bilakaera berarekin, cf. oroipen (FHV 276, 346).
● garait ‘garaipen’: OihAtsot (aitzinioileak duke garhaita); Mitxelenak nabarmendu bezala (1979a: 233), bitxia da -t kontsonante bukaera izatea izen batek, baina egia da, orobat, azenturik gabe dagoela Leiz enbuskadá enbuskatu, garaita garaithu, bortxá bortxatu adibidean, eta, beraz, -t + -a artik. analizatu behar dela; aukera bat da oroit eta gisako aditzoinekin erkatzea (FHV 422-423), baina hitz hau ez da aditzoina. Nolanahi ere, ekialdean ditugu halako -t bukaerak, eta Mitxelenak berak bearn. mask. sing. -t partizipio marka dakar gogora (FHV 423, 26. oh.).
● garaiti(a) ‘garaipen’: Pouv; badirudi -ti atzizkia dugula hemen, eta cf. agian garai-ren azpiko garaitiko; artikulua beretua duke -tia adibideetan.
ezin garaituzko (Pouv), garaiarazi (garait- Gaszar), garaiezin (Larm (-tezin), Ubill), garaika (‘borrokan’: Lizarg), garaikarrean (Ax [thema baten gaiñean, garaikarrean, laster egiten duena]), garailari (‘garaile’: Izt), garaile (Larm, Mburu), garaitiar (‘garaile’: EtxSar [garaitiarren hitzkuntza]), garaitza (Larm, Birjin (-tze)), garaitzaile (EtxZib), garaitzari (‘garaile’: Laphitz [garrhaitzari nahi du athera]), garaitzia (Larg; -zia JesBih).
► Garai-ren gainean osatua, -tu partizipio atzizkiarekin. Garraitu aldaerarako, ik. goian garraite-ri buruz esandakoa. Esanahirako, cf. gain-en eratorri gisa eman dugun gailendu; cf. orobat goitu ‘garaitu’.
♦ garatu. ■ Larm-engan agertzen da aurrenekoz, eta bizk. eta gip. autoreek darabilte. Esanahi nagusia ‘zurtoindu, zurtoina bota’ (Larm, Izt arbiak garatzen diradenetik); ‘hazi’ zentzuan ere erabiltzen da (Larm garatua “talludo”, Azk badira… batzuk… Elizarako deia garatuta gero, gizonduta gero izan dutenak).
► Gure ustez, garaitu-rekin lotu behar da; -i- bokalaren galerarako, cf. zemaitu/zematu, garbaitu/garbatu, zeintzuetan zemai- eta garbai- jo behar diren jatorrizkotzat.
gara (1745: Larm). ■ Hegoaldeko hitza (bizk., gip., gnaf.; hedadura zabalagoa izana duke: ik. behean ekialdeko garondo, gahondo, etab.). Aldaerak dira gara (bizk., gip., gnaf.), gare (gip.; Izt) eta garo (bizk.).
Esanahiak dira: ‘zurtoin’ (Larm kardaberaren gara, Añib aza garak, Azk (bizk.) arbigara), ‘artalore’ (Izt, Azk (gara bizk., garo bizk.)) eta “punta de leña” (Azk (bizk.)).
◊ Arabako erdaran, cf. gara “brote en las plantas” (VocAlav; Zekuiano).
gara betean (Zaitegi [emen dugu maskal-adar bat sendorik eta garabetean]), garadaxka (“armuelle” Larm <-dais->), garan (Laux [garan zan landara]), gararik garara (Zabala [oneek meatz konfesatzen dira, ta bear bada gararik garara]), gara-toki (“tierra con las plantas que ya han empezado a tallecer” Larm).
► Gure ustez, atzeranzko osaerarena da azalpenik egokiena, garatu-tik abiatuta. Bestela, onarturik ere gan-en elkartu-eratorrietako gar- alomorfoa dagoela, zaila da bukaerako -a esplikatzen. Bide honetatik, gainera, egoki azaltzen dira gare eta garo ere, biak ala biak baitira osaera modu horren ondorio naturalak. Bestela esanda, gara-rentzat uztatu → uzta dugu paralelo egokia; gare-rentzat, epatu → epe; garo-rentzat, asmatu → asmo.
Esanahiari dagokionez, ‘gain’ esanahiarekin ongi lotzen dira ‘artalore’ eta ‘egur mutur’; lehenarentzat, cf. galdur, gailur, galdor eta galdots-en ‘arto-gara’ esanahia, eta, bigarrenarentzat, bete-betekoa da gain-ihar eratorri gardenarekin egin daitekeen erkatzea (ik. gaila/galia). ‘Zurtoin’-entzat, berriz, pentsatu behar da landarearen gainetik gailentzen den zurtoinaren iruditik sortua dela.
garezur. ■ Azk-ek dakar, garezur (gip.) eta garazur (gip.) aldaeretan. Esanahia ‘burezur’ da. Cf. Larm gartzur “vértebra”.
► Gara/gar- + hezur da osaeraz. Diptogonaren bilakaeretarako, ik. jarraian garondo.
garondo (garhondo 1571: Leiz). ■ Hitz zabaldua; aldaerak dira garondo (bizk., gip., gnaf., lap., bnaf., erronk.; -rh- Leiz), garrondo (bizk., gip., gnaf., erronk.; Larm), garando (bizk., zar., erronk.; Pouv), garrando (erronk.), gahondo (bnaf.), gaondo (bizk.), gahundo (bnaf.), gahando (bnaf.), gabondo (bizk.), galondo (bizk., gnaf.), gorrondo (erronk.) eta karrondo (Larm).
Esanahi nagusia ‘lepondo’ da (Leiz jende garhondo gogorrak). Txondorraren gaineko aldeaz ere esaten da (Azk (gip.), Izag (bizk. gaondo, gabondo)). Erronkariko kapeluaz esana ere jaso izan da.
garondoko (“cogotazo o pescozón” garandoko Mogel), garondoko sarna (“galga en el cogote” Larm), garondope (Arrue [begi biak garrondoperaño sartu zitzaiozkan]), garondo-zulo (“hueco junto a la nuca” garondo-zilo Azk (gnaf., lap., bnaf.); garondo-xilo Azk (zar., erronk.); garandozilo Azk (zar., erronk.); gahundo-zilo Azk (bnaf.); gahuntxilo Azk (bnaf.); garondoko txulo Azk (gip.)).
► Osaeraz, gara- + ondo ‘inguruko, hurrengo’ proposatzea da aukera bat, cf. lepondo bera, eta esanahiaren aldetik ‘goiko aldearen (buruaren) inguruko, hurrengo’ edo litzateke. Aukera honetan, elkarketan sorturiko glotalizazio baten bidez azaldu behar dugu Leizarragaren -rh- (Hualde 2006). Bigarren osagai gisa hondo ‘sakonune’-etik abiatzeak arazo hori konpon lezake, baina esanahiaren aldetik ‘goiko aldearen (buruaren) sakonune’ ulertu beharko genuke, eta lepondo-rekiko lotura galduko genuke. Lehen osagaiari dagokionez, ez da baztertzekoa zenbait aldaeratan gar- soiletik abiatu behar izatea (cf. Leiz garhondo, bizk. galondo, etab.). Ik. goian garaite.
Aldaerei dagokienez, oinarrian garaondo dutenetan, -ao- diptongoa bi modutan bakundu da, -u- edo -a-; lehenerako, ik. goian garun, eta, bigarrenerako, cf. lareun < laurehun (FHV 95). Indartu egin da dardarkaria garrondo/garrando-n (bokalaren asimilazioz erronk. gorrondo), elkarketako lehen osagaiaren bukaeran geratuta (cf. arrezkero, arrek, urraza; FHV 331). Bnaf. gahondo-rako, cf. gohaintzi (< goraintzi) eta halakoak; forma horretatik, sudurkari aurreko hetsiduraz, azaltzen da gahundo (cf. hon > hun, etab.; FHV 54); galondo-n, gar- > gal- dugu, cf. afari > afal-, etab.; dardarkari bakuna galduta azaltzen da bizk. gaondo, eta honetatik bizk. gabondo. Herskari ahoskabedun formetarako, cf. galdur/kaldur, gandu/kandu, eta, hemen behean, garaun/karaun.
gartzelai. ■ Azk-ek bizk. jasotzen du, gar(t)zelai, garazelai eta garzetai aldaeretan, “(bestia) de grupa ancha poco huesosa” esanahiarekin.
► Osaeraz, gara-/gar- + zelai da (gar- aukeraz, ik. goian garun eta garondo). Badirudi gurutzaketa gertatu dela garzetai aldaeran, garzeta-rekin. Esanahiari dagokionez, bizkar edo gainalde zapaleko animaliak direla adierazi nahi da zelai-rekin.
garun (1653: Mikol). ■ Bizk. hitza; XIX. mendearen azken urteetatik gip. eta ipar. zenbait autorek ere badarabilte. Aldaerak dira garun, garaun (Añib), garoin (OñatEsk), garuin (BMogel) eta karaun (Azk).
Esanahi nagusia ‘burmuin’ da (OñatEsk txepetxak baño garoiñ geiago ez, Mogel joten dau garunetan baliaz). ‘Loki, erailoki’ esanahiarekin ere jaso da (TEtxeb, Izag (garoiñ-)).
garunaldi (“sesada, fritada de sesos” Larm), garun-axal (JEtxep), garungabeko (Zabala [basaurde garaun bagakoa]), garunik gabeko (‘inozo’: TEtxeb), garun nagusi (JEtxep), garunpeko korapilo (JEtxep), garunpeko mukil (JEtxep), garuntegi (Mogel [buru azur biribilla da beste azur batzuben batzakuntzia, zeintzuk egiten dabeen utsune edo onzi bat ta garuntegija]), garuntxo (‘zerebelo’: JEtxep).
► Onarturik gara baten gainean osatua dela (ik. goian), gara + un ‘muin’ osaera proposatu behar dugu, diptongoaren bilakaera ezberdinekin (cf. baraur > barur, basaurde > basurde, etab.; FHV 96-97). Ez da erabat baztertzekoa diptongoaren bakuntzerik gabeko forma egotea garun-en oinarrian; baliteke gar- alomorfoaren gainean osatua izatea. Herskari ahoskabedun formetarako, ik. goian garondo.
Esanahiaren aldetik, ‘gain aldeko muin’ da etimologikoki, gain aldea buruaren metafora gisa erabilita.
! ♦ gaila / galia (galia ~1800: Añib; garia ~1802: Mogel). ■ Bizk., gip. eta gnaf. hitza. Aldaerak dira galia (bizk.), garia (bizk.), ga(i)lla (bizk., gnaf.), gailli (bizk.), ka(i)lla (bizk.) eta kail (gip.). Esanahiak: ‘arbazta’, ‘abarraren goi-aldea’ (Añib (galia), Mogel (garia), Zabala (galia), Azk (gailla bizk., gnaf.; gailli bizk.)), “carga de ramillas” (Azk gailli (bizk.)), ‘fruitu-txorten’ (Azk/Izag ka(i)lla (bizk.)), ‘amuari haria lotzeko garranga’ (Azk/Holmer ga(i)lla (bizk.)), ‘kirtenari sega lotzeko koska’ (Izag ka(i)lla (bizk.)) eta ‘jostorratz-zulo’ (Ondarra kail (gip.)).
● gailadi “tallo de la flor de maíz” gaill- Azk; ez dago argi zer gehitzen dio hitzaren esanahiari -di atzizkiak.
gailadun (‘txortendun’: ka(i)lladun Izag (bizk.)), gaila jo (“burla egitia” kallia jo Izag (bizk.)), gaila-meta (“carga de ramilla” gaillimeta Azk (bizk.)), gailastila (“carguilla de leña” gaillastilla Azk (bizk.)).
► Esanahiarengatik, gara-rekin ongi lot daiteke (cf. orobat gain-ihar); alabaina, formaren aldetik lotura zein izan daitekeen ez dago argi. Mendebaldekoa da batez ere hitza, eta ez dirudi proposa dezakegunik gara > galla sabaikaritze bat, ekialdekoa baita gertakari hori (cf. hango hori > holli, bero > bello; FHV 181-182). Cf. agian gailendu, gailur.
! galin. ■ Azk-ek bizk. jasotzen du, “tallo de la flor del maíz” esanahiarekin.
galinaga (“viguetas en que se secan los tallos del maíz” Azk (bizk.)[< galin + haga]).
► Esanahiaren aldetik zuzenean ezartzen da lotura gailadi-rekin, baina formazko xehetasunak ez dira garbiak.
! ♦ garo1 (1745: Larm; ik. Erdi Arokoak). ■ Batez ere gip. hitza; Gipbizk. eta gnaf. ere jaso da. Esanahia ‘iratze, ira’ da (AgirAst ekarritzak… basotik garoa, ostoa, egurra).
□ Erdi Aroan, ez da ia batere agertzen onomastikan (ugariagoak dira Iraeta, Iradi…), eta, agertzen denean, ez dira baitezpada adibide ziurrak. Garagorri eta Garamendi aipatzen ditu Mitxelenak (19733: 93), gogoratuta, dena den, badela Garaigorri ere. Nolanahi ere, bi horien adibide gisa Pedro de Garamendi (ArchDurII 1492) baizik ez dugu aurkitu. Garibai deitura ere aipatzen du —adibide zaharrenen artean, cf. García Pérez de Garibay (ArchElguet 1339), Corboran de Garibay (ArchDul 1408)—, eta, horren alde, Domingo de Garaybay (ArchMondIV 1475) aurkitu dugu, Garibai ugarien ondoan; pentsatu beharko da -ai- > -i- bakuntzea gertatu dela (ik. Garin-i buruz esandakoa, s.v. garai). Ez dugu Garoibai aldaeraren adibiderik aurkitu. Ik. eratorrietan Garadia. Ik. bestalde gari.
Ez dago argi hitzaren adibide den Garonna (SMillán 1025), gaur Garaona; 1183ko Garaona bat dakar López de Guereñuk (MortDesp).
● garadi Orixe; baliteke Orixek asmatua izatea, baina cf. Garadia (ArchBar 1449).
● garamar “granero para helecho” JGarate (gip.); ez dugu argi ikusten zein den bigarren osagaia.
● garamendi TomAgir; ik. goian Pedro de Garamendi (ArchDurII 1492).
● gareban “sitio donde se corta halecho o helecho, garebana, irebana” Arak (gip.), garaman eta garamen aldaerak ere dakartza Azkuek; osaeraz, garo + eban ‘ebaki’, *garaeban > gareban > *gareman > garaman moduko zerbaitekin, ezpainkaria sudurkarituta (FHV 275), eta, bokalen metatesiz, *gareman > garamen.
● garopaite garapaita Azk (gip.); garopatte, garopaitta CEEN 1969 (gnaf.); garo + epaite; hitzaren bigarren osagaiaren antzinako hedadura zabalagoa lekukotzen du elkartu honek, ik. epaite.
● garota “trabajos de… acarrear los helechos” Izag (gip.) (laiatak, garotak, egurretak ein dittun); baliteke garoeta-ra moduko sintagmetatik esplikatu behar izatea.
garatza (“montón de helecho en forma de cono” Azk (bizk.); cf. agian Garoza (TopAlav 1732)), garo-biltzaile (Mokoroa), garo-igitai (Harr), garoil (‘irail’: Azk (gip.)), garo-landare (TxAgir), garo-leku (EAEL (gip.)), garo-meta (Azk/Goik/Elexp (bizk., gip.); TxAgir), garo-mozte (AEF 1955 (gip.)), garo-orri (Orixe), garo-pila (Orixe), garo-sail (Azk/Elexp (bizk., gip.); TxAgir), garo-sarde (Izt), garo-sega (gara-sega EuskEsn 1931 (gip.)), garo-sugatz (garozutz Barand AEF 1928 (gip.)), garotegi (Mokoroa), garoti (“helechal” JGarate (gip.)), garoxka (Larm <-oiska>; garaxka Larm <-aiska>), garo-zama (Lekuona).
► Gure ustez, aukera dago garatu-tik eratortzeko, atzeranzko osaeraz; ik. gara-ren, garo aldaera bera. Esanahiari dagokionez, azalpena erabat argia izan gabe ere, pentsatu beharko da iratzeek garatzen dituzten goiko zurtoinetan.
Alabaina, aukera egokiagoa izan daiteke gar-o zatitzea, -o atzizki batekin (cf. atzo); esanahiari dagokionez, ‘gain’-i lotuko genioke, besterik gabe. Bide honetan, gogora ekartzekoa da garo ‘ihintza’-ri buruz esan dezakeguna, maileguaren hipotesia gorabehera: garoa, ihintza, ‘landareen gaineko, azaleko’ uler daiteke ongi; kasu honetan, garo ‘iratze’-ra metonimiaz edo iragan beharko genuke. ‘Azaleko’ esanahi honen alde, cf. bizk. lo-garba eta lo-garo, biak ‘lo arin’ esanahiarekin; uler liteke ‘azaleko lo’ dagoela horietan.
! garo2 (~1800: Añib). ■ Bizk. hitza. Aurrenekoz Añibarroren hiztegian ageri da; Mogelek eta Azkuek ere badakarte, baita JGaratek ere (garua mug.). Esanahia ‘ihintz’ edo ‘euri-lanbro’ da. Izond. moduan ere aipatzen du Azkuek, ‘busti’ esanahiarekin (lurra garoa dago).
► Maileguaren hipotesia landu izan da batez ere (AgudTov s.v. garo2), eta, horren barrenean, gazt. garúa ‘laino’, ‘euri txiki’ da aukerarik egiantzekoena. Eragozpen gisa ikus liteke Ameriketako gaztelaniazko hitza izatea, baina, Corominas eta Pascualen arabera (DCECH 3, 113b, garúa), “parece haberse extendido desde el uso náutico al gallego y al vasco de Vizcaya”; gaztelaniazko hitzerako bererako, port. caruja ‘ihintz’, ‘euri-lanbro’ ikusten dute jatorri egiantzekoena. Maileguaren ideia honen alde, esanguratsuak dirudite bilduriko garua mugatuek; alabaina, garua → garoa → garo berrinterpretatu dela pentsatu beharko genuke, garo azaltzeko, eta gertakari hori ez dago aski dokumentatua (artikuluaren berranalisiarekin, cf. lat. sabŭrra > eusk. zabor orokorra), eta, gainera, horren oinarrian dagoen -oa > -ua ere ez da beharko lukeen bezain orokor eta hedatua.
Euskararen barreneko azalpena bilatzekotan, gar- ‘gain’-etik abiatu behar dugu, -o bukaerarekin (cf. atzo). Esanahiari dagokionez, ‘ihintza’ adiera garatuko zen hostoen gainean egoten delako, hain zuzen, ihintza edo garoa.
garasta. ■ Azk-ek bizk. jasotzen du, “llovizna” esanahiarekin. Testuetan hitz hau edo haren eratorriak Orixek, Olabidek, Zaitegik eta hegoaldeko beste zenbait autorek darabiltzate.
● garastatu ‘ihiztatu’: FSeg; Zaitegi; garuztau Azk (bizk.); garaztatu Zaitegi; baliteke garuztau ez izatea hitzaren aldaera, *garu baten lekuko baizik —cf. garua mug.—, eta garu + -z + -tadu analizatu beharra.
garastada (“regadío, riego” Azk (bizk.); Kerex; “morro agujereado de la regadera” Azk (bizk.)),
► Garo-ren eratorria, -sta atzizki ttikigarriarekin, cf. gorrista, horista, etab. (Morf 312).
♦♦♦ gari (xii. m.: APicaud [tricticum (uocant) gari]; ik. Erdi Arokoak). ■ Historikoki gehienbat hegoaldean aurkitzen da hitza (ik. ogi). Iparraldeari dagokionez, Pouvreauk dakar eta Oihenarten esaeretan ageri da (ez gari herrutzekorik, ez egur itzalbekorik eta ezta zer eska gari zuharrari; esaeretan bakarrik darabil gari, baina ogi ere badarabil hor, poesietan ez ezik, bere bi esanahi nagusiekin); XX. mendean J. Etxeparek darabil. Elkartuetan oso ohikoa da gal- forma.
□ Erdi Aroan ez dugu aurkitu hitzaren iparraldeko lekuko argirik. Hitzaren adibide dirateke, ziurtasun maila ezberdinekin, Sancius Aluaro de Garissuri (DocLeire 1110), Villagariguri (SMillán 1129), Martin de leet in gariçaçu (SMig 1150), Lope Gari (AGNI 1192), et IIII kafizes de bon trigo de Lander gari (LibRub xiii. m.), Domingo Burugari (ColIrach 1283). Hauetako batzuetan gari aberastasunaren sinbolo moduan ageri dela dirudi, fr. blé bezala, zeinak ‘diru’ esanahi dokumentatua duen, eta aberastasuna adierazteko ere erabiltzen den (TLF s.v.): cf. bereziki Pascoal Gariçu eta Pero Periz Garidario (PobNav 1366; cf. Gariderio Ziraukin, NafTop). Cf. bestalde Mari Garidorre eta Maria de Artariayn alias Garidorre (EuskVald1 1543 eta 1579); garia bertan gordetzen zelako edo. Pertsona behartsua adierazteko, itxuraz, Simón, alias Gariguti (NatVasc 1686, Arraiotz).
Badirudi Garita eta Garibai modukoak ez direla hitzarekin lotu behar (Mitxelena 19733: 92-93), garai-rekin baizik (ez dago hauetan elkartuetako gal-); cf. orobat Juan Martínez de Garibiaçar (ArchUrretx 1462), Gabiria herriaren izenaren etimologia argitu lezakeena. Ikusi halaber garo1.
Lehen lekukotasuna aurreratu lezaketen izenak badira: cf. Villa Galisso (SMillán 945, 962, 1029), Villagalisso 1090ean; cf. Calisso Garceiz (ColIrach XI. mendearen bigarren zatian). Eta, geroago, Villa Garisso (SMillán 1095) dago, bokalarteko albokariaren bilakaerarekin. Izen hau esanguratsua izan liteke, albokariaren lehentasun kronologikoaren alde egingo bailuke, arestian esandakoaren aurka, baina Salaberrik (2009: 189) ez du hitzaren adibide ziurtzat jotzen.
Orobatsu Garinno Axubeleiz (DocLeire 1034) bezalakoekin (cf. Garinoain, etab.): hauetan Galindo ikusi ohi da (Mitxelena 1956c: 352, Salaberri 2000: 131), aragoieraren eraginpeko nd > nn bilakaerarekin; baina baliteke <nn>-k sabaikaria adieraztea (1034ko agiri horretan berean Auriol Galindones bat dago, gainera); cf. Garinno (ArchOiarI 1499), gaur Gariño.
● galafari Azk/Izag (bizk.); gal- + afari.
● galatz3 ‘gari bizardun’: Azk (bizk., gip.); aipagarriak dira gain-en peko galatz1 eta galatz2 eratorriak (< gain + latz), baina kasu honetan gal- + latz genuke osaeran; homonimia ohargarria da, dena den, azken buruan familia berekotzat baititugu.
● galaza ‘gari-azoka’: Larm, Azk (gip.); ez dago argi zein den bigarren osagaia: gazt. haza ‘alor’? Zamorako gazt. galaza-rekin lotzen du Sevillanok (1968).
● galbahe RS (gabiarotz barriak galbaeaz ura), Land (-bai); gal- + ba(h)e.
● galeper Larm, Mogel (galeperra da gari artetan ta galonduetan oi dabillen epertxuba); gal- + eper.
● galeze Etxabe; gal- + heze.
● galgorri Larm (gari-), Lakoiz; cf. lehenago “en vascuence gal gorria y en romance trigo royo” (NatVasc 1624), “trigo galgorri” (TafallNav 1732).
● galots Azk (bizk.); gal- + hots.
● galtxuri Larm, Uriarte; cf. goian Garissuri.
● galtzu Añib, EAzk (galtzua ta galautsa); gal- + -zu atzizk., ugaritasun balioarekin; cf. Arabako erd. galchugo (VocAlav).
● galza “roña en el trigo” Arak (gnaf.); ez dago argi zer den -za.
● garil batez ere Nafarroako euskalkietan erabilia; ‘uztail’: Larm, Lizarg (garillaren bigarrénean); gari + hil.
● garitza BMogel; cf. Juan de Gariça (ArchOrduñII 1514), ik. goian gariçaçu.
● gari-zori Azk (erronk., zar.); cf. Gariçorieta (ArchDebaII 1483).
galbatze (‘gari-batze’: Astar), galbelar (Mogel (gal bedar)), galbide1 (‘gari-arteko bide’: Azk (bizk.)), galburu (Land, Mburu), galebate (‘gari-ebakitze’: Mogel), galepaile (Astar), galgarau (‘gari-ale’: Mogel), galjaite (‘gari-jotze’: Mogel), galondo (Larm, Mogel), gari-ale (Mburu), gari-arlo (ArreseB), gari-bala (Lardiz), gari-bihi (Mburu), garidi (Mburu), garierri (ErIruk (aezk.)), gari-landa (JEtxep), gari-lasto (Larm, Iturr), gari-pila (Larm, Mburu), garitegi (Larm; galtegi Uriarte), garitu (“dirutu, artotu, garittu… da, hacerse con mucho dinero, maíz, trigo” Izag AranOñ), garizko (RS [urte erurrezkoa garizkoa]), gari zoro (Azk (bizk.); ik. zoragari, s.v. zoro, cf. baba zoro, etab.). Cf. argizagi-gari, martxo-gari, nafar-gari, sutegi-gari…
► Gar-i bereizita, bigarren osagaia -i partizipioaren marka bera litzateke, cf. lat. trīticum ‘gari’, terō ‘igurtzi, igurtziz erabili, bihia jo’ aditzaren trītus ‘eho’ partizipiotik eratorritako forma (ErnMeill s.v.).[4]
Lehen osagaiari dagokionez, Mitxelenaren proposamenei segituz gero (FHV 318), *gal- edo *gar- aukerak aztertuko genituzke (r/l txandakatzearen eztabaidarako, ik. sari eta saldu): lehenaren kasuan, protoforman *gali genuke, gari bokalarteko albokari ahularen bilakaera arruntarekin. Gure ustez, ordea, garagar hitz orokorrarekin lotzeak *gar erroaren alde egiten du (ik. han); cf. orobat Nafarroako erd. garpizar ‘garagar-buruaren bizar’, baina calpizar ‘galburuaren bizar’ ere badago (VocNav).[5] Aukera hau ezartzeak, gainera, gan ‘gain’ errora eramaten gaitu: ‘gainazal’ adiera oinarri hartuta (ik. garbatu), ‘gainazala kendua, xehaturikoa’ litzateke gari partizipioa (cf. lumatu bera, eta gandu2 ‘lihoari azal latza kendu, garbitu’).[6]
Esanahiaren bilakaerari buruzko ohar bat egin behar da: ‘(igurtziz) gainazala xehatu, kendu’-tik abiatuta, gari partizipioak ‘ehotakoa, irin’ adieraziko zuen; ‘irin’ ← ‘gari’ bilakaerak ez du arazorik, Corominesen arabera (DECat 1, 831b, blat; cf. lat. trīticum bera; ik. ogi, bereziki bere ‘gari’ esanahiari dagokionez).[7] Baliteke inoiz esanahi zabalagoa izana, ‘labore’ edo, kat. blat-en antzera; konpara bitez gari/garagar eta ardo/mahatsardo; cf. halaber goiko garpizar ‘garagar-buruaren bizar’. Ik. garagar.
Bestalde, zaila da ipar. garhi ‘mehe’ hitzarekin lotzea (gari-landarearen itxura luze eta segailarengatik?); hala balitz, zatiketa lexiko moduko batean pentsa genezake. Honek azalduko luke iparraldean ogi hitza nagusitu izana ‘gari’ esanahiarekin, gari-k han ‘mehe’ esanahia hartuko baitzuen; dena den, ohartzekoa da Oihenartek garhi eta gari bereizten dituela; hasperena azaltzeko modurik ere ez legoke. Errazagoa da gask. garhè “vaurien” (Palay s.v.; garrhé dakar Wartburgek, FEW 4, 69a) izatea bere jatorria; cf. familia berekoa bide den arag. garras “piernas delgadas” (Pardo s.v.; FEW 4, 70a, *garra). Bestalde, badago bizk. gari, ‘garatxo’ esanahia duena, eta ez da baztertzekoa hitz bera izatea (gari-alearen antza har dakioke garatxoari); cf. agian orobat garitxa/kalitxa/garitxo/garatxo…
! egari (egarri 1545: Etxep; egari 1571: Leiz). ■ Ipar-ekialdeko hitza. Egarri Etxeparek eta Duvoisinek darabilte. ‘Jasan, eraman’ da esanahi nagusia (Etxep batbederak egarriko orduian bere haxia, Leiz hi egari auen sabela, Belap gaizkien emeki egartia); Belapeyrek ‘eutsi, berretsi’ adieran ere badarabil (bere erranak nola egartzen zütien?); ‘erabili, higatu’ moduan ere jaso izan da Pouvreauz geroztik (“user, higatzea. Egari dut arropa”).
Baliteke hitzaren adibide izatea RS 481 zenzun egarria estoa sartu buruan “iuyzio traydo no suele entrar en cabeça” (<eguarria> dator idatzia): Urkijok ekarria interpretatzen du, gaztelaniazko itzulpenari lotuaz, baina honek errata ezinezko bat egon dela suposatzen du. Hobe da pentsatzea oker dagoela itzulpena, beste hainbat kasutan bezala, eta ‘higatu, erabili’ ekialdeko esanahia dagoela RS-ko egarri-n, Etxeparegan aurki daitekeen aldaerarekin. Horrela, atsotitzaren intepretazioa bera hobetzen da, “galdutako zentzuna ez da burura itzultzen” ulerturik.
● egarsari “usure, intérêt” Pouv; cf. egari-rentzat Duv “emprunter” adiera, eta orobat jasan/jesan ‘mailegatu’; ‘jasan’ adieratik ulertu behar da, zerbaiti ezartzen zaion diru-karga modura.
egarle (Belap [eginbidia gatik gaitz egarliak]), egarzola (‘oinarri’: Intxpe [hiriko mürriak bazian hamabi egarzola]). Cf. idoregari.
► Aditz zaharren forma kanonikoa du, eta e-gar-i zatitu daiteke. Aldaeretan, pentsa daiteke dardarkari bakuna duen egari dela zaharrena; egarri aldaeran, berriz, erroaren amaierako kontsonantean bortitzaren aldeko neutralizazioa gertatu ondoko egoera dugu (cf. bihar, gaurko euskaran dardarkari anizkuna duena, baina eratorri zaharretan bakunarekin agertzen dena, hala nola biharamun).
Erroa gar izanik, saioa egin daiteke gar, gari, galdu eta besteren familiara hurbiltzeko, eta Pouvreauz geroztiko ‘erabili, higatu’ adiera ongi lot daiteke erro horrentzat eman dugun ‘(igurtziz) gainazala xehatu, kendu’-rekin (ik. bereziki galdu). Hori ezarririk, bi aukera azter ditzakegu beste adierak esplikatzeko. Lehen aukeran, ‘erabili, higatu’ oinarrizkotik azaltzeko saioa egin daiteke, baina, egiari zor, aurkako norabideak errazagoa dirudi: ongi esplika daiteke ‘jasan, eraman’-etik ‘erabili, higatu’, zerbait jasateak edo eramateak zerbait horren erabiltzea eta higatzea dakarrelakoan. Bigarrenean, ordea, gogora ekar dezakegu gar- honen esanahi etimologikoan ‘gain’ dagoela, eta horretan oinarriturik azalduko genuke ‘jasan, eraman’.
Mitxelenak ekarri-ren aldaeratzat jo nahi du, gogora ekarrita egosi/ekosari, ebaki/epaite eta beste bikoteetako ahostun/ahoskabe txandakatze ezaguna (Mitxelena 1951b: 579, FHV 231-232). Esanahiaren aldetik, cf. Leiz ekharri baitugu egunaren kargá eta beroa, zeinetan ‘jasan, eraman’ adierarekin dagoen ekarri aditza. Lehenago, Saroihandik erkatzen ditu egari eta ekarri (1913: 492), eta Gavelek ere aztertzen du (1921: 310-311, oh.), dardarkariarekin arazoa ikusirik baztertzen badu ere (dardarkariaz, halere, ik. goian). Dena den, ekharri eta egari-ren arteko txandakatzea ezin da azaldu, besteetan bezala, aditzen forma nominalen arabera eta, gure ustez, egokiagoa da *kar eta gar erro ezberdinak ikustea.
garagar (~1141: GuipAlb [Guaragarze]). ■ Hitz orokorra (Leiz hirur xenika garagar, Lazarg Nafarroarik / jatsi ze bidi gararrik, Izt garagar gitxi egiten da Gipuzkoan). Garar Lazarragagan aurkitzen da. Mikoletak garragar dakar, baina garagaril.
□ Erdi Aroan ere euskal eremuko hainbat tokitan ageri da: cf. Nafarroa Beherean Lupus Arnaldi de Garagar (AGNCartII 1249), Gipuzkoan Iohan Martines de Garagarça (ArchAzkoit 1325), Nafarroako agiri bateko Miguel Lopiz de Garagarça (AGNCarlIII 1364), Araban pennas de Garagarça (ArchSalvatII 1418),[8] Bizkaian Pedro de Garagarça (ArchOndar 1490), etab. Aldaera laburtuaren adibide izan daiteke foresta de Gararreguia (AGNRealIII 1321).
● garagardo Larm (gararno, garagararno), AranaG; beharbada neol.; cf. mahatsardo.
● garagarril ‘ekain’: IruñEgut (-garzil); ‘uztail’: RS (garagarrilean neskea ezark alborean, “en julio echa la moza del lado”); ez dago argi ‘ekain’ eta ‘uztail’ adierak errealitate jakin bati dagozkien: garagarra hil ezberdinetan bilduko ote zen tokiaren arabera? Garagarzil azaltzeko garagartzaro-ren eragina aipa daiteke, edo agian garagartza-ren eratorri moduan analizatu; cf. halaber Lizarg garil ‘uztail’.
● garagartzaro ‘ekain’: -rz- Arak (gnaf.), Mendig; garagar + -zaro, ik. aro.
garagardi (Lardiz), garagarki (Pouv, Birjin [gandola bat garagarki]), garagar-ogi (Pouv, Duv; cf. Leiz ogi garagarrezko, Mburu garagarrezko ogi), garagar-soro (Lardiz).
► Gari-rekin lot daiteke, eta horrek lagunduko luke hitz horren erroan jatorrizko *gar bat ikusten. Hitzaren osaera azaltzeko, pentsa daiteke *gar erroaren erreduplikazioa gertatu dela, nahiz eta ez den erreduplikazio prototipikoa (paralelo moduan, cf. bil/biribil).[9]
Aukera bat litzateke itxuraz garo (gara-) + *gar elkarketa proposatzea, baina zenbait arazo zerrendatu daitezke: garo ‘iratze’ baldin bada —badirudi ‘ihintz’ adieraren bidea zailagoa litzatekeela—, ez dirudi garagarra ‘iratze arteko labore’ izan daitekeenik (edo iratzearekin nahastuta ehotzen zena?);[10] bestalde, txikia da garo ‘iratze’-ren hedadura, garagar-en orokortasunaren aldean. Erreduplikaziozko hipotesiarekin, gainera, hobeki ulertzen da **garagari modukorik ez izatea.
Esanahiari dagokionez ohar bat egin daiteke: kasu hauetan gar- alomorfoaren esanahia ‘(igurtziz) gainazala xehatu, kendu’ dela onarturik, antzina edozein labore adierazteko erabiliko zela pentsa liteke, ‘ehotakoa’ edo ‘ehotzekoa’ adieren bidetik, eta, adibidez, garo + gar hipotesia onartuko bagenu, gari mota bat adierazteko erabiliko zen garagar (cf. ardo/mahatsardo); jatorrizko esanahi orokorragoaren adibide izan liteke Nafarroako erd. garpizar ‘garagar-buruaren bizar’ (VocNav). Ik. gari.
Badirudi bokalarteko ahostunaren galeraz eta bokalen erabateko asimilazioz azaldu behar dela garar aldaera (cf. gari bera). Ez dirudi hitzaren inongo ñabardura fonetikoren isla direnik Mikol garagaril eta garragar formak, eta egokiagoa da pentsatzea grafia defektibo bati dagozkiola.
♦♦ garbatu (~1496: RS; garbaitu 1656: Kapan). ■ Hitz orokorra izana dela dirudi: ‘lihoa, kalamua… zehatu’ esanahia du (Larm “domar y ablandar el lino”, “asedar el cáñamo”, MElizanb emaztek zuten beraz lihoa… karbatzen, orraztatzen, iruten), eta Azkuek bizk. garbatu (“majar, agramar lino”) eta bnaf.-zub. kharbatü (“trancar, rastrillar el lino”) aldaerak dakartza; zub. bargatu aldaera ere bada (Lecl, Artxu…).
Bestalde, ‘damutu’ esanahiarekin agertzen da bizk. testuetan (RS ezkondu ta garbatu, Kapan ea garbaitu iakan boto kastidadekoa egina, frBart arerijo garbatubagaz); garbaitu Kapanagak darabil eta Añibarrok dakar bere hiztegian, garbatu-rekin batera; garbaatu bizk. ekialdeko zenbait lekutan jaso izan da.
garbaldi (Oih (karb’aldi)).
► Aintzat harturik lihogintzari dagokion hitza dela, eta ‘lihoaren azal, hondakin’ esanahiarekin erabiltzen dela bizk. gan (Mogel), gain hitzaren familiara hurbildu behar da, eta gar-ba(i)tu analizatu. Formaren aldetik, ez dago eragozpenik eratorpenezko gan > gar- proposatzeko, cf. *zun > zur ezaguna.
Bigarren osagaiari dagokionez, saioa egin daiteke bahe hitzaren bidez azaltzeko. Horretarako, ‘lihoa zehatu’ esanahia baino, egokiagoa da Azkuek dakarren “rastrillar el lino” hartzea aintzat: lihoaren langintzan, landareari azala edo gaina kentzeko prozesuan, uretan beratu ondotik —cf. Liapuçuaga (ArchDebaII 1482)— kolpatu edo zehatu egiten da lehenik liho-landarea, eta orrazi moduko batetik pasarazi ondotik. Gure ustez, azken ekintza honi lotzen zaio hitzaren jatorria: ‘lihoaren gainak, azalak bahetu’ litzateke hitzaren esanahi etimologikoa, bahe batekin berdinduta orrazia, edo, zehazkiago esanda, txarrantxa. Lihoa txarrantxatik pasaraztea litzateke lihoaren gainak bahetzea.
Horrenbestez, garbaitu eta garbatu aldaeren artean (cf. igitai/igitatu, lasai/lasatu, etab.; Mitxelena 1970a: 62), lehenak eusten dio hobekienik jatorrizko formaren bokalismoari; cf. orobat zemai/zema, zeinaren bilakaera ezaguna baita: gazt. zah. menaza > *zemana > *zemaa > *zemae > zemai / *zemaa > zema. Gure kasuan, *garbae- > garbaa- > garba- proposa daiteke (ik. gazta, zeinetan -bahe bera ikusi dugun, eta antzeko gorabeherak ditugun azken bokalean). Berrikuntza ez bada (ezagunak dira bokal luzatzeak bizk. zenbait eremutan), tarteko garbaa- horren lekuko izan daiteke bizk. ekialdeko garbaatu. Metatesiz azaltzen da zub. bargatu (ik. behean garba1). Maileguaren hipotesirako, ik. behean garba1.
Jatorrizko esanahiaren irudizko erabilera dugu bizk. ‘damutu’-n (Mitxelena 1970a: 62, 9. oh.), eta pentsatu beharko da damutzea lehen egindako zerbait nolazpait “zehatzea” izan daitekeela. Mitxelenak oso paralelo esanguratsuak dakartza: batetik, lat. trībulāre, etimologikoki ‘arearekin garia jo, zehatu’ dena, eta Elizaren hizkuntzan ‘atsekabetu, nahigabetu’ esanahi morala garatu duena; bestetik, contrītum, zentzu fisikotik abiatuta orobat garatu duena zentzu morala Elizaren hizkuntzan, ‘(bihotz) apaldua, atsekabetua’ (ErnMeill s.v. terō). Lat. terō aditza dago bi hitzon oinarrian, eta oinarrizko ‘igurtzi, igurtziz erabili, bihia jo’ esanahitik garatu dute zentzu morala. Esanguratsuak dira, hain zuzen terō ‘bihia jo, zehatu’ aditz hau berau erabili dugulako gari-ren etimologiaren gorabeheretarako; hurbiltasun semantiko honek berretsi baizik ez du egiten familia bereko izan ahal izatea gari eta garbaitu.
garbai (1656: Kapan). ■ Bizk. testuetan ageri da ‘damu’ esanahiarekin (Kapan pekatuen garbaiagaz, Añib neure bekatuen damuaria oso bat… garbai bizi bat).
► Garbaitu-tik sortua, atzeranzko osaeraz. Ohar bedi Kapanagak berak darabilela garbaitu aldaera. Ik. jarraian garba1.
Mitxelenaren ustez, garbai-ren gainean osatua da garbaitu (FHV 585); ez da erabat baztertzekoa, baina, eman dugun etimologiaren arabera, badirudi lehentasuna duela bahetzearen ekintzak, tresnaren izendapenaren aldean.
garba1 (~1650: Pouv). ■ Historikoki erdi-ekialdean aurkitzen da ‘lihoa, kalamua… zehatzeko tresna’ esanahiarekin (Izt liñagabia, karrama, garba, Laf behar dute bada (lihoa) malgutu… garba derizakoten tresna berezi bat dute erabiltzen). K(h)arba aldaera ipar-ekialdean ageri da (jad. Oih), eta “carda o rastrillo para purificar el lino” esanahia ematen dio Azkuek; barga bazt. (+ berga) eta zub. eremuetan jaso izan da; erronk. garga eta darga ere badaude. Cf. orobat gnaf. galba, Azkuek “carda, instrumento que sirve para preparar la lana” esanahiarekin jasoa.
◊ Corominesen ustez (DECat 2, 221b, bregar; ik. halaber DCECH 1, 75b, agramar), bearn. bargue ‘garba’, gask. bargà ‘garbatu’ (Aran, Comenge) eta Pirinioetako kat. bargà ‘garbatu’ lotu behar da euskal hitzaren ekialdeko barga aldaera, eta haietan ikusten du haren jatorria. Katalanezko hitz hori, era berean, kat. bregar ‘apurtu’-ren aldaeratzat du, aitorturik ‘lihoa, kalamua… garbatu’ adiera batez ere bergar eta bargar aldaerekin ageri dela. Ekialdeko hitzen lotura ezarri ondotik, nabarmentzen du gazt. agramar-en kide geografikoa dela erdi-mendebaldeko garbatu (DCECH 1, 75b). Gure ustez, eta erromantzezko hitzaren etorkiaren auzietan sartu gabe (bregar hori azken buruan germ. brikan ‘apurtu’-n du jatorria, eta agramar-en jatorri zehatza ez da argia), berdin pentsa daiteke euskaratik hartua dela gask. eta bearn. hitza, edo, gutxienez, harekin gurutzatu dela okzit. zah. bregar ‘igurtzi, apurtu’ > bargar ‘garbatu’ (XIV. mendetik aurrera dokumentatzen da bargar hori, FEW 1, 511b eta 15/1, 267a, *brekan). Ez dugu oharrik aurkitu, okzitanierazko bregar > bargar bilakaera arazorik gabea den argitzen duenik. Katalanezkoari dagokionez, ohartu behar da Pirinioetako aldaera dela bargà, Aran bailaratik aski hurbilekoa (besterik da, jakina, bregar hitza).
Corominesen ideia berarekin egiten du bat Wartburgek (FEW 1, 513a, 3. oh. eta FEW 15/1, 270b, 8. oh.), bearn. bargue-etik eratortzen dituenean euskarazko barga, darga eta garga (ez ditu aipatzen eusk. garba(i), kharba aldaerak). Schuchardtengandik jasotzen du ideia (1903: 398, 1906a: 33), baina honek are garba eta kharba ere lotzen ditu bearn. bargue horrekin.
Nolanahi ere, euskal aldaerek bere osotasunean azalpen bateratua eta egiantzekoa dute euskararen barrenean bertan, eta ez dugu uste ekialdeko barga zantzu gisa har daitekeenik jatorri erromantze bat proposatzeko: besteak beste, berrikuntza itxura dutelako, cf. Oih. karba, ekialdeko datu zaharretan; horretaz gain, ez du zentzurik gazt. agramar eta garbatu hurbiltzeak.
garban (‘lihoa zehatzen’: Oih [laur karbari / karban hanxe ziren ari]), garbari (Oih (k-); bargari Harr, Azk (zub.), eta bazt. bergari dakar Izetak), garbategi (Oih (k-)).
► Garbatu-tik atzeranzko osaeraz sortua. Metatesiz azaltzen da barga (FHV 535; cf. Oih karba zaharra), eta asimilazioz erronk. garga/darga; esanguratsua da gnaf. galba aldaera, cf. familia honetako gari/galdu. Ez dago argi nola azaldu behar den bazt. berga, baina bakanegia da kat. bergar-ekin konparatu ahal izateko.
Erromantzezko hitzei dagokien atalean esan bezala, mailegutzat dute hitza Schuchardtek, Wartburgek eta Corominesek; horretarako, ekialdeko barga aldaera hartzen du abiapuntu gisa, besteak beste bearn. bargue-rekin konparatuz. Mitxelenak ez du baztertzen aukera hori, baina harrigarria da, zeren eta, era berean, euskal aldaerak batera azaldu beharraz mintzo baita (hots, barga, kharba, garba…; 1970a: 62, 9. oh.) eta garba > barga metatesia da deskribatzen duena (FHV 535).
! garbi (945: SMillán [Garvissaro]). ■ Hitz zabaldua. Ekialdeko ertzean da gutxienik erabilia; cf. xahu eta, aditzarentzat, ikuzi.
Izenondoa da funtsean (Leiz aspik garbizko ungentu, Beriain maindre garbia eta txuria, EtxZib Adamen kutsutik garbi, Ax bideak asko segur eta garbi). Aditzondo moduan ere erabili da (Tartas aski klar eta garbi minzo da, Añib artu emonetan zindo ta garbi ibili ezpazara).
□ Goiko Garvissaro-ren bigarren osagaia zaro ‘saroi’ dela esan izan da (Peterson 2009: 324); Burgoskoa da, Garbisso maiorino (BecCard 963), Garbisco (ColCard 969), etab. bezala. Nafarroan, cf. Iohannes Garbissones de Lumberri (DocLeire ~970) patronimiko gisa, Urraulbeitiko Garbisso (DocLeire 991) edo Urraulgoitiko Sancio Garbissoiz (DocLeire 1025). Aragoin, cf. Garbisso Acenariz de Catamesas (DocLeire 1048); Asturiasen ere lekukotua dago Garvixo XII. mendean (OnomVasc 26). Garbiso honetan -so atzizkia dagoela uste izan da (cf. Ekiso, Ekisoain, etab.), eta hitzaren adibide ziurtzat du Mitxelenak (19733: 93);[11] badirudi Bizkaian ere badela honen adibiderik, cf. Garbissua (ColCenar 1388).
Nafarroa Beherean, cf. Donamartiriko Garbiçe (PobNav 1366); Bizkaian, baliteke hitzaren adibide izatea Juan de Garbiras (ArchOrduñI 1483). Berriro euskal eremu historikotik kanpo, cf. agian Dominicus Garbi capellanus Sancti Antoni (PedroCat 1210) eta cequia de garvia (ColAlmun 1238), Aragoin.
● garbitoro Land; garbi + -to + -ro.
● garbitu Etxep (atorra nola arim’ere aste oroz garbitu); ‘hil’: NavIntel “halló que estaba muerto y dixo en vascuence, au garbituric dago” (Errezu, 1626), Mburu (erio gaiztok garbitu zuen Akab); hitz ia orokorra (baina ekialdeko ertzean urria); cf. agian Garbitu izeneko lursaila (ArchTafIV 1540).
● garbitzaiki “escarbadientes, agin garbitzaikia” Land; “instrumento para vaciar perretas…, etc.” garbitzaki Izag ArOñ; badirudi aditz-izenetako -tzai —nahiz eta bi silabako oinarria izan, cf. saltzaiten, kentzaiten, etab.—, eta -ki atzizkia daudela; ik. zulazaki.
● garbizu- OihAtsot (ur-garbizura), Pouv (ur-garbizun); -zu atzizkiarekin (ik. Morf 398), baina zaila da ugaritasun atzizkiarekin lotzea.
ez-garbi (Añib [orakada albokada ezgarbiak]), garbiez (‘ez-garbi’: Larm, Harand; ez-garbi aurrizkiduna baino lehenago dokumentatua, cf. Lazarg ederrez), garbiketa (Larm, Harand [garbiketa edo purifikazionea]), garbiki (EtxZib [garbiki erraguzu]), garbikizun (Mogel [zenbat garbikizun onelako animak?]), garbi-leku (Harand [ardien garbilekhu bat]), garbinahi (Lizarg [parátuak judatarren garbinaiarén araura]), garbirik (Lazarg [dafinela / republikea garbirik]), garbiro (Land, Iraz [ateratzeko onela garbiro kontua]), garbitasun (Materra [arimako eta gorputzeko garbitasuna]; ‘argibide’: OñatEsk [aurraren bidebagatasuna agirian ifinteko garbitasunik etara ezin leikian]; ‘garbiketa’: Etxeita), garbitegi (‘garbitzeko leku’: Urte, Añib; ‘purgatorio’: Mburu), garbitoki (‘garbitzeko leku’: Larm, Inza; ‘purgatorio’: Ubill), garbitzaile (Materra), garbizale (TxAgir [Arranondoko emakume garbi zaleak]). Cf. oskarbi.
► Esanahiaren bidetik, gar- ‘(igurtziz) gainazala xehatu, kendu’ alomorfoarekin lotzeko saioa egin liteke (ik. galdu, garbatu, gari), zerbait garbitzeko zerbait horri gainazala xehatu edo kendu, igurtzi egiten zaiolakoan. Hipotesi honetan sakontzeko, erakargarria da lat. tergeō ‘igurtzi, garbitu’ (bere eratorri tersus ‘garbi’-rekin) eta terō ‘igurtzi, bihia jo’-ren arteko itxurazko hurbiltasuna nabarmentzea, baina Meilleten arabera “ni la forme ni le sens favorisent un rapprochement [de tergeō] avec le groupe terō”.
Beste aukera bat izan zitekeen gar ‘su-lama’-rekin lotzea, gogoan hartuz garbitzeko ere erabili ohi dela sua; edo, agian hobeto, kontuan hartuta sua erabil daitekeela baso eta mendiak soiltzeko eta garbitzeko, cf. garbal-entzat berreraikitako ‘soildua dagoen beheko lur eremua’ moduko adierak. Hipotesi honek, ordea, ez dute argitzen zer den hitzaren -bi osagaia.
Hitzaren bigarren zatiaren auziari loturik, esanguratsua izan daiteke Etxeparek garbitu bai baina garbi ez erabiltzea (xahu darabil), berreraiketarako edo partizipioaren lehentasun etimologikoa zedarritzeko. Garbaitu/garbai-ren kasuan, partizipioa jo dugu jatorrizkotzat. Alabaina, garbitu-ren kasuan, ez dago argi zerekin lotuko genukeen balizko *bitu bat. Zaila dirudi, garbitu-ren orokortasun ia erabatekoarengatik eta bestelako aldaeren faltan, garbaitu-n ikusiriko osagai bera egotea, onartu beharko baikenuke aztarnarik utzi gabeko -ai- > -i- bilakaera (FHV 104-105), eta baita zatiketa lexiko bat gertatu dela ere. Baina, era berean, zinez deigarriak dira Land “mondar, garbitu” (‘gainazala kendu’, funtsean), eta, batez ere, “cribar, o limpiar, garbitu” eta “ahechar, garia garbitu” (cf. gazt. ahechar ‘galbahearekin garbitu’); cf. orobatsu Larm “acribar, […] galbariaz […] garbitu”. Kasu honetan, garbitu-tik atzeranzko osaeraz sortua litzateke garbi, garbatu-tik garba1 bezala.
Maileguaren hipotesia ere landu izan da, baina Mitxelenak ez du onartu nahi (1964b: 131). Wartburgek (FEW 16, 23b) got. *garwon ‘prestatu, txukundu, apaindu’ aditzarekin lotua den *garwi-tik eratortzen du, okzitanieraren bitartez: cf. okzit. zah. garbier “adroit” eta okzit. garbi “modèle d’un bateau à construire” (FEW 16, 22b).
Esanahiaren aldetik ez legoke arazo handirik ‘txukun, apain’-etik ‘garbi’ azaltzeko, baina hipotesi honek zenbait arazo ditu, Corominasek eta Pascualek dakarten eztabaidaren bidetik (DCECH 3, 91a, garbo):[12] 1) okzit. formetan -l- da jatorrizkoa, ez -r- (cf. okzit. zah. galbe “profil qui détermine la forme d’un membre d’architecture”); 2) aurrekoarekin lotuta, bearn. gaubi “aisance naturelle, maintien” dago, jatorrizko albokariaren alde; 3) euskararen barrenean, ekialdean da, hain zuzen, gutxienik erabilia; 4) Erdi Aroko agiri zaharrenetan dago lekukotua euskal hitza, mendebalde zein ekialdean; 5) euskal hitzak ez du aldaerarik, errom. ugariak izanik ere. 6) euskarazko hitza adiera bakarrekoa da; Corominasek eta Pascualek, Wartburgen aurka, ‘(ontzigintzarako, etxegintzarako…) eredu, modelo’ adiera ‘eskuaire, antze’ baino lehenagokotzat du (bigarren hau ‘txukun, apain’-ekin lotzen da), eta adiera ugaritasun horren aztarnarik ez dago euskaraz.
♦♦ garbal (galbar ~944: ColCard [Galuarra]; garbal xi.-xii. m.: SJuan [Garbala]). ■ Hitz orokorra izana (IbargC galbar, Oih garbal). ‘Burusoil’ esanahiaz gainera (Ax motz, soil, garbal, karsoil eta ille gabe), badu adiera zabalagoa ere (Salab “découvert”, Harr “dénudé, dépouillé, nu, découvert”, bietan garbal).
□ Aldaeren banaketa geografiko bertsua ikus daiteke Erdi Aroko datuetan: galbar mendebaldean, garbal ekialdean. Garbal Nafarroako agirietan baizik ez da ageri, Arriasgoitiko Garbala herri hustuaren izenean gehienetan, cf. senior Lope Arzeaiz de Garbala (SJuan xi.-xii. m.); cf. halaber Galindo Garualla (DocLeire 1124).
Galbar aldaera zabalduago dago: mendebaldean da nagusi, cf. Errioxan Galvarruri[13] (SMillán ~1189) eta Lop Galvarra (ColCalzI 1182), eta Burgosen Galuarra pertsona-izena (ColCard ~944), ik. goian; Bilbon, cf. Juan Perez de Galbarriarto (ArchBilbI 1389), eta Debagoienean Pero Galvar (ArchOñatI 1489); Arabako ekialdean, cf. Sant Saluador de Galuarra (ArchCamp 1256) eta Galuartegui (ArchZaldu 1453). Nafarroako agirietako adibide gehienak Lana ibarrekoak dira, cf. Belasco de Galuarra (ColIrach xi. m.); ekialderaxeago, baina Lizarraldean, cf. Zirauki inguruko Galbarrita eta Otra pieça en Galbarreturria (SMillán 1045 eta xiii. m.) eta Garcia Galuarra (ColIrach 1283); Artaxoako agirietan, cf. Garcię Galvarra eta Semero Calbarra (DocArtaj ~1111 eta ~1157); Erronkarin, cf. Burgiko Sancho Galbarra (PobNav 1366). Aragoin ere aurki daiteke Bertomeu Ximénez Galbarra izena (ItinJaim 1326). Geroago, cf. Hondarribiko Galbarreta (HondTop 1770) eta Urruñako Galbarreta (MaisMed 1598);[14] Araban ere bada, Manuel de Galbarreta (MortDesp 1735).
garbaldu (Salab).
► Osaeraz, gar- + *bar izan daiteke. Erdi Aroko hedadurarengatik eta lehen lekukotasunarengatik, galbar egon daiteke jatorrizkotik hurbilen; *garbar-etik, gainera, disimilazioz galbar baizik ezin atera daiteke, ez garbal (lehen dardarkaria disimilatu ohi da, ik. behean erur, etab.).
Lehen osagaiaren esanahia ‘soildu’ izan daiteke, eta zuzenean lotu behar da gar- alomorfoaren ‘(igurtziz) gainazala xehatu, kendu’ esanahiarekin, ik. gari. Bigarren osagaia *bar ‘behe(ko), barru(ko), azpi’ izan daiteke. Kide bete-betea izan daiteke osaeraz ibar (< hur-bar) ‘beheko ura, ura duen beheko lur edo erribera’, ik. han. Horrela, ‘soildua dagoen beheko lur eremua’ izan daiteke garbal, edo are ‘behea soildua duen lur eremua’; hala bada, geroagokoa izan behar da pertsonei dagokien ‘burusoil’ adiera. Hipotesi honetan, ez litzateke ezinezko gar ‘su-lama’-rekiko lotura, lur eremuak, baso inguruak suarekin erreta soiltzen direla gogoan hartuta.
*Garbar-etik abiatuta, *gar erroak eratorrietan duen gal- aldaerarekin azal daiteke galbar; beste aukera da disimilazioz gertatzea *garbar > galbar (cf. erur > elur, berar > belar; FHV 315). Galbar horretatik, metatesiz azal daiteke garbal aldaera.
Zailtasun gehiago dituzte bestelako aukerek: gar + bal osaeratik abiatuta, ez dago argi zer den bal (cf. agian zabal, herbal?), eta aurka ditu hedadura eta lehen lekukotasunak. Jatorri latin-erromantzearen aukerak ere azaldu gabe uzten du hitzaren bukaera, cf. lat. calvus ‘burusoil’; aukera honetan, jatorrizkoa litzateke pertsonei dagokien adiera (Gavel 1921: 371, 494).
Esanahiaren itxurazko aurkakotasuna gorabehera, kalpar ‘ile, adats’-ekin lot daiteke hitza; ikus han. Nolanahi ere, familia berekotzat dugun garai ‘goiko alde’-rekin ere ongi lot daitezke hitzaren adierak.
kalpar (galfar 1401: ArchSegII [Juan Galfarr]; galpar 1413: ArchAzkoit [Juan de Galparsoro]; galbar 1745: Larm). ■ Hitz zabaldua, bereziki hegoaldean. Esanahi zabalduenak: ‘ile, adats, txima’, ‘izar, ileak zein bere aldera jaiotzen diren gune’. Arakistainentzat ‘esne-gaineko apar’ da (“espuma que sale encima de la leche cocida antes que se forme la nata”).
□ Erdi Aroan, galfar aldaera agertzen da batez ere; galpar, 1413ko adibidean bakarrik. Hitzaren izengoiti erabilerarako, cf. Juan Martines dicho “Galfar” (ArchSegII 1404). Cf., gainera, Galfarsoro (ArchSegII 1426). Kalpar aldaera XIX. mende bukaeran dokumentatzen da (PasaiTop 1881).
kalpardun (Larm [Gastelako eta besteetako aize-zagi galbardun askorekin]: hiztegian “copetudo, altivo” esanahiarekin dakar).
► Esanahiaren itxurazko aurkakotasuna gorabehera, garbal ‘soil, burusoil’-ekin lot daiteke. Formari dagokionez, galbar jatorrizkotik abiatuta azal daiteke galfar (cf. nabar/nafar bikotea); baliteke balio adierazkorrarekin erabili izana b/f txandakatzea. Honen ondotik azaldu behar da galpar (cf. alfer > alper; ik. FHV 263-267), eta honetatik azaldu behar da kalpar aldaeraren hasierako herskari ahoskabea, bigarren silabakoaren asimilazioz.
Esanahiaren aldetik, bi aukera azter daitezke, eta biek dute oinarrian pertsonei dagokien ‘burusoil’ adiera: batetik, pentsa daiteke pertsonen buruak “gainean” egoteak erraztu egingo zuela hitza ‘gainalde’ moduko zerbait adieraztera igarotzea; hortik pasako zen gainaldean egon ohi den ‘ile, adats, txima’ adierara; gainaldearen nozio honekin lotu behar da ‘esne-gaineko apar’ adiera ere. Aukera honekin, bete-betean lotzen dugu hitza gain eta garai-rekin. Beste aukera da ‘izar, ileak zein bere aldera jaiotzen diren gune’ adierari heltzea: gune hori soilgune baten moduan ikus daiteke, eta horrek egingo luke lotura jatorrizko ‘burusoil’ adierarekin; gune horretatik beretik ileak jaiotzeak ekarriko zuen ‘adats, txima’ adiera garatzea. Aukera batean zein bestean, pentsa liteke b/f txandakatzearen balio ustez adierazkorrak erraztu egingo zukeela ‘burusoil’ eta ‘txima, adats’ adiera berez hain ezberdinak lotzea, baina ez dago txandakatze modu horren beste adibiderik.
Oro har, garbal ‘soil, burusoil’-en ondoan, hitzaren izaera sekundarioaren alde egiten dute bere hedadura murritzagoak, lekukotasunak geroagokoak izateak eta aipaturiko kontsonantismo adierazkorrak.
♦♦♦ galdu (gal 1448: ArrasErrek; galdu 1508: Santillana [sardina que gato lleva, galduda va]). ■ Hitz orokorra. Galtu partizipioa erronkarieraz erabili da. Gal(t)zaite aditz-izena arab.-bizk. eremuan aurkitzen da, eta galte erronkarieraz.
Erabilera iragangaitz eta iragankorra ditu (ArrasErrek gal didila Unzueta ta Bergara, Etxep ene etsaiak galdu ustian ene hona egin dik, Leiz galdu zen eta eriden da, Lazarg galzaiten dogu kreditoa, OihAtsot ororen nahiz, oro gal, AgirAst mundu galdu au utzirik). Gal izan esapidea ere badago (Monho nahiz gal dituen guziak, Laphitz gal dire enetzat nausiaren erran guziak).
□ Erdi Aroan, Galduroz (SPedRib 1334) izena hitzaren adibide izatea zalantzazkoa da oso, hobe baita galdur-otz zatitzea; ez dirudi Semero Gardurotz (OnomNord 1378) esanguratsua denik. Ez dago argi Maria de Galdua (PadrLeq ~1510) hitzaren adibide den, ezin da baztertu Çaldua izatea.
● galarazi Ax (akhusatu zituela… eta galarazi zerauztela biziak); ‘eragotzi, traba egin’ adiera garatu du, hegoaldean bereziki (iparraldean Belap eta Maister-engan bakarrik); ‘debekatu’ adiera XIX. mendean hasten da dokumentatzen bizk., eta hegoalde osoko tradiziora zabaldu da.
● galdumendi bizk. testuetan erabilia; frBart (galdumendi andi au zeubeen seme alabeetan); -mendi atzizk. ustez lat.-errom., cf. hondamendi, itsumendi; ik. Morf §73, eta behean galmende; ez da baztertzekoa mendi hitza egotea, besterik gabe.
● galdura Pouv (kastitateak izena du osotasuna, eta haren kontrakoak izengoitia du galdura), Azk (gip., gnaf., lap.); -dura/-tura atzizk. erromantzearekin.
● galduro RS (gatz esuroa galduro batu doa, “malamente se recoge”): RS-n bakarrik erabilia; galdu + -ro atzizk., ‘galduki’-tik ‘nekez’-erako bilakaera semantikoarekin.
● galetsi Oih (kexa zedin, alegia, / egon zela galetsirik); gal- + etsi.
● galgarri EtxZib (erhoaren mihia haren galgarria); cf. GaribAtsot etxagalzaigarri; atzizkiaren balio aktiboarekin.
● galtzapen Leiz ((gizona) trebuka zedin bere galtzapenetan); galtze + -pen.
galaldi (Harand [debozione sentitzen ginduenaren gal-aldietan]), galbide2 (Oih [galbidera… egozteko]), galdu-gordean (‘galtzeko zorian’: Ax [perilean eta galdu gordean]), galdukeria (Duv [galdukeria edo bekhatu lohian pulunpatua]), galera (Larm, Mogel [euren galduera edo kondenazinoia]), galkor (Harizm [gure galkor mendea]), galmende (Larm, Lizarg [arimen galmendéa]; cf. galdumendi), galpen (Duh [galpen ezin aski auhendatuzkoa!]), galtzaile (Garibai, Larm (galtzale), Lizarg [ni neure galzále]), galtze (OihAtsot [zakuti bihia gal, edo zorroti irina, da galtze bardina]). Cf. arima-galdu(ko), bihotz-galdu, emagaldu, lotsagaldu(ko), zorigaldu…
► Formari begiratuta, agerikoa da gari-rekiko lotura (Urgell 2004: 6); sarrera horretan esan bezala gar- alomorfotik abiatuz gero, eratorpeneko r/l txandakatzearen bitartez azal daiteke gal- (cf. abere/abel-; ik. sari eta saldu); badirudi gal izan esapidea galdu-tik ateratakoa dela, berria, eta ez dela jatorrizko erroaren lekuko; orobat gal aditzoina bera.
Esanahiaren aldetik ere lot daitezke, gar-en ‘(igurtziz) gainazala xehatu, kendu’ esanahia oinarri hartuta. Galdu-rena ‘gainazala xehatu, kendu’ ← ‘galdu’ bilakaerarekin azalduko litzateke. Paralelo moduan, cf. lat. terō ‘igurtzi, igurtziz erabili (> erabili), bihia jo’ eta errus. terjat’ ‘galdu’ kognatuak (eliz eslav. trěti-k ‘igurtzi’ esanahia du oraindik), biak ie. *ter ‘igurtzi’ erroaren ondorengo (Buck s.v. lose). Latinezko terō horrek berak, trīticum ‘gari’ eratorria izateaz gain, baditu ‘galdu’ esanahitik hurbileko erabilerak (ErnMeill s.v.): “Se dit du temps que l’on passe (en pure perte), t. diem, tempus (cf. l’emploi de gr. [κατα]-τρίϐω), où terō est synonyme de cōnsūmō, absūmō”.
Badira gainera terō-ren eratorriak, ‘kenketa, galera’ adiera hartzera iritsi direnak (cf. dēterō ‘igurtziz kendu’-tik dētrīmentum, dētrītus modukoak), zerbait xehatuz edo ehoz galarazirikoa, funtsean. Esan bezala, hitz honen beraren eratorria da lat. trīticum ‘gari’, bere ‘bihia jo’ adieraren bidetik. Ik. gari.
Zub. galdü partizipioa berrikuntzatzat (eta are beste hizkeraren batetik mailegatutakotzat) jo izan da erronk. galtu-ren aldean; baina beste aukera bat da, onarturik ozenen ondotiko ahostuntzea inoiz orokorra zela, erronkarierazkoa izatea berrikuntza (eztabaidarako, ik. Gavel 1921: 253-260, FHV 230, 10. oh., 352-361 eta Lakarra 2013: 292-293). Ik. orobat galde, non modu berean aztertzen diren galdo/galto, galdatu/galthatü, etab.; hitzarekin izan lezakeen lotura ere aztertzen da.
Galtzaite aditz-izenari dagokionez, ohar bedi -tzaite oin monosilabikoekin agertu ohi dela (cf. saltzaite, kentzaite, baina Land osketan < *ohos-).
kalte (1448: ArrasErrek (kaltean); galte 1562: Land). ■ Hitz ia orokorra; badirudi ez dela erabili zub. testuetan. Galte-ren lekukotasunak han-hemenka ageri dira (Land, Lazarg, Volt, Lizarg, erronk.).
Izen gisa ez ezik (Leiz ihes egin peril eta kalte huni, Lazarg galterik asko jatort, Harand sortzen diren kalte eta gaitz guziak), postposizio bezala ere ageri da (‘kaltean’: RS miiak ze bez buruen kalte).
● kaltean ArrasErrek (beragaz Presebalen kaltean); iparraldean EtxZib-ek bakarrik darabil: cf. behean kaltetan.
● kaltiar ‘kaltetu’: Haranb (pobre, kaltiar, estorbutsu, penatua); ‘kaltegarri, kalterako’: Xurio (ezagutzen baduzu kaltiar nukela); kalte + har(tu); cf. harrak jo/harjo, lokartu (< lo(a)k hartu), eskuar (< esku har), etab., Mitxelena 1977b: 267; cf. RS kalta artu, EtxZib kalteak hartu, Mburu kaltear, Pouv kaltiartu; EtxZib eta Argaiñ-ek kaltiarro ez da erraz azaltzen, cf. agian zakarro bezalakoak.
kaltegarri (Pouv [kaltegarri eta perillos]; atzizkiaren balio aktiboarekin, galgarri-n bezala), kaltekor (Larg [ez ahal da munduan bizio kaltekhorragorik… urguillua baino]), kalterako (Astar [gure kalterako diriala]), kalterik (‘zorigaitzez’: Lazarg [Luzuriagan jaio zinean, / Langarikan zaoz kalterik]), kaltetan (OihAtsot [bere kaltetan]; cf. batean/batetan, etab.), kaltetsu (Larm, Mogel), kaltetu (Mogel [galdu edo kaltetubak dagozan gauzak]), kaltezko (EtxZib [aparta ezazu fortuna kaltezkoa]). Cf. etxekalte.
► Mitxelenak (FHV 242, 361) *galdu-te dakar, -te-ren herskari ahoskabe orokorra azaltzeko (cf. alde, baina erronk., zub. alt(h)e). Dena den, Mitxelenak berak (FHV 355) azalpena fonetikatik harago bilatzeko aukera aztertzen du, hitzaren osaera morfologikoaren bitartez azalduz gal-te; aditz-izen zahartzat jota ongi azaltzen da (cf. ebilten zahar inoiz orokorra izana; ik. Urgell 2006: 928); galtze/kalte-ren arteko hurbiltasunaz, cf. agian Ax kalte, galtze eta fortuna gaixto guztietan adibidea. Kalte aldaerako k- bigarren silabako ahoskabeak eraginiko asimilazioz azaldu behar da (cf. goipe/koipe, etab., FHV 218).
! galendu. ■ RS-n ageri da: galendua dabil uberen billa, “el escarmentado anda buscando el vado”. Larm Supl-en jasotzen da, eta orobat jasotzen da hor galenda, “peligro” esanahiarekin.
► Beharbada galdu-rekin lot daiteke. Formari dagokionez, atzendu edo ostendu-rekin konpara liteke, nahiz eta paralelo horietan izen bati gehitzen zaizkion ines. -n eta -tu (atze eta oste, Mitxelena 1977b: 253) eta galendu-ren kasuan ez den hala. Agian egokiagoa da urrendu bezalakoekin konparatzea, zeinetan superlatiboko -en gehitu zaion silaba bakarreko erroari. Esanahiaren bilakaera azaltzea ere ez da erraza: ‘askotan galdu duena’ ← ‘eskarmentudun’ moduko bilakaeraren bat?
Badirudi Mitxelenak (1970a: 113) galenda ‘arrisku’-rekin lotzen duela hitza. Agian galenda hau (RS-ko zati galdukoa ote?) errazago lot liteke galdu-rekin. Formari dagokionez, Larm gudu/guda- bezala ulertu daiteke: gudu da jatorrizkoa, eta eratorrietatik ondorioztatzen da guda; baina zein dira galendu-ren eratorriak? Agian, gurenda ‘garaipen’ gogora ekarrita (jatorrian guren da ‘garaipena da’, Mitxelena 1984a: 89), *galen da moduko zerbait proposatu liteke; aukera honetan, ordea, arazoa da *galen ez egotea dokumentatua. Esanahiaren aldetik, badirudi ‘galdu’-ra hurbildu daitekeela ‘arrisku’ esanahia.
! ♦ galde (1542: Rabelais [galde eidazu]). ■ Hitz zabaldua. Bizkaieraz ez da erabiltzen (ik. bereziki itaun); erronk. galte dakar Azkuek. Bnaf. zati batean eta zub. galdo/-tho erabiltzen da (ik. behean). Bi adiera nagusi ditu, ‘eske, agindu, dei…’ eta ‘itaun’; hegoaldean ‘itaun’ adieran erabiltzen da gehienbat.
galdean (‘galdez’: EtxZib), galde egin (ik. behean galdegin), galde-erantzute (Mburu [legeko gauzak gald-eranzutez… klaratzen]), galde izan (Volt [zer galde du zure merzedeak?]), galdeka (AgirAst), galdekatu (FedProp 1880), galdetxo (Iturr), galdez (Leiz), galdezka (Etxag), galdezko (LavDot [galdezko akta]).
► Gal-de zatitu daiteke; aukera bat da albokari ondoko herskari ahostuneko -de zahartzat jotzea, eta ekialdeko zub., erronk. -t(h)e berritzat (aldaerotarako, ik. galdegin; alomorfoen arteko harreman kronologikorako, cf. FHV 355, Trask 1995: 231).[15] Hala baldin bada, zilegi da galdetzea hitzak galte/kalte-rekin zer lotura formal duen: atzizki bera baldin badute (aditz-izenetakoa), eta -de eta -te aldaeren artean lehena izanik zaharra (orobat g-), galde bera zaharragoa izan beharko da kalte baino; horren alde legoke galde-ren itxura lexikalizatuagoa: galte/kalte-n (galdu tarteko dela) gal aditzoina bereiz daiteke oraindik, galde-n ez bezala. Ik. kalte.
Zailagoa da erakustea lehen osagaia galdu-n dagoen erro bera dela: zerbait galdetze edo eskatzearen ondorioz besteari zerbait galarazten zaiola argudia liteke, baina xehetasun semantikoak ez dira argiak; gogoan har bedi galdu hitzean jatorrizko ‘kendu’ batez ere mintzatu garela, ‘eskatu’-ra hurbildu litekeena. Hala balitz, eta gogoan hartuta galdu-ren kasuan gar- zegokeela proposatu dugula, eratorrietako gal- batetik izango genuke gal-de osaera (cf. abere/abel-, etab.). Jakina, ezin da erabat baztertu erro ezberdinak izatea eta, hala, galde-rena *gal izatea ez litzateke erabat baztertzekoa.
Esanahiari dagokionez, ‘eske’ eta ‘itaun’ adierak maiz ageri dira lotuta munduko hizkuntzetan, eta bietako edozein norabideetan gerta daiteke esanahiaren zabalkuntza (ik. Buck s.v. ask1 eta ask2). Euskal hitzaren kasuan, eta galdu-rekin egin dugun loturaren bidetik, pentsa daiteke ‘eske’ dela jatorrizkoa.
galdatu / galdetu (galdatu 1545: Etxep; galdetu 1627: EtxZib; galthatü 1676: FPrZub). ■ Hitz zabaldua. Bizkaieraz ez da erabiltzen. Galdatu (zub. galthatü, baina OihAtsot, Tartas galdatu) iparraldean erabiltzen da gehienbat; galdetu gip., gnaf., lap. eta bnaf. eremuan aurkitzen da. ‘Itaundu, eskatu, dei egin’ (gip. ia soilik ‘itaundu’).
● galdera Iturr (-deera), Lardiz; galde + -era; cf. galdeera, zenbait hizkeratako galderà azentu markatua, etab. (FHV 496).
galda-/galdetzaile (Xurio (-detzaille)), galda-/galdetze (Etxep [potaren galdatzia]), galdari (-lth- Egiat), galdepen (‘galdera’: UltzamTest), galderazi (Lardiz (-erazo)).
► Partizipioetan orokorturiko -atu bukaera dago galdatu forman (Mitxelena 1974c: 204), galda- + -tu osaeratik; galde-ren eratorrietako forma da galda- (cf. alde/alda-, arte/arta-, eme/ema-, urre/urra-). Galdetu-n, ordea, ez da eratorrietako fonetismorik, eta zuzenean lotu zaio -tu partizipioa.
Ahostunaren aldean, berriagoa da zub. herskari ahoskabe hasperenduna; testuek ere hala erakusten dute, cf. zub. zah. galdatu (OihAtsot, Tartas). Ik. goian galde eta galte hitzen harremanaz esandakoa, eta jarraian galdegin eta galdo, egoera bera islatzen baitute.
galdegin (galde ei- 1542: Rabelais; galdegin Etxep: 1545). ■ Hitz zabaldua. Bizkaieraz ez da erabiltzen. Zub. eta erronk. galt(h)egin dago (baina Belap, Artxu galdegin;[16] zuberotar gehienengan galtho egin: ik. behean). ‘Eskatu, itaundu, dei egin, bilatu…’ da esanahi nagusia; hegoaldean ‘itaundu’ adieran erabiltzen da gehienbat.
● galdeitza LanDot; galdegitza ere badago (FedProp); -tza atzizkiarekin, itxuraz.[17]
galdegile (Laphitz (galde egile)), galdeginarazi (Jauretxe), galdegite (Materra).
► Osaeraz galde + egin da. Berrikuntza da zub. galt(h)egin, ahoskabearekin; cf. zub. zah. galdegin bera (ik. goian galdatu/galthatü-z esandakoa, eta galdo/galtho ere, jarraian).
galdo (~1557: OihAtsot; galtho 1696: Belap). ■ Zuberotarrek (galtho) eta zenbait baxenabartarrek (galdo) erabilia (Oihenart, Tartas eta Artxuk ere galdo). ‘Eske, itaun, dei’ (‘galdez’ balioarekin ere bai [OihAtsot berzegatik galdo ari bada]).
galdo egin (Tartas), galdora (‘-k eskaturik’: Intxpe [bere amaren galthoala]), galdoz (Belap (galthoz)), galdozko (UskLiB [galthozko aktia]).
► Atzeranzko osaeraz azaldu behar da, galdatu → galdo (cf. asmatu/asmo). Ahostunaren aldean, berriagoa da zub. herskari ahoskabe hasperenduna, ik. goian galde eta galte hitzen harremanaz esandakoa. Testuek ere garbi egiten dute ahostunaren antzinatasunaren alde (cf. OihAtsot galdo); ik. goian galdatu/galthatü-z eta galdegin/galthegin-ez esandakoak.
Ohar bedi galthatü → galtho ere gertatu ahal izan dela, zuzenean, galdatu → galdo > galtho gabe. Nolanahi ere izan den, argi dago ekialdeko hizkeren joera berritzaile baten adierazgarri bat direla galthatü eta galtho.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.