- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
hatz. Erro honen azpian hatz eta hazi sarrera-buru nagusiak bildu dira. Hatz-en azpian, azarri, atzeman, atzo, azken, aztal, aztapo/oztopo eta hazta1 azpisarreren ondotik, atzapar, atze1, atzitu, azpi, aztarren, aztertu, azti eta behatz jarri ditugu, zein bere azpisarrerekin: atzapar-en azpisarrera modura, aztapar eta atzamar daude; atze1-ren azpisarrera modura atze2, atzen, atzendu, atzeren; atzitu-ren azpisarrera modura, atzipe, atzipetu, atzipio, atxilotu eta atxilo daude; azpi-ren azpisarrera modura, azpizun dago; aztarren-en azpisarrera modura, aztarna; aztertu-ren azpisarrera modura, azterka, azterri- eta aztarrika daude, irizpide etimologikoen araberako hurrenkeran; azti-ren azpisarrera modura, aztu; behatz-en azpisarrera modura, behaztopa eta behazun. Hazi-ren azpisarrera modura, berriz, azaro, azkazi eta aztura jarri ditugu; azkar ere jarri dugu, azkor azpisarrerarekin, eta azti, azpian aztu duela.
♦♦ hatz (1562: Land; ik. behatz). ■ Hitz orokorra. ‘Eskuko eri, atzamar’ esanahiarekin arab. (Land, Lazarg) eta bizk. eremuan erabili izan da; XX. menderako galdua da ahozko hizkuntzan, atzamar erabiltzen delarik gehienbat mendebaldean; ‘hazbete’ adieran hobeki gorde da gaurdaino (Añib eztozue atz bat aurreratuko zeruko bidean). XIX. mendetik aurrera agertzen da iparraldean ‘(animalien) hanka, apatx’ balioarekin (Goihetxe, Artxu, Duv…). ‘Oinatz, aztarna’ esanahia ere badu iparraldean, Leizarragagandik hasita (Haranb zure hitzari eta hatzari iarraitea, Tartas animalen hatzak eta herexak; cf., adiera honekin loturik, HiriartU gu gure hatzetik higitu gabe, JEtxep ohiko hatz beretan egon). Oso zabaldua dago ‘azkura’ eta ‘hazteri’ moduan ere (jad. Land; Lazarg ain egin jat atz andia; Pouv hatzaren sendatzeko). Bestalde, Azkuek ‘arraza’ adiera jasotzen du zubereraz (“casta, raza. Kabale-hatz gaizto bat, una mala casta de ganado”) eta bizkaieraz (“az gaiztoko semea txikitati da ezagun, el hijo de mala casta es conocido desde la infancia”).
● atximixka ‘zimiko’: Bonap (gnaf.); (h)atz + xim-.
● atximur erdi-mendebaldeko hitza; ‘zimiko’: TxAgir; (h)atz + ximur; cf. txitximurka, errepikapen adierazkorrarekin, atximurka-tik sortua.
● atzazal erdi-mendebaldeko hitza; ‘azazkal’: Larm, Ubill; hatz + azal.
● atzoskol Añib (bizk.); hatz + oskol.
● azarkatu ‘asmatu, bete-betean jo’: Pouv (azer-) (ongi azerkatu duzu, “vous avez bien rencontré”), EtxZib (lekhu guztietara du arthikitzen tragaza / eta urruititik ere azarkatzen bihotza); ‘topatu, harrapatu’: Pouv (azer-), Urte; osaerarako, cf. besarkatu, eta aukera honetan disimilazioz azaldu beharko da Pouvreauren aldaera.
● azkazal lap., bnaf. eta (batez ere) gip. testuetan ageri da; IbargC; azazkal MDass (astoaren zangoko azazkala); atzazkal DurPlat; hatz + azal agian, elkarketako -k-rekin azkazal; metatesiz azaldu beharko litzateke azazkal; erronk. kaxal-ez ari dela, Mitxelenak dio (1954e: 143) ez dela ziurra azal egotea azkazal-en osaeran; ik. azal.
● azazkuilu bnaf., zub. hitza; ‘azazkal’: Oih (azatzkuillu); kuilu ‘maskor, oskol’-ekin gurutzatu da azazkal? Bizk. da kuilu, Azkueren arabera, baina cf. lap. barekurkuilo, edo zub. kakoil, EHHA §2.
● azazkar ‘hazteri’: Lizarg; cf. aezk. atzazkar; hatz + azkar ‘aznahi handi’, agian.
● azkordin ‘ospel’: Larm (ask-); cf. Ax hatz gordin eginik, gelditzen zaitzu ondotik errasumina.
● azkura gehienbat hegoaldekoa (Lhandek zub. hazküra aipatzen du); Añib (atz-); hatz + gura.
● aznarru ‘titare’: Izag (bizk.); hatz + narru.
● azpantar Apaol (aspandar pieza laurden bana); hatz + mantar (ik. FHV 350).
● hatz-belar Urte; ‘hazteri’ adierarekin lotu behar da.
● hazpegi EtxZib (hazpegiak berzeari hautsten zaizko tiraka); hazbegi Harrt-ez geroztik ageri da; cf. azpe(g)i Azk/Izag (bizk., gip.), a(t)zbegi Azk (bizk.) “cubo de las ruedas”; bigarren osagaia begi izan liteke, baina esanahiaren xehetasunak ez dira argiak.
● haztamu “tâtonnement”: Oih-Pouv (-st-); atzizkia erromantzea da, itxuraz. / haztamuka Ax (nahasia, itsutua, haztamuka); -ka atzizkiarekin.
aznai (‘azkura’: Añib (atz-nai)), hatz-behatz (Laphitz [hatz-behatzak oso]), hatz egin (‘hazka egin’: Land, Lazarg [enamoraduak ze begi atzik], Ax [hatz egitean atsegin hartzen duzu]), hatzondo (EtxZib [ezen (herioak) lastimagarria uzten du hatz ondoa]), hazbete (Azk… (bizk., gnaf.)), hazgale (‘azkura’: Larm, Lizarg), hazgile (Ax [zauri hatz-gillea]), hazka (‘ukitze’: Haranb [hazkak, musuak]; ‘hatz egiten’: OñatEsk [tripiari azka]), hazkada (Mogel [atzkada bi aza]), hazkatu (Ax [eskuetako larrua hazkatzen eta ferekatzen]), haztaka (‘haztamuka’: Salab, Duv), haztakatu (FedProp 1890 [ikhusi eta haztakatu]), haztatu (Leiz [hazta nezazue]), hazteri (Tartas). Cf. esku-hatz, lauhazka, lorratz, oinatz…
► *Haz berreraiki behar da, frikariarekin:[1] cf. hazi igurzkariduna, hatz afrikatudunaren ondoan (cf. gatz/gazi, hats/hasi; FHV 288-289). Esanahiari dagokionez, ‘eskuko eri, atzamar’ adierak aski antzinakoa dirudi, zenbait eratorri eta esapideren hedadura lekuko (atximur, atzapar/aztapar, atzeman, behatz, hatz egin, hazka besteak beste); bestalde, adiera hau mendebaldekoa da, hain zuzen ere kontrajarri dakiokeen behatz-ek ‘oineko eri’ esanahia gorde duen eremukoa; ik. behatz.
Baina orobat pentsa daiteke ‘oinatz, aztarna, arrasto’ adieraren antzinatasunaz: atze hitza jad. Erdi Aroan dago dokumentatua, eta berau hatz ‘oinatz, aztarna’-tik dator itxura guztien arabera (ik. atze). Adiera horren antzinatasunaren alde egin lezake oinatz-ek: hitz orokor antzekoa da, eta badirudi ‘arrasto, aztarna’ adiera duela horko bigarren osagai den hatz-ek; adiera hori bera dago lorratz-en bigarren osagaian.
Antzinako bi adiera hauek[2] lotzeko —‘eskuko eri’ eta ‘aztarna’—, beharbada lekukotu gabeko ‘(eskuko zein oineko) hatz, eri’ orokorrago batetik eratorri behar dugu ‘eskuko eri, atzamar’ adiera bera: kontuan har bedi oinetako eriak ere inportanteak direla arrastoa edo aztarna uzteko tenorean. Baina ez da erraz erabakitzen bi adieretan zein den jatorrizkoa: hatz ‘eri’-tik abiatuta, erraz uler daiteke gorputz-atalak utzitako markak gorputz-atalaren izena bera har zezakeela, ‘oinatz, aztarna, arrasto’ adiera garatuz; hatz-en ‘oinatz, aztarna, arrasto’ adiera jatorrizkotzat joz gero, berriz, berdin pentsa liteke arrastoak edo aztarnak eman ziola hatz izena bere eragileari, eriei alegia (ik. halaber oharrean ‘(animalien) hanka, apatx’ adierari dagokiona).
Bigarren aukeraren aldeko argudio moduan erabil liteke ekialdeko er(h)i ‘eskuko zein oineko hatz’ hitza, inoiz orokorra izandakoa (cf. erpuru, eraztun eratorriak); gorputz-atala izendatzeko jatorrizko hitza er(h)i zela onartzen badugu, eta hatz eta eri-ren arteko jatorrizko sinonimiaren aukera baztertzen badugu, agian pentsa liteke hatz-ek ez zuela jatorrian gorputz-atalik izendatzen, aztarna edo arrastoa baizik. Honen alde legoke, halaber, Azkuek Bizkaian eta Zuberoan jasotzen duen ‘kasta, arraza’ esanahia, Mitxelenari hazi orokorrarekin lotzeko bidea ematen diona (FHV 289); hatz-en ‘oinatz, aztarna, arrasto’ adiera ustez jatorrizkotik ‘leinu, arraza’ adiera errazago azalduko litzateke hatz-en ‘eri’ adieratik baino. Esanahiaren aldetik, irauten duen arrasto edo ezaugarri moduan hartu beharko litzateke arrazaren muina; aukera semantiko hau osatzeko ik. leinu, izan ere lihozko hariek osatzen zuten marra edo arrastoa baita leinu hitzaren jatorria.
Honi lotua, eta betiere bigarren aukera honen alde, atzi- eta hazi formaren aldetik konpara daitezke (ik. behean atzitu): biek dute -i partizipio zaharra, baina -tz- afrikatu berriagoa du lehenak, eta berau ‘hatz’ esanahiarekin lotzen da; -z- igurzkari zaharragoa du, ordea, hazi-k, eta baliteke formazko ezaugarri zaharrago honek ere bat egitea semantika jatorrizkoago batekin.
! azarri (~1496: RS). ■ Mendebaldeko hitza (arab., bizk.); cf., gainera, honekin lotua izan litekeen gnaf. azarri ‘ganora, arreta, funts’. Lazarragak azarri eta azartu darabiltza; azartu dakar Larramendik ere. Aizar- aldaera aizartu (Mogel) eta aizartasun (Añib) formetan ageri da.
Gehienbat izenondo moduan erabili da. Esanahi nagusia ‘ausart’ da (RS edozein da azarri baia gudura doa gutxi “cada uno es atreuido”); ‘erne’ (Mogel leku alanguak kontuz ikustera begi azarrijakaz) eta ‘arin’ adieretan ere ageri da (Erkiaga katu azarriak saltu egin oi duan antzera), batzuetan predikatibo moduan (BBatzarN azarri ibilli gara… beteetan… egin biar dontsubak). Azarri izan egituran ere ageri da, ‘ausartu’ esanahiarekin (Lazarg azarri ez nax tiraetan); orobat partizipio soil gisa, atzizki berriarekin (Lazarg nola azartu zara zaozen lekura etorten).
azarkuntza (RS [azarkunzeak bildurra uzabez ze ilteko edo biziko gudura goakez “el atrevimiento ahuyente el miedo, que para morir o vivir iremos a la guerra”]), azarri-azarri (‘arin-arin’: Azk (bizk.: azarri azarri ezin (euskeraz) egin)), azartasun (Añib [itandu eutseen… bildur bage ta azartasun libreaz]), azartatu (Azk (bizk.)), azartu (Lazarg [nola azartu zara zaozen lekura etorten]; aizartu Mogel).
► Aukera dago hatz + jarri kolokazioan pentsatzeko; igurzkarirako, gogoan har bedi *haz berreraiki dugula hatz. Mogel eta Añibarroren aizar- aldaera sabaikaria adierazteko kontu grafiko hutsa ez bada, *hazjartu > *haziartu > *haizartu > aizartu moduko bilakaera baean pentsatu behar da, bokalaren lekualdatzearekin. Eragozpen bat izan lezake hipotesi honek: erregimen aldaketa gertatu dela proposatu behar da, aditz gisa erabiltzen denean iragangaitza baita azarri/azartu.
Ausartu-ren familiakoa izan daitekeela dio Mitxelenak (1970a: 64-65), baina arazo larriak ditu uste honek: batetik, -i atzizkidun maileguak ez dira dokumentatzen (Oihenarten aberatsi bakana da, eta berak sortua, ziur asko), eta bestetik au > a bakuntzea ezin da azaldu. Schuchardtek (1906a: 55), bestalde, errom. azar eta hasard hitzekin lotzen du, baina zehaztuz ausart-ekin “nahasi” edo gurutzatu egin dela.
Aldeztu dugun hatz-en hipotesian, ez dirudi erdi-ekialdeko atzarri/atzartu ‘esnatu, bizkortu’ aditzarekin zuzenean lot daitekeenik (ik. AgudTov s.v. azarri1). Erdi-ekialdeko forma horiek itzarri-rekin lot daitezke,[3] arazo larririk gabe, onarturik a- orokortu dela, aginterazko formetatik (cf. atxiki, eta haikatu; ik. jaiki). Beste norabidean ere, zail da mendebaldeko azarri hau itzarri-ri lotzen, hastapeneko a- horren orokortzerako erdi-ekialdeko adibideak baizik ez baititugu.
Esanahiari dagokionez, badirudi ‘zerbaiterako hatza jarri’ ← ‘zerbaiterako prestatu’ moduko bilakaeraren batean pentsatu beharko genukeela, hatz-en oinarrituriko etimologiari eustekotan. Bestalde, gnaf. ‘ganora, arreta, funts’ hori ere ongi azaltzen da hipotesi honen barruan, zerbaitetan hatza jartzea zerbait horretan ganora edo arreta jartzea delakoan; ‘erne’, ‘arin’ eta ‘ausartu’ adieretan, berriz, tarteko ‘zerbaitetarako prestatu’ ← ‘zerbaiterako bizkortu’ batean pentsa liteke, eta ‘bizkortu’ horretatik azaldu.
atzeman (h- 1545: Etxep). ■ Ekialdeko hitza; zenbait gip. autoregan ere aurkitzen da (Iturr, Izt, Lardiz, XX. mendea baino lehen). Hasperena (h-) Etxepare eta Leizarragagan ageri da, eta bnaf. autoreetan gordetzen da bereziki; -tza-dun formak Leizarragagan eta zuberotarrengan agertzen dira gehienbat (-tzi- Lopezengan); (h)atxeman XIX. mende bukaeran hasten da agertzen.
Adiera nagusiak: ‘atzitu, harrapatu’ (Etxep hark (amoriak) hatzeman dezana, Leiz arrain hatzamaiten ari ziradela, Beriain Iesu Kristo atzeman zutenean lotu baizuten; ‘engainatu’: Leiz deabruaren finezia… gure hatzamaiteko), ‘iritsi’ (Gaszar zeruko itsaso handia / atzeman behar zuela), ‘eskuratu’ (Maister ürrhenze dohatsiaren atzamaiteko), ‘ebatsi’ (Etxahun guri hatzaman koblak besteri zeditü), ‘aurkitu’ (Goihetxe tresora atzeman artio), ‘-tzat jo, hartu’ (Hbarren nihork ez du handi atzeman behar), ‘ohartu, konturatu’ (JEtxep egia hunen hatzemaitea).
atzemaile (Leiz [gizon hatzamaile]), atzemako (‘aurkikuntza’: HiriartU [huna non den hatzemana errabiaren sendagailua. Zer hatzemakoa!]), atzemanka (Lopez [huntarzun atzimanka]), atzemankeria (‘iruzur, engainu’: Harand [zuzentasunari ukho egiten dioten atzemankeria batzu]), atzemanki (‘harrapakin’: Urte [arratsean errepartituko dik atzemankia]), atzemate (Leiz arrain hatzamaitea).
► Osaera garbia du, hatz + eman, eta esanahiz ‘eri(ak) eman, erantsi’ moduko batetik azal daiteke ‘harrapatu’; erabilera metaforiko oinarrizkoen bitartez azal daitezke beste adiera guztiak ere. Cf. halaber atzitu, lehen osagai berberarekin, eta antzeko adierekin (osaeraz, Etxep haritu-rekin, mendeb. hotzitu, baltzitu, etab.-ekin konparatu behar da hau).
Forma eratorri luzeagoan galtzen diren hasperenetarako, cf. han/anartean, hazi/azaro, etab. (FHV 526). Bestalde, atzaman forma asimilazioz azaltzen da (FHV 70-71).
atzo (~1496: RS). ■ Hitz orokorra. Berezko esanahiaz gain (RS atzo bardindu nax, Leiz atzo zazpi orenetan, Mburu atzo ekusi genuen zer bide zen), ‘duela denbora gutxi’ irudizko adiera ere badu (Egiategi errege zena atzo, herrestan egün gertzen).
● atzodanik Pouv, Tartas; cf. gaurdanik (de Rijk 1992). / atzoganik Azk (bizk.); -gan- erabilirik lokatibo gisa, cf. atzodanik.
● atzo zortzi ‘duela zortzi egun’: HiriartU; zortzi-ren erabileraren paralelo gisa, cf. gales. wythnos ‘aste’, etimologikoki ‘zortzi gau’, eta honela azaltzen du Buckek (s.v. week): “the week, of course, generally (e.g. from Sunday noon to Sunday noon) covers parts of eight different days”; dena den, euskarazko esapidean, egokiagoa da pentsatzea aingura gisa aipatzen den eguna ere barne hartzen dela zenbaketan, cf. orobatsu gaur zortzi.
atzo goizeko (TxAgir [nire gizona atzo goizeko umea ezta: bere lepo-gaiñean larogei urte daroaz]), atzoko (OihAtsot), atzoko aldean (Kkiño [(gexua) atzoko aldian askoz obeto aurkitzen dot]), atzoko egun (Pouv), atzorainoko (Duv), atzotik (Goihetxe), atzotikako (Urte), atzotik hona (a. huna Pouv; atzorik ona IesuJaiotz), atzoz gero (Pouv; atzo ezkero Larm; atzo ezgeroz Larm; atzoz gerostik Urte).
► Formalki, argudia daiteke hatz dela hitzaren lehen osagaia (van Eys s.v. atze; badirudi Humboldtek ere lotzen dituela, elkarren segidan batera bilduta jartzen baititu, 1817: 17), eta esanahiz ‘atzean geratu den eguna’ izan beharko litzateke etimologikoki (atze ‘gibel’-etik abiatu beharra dago, beraz; ik. jarraian azken). Ohar bedi, dena den, aurreko/aitzineko egun esaten dela euskara historikoan, ez atzeko/gibeleko egun. Amaierako -o horri dagokionez, baliteke aditzondoetako -do-rekin lotu behar izatea (cf. geldo, ugerdo…), eta haren alomorfo modernoagoa litzateke -o (aditzetako -e eta -de pluralgileen harreman berean, cf. due/daude, etab.). Boudak (1948: §6, §41), berriz, -ago/-egi bikotean dagoen harreman bera ikusten du atzo/etzi bikotean. AgudTov-ek ontzat eman arren (s.v. atzo), ez dago modurik, euskal morfologia zahar eta berriaz dakigunaren arabera, proposamen hori sostengatzeko.
azken (~1520: Isasti (azkenean)). ■ Hitz orokorra. Aizken jad. Otxoa Aringoagan dago eta azkan, aldiz, Urkizugan (1737).
Erabilera nagusiak: ‘azkeneko, hondarreko’ moduan da zabalduena (Etxep lengoajetan azkena… orotako lehena, Leiz azken eguna, Larm azken oni narraikiola); izen bezala, ‘bukaera’ esanahiarekin (Beriain mezaren azkenean, Gaszar eztik hasterik,… halaber eztik azkenik; Mogel lurraren azken, inor elduten ez daneraño; ‘azkenki’: Gaszar gizonaren lau azkenak; ‘helburu’: Iturz ezkontzearen azkenak); azkenik-en baliokide gisa ere aurkitzen da (OihAtsot azken hilak zorrak baka, UtergDot azken erraten den arrek).
● azkendu ‘gelditu, iraun’: azkentu OihAtsot, Leiz (gu ez garela hil gabe azkenzen; Zuberoako baliokidetzat zupertu dakar); ‘atzeratu, galdu’: Ax (ardia bere lagunei azkentzen zaienean); ‘bukatu’: Larm, Añib (nos azkenduko dira Zure neke garratz minak).
● azken fin Etxep (neure azken finian); ‘helburu’: Materra (gure azken fina eta ontasun guztia); azken finean (lokailu balioarekin): Mitx (azken finean, Joyce edo Kafkaren zenbait fruitu ez bide dira denbora-pasa irakurtzekoak); ohar bedi lokailu balioa 1980az geroztik agertzen dela bakarrik, geroago asko zabaldu bada ere, ik. behean azken buruan.
azken-alde (Mburu [bere bizitzaren azken aldean]), azkenaldi (Mburu [hordu azkenaldikoan]), azken beltz (HiriartU [azken beltzera zoazila]), azken buruan (‘azken momentuan’: EtxZib [soldadua garaitzen da / ordean azken buruan]; (lokailu balioarekin): Duv [azken-buruan xurrago da: egur idorra erabiliz, atherako zare merkeenik], Mitx [azken buruan, ez ninduten bulkatu, nerau sartu nintzen neure baitarik]; ik. azken fin), azkendari (Izt), azkenean (Isasti [aukeraren maukera, azkenean okerra], Leiz), azkeneko (‘azkenean’: OihAtsot; ‘azken’: Leiz), azkenen (superl.: Leiz [guzietako azkenén izanen da]), azkenengo (OArin (aizk-)), azkenez (‘azkenik’: Añib), azkengabe (Añib [azken bagea penea]; azkengabeko Larm [argi andi eta azken-gabekoa]), azkenik (OihAtsot; azkenenik Leiz [guzietako azkenenik]), azkenki1 (Larm, Kardab [gizonaren azkenkiak edo nobisimoak]), azkenki2 (‘azkenik’: Maister), azkentze (‘bukaera’: Leiz). Cf. asteazken, azkenabendu, eguazten, larrazken, negu-azken, udazken…
► Formalki hatz-en superlatiboa da baina honen atze eratorriaren ‘gibel’ adieratik abiatu behar da (ik. atze1); hitzaren orokortasunak pentsarazten du hatz ‘*gibel’ bera orokorra izan zela inoiz. Superlatibozko formak aurki daitezke esanahi bereko beste hizkuntzetako hitzetan ere: cf. ing. first/last, lat. primus, gazt. último, etab.; ik. lehen.
Bigarren osagaia -hen da jatorrian (cf. goihen, barhen); superlatibo marka hau hen erakusle genitibo pluraletik dator. Berezko osaera hatz + -hen litzateke, eta txistukariaren ondoren herskari moduan gauzatu da hasperena, besteak beste -heta/-keta eta -hari/-kari atzizkien txandakatzean ikusten den bezala —cf. Erroheta/Andozketa (SMillán 1025), janhari/askari—. Honek erakusten du hatz → atze berranalisia gertatu baino lehenagokoa dela hitza, -hen atzizkia ez baitzen txistukari baten ondoan suertatuko bestela; cf. beharbada azpi ere.
Lehen hasperenaren galera azaltzeko, bi aukera daude: bigarren hasperenarekiko disimilazioa (hil + herri > ilherri) edo, batez ere, forma eratorrietan gertatzen den hasperenaren galera (han, baina anartean, FHV 525).
Bokalaren asimilazioz azal daiteke azkan aldaera (FHV 70); aizken-entzat, cf. laster/laister, txistukari + herskari aurretik sortutako -i- batekin (FHV 159).
Azken baino berriagoak dira atzen eta atzeren, halaxe iradokitzen duelako formak ez ezik bere hedadurak ere (berriagoa dirudi, orobat, Leiz azkenén pleonastikoa; cf. halaber lehen-en lenaengo, lenen… formak).
aztal (1571: Leiz). ■ Batez ere erdi-ekialdeko hitza (zenbait adiera berezi eta eratorritan Gipbizk. ere jaso izan da). Astal aldaera Pouv, Larm eta Duv-en hiztegietan eta Lizarg-engan ageri da.
Esanahi nagusiak dira ‘orpo’ (Nafgip., gnaf., bnaf., aezk., zar, erronk., zub.) eta ‘berna’ (gip., gnaf., bazt., lap.). Lehenengoa Oihenartez geroztik ageri da (adats ikustekoa / aztaleranokoa); bigarrena, aldiz, Oih-ek Pouv-i bidalitako gutun batean, EtxZib-en galdutako hiztegitik hartua, eta testuetan Mburu-gan aurrekenoz (bronzezko izterra, burdinezko gidall-aztala ta lurrezko oña).
Beste esanahi batzuk, testuetan gutxiago agertzen direnak: ‘orkatila’ (bnaf.; Leiz), ‘sega-gider’ (bnaf.), ‘ezproi’ (erronk.), ‘mendi-magal, malda’ (Gipbizk., zub.), ‘espartinen oihalaren atzeko aldea’ (gip., aezk.), ‘apeo, euskarri’ (zub.), ‘gona edo praka barrenetako lohi zipriztina’ (Nafgip.) eta ‘takoi’ (GureH 1931).
aztalak arindu (‘laster egin’: ArmanUsk 1899), aztalak ebaki (“desjarretar” Larm; “murmurar de alguien” Azk (gip.)), aztalak jan (‘gaizki esaka ari izan’: Lizarg [atzétik gaizki erratéa dá astálak ozka jatéa]), aztalak sartu (‘oinak jarri, sartu’: SenGrat), aztaldun (“pantorrilludo” Larm (ast-); ‘aztalak dituena’: Lhande/Larrasket (lap., bnaf., zub.)), aztal-beharri (‘orkatila’: Salab, MElizanb), aztal-behatz (Azk (zub.)), aztaletako (“sorte de demi-chaussettes en cuir” Larrasket (zub.)), aztalgain (‘orpo gaineko alde’: Azk (lap.), Orixe), aztalez aztal (JEtxep [gibelerat heldu zaizkit… aztalez aztal]), aztalgile (“pantorrilleras, para abultar pantorrillas” Larm (ast-)), aztal-hezur (‘orkatila’: -hexur TBLap), aztalka (‘ipurjauzika’: Izt [asiko da, zaldiño ezi gabearen gisa, aztalka ta puzka], Azk (gip., ast- Gipbizk., gip.); ‘leherren, ahalegin’: Izt, Azk/Aspiroz/Satr (gip., gnaf., bnaf.)), aztalkatu (‘hurbiletik jarraitu’: BelaHizt; “suplantar” BeraLzM; ‘oinkatu, kurritu’: Etxaniz), aztalki (‘ezproi’: BeraLzM), aztal-sagar (“mollet” Duv), aztaltsu (“pantorrilludo” Larm (ast-)), aztal-txunku (‘orkatila’: Azk (erronk.)), aztaluhal (‘zaldien hanketako uhala’: aztaubal Arak (gnaf.); aztal-uhal Harr, Asp (gnaf.); aztalugal Azk (lap.); aztanuel Barand (gip.); aztalubel Izeta (bazt.)), aztal-zain (‘Akilesen zain’: Artxu (ast-), Orixe), aztal-zorro (“pantorrilla” Azk (lap.)). Cf. esku-aztal, zango-aztal.
► Hatz da hitzaren lehen osagaia, baina zalantza handiagoa egon daiteke bigarren zatiarekin (AgudTov s.v. aztal). Bigarren osagai horretarako, -bal, -gal, -dal moduko aukerak azter daitezke, baina aurrerabide jakinik gabe; -bal-en aukeran, pentsa ote liteke *bar erroan, -r > -l aldaketarekin? Honen alde egin lezake euskal eremuko bi bazterretan ‘malda’ esanahia izatea hitzak, malda hitzean ere *bal dagoela argudia baitaiteke. Kontsonante taldearen -zb- > -zt- bilakaerarako, ik. aztarna. Esanahiz, ‘hatz barren’ edo litzateke etimologikoki, eta ‘hatzen aurkako aldeko oinaren zati’ batean pentsatu beharko genuke; ‘malda’-rena gogoan hartuta, pentsa liteke oina hanka bilakatzen hasten den zatiari egiten zaiola erreferentzia (cf. sorbalda).
Hitzaren esanahiei dagokienez, badirudi ‘orpo’ legokeela esanahi etimologikotik hurbilen. Horren hedatzez azal daitezke ‘berna’ eta ‘orkatila’, ‘ezproi’, ‘takoi’ erabilera metaforikoz, eta orobatsu ‘apeo, euskarri’ eta ‘sega-gider’. Metonimiaz ‘lohi zipriztina’, orpoak egozten baitu zipriztina gorantz; ‘mendi-magal, malda’ adierari dagokionez, berriz, orpoaren formari begiratu behar zaio (ik. goian *bal erroari buruz esandakoa).
aztapo / oztopo (aztapo 1847: Izt; oztopo 1924: Inza). ■ Erdialdeko hitza (gip., gnaf.); XX. mendearen erdialdeaz geroztik bizk. zenbait autorek ere badarabilte. Aldaerak dira aztapo (gip.), aztapu (gnaf.), oztopo (gip.), ostopo (gip.) eta ostropo (gip.); cf., gainera, ostropotz (gnaf.) eta oztopozo/ostopozo (gip.).
Esanahi nagusiak dira ‘behaztopa’ (Izt ez degu bada zer miretsi zoragarritutako gazte argal oen aztapoaz, Orixe oiek bidea bai baitakite, / ez oztoporik bidean) eta ‘traba’ (Izt mendi gogorrean izango du… lenengo aztapoa, Inza etsaiak ere oztopoak jarri zizkion edo tentazioaren bidez eraso zion); ‘aurkitze’ adieran ere erabiltzen da (TomAgir sarri dijoazkio begiak beste norabait. Ontan, oztopo larria egin diote begiak).
aztapoka (Izt [igesi estura larrian aztapoka zijoatzen Franzesak]), oztopo egin (Orixe [ibai-ondarrean oztopo egiten dite]), oztopo eman (Orixe [pelota-lekuan oztopo ematen zun arbolatxo batek]), oztopo jarri (Etxaide), ostopotz (‘behaztopa’: ostropotz Aspiroz (gnaf.)), oztopozka (ostropozka Aspiroz (gnaf.)), oztopoz (Orixe [maizegi gabiltzazu / an emen oztopoz]), oztopozo (‘oztopo, traba’: EAEg; ostopozo EAEg).
► Osaeraz, hatz + topo, ziur asko (ik. behaztopa); *aztopo > aztapo eta oztopo, asimilazioz. Beste hitzen baten gurutzaketaz azaldu beharko dira talde kontsonantikoa dutenak (ostropo, ostropotz), cf. gazt. estropiezo jatorria duten estropezu edo estropozo (esanahiarengatik, ez da egiantzekoa ostro ‘hosto’-ren aukera); orobatsu oztopozo/ostopozo, talde kontsonantikorik ez badute ere.
hazta1 (azta 1857: Salab; hazta 1887: Jntegi). ■ Lap.-bnaf. eremuko hitza; XX. mendean hegoaldeko testuetan usu ageri da. Badira iparraldean hasperenik gabeko agerraldi bakan batzuk (jad. Salab). ‘Pisu’ da esanahi nagusia (Jntegi hazta handiegia zuela (harriak), JEtxep hunenbertze kilo dea behi hunen hazta?).
Bada hego-mendebaldean azta/asta bat (“asidero” Larm, “asa… si es de forma circular, asta” Añib), hitzarekin lotua egon litekeena.
► Lehen osagaia hatz da, itxura guztien arabera; haztatu-k badu ‘(eskuetan harturik) pisatu’ esanahia, eta aditz horretatik eratorriko zen hazta forma bera. Cf. orobat Azkuek Erronkarin jasotzen duen aztamentu: “1.º tanteo, cálculo de peso. 2.º habilidad de conocer el peso de un cualquier cuerpo, poniéndole en las manos”.
Hego-mendebaldeko azta/asta ‘helduleku’-ri dagokionez, pentsa daiteke hatzekin hartzen den hori dela. Maileguaren aukera ere aipatu izan da, gazt. asta ‘adar’-ekin lotuz (AgudTov s.v. hazta2); bi eragozpen larri ditut hipotesi honek: hitz hori ez da mailegatu euskaraz adiera nagusian, eta ‘helduleku’ adieraren arrastorik ez dugu aurkitu gaztelaniaz.
Bada hazta ‘ohitura’ ere, formaz berdina, baina ez dago argi modu berean osatuak diren; ik. hazta2, s.v. hazi.
♦ atzapar (1627: EtxZib). ■ Bizk., gip., gnaf., bazt. eta lap. hitza. ‘Erpe, aztapar’ esanahiarekin gip., gnaf., bazt., lap., eta baita bizk. idazle batzuengan ere aurkitzen da (Ax deabru izigarriek bere atzapar zorrotzez ferekatuko… dute); XIX. mendearen bukaeraz geroztik, ‘eri, behatz’ adieran agertzen da bizkaieraz. ‘Azkazal’ (Izag AranOñ) eta ‘atzamarkada, karramixka’ (Harr) esanahiekin ere aipatua izan da. Atxapar forma sabaikariduna Larramendiren hiztegian agertzen da jadanik.
● ama birjinaren atzapar ‘sasiama (landarea)’: Arzdi (gip.); paretei eta heltzen dielako duke izena, cf. jaungoikoaren atzapar.
● atzaparkada “garfada” Larm (+ atxaparkada “rasguño”); -kada atzizkiarekin, Azkueren ustez -ada-ren aldaera izan daiteke, -k- epentetikoarekin (Morf §102); dena den, ez da baztertzekoa -ka atzizkiaren gainean osatua izatea, cf. behean atzaparka.
● atzaparrada Larm; jatorri erromantzeko -ada atzizkiarekin, nahiz eta Azkuerentzat ondare zaharrekoa izan daitekeen (Morf §15, §110).
● atzaparta ‘ile-tiratze’: Ax (hasten dela oihuz, heiagoraz, deihadarrez eta atzapartaz); -ta atzizkiarekin, cf. ahota ‘ahokada’, Azkueren ustez -tara-rekin lotu behar da (Morf §105).
andredena birjinaren atzapar (‘sasiama (landarea)’: Harr), atzapar alfer (‘animalien hatz txikia’: Azk (lap.); cf. atzapar txipi), atzapardun (Mburu [kaiman deritzan sierpe atzapardun izugarriena]), atzapar egin (‘erpea egotzi’: Azk (gnaf.)), atzaparka (‘atzaparrez’: EtxZib [atzaparka daramate (etsaiek) gero khisu labera]; ‘karramixka, urratu’: Azk (gip.)), atzaparka egin (“arañar” Larm), atzaparkari (“griffeur” Lhande (lap.)), atzaparkatu (Ax [begitarten larrutzen eta atzaparkatzen]), atzaparrean (‘hurbil, ondoan’: Uztap), atzapartari (“arrebañador” Larm), atzapartsu (EtxZib [eman diotzan gañera (Sathanek) esku atzapartsuak]), atzapartu (“arañar”, “mesar”, “arrebañar” Larm), atzapar txipi (‘animalien hatz txikia’: Azk (lap.); cf. atzapar alfer), atzapartzar (AgirAst), jaungoikoaren atzapar (‘sasiama (landarea)’: Jangoikuan a. Elexp (bizk.)).
► Corominesen ustez, zarpa da bigarren osagaia (AgudTov s.v.), *hatz-zarpa > atzapar metatesiz. Eragozpena izan daiteke zarpa/xarpa ‘esku, erpe’-ren hedadura murritza: Gipbizk. da, Elexpururen arabera, baina Larm-ek eta Añib-ek ere badakarte; jakina, gazt. zarpa ‘atzapar’-etik dator. Haren aldaeratzat dugun aztapar-ekin batean euskal eremu osoa hartzen du hitzak, ordea.
Mitxelenak atzamar-en aldaera ote den galdetzen du, eta, hala balitz, adierazkorra izango litzateke -p- (1957b: 153, FHV 276). Baina ohar bedi askoz murritzagoa dela atzamar-en hedadura, atzapar/aztapar-ena baino, eta haiek baino ia mende bat geroago dokumentatzen dela. Ik. atzamar.
aztapar (~1557: OihAtsot). ■ Ekialdeko hitza (gnaf., bazt., lap., bnaf., aezk., zub., zar., erronk.); XX. mendean gipuzkerazko zenbait autorek ere erabilia. Astapar aldaera, Azkuek jasotzen duena (zar., erronk.), idazle batzuengan ere aurkitzen da (Pouv, Harand, Lizarg, Laphitz). Axtapar forma sabaikaridun adierazkorra Hiribarrenen hiztegian agertzen da.
‘Erpe, atzapar’ (baita irudizko adieran ere) da esanahi nagusia (OihAtsot alkateak aztaparretan ditu legeak, MDass (idiaren) aztaparra kolpatua denean); zenbait tresna edo tresna-zati, baita landareen aihenak ere adierazteko erabiltzen da (Jntegi burdinazko aztapar batzuekin, ArmanUsk 1899 (tresnak) bere aztapar edo nabarrez lürra ützültzen dü, TomAgir orma-kakoetan aztapar zorrotzez mats-aiena josten). Behenafarreraz ‘karramixka, urratu’ esanahia ere badu.
● aztaparkin ‘aztaparkari’: Mendig (aintzaren umia aztaparkin); zaila da hondakin, mozkin-eko -kin ikustea, eta egokiagoa da -gin (cf. okin), agian aztaparka-ren gainean osatua.
● aztapar-kosko “casco del caballo, etc.” Larm; badirudi kosko ‘oskol’ dela bigarren osagaia, cf. intxaur-kosko.
● aztaparretaratu ‘harrapatu’: Duv; aztapar-etara + -tu; adlatibo pluralaren gainean osatua.
aztapar-arteko (abereen eritasuna: Azk (zub.)), aztaparka (‘aztaparrez’: Pouv; “égratignure” Gèze), aztaparkadura (‘karramixka, urratu’: Duv), aztaparkan (Lhande (zub.)), aztaparkari (“qui égratigne” Duv), aztaparkatu (‘atzamarkatu, karramixkatu’: Pouv), aztapar-luze (‘lapur’: ast- Azk (zar., erronk.)), hodei-aztapar (“pan de nuage” Lhande (zub.)).
► Atzapar-en aldaera da, elkarteko -t-rekin, cf. ikatz + hobi > ikaztobi.
atzamar (atzamartxo ~1715: Barrutia). ■ Erdi-mendebaldeko hitza da (gehienbat bizkaieraz gorde da). Esanahi nagusiak: bizk., gip. ‘atzapar, erpe’ (Añib infernuko otso amurratuen atzamar artera), bizk. (Apaolazak ere badarabil) ‘eri, behatz’ (Mogel zetako emon euskuzan Jangoikuak amar atzak edo atzamarrak?) eta ‘atzamarkada, karramixka’ (gip., gnaf.).
atzamar-buru (Azk (bizk.)), atzamar egin (‘erpea egotzi’: Azk (gip.)), atzamarka (‘atzaparka’: Añ (bizk.); ‘atzamarkada, karramixka’: TxAgir), atzamarka egin (‘harramazkatu’: Añ (bizk.)), atzamarkada (Añ (bizk.)), atzamarkaldi (atzamarka aldi JJMogel), atzamarkatu (Azk (bizk., gip.); -maar- Izag (bizk.); dena dela jatorria, argi dago berria dela bokal bikoitza), atzamar lodi (Uriarte), atzamar-oskol (‘azkazal’: frBart), atzamartu (“rasguñar” Añ (bizk.); ‘haztatu’ Apaol), atzamartxo (‘erpe (txik.)’: Barrutia), atzamar-txoko (‘behatz-juntura’: Azk (bizk.)), jaungoikoaren atzamar (‘sasiama (landarea)’: jan- Elexp (bizk.)).
► Azkueren ustez (s.v.), atzamarrak ‘hamar hatzak’ pluraletik sortua da (cf. Mogel zetako emon euskuzan Jangoikuak amar atzak edo atzamarrak?). Badirudi Mitxelenak ere onartzen duela aukera hau, eta atzamar-etik azaltzen dituela atzapar/aztapar (1957a: 263-264, 1957b: 153).
Alabaina, hurrenkeraren eragozpena du proposamen horrek, Traskek gogoratu bezala (s.v.): izenaren aurretik doaz beti zenbatzaileak (bat eta bi salbu), eta hemengo **hatz hamar(rak) ez da gramatikala gaur egun. Eragozpen honen aurka, cf. agian Oihenarten atsotitza, 356 Oilar bat aski da oilo hamar baten, hamar gizon ez emazte baten: esanguratsua da izen moduan agertzea atsotitzeko lehendabiziko hamar (cf. ondoko hamar gizon sintagma, zenbatzaile garbi gisa).[4] Nolanahi ere, baliabide estilistikoa izan daiteke (cf. superlatiboarekin egindako hiperbatoia, OihAtsot 660 orotako gaxtoen ozpina, da arno eztitik egina, berez ozpin gaxtoena), edo hitz joko soila (oilar… oilo hamar).
Eragozpen honen bidetik, atzapar-etik azaldu beharko genuke atzamar: baliteke gurutzaketaren bat gertatu izana, hamar zenbatzailearekin berarekin.
♦ atze1 (1463: ArchDurIV (atzetik)). ■ Hego-mendebaldeko hitza, gnaf. zati bat barne;[5] inoiz orokorra izana, ik. atze2. Leku askotan azentu markatua du (atzeà).
Testuetan, lehendabiziko adibidean bezala, leku-kasuetan aurkitzen da aurrenik (ErrodZar arerioaen atzean, Lazarg geure atzean, RS iusturiaren atzean euria [denborazko balioa], ibid. atzera begira). Izen oso bezala geroago agertzen da testuetan (Larm zu nere aurre ta atze, zu nere goi eta be; ipurdia, bizkarra, popa, atzeskua [Txirrita aizak, aurriak erakusten dik / nola dantzatu atzia], etab. adieraz ditzake).
□ Ez dirudi antzinako leku-izenetan agertzen denik; balio horrekin gibel ageri da eremu osoan, eta oste mendebaldean (ik. Mitxelena 1971b: 248-250). Dena dela, Ardanatz, Aranatz eta Goiatz bezalakoetan ez da oraindik argitu zer den -atz.
● atzelari ‘pilota jokoan atzean jokatzen duena’: Azk/TEtxeb… (bizk., gip.); futbol jokorako, 1914an lekukotua (EuskEsn); ‘dantza-sokan atzean doana’: Orixe; ‘homosexual gizonezkoa’: TEtxeb.
● atzera ‘ostera, berriz’: Larm, Mogel; izond.: Mogel (nagi ta atzeria izan danak); cf. ostera, eta ing. back ‘berriz’ erabilera.
● atzetik Larm; lehenago, cf. “con Diego de Cadalso e con Machin conten e açeticon, que quiere desir por detras bueno” (ArchDurIV 1463).
● atzigar “se dice de un ganado de poca trasera” Izag (bizk.); osaeraz, atze + ihar, cf. gainigar, ik. behean atze-bikoitz eta atze-zorrotz.
● atziri ‘atze’: Azk/Izag (erronk.); atziritu Mendig; atze + -iri atzizk.
atzealde (Izt), atze-aurre (pl.; Urruz), atze-bikoitz (a.-bikotx “se dice de un ternero de gran tamaño y de amplio (litm. ‘doble’) trasero” (gip.); cf. atze-zorrotz), atzeka (Azk [atzekatxu, nakar, gozaga, gogo barik]), atzeki (Larm, Lizarg [axuriaren atzékia edo buztana]), atzeko alde (Larm, Iturr), atzekoz aurrera (RS (atzekoaz a.)), atzera-aurrera (Añib [zeure arimako atzera-aurrerak]), atzerago (Kapan [idoroko dau atzerago]), atzeraka (Kardab), atzerakoi (Etxaide [Kain erlijiño zale, phanatiku, atzerakoi (reaccionario), jainko-adoratzaille]), atzerakuntza (Mogel [lotsa ta atzerakuntza baga]), atzerapen (BurgDot), atzeratu (Lazarg [ez atzeratu pausorik]), atzesku (‘dantza-sokan atzean doana’: Larm, EAzk; cf. aurresku), atze-zorrotz (ganaduaz esana: Uztap). Cf. esku-atze, etxe-atze…
► Hitzaren jatorria hatz ‘oinatz, aztarna, arrasto’ da. Leku-kasuetan erabilita garatu zukeen esanahi berria (halakoak dira lehenik dokumentatzen diren adibideak, ik. goian), deklinabideko -e- bera hitzaren partetzat hartuz (cf. barren/barne, Armendaritz/Armendaritze, etab.).
Hipotesi honen argigarri dira hatz ‘aztarna, arrasto’-ren adibide hauek: Oih bethiere laster ari naiz zure hatzean, EtxZib lehenak zuek zarete bethi haren hatzean, Harizm lehenak zuek zarate, sehi haren hatzean [= sehi zarate haren hatzean] edo Azkuek dakarren bata bestearen atzean “el uno siguiendo las pisadas del otro” (erronk., zar.; s.v. atz); adibide horien oso hurbileko dira atze postposizioaren adibide hauek: Lazarg nola zabilzen engañadurik igui zabenaren atzean, JElizalde dabil beti gure atzean, Beriain partitu zen lagunen atzean.
atze2 (~1557: OihAtsot, baina ik. behean atzerri). ■ Hitz zabaldua. Adiera nagusiak: ‘etxekoa edo ahaidea ez dena’ (OihAtsot egik ungi behin eurei, eta gero, ahal badagik, atzei, EtxZib ahaide adiskide… hurbillekoak / …atze urrunekoak, OñatEsk persona atzien aldetik, AgirAst naiz aideak, naiz atzeak, naiz erritarrak, naiz arrotzak), ‘arrotz, ezezagun’ (Kapan piedade andia daukeenak atzeakaz bere, Xurio munduarekiñ atze bezala bizi ziren; Belap hitz atze elibatez), ‘arrotz, kanpotar’ (OihAtsot atzeak eskua latz, Lardiz emakume atzeakin adiskide izatea).
● atzerri RS (atzerrian lurra garratz, “patria extraña”), Zalgiz, OihAtsot (atzerri, otserri); atzerritar Izt; atze + (h)erri; cf. Pouv, Baratz atz-herri.
● atzetu “sortir de parenté” Pouv; ‘utzi, hautsi’: Duv (lurreko gauzei… bethikoz atzetu); ‘(adiskideak…) hoztu, arroztu’: Azk/Izeta/Izag… (bizk. [atzétuta daóz], bazt. [orai atzetu gara], lap.).
atzeko (“a veces el no pariente o interesado” Mogel; ‘arrotz, kanpotar’: Mogel [atzeko ta arrotz legez]), atzeratu (‘(adiskideak…) hoztu, arroztu’: Iturr [asi zitzaion / jendea atzeratzen]; ‘(ahaide) urrun’: Garate (gip.)), atzetasun (“extrañeza” Mogel; “absence de liens de sang” Duv). Cf. herratze.
► Hainbat zantzu bil daitezke hitzak atze1-rekin duen loturaren alde: (1) atzetu eta atzeratu eratorriek, eta atzerri-k berak, bateratsu dute atzean uztea eta urruntasuna. (2) esanguratsua da atzendu berak izan lezakeen oinarrizko ‘baztertu’ adiera, atze ‘arrotz’-ekin lot litekeena: cf. Lizarg úztea gizónak atzendurík ta atzerát bere Jangoiko Jauna, non atzerát-ek ‘bazterrean’ esanahia duen; atzendu bera atze-n-tu da osaeraz, ik. han. (3) Lekukotasun bakana izanik ere, paralelo ona izan liteke Azkuek bizk. jasotzen duen oste “extraño a la familia”, oste ‘atze’ baldin bada (han sailkatzen da OEHn), erabat berdinduko baikenituzke atze eta oste (cf. ostendu, osaeraz atzendu-ren kide betea, nahiz eta esanahiz ezberdina den); baina ez da erabat baztertu behar oste ‘tropa’ izatea, jatorri etimologiko ezberdinekoa.
Hipotesi honetan, banaketa osagarrian daude atze1 eta atze2, eta honek iradokitzen du inoiz orokorra izan dela atze, eta baita hitzaren ‘gibel’ adiera ere; honen alde, ik. halaber azken.
atzen (1731: Arzadun (atzenengo)). ■ Hego-mendebaldeko hitza (ik. atzeren, azken). Bi erabilera ditu: ‘azkeneko, hondarreko’ (Larm; Lardiz erabaki zuen atzen-ondamena bialtzea, ArreseB errian atzena nazala) eta, izen bezala, ‘bukaera’ (Mogel atzenik izango ez daben infernuba, Lardiz asieratik atzeneraño).
● atzena ‘azkenik’: AgirAst (oroi zaitez atzena…); -a artikuluaren balio adberbialarekin.
atzendari (Azk/Izag (bizk., gip., gnaf.)), atzenean (Larm, AgirAst), atzeneko (Larm, BurgDot), atzenengo (Arzadun [egin dirian pekatu guztiak atzenengo konfesinorik]), atzenerako (Lardiz [atzenerako ardoa aitu zitzaien]), atzenesku (Azk/Elexp (bizk.)), atzenik (Lardiz).
► Azken orokorraren kidea da esanahiz; formaz ere bai, baina -e hartua zukeen atze berriagoaren gainean osatu zen. Bi modutan azal liteke: (1) ordurako -e hartua zukeen atze formaren gainean eraikitako superlatiboa izan daiteke, atze + -hen;[6] (2) bestela, superlatibozko atzizkiak hasperena galdu ondorengoa ere izan liteke, atze + -en; cf. halaber aurre/aurren.
atzendu (1564: Amendux). ■ Garai guztietako Nafarroako testuetan aurkitzen da eta, Kardaberazekin hasirik, zenbait gipuzkoarrengan ere bai. Esanahi nagusia ‘ahaztu’ da; hala ere, badirudi Gipuzkoako zenbait lekukotasunetan gehiago dela ‘galdu, baztertu, itzali…’ (Kardab argia itzali edo atzendu; [Irun, 1785] medio bat… atzenzeko sakramentuak; Lardiz aien oroipena ere atzendutzera zan; Xenp begiratua illundu, / orra gustuak atzendu; Txirrita nere jakinduriya / ari da atzentzen; cf. halaber Izag AranOñ: “atzéndu naiz, quedar inútil para todo [‘zeharo gauzaeztu’]”).
atzenarazi (Mburu), atzendura (Lizarg), atzengarri (‘atzenarazten duena’: Izeta (bazt.)), atzenkor (Lizarg).
► Atze dago hitzaren oinarrian, itxura guztien arabera. Inesibo mugagabe arkaikoan dago (cf. etxen), eta partizipioetako -tu da azken osagaia; ostendu-ren kide betea da osaeraz (Mitxelena 1977b: 253; ablatiboaren aukera ere aipatzen du, inesiboaz gainera).
‘Galdu, baztertu, itzali’ izan liteke jatorrizko esanahia; atze2-ren ‘arrotz, kanpotar’ adierara hurbildu liteke horrela: hitzaren ‘baztertu, galdu’ adiera eta atzetu-ren ‘utzi’ eta ‘(adiskideak…) arroztu’ aski hurbilekoak dira. Ik. han.
‘Ahaztu’, berriz, jatorrizko esanahi horren bilakaera edo espezializazio moduko bat litzateke: ‘oroimenetik galdu, baztertu, itzali’. Azken esanahi honekin gailenduko zitzaion hitza zenbait eremutan ahantzi/ahaztu orokorragoari.
Beste hizkuntzetan erraz aurki daitezke paraleloak: cf. eslav. zah. zabyti ‘ahaztua izan’, jatorrian ‘atzean utzia izan’ (za- ‘atze’ + byti ‘izan’ osaeraz); horrekin, zuzenean erator genezake ‘atze’-tik ‘ahaztu’ euskaraz, baina ohar bedi ‘galdu’ ← ‘ahaztu’ bilakaeraren adibideak ere badirela, cf. gr. mod. χάνω ‘galdu’-ren eratorria den ξεχνάνω ‘ahaztu’. Ik. Buck s.v. forget.
Ohar bedi, bestalde, ‘ahaztu’ esanahia duten hitzen kognatua dela lat. latēre ‘ezkutuan egon’; horrela, osaerazko hurbiltasuna ez ezik esanahiarena ere badu hitzak ostendu-rekin. Cf. halaber tamil maṛa ‘ahaztu’, maṟai ‘ostendu’ (BurrEmen s.v., 4760).
atzeren (atzerain- 1562: Land; atzeren- 1653: Mikol; atzereen- 1656: Kapan (+ atzeren-)). ■ Mendebaldeko hitza (ik. atzen, azken). Atzeren soila Mogelengan aurkitzen da aurrenekoz (eztago… atzerena biarrik gogorrenetan). Aurretik ez dago atzerengo (Land atzeraingo) besterik: ‘azkeneko’ (Mikol atzerengo gino / kontentu izanik, Kapan ain atzereengo ordurako); ‘azkenik’ (Kapan atzerengo ikusi begi ze bizitza modu… daukan); Añibarrok izen moduan darabil, ‘azkenki’ adierarekin (gogarte laburrak atzerengoen ganean).
► Osaeraz, atzera + -en da, ziur asko, atzerain- eta atzereen- aldaerek iradokitzen duten bezala (cf. aurreren). Agian ez da erabat baztertzekoa *atzenen pleonastiko baten ondorengo izatea, sudurkariaren disimilazioz (edo are atze + -en, -r- epentetikoarekin).[7]
♦ atzitu (1745: Larm). ■ Erdi-mendebaldeko hitza (bizk., gip., gnaf.); batez ere gip. testuetan ageri da. Aldaera nagusiak atzitu (gip., gnaf.) eta atxitu (bizk., gip.) dira; atsitu Lardiz-engan eta Orixerengan aurkitzen da; -tu gabeko formak XIX. mendearen erdialdeaz geroztik ageri dira, batez ere neurtitzetan.
Esanahi nagusia ‘harrapatu’ da (Mburu (zaldia) atzitu edo arrapatu naiez, AgirAst ill bearraren berriak atxitzen duanean bekataria, Lardiz (eper) oiek erraz atsituta); beste esanahiak dira ‘eskuratu, erdietsi’ (Etxag illobaren koroa / ezin atziturik), ‘aukeratu’ (Añib), ‘heldu, eutsi’ (Orixe patroiak atzez estatxa atzi-ta), ‘atzipetu, engainatu’ (Orixe bere burua atzitzen), ‘atxiki’ (EArrese) eta ‘ulertu’ (Lizardi); partizipioa izenondo edo izen gisa ere erabiltzen da, ‘preso’ esanahiarekin (AgirAst atxitua dago gaiztakeriaren bidean bizi dala, Lardiz biaramonean atzeman edo atzituakin atzerako bidea artu zuen).
atzigarri (‘engainagarri’: Aierbe EuskEsn 1914 [ipui atxigarirrik… ez dasate]), atziketa (Bera; EuskEsn 1925 [iru arrai mota oen atxiketa]; atxiketan “a cogerse (juego de niños)” Azk (gip.)), atzitzaile (Añib (atx-), Lardiz [ez arraien, ezpada gizonen atzitzalle izango zera]), atzitze (Lizardi (atx-); atzitze-sari Izt [(katamotza) zerabiltela alderrietako artzaien artean atzitze-sari eske]).
► Osaeraz, atz-i-tu zatitu behar da, -i partizipio zaharraren gainean -tu berria gehituta, cf. bizk. baltzitu, utsitu, otzitu, etab. (Mitxelena 1952b: 499). Esanahiari dagokionez, ‘hatz, eri’-ren gainean osatua da hitza, eta ‘hatzarekin hartu’ du esanahi etimologikoa. Erabilera metaforikoa da ‘ulertu’, eta, ‘engainatu’ azaltzeko, pentsa daiteke norbait harrapatzen dela, engainatzen denean.
atzipe (1745: Larm). ■ Larramendiren eta Azkueren hiztegietan (azkenak bnaf. euskalki-marka ematen du), eta XIX. mendearen bukaeraz geroztiko testu batzuetan ageri da, gehienak hegoaldekoak (baina ik. atzipetsü Intxpe-gan). Esanahiak dira ‘engainu’ (Otaegi atzipe gabeko adizkidetasuna, Iraizoz gezurrezko aitorrerarik ez esan; atziperik ez egin) eta ‘lapurreta’ (Azk (bnaf.)). Cf. atzitu, atzipetu.
atzipean (Orixe [aien aztikeriz atzipean gelditzeko]), atziperia (“superchería” Larm), atzipeti (“engañoso” Larm), atzipetsu (Intxpe [natüra atzipetsü da]), atzipez (Iraizoz).
► Osaeraz, atzi + -pe. Ik. jarraian atzipetu.
atzipetu (atzipatu ~1725: Urte; atzipetu 1745: Larm). ■ Ekialdeko hitza (lap., bnaf.); XX. mendean hegoaldeko testuetan ageri da. Aldaerak dira atzipatu (lap., bnaf.) eta atzipetu (Larm eta hegoaldeko autoreak); Eguzkitzak behin atxipetu darabil.
Esanahiak dira ‘harrapatu, bereganatu’, ‘ebatsi’ (Urt nihori ontasunak atzipatzea, Azk (lap.) gero ere atzipatu dio, bear baiño merkeago, bere beia) eta ‘engainatu’ (Larm; Zink ikusmenak atzipetu nau?). Cf. atzipe.
atzipekor (“engañadizo” Larm; ‘engainari’: Garit [ludi atzipekor oni agur egiteko]), atzipetzaile (‘engainatzaile’: Larm, Iraizoz).
► Osaeraz, atzi + -pe + -tu. Eratorpeneko bilakaera erregularrekin azal daiteke atzipatu, cf. luze → luzatu, berde → berdatu, etab.
Bearn. eta gask. chipà ‘ostu’ aipatzen du jatorri moduan Corominesek (AgudTov s.v. atzipatu), afrikatuaren tx- > tz- aldaketa “por desdiminutivacion” azalduz; baina onartu beharko genuke a- aurrizki erromantzea gehitu zaiola euskaraz hitzari eta, ororen gainetik, ez dago beste adibiderik euskaraz zeinetan hitz hastapenean afrikatu lepokaria sortu den sabaikaritik.
atzipio. ■ Eskuald 1913-ko adibide batean ageri da, ‘bizkarroi’ esanahiarekin (hurak dira herriko atzipio, golüt eta bizkarroi handienak). Cf. atzipetu.
► Badirudi atzipe-ren eratorria dela, ez zuzenean atzi-rena. Bukaerari dagokionez, badirudi atzizki adierazkorren bat dela; eremu dialektalez hurbilagokoak balira, agian bizk.-gip. erlapio-rekin konparatu ahal izango zen.
atxilotu. ■ Azk-ek bizk. jasotzen du eta XX. mendeko hegoaldeko autoreek darabilte, batzuek (Orixe) atzilotu aldaeran. Esanahia ‘preso hartu, atzeman’ da (Otxol atxilloturik-edo bai’zengozen, TomAgir errizaiak… barruan zeuden guztiak atxilotu); partizipioa izenondo moduan (Lizardi enegan bazala norbait atxilotu) eta izen moduan ere ager daiteke (Zaitegi suaren eta atxilotuen bitartean). Cf. atxilo.
► Osaeraz, pentsa liteke atzi-lotu zatitu behar dela, afrikatu sabaikari adierazkorrarekin, eta bigarren osagaia lotu litzateke, besterik gabe. Esanahiaren aldetik, norbait preso hartzean atzitu eta lotzen delako azal daiteke bi partizipioen elkarketa.
atxilo. ■ Azkuek eta Izagirrek bizk. jasotzen dute, harrapaketako jolasean erabiltzen den formula gisa. Testuetan erabili izan da ‘preso’ esanahiarekin, pred. moduan (Otxol azke bixi danak eztau billatu biar atxillo ixaterik), baita izen moduan ere (Iraizoz atxillo bat askatzea Pazko-egunean). Cf. atxilotu.
atxiloaldi (Olab), atxilotegi (Olab), atxilozain (atxilozai Olab).
► Atxilotu-ri emandako etimologia onarturik, badirudi atzeranzko osaeraz azaldu behar dela atxilo: jatorrian bi hitz elkartu ziren atxi-lotu-tik, -tu soila bereizi da, partizipioaren marka gisa, eta hortik sortua dateke atxilo.
♦ azpi (1454 b.l.: MLastur). ■ Hitz orokorra. Aspi aldaera, txistukarien neutralizazio orokorra gertatu den hizkeretan ez ezik, baliteke erronk. ere erabili izana (Arak), baina azpi dakarte beste guztiek (Mendigatxa, Azkue, Izagirre).
Adiera nagusia ‘behe, beheko alde’ da, gehienbat leku-atzizkiekin (MLastur azpian lur otza, Etxep iuie iauna iraturik egonen da gainetik, / irestera aphaindurik ifernuia azpitik, Leiz zeruaren azpiko kreatura ororen artean, Lazarg arbore fresko batzuen azpian), baina kasu hauetatik kanpora ere bai (Pouv “azpia, le dessous”, Duv (harri) hekien azpia ez da behinere ez idor, ez tinko); maiz hitz-elkarketan, bigarren osagai gisa, agertzen da (MDass mihi azpia, Mogel oiñazpijak).
‘Izter’ esanahia aurkitzen da, eta baita ‘iztaloki’, ‘ipurdi’, ‘izterki, urdaiazpi’ eta ‘hanka’ ere (Tartas usikitera… zangotik, azpitik, burutik, Lizarg ukituas bere erias azpian, AstoL zikiro gizen baten azpi on batekin, Mendig bai, ekun banuntu azpiak yirien gisa; baina ni ez naiteken brinka). Cf. azpi-giltza, azpi-hezur, azpigun, azpitiko, azpizun, etab.
‘Abere-etzauntza’ esanahiarekin ere erabiltzen da (Goihetxe, Uriarte, Duv, Soroa…).
Elkartuetan maiz bigarren osagai gisa agertzen da (besazpi, etxe-azpi, hanka-azpi, leiho-azpi, mahai-azpi, oihan-azpi, etab.).
□ Toponimian ez da usu agertzen, cf. -be zaharragoa, eta Azpiolea, Azpiazu eta bestetan haizpe egon daitekeela dio Mitxelenak (1971b: 247, 19733: 64). Hauxe da aurkitu dugun lekukotasunik zaharrena: Usurdayn-azpia (ArchAzkoit 1458). Bestela, cf. Araban Justiçiaazpia (ArchSalvatIV 1509), Azpicoçumarra (ArchSalvatIV 1516), término dicho Ormazoqueohazpia (ArchBergIII 1510; Aguraingoa), Guereñubideazpia (TopAlav 1591), Berbatibiazpia (TopAlav xvi. m.), Mugaandiazpia (TopAlav 1604), etab.; Gipuzkoan, Heraringoicoa y azpicoa (ArchOiarII 1512; baliteke geroagokoa izatea); Nafarroan, Iruñerriko Guruche juri azpia (AnsoTop 1651), Dorre mendi azpia (GalarTop 1651), etab. Ik. behean azpiola.
● azpiegatz (pl.) ‘hatz-behatzak’: Azk (bnaf.); bigarren osagaian hegatz ‘hegal’, cf. hatz-behatzak, balio berarekin.
● azpierre “hierba que está a punto para que sea segada” Aspiroz (gnaf.); azpia “errea” duelako edo.
● azpikotzatu “soumettre” Harrt; azpiko + -tzat + -tu.
● azpiola burdinola mota bat da, cf. “ferrería de las que llaman en bascuençe azpiola” (AbelZab 1509), errotari hernaniar baten lekukotzan.
● azpiratu ‘garaitu, menperatu’: EtxZib; (gen.-en ondoan) Leiz (munduko elementén azpiratuak ginén); genitiboa pasiboetako agentea markatzeko erabili da, hizk. erromantzeen eredura, itxuraz.
azpi-haize (‘mendebal-haize’: Harr), azpia jo (‘lur jo’: ArreseB), azpiak jan (‘lurra azpitik kendu’: Azk (bizk., gip.); ‘marmar egin’: Azk (bizk., gip.)), azpialde (Hbarren), azpian eduki (‘menperatu’: Ax), azpiharri (“solera del molino” Arak (gnaf.)), azpi-erdi (“medias suelas” Azk (bizk.)), azpigai (‘azpigarri’: Azk/Izag (bizk., gip.)), azpigarri (‘abere-etzauntza egiteko gaia’: Azk (bizk., gip.)), azpijan (‘lurra azpitik kendu’, ‘marmar egin’: Azk/Garbizu (bizk., gip., gnaf.); ‘azpitik kendutakoa’: Izag (bizk.); ‘azpikeria’: TEtxeb/Izag/Inza (bizk., gnaf.); ‘traidore’: Aierbe), azpijanean (‘azpilan egiten’: TEtxeb (bizk.)), azpijoko (HiriartU [etzaio behinere laket izan azpijokoa, ez maltzurkeria]), azpikeria (“trampa, engaño” Azk (bizk.)), azpiki (‘urdaiazpi, urdaiazpiki’: Hbarren), azpiko (‘menpeko, jopu’: Leiz; “aforro” Larm), azpikoa gain (“lo de abajo arriba” Larm), azpiko alde (KuartPhel), azpikotasun (‘menpekotasun’: Pouv), azpikotu (“aforrar” Larm; ‘menperatu’: Duv), azpikoz gain (Azk (bnaf.)), azpikoz gainera (Azk), azpikoz goiti (Barb [herri osoak azpikoz goiti eman]), azpikoz gora (azpikoaz gora Harand), azpilan (‘azpikeria’: Etxaide), azpipe (‘isilean’: Manzis; ‘azpitik (soinua)’: Etxaniz), azpiraketa (‘lurreratzeko borroka’: Izt [besteak … indar leian, burruka, azpiraketan]), azpirarazi (“attenuare facere” Urte), azpirat eman (‘garaitu’: Hbarren), azpisuge (‘traidore’: Azk (bizk.)), azpitik (‘isilean’: Pouv [azpitik bazabiltza zerbait zuretzat bilha]), azpitik atxiki (‘menperatu’: Duh), azpitik eduki (‘menperatu’: Leiz), azpitik goiti (‘behetik gora’: Duv), azpitik gora (Materra), azpitiko1 (‘isileko’: Pouv [azpitiko irri guzia]; ‘luhartz’: ArreseB; ‘menpeko, jopu’: Azk (bizk.)), azpitik utzi (‘garaitu’: Bilintx), azpitu (‘garaitu, menperatu’: Añib), azpiz (‘isilean’: JEtxep), azpizapo (“malicioso” azpisapo Añib (bizk., gip., gnaf.); azpizapo Azk (bizk.)), azpiz azpi (“terre à terre” Harr), azpiz gain (FedProp 1880), azpiz goiti (Barb), azpiz gora (Atheka), azpiziri (“cuñas que las aprietan por abajo” Azk (bizk.)), azpizunbil (<azpizumbilles> 1814 (gip.)), azpizuri (hainbat txoriren izena: Azk (bizk.); azpixuri Azk (gip., bazt., lap., bnaf.); azpitxuri Iribarren (gnaf.)). Cf. aldazpi, gain-azpi.
(‘izter’, ‘hanka’ esanahiekin lotuak):
● azpigun “riñones” aspigun Larm; “nalga” azpigun Azk (bizk.); “cadera” Azk (bizk.); baliteke hun/gun izatea bigarren osagaia; ik. azpitiko2.
● azpimamula ‘izter’: Bonap (erronk.); mamula ‘haragitsu’ da bigarren osagaia, cf. Luzaideko eri/zango mamola.
● azpin “solomo” Arak (gnaf.); ez dago argi nola azaldu behar den -n, beharbada *azpi-huin batetik? Cf. hun/gun-en Land uñ aldaera; zail da esaten hitzaren adibide izan daitekeen Garçía Azpin (PeajCarc 1357).
● azpitroila “grosse cuisse” Harr; azpitrola GureAlm 1957; badirudi troila ‘polea’ dagoela, bilakaera semantiko bereziren batekin, cf. gask. troulh ‘prentsa’; hari lotua dakar Palayk ‘tripotx, sabel’ adiera: “dans la langue verte, une bedaine est appelée troulh à m…”.
● azpizorri “glándulas de la ingle” Azk (bnaf.); izorri ‘guruin’ da bigarren osagaia; ik. azpigorri.
azpiak hautsi (‘nekatu’: a. autse Azk (erronk.)), azpi-hezur (‘mokor-hezur’: Azk (lap., bnaf., zub.)), azpi-giltza (‘iztaloki’: Bonap/Azk (zub., zar., erronk.)), azpigorri (“glándulas, bubones en el sobaco, ingle” Azk (bnaf.); -gorri dagoela dirudi, baina cf. azpizorri), azpitiko2 (‘urdaiazpiko’: Azk (bizk.); ik. behean azpi ‘izter, hanka’-ri buruz), azpitxo (txik. “cluniculus” Urte), azpixko (txik. ‘iztertxo’: Azk (erronk.)), azpixoko (“ingle” Azk (erronk.)).
► Hatz-en gainean osatua, -be egon daiteke bigarren osagai gisa, Uhlenbecken ustez (1949b: 106; atze-tik abiatzen da bera); *hazpe-tik azpi-rakoa forma mugatutik azaltzen du, *azpea > azpia → mugag. azpi. Alabaina, eragozpen larria du proposamen horrek, izan ere ez baitago gertakari horren beste adibiderik. Formaren aldetik, egokiagoa da -bi ikustea bigarren osagaian, besterik gabe, ik. ibi eta zubi.
Esanahiari dagokionez, sekundarioak dira ‘izter’, ‘hanka’; esanahi horiek, bestalde, gehienbat erdi-ekialdean agertzen dira, baina bizkaierazkoak dira azpitiko, azpigun.
azpizun (~1665: Oih <aspiçun>). ■ Erdi-ekialdeko hitza. Azpizun aldaera da zabalduena (gip., gnaf., bazt., lap., bnaf.) eta hiztegigile gehienek (Oih, Larm, Duv, Harr…) dakartena; honez gainera, badaude azpizuin (Azk (gip., lap.)), azpixun (Izeta (bazt.)), aspixun (ErIruk (gnaf.)), axpixun (FedProp), expixun (Satr (bnaf.)), azpizin (Azk (gip.)), axpixin (Satr (gnaf.)) eta azpizain (Azk (bnaf.)). Esanahia ‘solomo’ da; “bajo vientre” adierarekin jasotzen du Barandiaranek (lap.).
► Formaren aldetik, ez legoke arazorik zuin egon dadin bigarren osagai moduan, baina lotura ez da argia esanahiari dagokionez. Zain-ekin gurutzatu da, beharbada, bnaf. azpizain.
♦ aztarren (~1800: OñatEsk). ■ Erdi-mendebaldeko hitza (bizk., gip.). Aldaerak dira aztarren/astarren (bizk., gip.), azterren/asterren (bizk.) eta aztarran/astarran (bizk., gip.). Esanahi nagusia ‘hondar, arrasto’ da (TxAgir kristinauen asterrenik gure mendietan gelditu eztedin, ZArana (antxiñako euskeraren) aztarrenok iñoiz agertuko al dira!). ‘Azterketa’ adiera ere aurkitzen da zenbait idazlerengan (Mogel kristinaubak egiten daben bere bijotzaren azterren edo billakuntza kontuzko bat).
aztarrena(k) hartu (‘aztertu’: Kkiño), aztarrena(k) atera (‘aztertu’: Mogel [zu bialdu biar zendukeez basuen azterrenak ateraten]), aztarrenatu (‘aztertu’: Orixe (gip.)).
► Osaeraz, hatz + barren. Eragozpen moduan ikus liteke **hazparren-ik ez izatea (cf. Erdi Aroko Ahezbarrene, gaur Hazparren/Hazparne; ik. haitz); baina baliteke -t- gailendu izana elkartuetako kontsonante gisa, bigarren osagaiko herskariaren ahoskagunea gorabehera. Horren adibide izan litezke sator eta gazta, hurrenez hurren sagu (sat-) + gor eta gatz (gazt-) + *bane baldin badira (ik. eztabaida hitz horietan). Asimilazioz azaltzen dira azterren/aztarran (< aztarren); ohar bedi ez dagoela **azterna-rik (ik. jarraian), eta honek ere jatorrizko a-a-e bokalismoaren alde egiten du.
Esanahiari dagokionez, cf. hatz-en ‘aztarna’ adiera; ‘azterketa’-rako, ik. behean azterka, aztertu, etab.
aztarna (1745: Larm). ■ Gip. eta gnaf. hitza. Esanahia ‘hondar, arrasto’ (Larm batere (herejia) aien aztarnarik geratu gabe lur-gañean) edo ‘zantzu’ da (Lardiz Jainkoak Salomoni itz oiek esan eta bereala asi ziran beteko ziranen aztarnak).
aztarnatu (“indiciar” Larm).
► Mitxelenak berak barren eta barna dauden harreman berean ikusten ditu aztarren eta aztarna, hauen bigarren osagaia zein den argi ez badu ere (FHV 165). Hitz honetan, beraz, hatz + barna izan dezakegu edo, bestela, aztarrena mugatutik abiatuta sinkopaz izango genuke aztarna.
♦ aztertu (~1800: Añib (bizk.); ik. aztartegi, aztarkada, eta batez ere azterri- eta aztarrika). ■ Bizk. eta gip. hitza. Aldaera nagusiak dira aztertu (bizk., gip.), eta aztartu (Gipbizk., gip.); Azkuek gainera aztortu jaso zuen Arratian.
Oinarrizko esanahia ‘aztarrikatu, induska ibili’ da; honez gainera, ‘ikertu, arakatu’ (Mogel bere konzienzija egunian bein aztertu) eta ‘astindu’ (aztartu TEtxeb (bizk.)) agertzen dira. Izen moduan ere erabilia izan da, ‘azterketa’ eta ‘astinaldi’ esanahiekin.
● aztarkada “revolcadura, revuelco” Larm; esanahirako, ik. aztartegi, eta aztarrika; formari dagokionez, -kada da atzizkia (ik. Morf §15, §102); ez da ezinezkoa azterka-ren gainean osatua izatea, -ada gehituta, baina beranduago dokumentatzen da eratorri hau baino.
● aztarrondo “fundamento, raíz” Azk; Plentzian jasotako hitza, azterketan ibilita landare-zuhaitzen sustraiak agertzen direlako edo.
● aztartegi “revolcadero” Larm; cf. aztarrika-ren ‘iraulka’ adiera, eta ik. behean bokalaren -er- > -ar- irekitzerako.
azterketa (‘ikerketa’: Mogel [korputz illaren azterketan]; ‘aztarrika aritze’: Azk (bizk.)), azterlari (Mogel [txaarri-azterlari, edo len zeuk esan dozun legez, anatomiko ona]), aztertari (“scrutateur” Duv (gip.)), aztertzaile (‘ikertzaile’: aztertzale EuskEsn 1911; aztertzaille Orixe), aztertze (‘ikerketa’: astertze Azk (gip.)).
► Hatz dago hitzaren lehen osagaian. Bigarren osagaiari dagokionez, berriz, ez dirudi laster eta bazter hitzetan jorratutako bidetik jo behar denik, eta egokiago da, RS-ko azterri- aintzat harturik, -berri ikustea (-zb- > -zt- bilakaeraz ik. goian aztarren); cf. orobat aztarrika. *Azterritu > aztertu aldaketa proposatu beharra dago (cf. Etxep haritu, orok. hartu, bizk. baltzitu, utsitu, etab.).
Esanahiari dagokionez, hatz-en ‘eri’ zein ‘arrasto’ esanahietatik abia gaitezke: lehen aukeran, ‘(lurra) hatzez berritu’ moduko zerbait ulertu beharra dago, hitzetik kanpo dagoelarik objektua; ‘arrasto’-tik abiatuta, berriz, ‘arrasto berritu’ ikusi beharko genuke esanahi etimologiko gisa, pentsaturik abereak azterka ari direnean behin eta berriro berritzen dutela lurrean eginiko arrastoa. Ageri denez, ‘induska ibili’ da jatorrizko esanahia, eta horren zabaltzez azaltzen da ‘ikertu, arakatu’, eta orobat ‘astindu’, lurrean aztarrika ibiltzean harrotu eta astintzen baita lurra bera.
Asimilazioz azaltzen da aztartu, edo dardarkari aurreko irekitzez (cf. bazter/baztar, maizter/maiztar, etab.; FHV 62).
azterka (aztarka 1890: Apaol; azterka 1900: ArreseB). ■ Bizk. eta gip. hitza. Aldaerak: azterka/asterka, aztarka/astarka, aztraka/astraka. Esanahiak dira ‘induska, aztarrika’ (ArreseB euren erpatxoakaz azterka edurtzan), ‘ikerka’ (TxAgir buru ta biotzean beti azterka) eta ‘indarka, ahaleginak eginez’ (astarka Izag (bizk.)). Izen moduan ere aurkitzen da, ‘aztarrika aritze’ eta ‘indarraldi’ esanahiekin.
azterka batean (‘presaz’: Elexp (bizk.)), azterka egin (‘ahaleginak egin’: astarka e. Izag (bizk.)), azterkatu (‘ikertu’: Bera).
► Badirudi aztertu-tik azter sortu dela, eta honen gainean osatua dela azterka. Bestela, azterrika-ren aldaeratzat jo daiteke. Dardarkariaren metatesia dugu aztraka aldaeran, cf. ostro < orsto (ik. hosto).
azterri-. ■ RS-n agertzen da, azterrieta- forman (azterrietan dago ta burrustuko jat “está escarbando y acometer se me ha”), beharbada aditz-izena. Honez gainera, Mogelek azterri badarabil, izen moduan, ‘azterketa’ esanahiarekin (mediko batek zenbat azterri egiten ez ditu gaitza ezagutzeko?).
□ Zaila da hitzaren adibidetzat hartzen Sancho de Haçterria (AGNRealIII 1312); herri-rekin ote du zerikusia? Bestalde, bazter hitzaren adibidetzat jo ditugu Iohan Yuannes d’Açterrica (ArchLeqI 1374) eta Martin Miguelez de Azterrica (ArchBizkI 1392), ik. han.
► Aditzaren aldaera honen antzinatasunak egiten du hatz + berri osaeraren alde; orobat salatzen du aztarrika-ren bokalismoaren berritasuna (ik. jarraian).
aztarrika (aztarriaka 1745: Larm; aztarrika 1847: Izt). ■ Gip. eta gnaf. hitza; XX. mendeko bizkaierazko idazleren batek ere erabiltzen du (azterrika aldaeran). Aztarriaka aldaera Larramendiren hiztegian ez ezik, Lardiz-engan ere agertzen da.
Esanahiak dira, aditzondo moduan, ‘iraulka’ (Lardiz deabrua asi zitzaion lurrera botaka eta, bitsa zeriola, aztarriaka zebillen) eta ‘azterka, induska’ (TomAgir ollo batzuk zebiltzan aztarrika).
Izen moduan, ‘indarraldi, ahalegin’ (Izt gizon andi usteko askok egin izan dituzten azka, puzka, ixarre ta aztarrika guztiak) eta ‘azterka aritze’ (Aspiroz (gnaf.)) aurkitzen dira.
● aztakarra- Azkuek aztakarraka eta aztakarratu dakartza (zar.), ‘induska’ eta ‘azterkatu, aztarrika ibili’ esanahiekin; azkena Izagirrek ere jasotzen du (erronk.); ez badu berezko osaeraren bat, pentsa daiteke aztarrikatu-ren aldaera dela, bokalen erabateko asimilazioarekin a-a-i-a- > a-a-a-a- eta kontsonanteen metatesiarekin.
aztarrikan (“escarbando” azterrikan Izag (gip.)), aztarrikatu (Orixe [moxalek isats luzea… iñarrosten dite ta lurra aztarrikatzen]).
► Hatz + berri osaeraren berri ematen du forma -i-dun honek (cf. RS-ko azterrietan), zeinari -ka atzizkia gehitu zaion. Ez dago argi nola azaldu behar den aztarriaka, eta, izatekotan, badirudi aztarria mugatu baten gainean osatu dela.
♦ behatz (1235: NavOccit [don Paschal Beatça]). ■ Hitz orokorra. Biatz eta bietz formak hegoaldekoak dira: biatz XVIII. mendean hasten da agertzen (UtergDot), eta bietz XX.ean.
Erdi Aroko Nafarroako dokumentuetan izan dezakeen ‘erpuru’ esanahia ekialdean agertzen da historikoki ere (gnaf. zati bat, bnaf., zub., Pirinioetako euskalkiak; eri-behatz moduan ere bai; FElizalde eskuieko beatza lenbiziko eriareki gurutzaturik, Lizarg leník eri-beátza, geró urbiléna). Gip. eta gnaf. eremuan ‘eri’ da orokorrean (Beriain eskuieko beatz andias, OArin bost beatz eskuieko oetan). ‘Azazkal’ eta ‘atzapar’ moduan lapurteraz ageri da gehienbat (EtxZib haztoreak xoria / behatzez altxatzen baitu).[8] ‘Oineko eri’ da bizkaieraz (Añib bururik eta beatzetara).
□ Ez dakigu ziur Çuzterbeaça (ColIrach ~1222) leku-izena hitzaren adibide den. Izengoiti moduan Nafarroako agirietan aurkitu dugu: don Pascal Beatça (NavOccit 1239; ik. halaber goian lehen lekukotasuna), don Pere Beatça (ArchPampI 1266), etab.; ‘erpuru’ esanahia du horietan, ziur asko, Johan Polgar (SJuan 1288) erromantzezko kideak iradokitzen duen bezala.[9]
● behatzarri ‘behaztopa-harri’: Azk (bizk.); ‘behaztopa’: “bietz arridxe, mal encuentro; tropiezo que produzca algún mal” Ortuzar.
behatz-azal (Pouv; beatzal Larm, Iturr [beatzala, ezurra, adarra (Ur apatxa, Dv azkazala)]), behazkatu (‘hazkatu’: Arrue [ikutu eta beazkatu zitzan]). Cf. eri-behatz, hatz-behatz.
► Hitzaren bigarren osagaia hatz da; lehen osagaia behe dela pentsa daiteke, edo be hutsa; zaila da beste zerbait dela argudiatzea (ber? bere edutezkoa? Ik. begi). Ez dakigu zubererazko azentu oxitonoa (Larrasket éhi behátz) berreraiketarako datu esanguratsua den; orobat Maisterrek darabilen berhaztapogü (ik. behaztopa), ustekabeko -r- horrekin.
Lehen osagaia be/behe dela onartzen bada jatorrizko esanahia ‘beheko hatz’, ‘oineko eri’ dela pentsa daiteke, bizkaieraz gorde dena: mendebaldekoa da halaber hatz-en ‘eskuko eri’ esanahia (ik. hatz, bere jatorrizko esanahiaren gaineko eztabaidarako), eta uste izateko da horri kontrajartzen zaion behatz-ena bertan gordeko zela hobekien; bestalde, behaztopa-ren esanahia eta hedadura ere alde leudeke (ik. han), hitzen arteko lotura segurua ez bada ere. Jatorrizko esanahia ‘oineko eri’ balitz, hitzaren gainerako adierak bertatik abiaturiko hedatze eta orokortze desberdinen bidez azaldu beharko lirateke; bestalde, badirudi espezializazioz azaldu behar dela lehenik dokumentatzen den ‘erpuru’ esanahia.
Badirudi eri-behatz bezalako elkartzeetan hitza izenondo moduan edo agertzen dela; cf. eri potots, eri potzor, eri pulgare; cf. halaber lat. pollicaris digitus (FEW 9, 134b).
behaztopa (-tope 1571: Leiz). ■ Hitz zabaldua ekialdean; mendebaldeko autoreen artean, XX. mendea baino lehen, Kardaberaz, Mendiburu, Añibarro eta Uriartegan aurkitzen da. Hitzaren bigarren osagaiari dagokionez, -topa-z gainera, -tope, -topo, -tapo, -tapa eta -tupa ere aurkitzen dira.
Adiera nagusiak: ‘estropezu’ (Leiz skandaloa, erran nahi da trebukamendua edo behaztopea, nehor bidean edo zerbait berze gauzatan trebukatzen baliz bezala, EtxSar bathere traburik, behaztoparik eta motheldurarik gabe; ‘bekaturako bide’: Ax anhitz kasu, behatztopa eta peril), ‘oztopo, eragozpen’ (Mburu zuen bideko beaztopak edo eror-tokiak).
● behaztopa-harri Ax (zenbait trabu edo behaztopa-harri); cf. Leiz behaztopagarriko harri.
behaztopabide (Duv), behaztopagailu (Duv), behaztopagarri (Leiz [behaztopagarririk batre… zuen anaieri ezar eztezozuen]), behaztopagu (Maister [berhaztapogü handienak emaiten deizkien biziuen kuntre]), behaztopagune (Harand [behaztopaguneko eta trebekuko harri bat]), behaztopaka (Mburu [behatztopaka edo erorka]), behaztopamendu (Leiz [behaztopamendutako harri]), behaztopaño (JEtxep), behaztopatu (Leiz).
► Osaerari dagokionez, atzeranzko osaeraz azal daitezke, behatz + topatu aditzetik, behaztopa (> behaztapa, asimilazioz, cf. behaztapatu) eta behaztope aldaerak (cf. epatu → epe). Behaztopo aldaera, berriz, behatz + (az)topo analiza daiteke, besterik gabe (ik. aztapo/oztopo); osaera honen konparagai esanguratsua da bizk. beatzarri ‘behaztopa’ (ik. behatz). Harrieten behaztapo berak dakarren aztapo-ren oihartzunez azal daiteke.
Ageri denez, jatorrizko ‘oineko eri’ adieran dago behatz, estropezu oin-zangoekin egiten baita eskuarki; cf. jad. Harriet: “behaztopa dérive de behatza, doigt et pied, au sens biscayen, pris sans doute de topatzea (‘topar’ esp., heurter)”.
! behazun (1571: Leiz; cf. Land betuna “hiel”, beharbada hutsa). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., lap., bnaf.). Aldaerak dira be(h)azun (gip., gnaf., lap., bnaf.), biazun (bizk., gip., gnaf.), behazuñ (Haranb), behazuma (lap.), berazun (Elizdo), beaztun (bizk.; cf. behaztü Egiat), beastun (bizk.; Mikol), biaztun (bizk.), biastun (bizk.), bieztun (bizk.), beraztun (bizk.), bidaxun (Harr (zub.)), biotzun (gip.), biozdun (bizk.) eta miaztun (bizk.).
Esanahi zabalduena ‘gibelmin’ da (Leiz eman ziezoten binagre edatera behazunarekin nahastekaturik), lehen testuetatik oso ohikoa irudizko zentzuan (Leiz behazun guzizko karminean eta inikitatezko estekailluan aizela). ‘Behazun-zisku’ ere bada (MDass har ezazue idiaren behazun bat). Hormetako hezetasunaz ere esaten da (Satr (gnaf.)). Ik. kedar.
behazun-belar (Urte), behazundu (Urte, BMogel; beazt- Larm), behazundun (Urte), behazun egin (“amare solere” Urte), behazunki (Urte), behazuntsu (“biliosus” Urte).
► Hitz honetan ere, gorputz ataletan ikusi nahi duen b(e)- aurrizkia dagoela uste du Uhlenbeckek (1949b: 109). Ideia honen kritikarako, ik. begi.
Gure ustez, -tun duten bizkaierazko aldaerak aintzat harturik, behatz-en eratorri soiltzat har daiteke, behatz + -dun. Herskaririk ez duten aldaerei dagokienez, -zt- > -z- bilakaera dagoela pentsatu beharko dugu, cf. guzti/guzi, gaizto/gaizo (FHV 349). Bakanegia da Egiategiren behaztü, ekialdeko arkaismo bat ikusteko bertan, eta Larramendiren behaztun-etik hartua izan daiteke.
Giza-organoaren itxura halakoxea delako, erpuruaren antza duelako, hartuko zuen izena organoak, erabilera metaforikoan. Hipotesi honetan, beraz, ‘behazun-zisku’ da jatorrizko esanahia, eta metonimiaz dukegu ‘gibelmin’.
Behazuma aldaerarako, cf. zunhar > zumar, etab. (FHV 292); badirudi bihotz-ekin gurutzatu dela biotzun eta biozdun aldaeretan. Herskari hiatikoa dukegu bidaxun-en, eta txistukariaren sabaikaritze adierazkorra; baliteke adierazkortasun horregatik beragatik azaldu behar izatea behazuñ-en sudurkari sabaikaria.
♦♦ hazi (~1496: RS, baina cf. azkar). ■ Hitz orokorra. Aditz eta izen gisa ageri da; iparraldean hasperena orokorra da, baina izenak ez du hasperenik zubereraz eta bnaf. zati batean. Atzi frai Bartolomegan ageri da bai aditz eta bai izen moduan, azi ugariagoarekin batera; XVII. mendeko gnaf. testu batean ere ageri da atzi aditza, azi-rekin batean. Hatze aditz-izena Leizarraga eta Tartasengan ageri da (Leiz hazitze izen gisa: cf. behean hazitzez hatzen); Lazarragak azaiketa- darabil; azite bizk. batzuek; gainerakoan (h)azitze eta gehienbat (h)azte aurkitzen dira.
Aditzak erabilera iragankorra eta iragangaitza ditu. Iragankor moduan bi adiera bereiz daitezke nagusiki: ‘zaindu, mantendu, elikatu, handitu’ (RS az ezak erroia, Etxep sorthu eta hil ginate, hark (emaztiak) haz ezpaginitza, Leiz gure gorputzén hatzeko… gure arimén spiritualki hatzeko, ibid. hazi… ukhan dute bere speranzá, Gaszar gure arimen hazteko, Añib su ori azi ta eukiteko, Gerriko konfianza… azi eta geitu) eta ‘hezi, irakatsi’ (Leiz haurrak irakasten eta hatzen dituztela hire laudoriotan eta ohoretan, NafGut zein ongi azi geninduen gure amak, Arzadun semeak zerurako aziteko); iragangaitz moduan ‘handitu’ da gehienbat (Leiz Iainkoaren hazitzez hatzen baita, RS ila usteldu ta zurtza azi, Ax hazten eta handitzen garenean, Mogel baserrijan azi zariala), eta orobat da ‘elikatu, mantendu’ ere (Ax pozoiñez haz ditekeiela eta mantena).
Izenari dagokionez, esanahi ohikoenaz gainera (OihAtsot aziti bihia, Etxep hazi erein gaberik, Lazarg zugan ereingo dan / ene azia), badu ‘etorki, leinu’ adiera (Leiz Dabid-en hazitik, EtxZib o Adamen hazi kalte / handian eroria) eta orobat ‘sorburu’ ere (Argaiñ doloreen haziak, FedProp 1881 bildua ginduen sukhar gaixtoaren hazia).
Elkartuetako lehenbiziko osagai moduan, ohikoa da ahaidetasun izenekin. Cf. ugatz.
● azatz Azk (bizk.); non erein den jakiteko utzitako adartxoak edo seinaleak, eta ‘ildo’ esanahiarekin ere ageri da. Osaeraz, hazi + hatz, zeinetan hatz-ek ‘arrasto, lorratz’ esanahia duen.
● hazaita EtxZib; erronk. iraun du, Azkueren arabera. / hazama Ax (unhidea eta haz-ama); cf. ugazaita, ugazama.
● hazikuren Azk/TEtxeb (bizk.); az(i)kuren Azk/Izeta (bazt.; “promete lozanía o va creciendo lozano” Gorosurreta); bigarren osagaia guren ‘guruin’ da, segur aski, familia ilunekoa.
● hazil Leiz; haz(i) + hil; ik. behean azaro.
● hazizurri “papera” Larm Supl; RS 546-tik hartua, dirudienez, nahiz Oihenartek azcurriac kopiatu.
● hazkor “graine de lin avec le bouton” Pouv; “crecedero, propenso a crecer” Azkue (adiera zabaldua); cf. Harr: “qui a de la propension, de la facilité à s’enfler de vanité, d’orgueil”; cf. behean azkor; cf. orobat zub. argi azkorrian (‘egunsentian’) etab., non (h)azkor egon baitaiteke, nahiz usu mugagabearentzat -korri eman izan den hiztegietan, ez baita baztertzekoa ere.
● hazkurri RS; hazkürre dago Belap-engan, eta hazkurru/hazkürrü beste zenbait autoregan; asimilazioz edo -ia mugatutik atereak izan daitezke; ez dago argi zer den -kurri.
● hazmendu ‘hazkurri’: EtxZib (iguzu hazmendua); cf. aztura, berez sinonimoa den atzizkiarekin, baina esanahiaren espezializazioarekin.
● hazta2 ‘aztura, ohitura’: Pouv (San Augustinen azta gaixtoen kontra); ez dago argi nondik norakoa izan den hitzaren osaera, ez dirudi haztatu ‘pisatu’ aditzetik erator daitekeenik, ik. hazta1 ‘pisu’.
hazanaia (Harand), hazarreba (Urte), hazaur (Urte (hazháur)), hazbide (EtxSar [hekien (umen) naturalezari edo hazbideari]), hazgai (Duv), hazi-ereile (Leiz [hazi ereillearen konparazionea]), hazgarbatu (Pouv), hazgarri (‘hazkurri’: Harrt, TBLap; ‘legamia’: azk- Larm, Mogel), haziera (Larm, Kardab), hazi-ereile (Pouv), hazika (“semaille” Duv; OihAtsot [buhurriak auzikan, kortelariak azikan]), hazikurentxo (Azk/Bouda/Izag… (gip.)), hazita(ra)ko (Añib), hazitegi (BMogel), hazitoki (Izt), hazitxo (Mogel [azitxu eginda edo biar bada zaartuta]; Arrue [azitxo batzuek zabaldurik]), hazkari (Ax [haurra xarra, zakartsua eta hazkari gaitza denean]; cf. Oih “hazkari gaitza, nourrisson qui réussit mal”, Lhande “porc que l’on engraisse à la maisson” [< hatz + -hari]), hazkuntza (‘ohitura, aztura, heziera’: EtxZib; ‘mantenu, hazkurri’: EtxZib), azkura (“crecimiento, promesa de crecer. Ze azkura oneko miga den!, cuán bien formada está la ternera!” Azk (bnaf.)), hazle (EtxZib [aita hatzaillea]), hazleku (Ax [gutizia desordenatuen hazlekhua da eta mindegia]), hazte (Leiz [gure izate eta hazitze spiritual guzia]). Cf. belar-hazi, galazi, gazte-hazi, linazi, su-hazi…
► Osaeraz *haz + -i partizipio marka dela pentsatu behar da; cf. bitz/bizi, gatz/gazi, etab. (FHV 289). Aditzaren ‘hazi, handitu’ adiera eta izenaren ‘landareen… hazi, hots, haztekoa’ adiera lotzeko, gogoan har litezke jan partizipioak izan ditzakeen bi erabilerak, ‘jan, ahoratu’ eta ‘janari, hots, jatekoa’.
Bestalde, lehen osagaia hatz ‘aztarna, arrasto’-rekin lot liteke esanahiaren aldetik ere, hitz horrek dituen ‘leinu, arraza’ adierak gogoan hartuta; ik. goian hitzaren (izenaren) ‘etorki, leinu’ adiera, esanahion hurbiltasunaren adierazgarri. Honen alde, cf. got. manasēþs ‘giza-arraza’ (“mankind” jatorrizkoan) hitzeko -sēþs, zeina ‘hazi (“seed” jatorrizkoan)’ esanahia duten hitzen kognatua den (‘giza-hazia’ etimologikoki, funtsean), edo, argiago, pers. mod. tuxm, ‘hazi (“seed” jatorrizkoan)’ zein ‘arraza’ esanahiak dituena (Buck s.v. sow; seed).
Hitzak (izenak) zub. eta bnaf. parte batean hasperenik ez izatea agian elkartuetako bigarren osagai gisa ohikoa izatearen ondorio da.
azaro (1501: IruñEgut). ■ Hitz zabaldua; bizkaieraz ez da ia erabiltzen hilabete izen gisa (cf. zemendi). Ik. goian hazil. Egiategi eta Laphitzengan aurkitzen da hasierako hasperenarekin. Urtearen hamaikagarren hilabetea izendatzen du nagusiki (Belap azaroko lehen igantian, Izt azaroko illa); gnaf. eta Pirinioetako euskalkietako zenbait puntutan urriko hila izendatzen du (Bonap, Azk…); Zaraitzun ‘udazken’ balioarekin jaso izan da (Bonap). Ereitearekin zerikusia duten erabilerak ere aurkitzen dira (Larm ereille gaistoetan dago azaro txarra, AgirAst (garia) azaroko prezioan ematea, Lizarg azároa óngi egin náies, Mogel lur ondo gijau ta azaro onekua). Larm Supl (RS-tik?) eta Añibarrogan ‘ihintz’ balioarekin dator; ‘(lurrarentzat on den) euri’ adiera ere badu bizkaieraz.
► Osaeraz haz(i) + aro da; hasperenaren galera orokorra hitza elkartua delako azal daiteke (FHV 526); beste aukera bat da disimilazioz azaltzea, bigarren osagaiaren jatorrizko forma haro zela erabakiz gero (FHV 211-212). Esanahiari dagokionez, kontuan hartzekoa da garia, baba etab. azaroan ereiten direla; cf. bizk. zemendi, azken buruan lat. semĕntis-ekin —hasieran ‘ereiteko aro’, gero ‘hazi’ (DCECH 5, 200a, semilla)— lotu behar dena.
Ez dago argi Açaro (AGNComp3/4 1294) leku-izena —gaurko Zaro, segur aski— hitzaren adibidea den; cf. Açarola (PobNav 1366).[10]
azkazi (ask- ~1557: OihAtsot; azk- 1569: NafAgir; ik. behean Erdi Arokoak). ■ Historikoki, ipar-ekialdeko hitza, gehienbat behe-nafarreraz eta zubereraz erabilia. Badira azkazi-ren adibide banaka batzuk, eta horien artean Erronkarikoak, hitzaren adibide zaharrenetarik hasita. Goihetxe eta EbanZub-en forma hasperenduna agertzen da (hask-). ‘Ahaide’ da esanahi nagusia (Belapeyrek aita-amez aritzeko ere badarabil); ‘ahaideria, leinu’ adiera XVIII. mende-bukaeraz geroztik agertzen da testuetan, eta sekula ez zubereraz.
Badirudi eremuz askoz zabalduagoa zegoela lehenago: Barandiaranek Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait lekutan jasotako ipuin batean agertzen da hitza (‘ahaideria, leinu’ esanahiarekin, dirudienez; bizk. sure askasia [egin], gip. zure ondorengo azkazi [galdu]). Bada, bestalde, bizk. askazi bat (ArreseB, Azk), ‘(landareen…) hazi’ esanahiarekin, eta badirudi hitz bera dela.
□ Azkazi aldaeraren Erronkariko lehen lekukotasunaz gain, cf. agote azcaçia (NavInj 1590), Iruñeko agiri batean baina Arruazuko (Sakana) gizaseme baten ahotan jarria.
askazigo (‘ahaidetasun’ eta bakanago ‘ahaideria’: Intxpe (-goa); askazgo Duv), askazi hüllan (‘ahaide hurbil’: Maist), askazi hurren (‘ahaide hurbil’: Oih), askazkunde (‘ahaidetasun’ eta bakanago ‘ahaideria’: Belap (-künte)), askazkuntza (‘ahaideria’: Duv, FedProp).
► Xehetasunik eman gabe bada ere, hazi-rekin lotzen du Bährek (1935: 5). Pentsa liteke *hatz-hazi dela osaeraz: bigarren osagaiko hasperenaren bilakaerarako, cf. azken < hatz + hen, bazkari < baratze + -hari, Amezketa < ametz + -heta, etab. Lehen osagaiaren hasperena galtzea disimilazioz azal daiteke (cf. ilherri, FHV 212) edo elkartu-eratorrietan gertatzen diren galeren bidez (cf. hazi/azaro, FHV 525); ohar bedi zenbait aztarna ere utziak dituela. Herskari aurreko neutralizazioa gertatu da igurzkari apikaria duen askazi aldaeran; lekukotasun zahar askok jatorrizko lepokaria dute.
Esanahiaren aldetik ez dago arazorik: hatz-ek badu ‘kasta, arraza’ adiera eta hazi-k ere ‘etorki, leinu’ adiera du, Leizarragarengandik hasita —gogoan har bedi bizk. askazi ‘(landareen…) hazi’ ere—. Pentsa daiteke ‘hatz berak hazitako, leinu berak hazitako’ ← ‘leinu bereko’ ← ‘ahaide’ moduko bilakaera batean, eta, kasu horretan, ‘ahaide’ litzateke jatorrizko esanahia; jatorrizkoaren esanahi zabaltze baten moduan uler liteke ‘ahaideria, leinu’ adiera, eta ohar bedi berriagoa dela. Beharbada ezin da baztertu jatorrizko adiera ‘ahaideria, leinu’ izatea, kontuan hartuta Bizkaiko eta Gipuzkoako lekukotasunetan ere adiera hori dagoela.
aztura (~1490: GaribAtsot). ■ Hitz zabaldua izana dirudi (Garibai, Isasti, Zalgiz eta Oihenarten esaera bildumetan ageri da). Hasierako hasperenarekin agertzen da zenbait autoregan (Xurio, EtxSar, Harrt, Harand, Artxu), hasperenik gabeko formarekin batean eskuarki. ‘Ohitura’ da esanahi nagusia (GaribAtsot axeriari narrua edegi, baia azturak ez, Isasti errik bere lege, itxeak bere aztura [orobatsu Zalgiz eta Oihenartengan], Kardab azturak dakar erraztura, AgirAst esana dago: anz azturak obiraño). Azkuek ‘hazte’ esanahiarekin jaso zuen Lapurdiko kostaldean.
azturatsu (“qui est très attaché à ses habitudes” Duv), azturazko (Pouv [deskargatua dela bere azturazko ur gaixtoetarik]).
► Osaeraz (h)az(i)-tura izan daiteke, lat.-errom. -ura/-dura/-tura atzizkiarekin (cf. negrura, quemadura, escritura), edo, bestela, aditz-izenetik abiatuta, (h)azt(e)-ura (nahiz honetan **aztaura-ren bat esperoko genukeen). Lehen aukeran atzizkiarena da herskaria, bigarrenean aditz-izenarena.[11] Hasperenaren galera ez da erabatekoa izan, dirudienez.
Esanahia garbi esplikatzen da hazi-ren balioekin, eta ‘hazte’ edo ‘hazteko modu’ izango zen jatorrian; cf. bereziki hazkuntza ‘ohitura, aztura, heziera’ (ik. hazi-n). Azkuek bildutako ‘hazte’ esanahiak ere lotura horren alde egiten du. Cf. orobat azkura ‘hazte’, osaeraz antzekoa.
♦ azkar (1025 (zuhaitza): SMillán [Hascarzaha]; ~1527 (izond.): Zalgiz). ■ Hitz orokorra. Hasierako hasperenarekin lap. eta bnaf. lekukotasunetan ageri da XVIII. mendetik aurrera; badira igurzkari apikaria duten adibideak ere.
‘Sendo, indartsu’ adieran ekialdeko testuetan aurkitzen da (EtxZib haize azkarra, Lizarg subát ain bizía / bai eta ain azkárra; cf., halere, Arabako erdaran azcarro, esanahi honekin); mendebaldeko testuetan honako adiera hauek aurkitzen dira: ‘artatsu, antzetsu’ (Gerriko azkarrak eta kontuzkoak, AgirAst gauz askotarako azkarrak), ‘argi, adimentsu’ (Lardiz Rebeka azkarra, AMZabala azkarrak eta erneak), ‘bihoztoi’ (Zabala Martizdi azkarrakaz), ‘laster’ (Izt oñezkorik azkarrena). Aditzondo moduan ere mendebaldean erabiltzen da, ‘laster, fite’ esanahiarekin gehienbat (Lardiz azkar jaiki zaite, PErrota azkar egin lana). Zalgiz eta Oihenarten esaera bildumetan izen gisa erabilia ageri da (Zalgiz artia azkarrari garhait,[12] OihAtsot ieinua azkarrari garhait).
Itxura guztien arabera, hitz bera da ‘astigar’ esanahia duen erdi-mendebaldeko homonimoa. Bizk. azkar eta askar aldaerak aurki daitezke, eta gip. azkarro. Askoz zabalduago zegoen lehenagoko garaietan, ik. jarraian.
□ Erdi Aroan, ez dugu aurkitu ‘sendo, indartsu’ adierarekin erabilia izengoiti gisa eta badirudi zuhaitza izendatzen duen izenaren adibideak baizik ez daudela. Datu historikoetan ez bezala, mendebaldean ez ezik ekialdean ere aurki daiteke hitza ‘astigar’ adierarekin, itxuraz: cf. Donamariako Ascorragua (AGNComp2 1280), Ascarragua (AGNComp5 1291); herrigune hori bera <z>-rekin ere dokumentatzen da, Azcarraga (PobNav 1350; Ascarraga 1366an); esanguratsua izan daiteke lehen lekukotasuneko <o>. Deigarria da udalerri berean Artze izeneko herrigunea egotea, gazt. arce ‘astigar, azkar’ gogoan hartuta. Cf. halaber Odi Ascardi leena (LibRub xiii. m.), Etxarri inguruan, antza. Geroago, cf. Ameskoabarreneko Ascarr Aldea eta Ascarradana (TopNav 1634, 1693), eta Txulapaingo Ascarragarena (TopNav 1636). Gaur egun, cf. Azcarro, Deierriko leku-izena (OnomVasc 7).
Mendebaldean, Arabako lehen lekukotasunaz gain, cf. Miguell d’Ascarretaçábal (ArchSegI 1342), Ascarça (ArchVit 1351), Iohan Peres d’Ascarreta (ArchMondII 1400), Iohn Peres de Ascarraga (ArchOñatI 1470), etab.; badira <z> dutenak ere, baina gutxiago dira eta, oro har, berantiarragoak: cf. Juan de Azcarza (ArchBizkI 1478), Domingo Abbad de Azcarreta (ArchAntz 1497), Pedro de Azcarraga (ArchOñatII 1504; bilduman ugariagoa da Ascarraga). Hitzaren adibide izan daiteke Pedro d’Ezcamendi ere (ArchTolII 1475; Mitxelena 19733: 89).
Hitz arrunt gisa erabilia, cf. otro mojon cabo vna ascarra (ArchMarq 1490), eta cf., bestalde, un azdre (sic) que se llama Ascarra (ArchOñatII ~1500). Araban, cf. fasta los axcarres que están en el dicho seto (ApeoVit2 1481).
Badira <o> duten leku-izenak: cf. Juan d’Ascorra (ArchBilbI 1402), Zaldibarko Ascorra (ZaldTop 1637) eta gaurko Arabako Azcorra (OnomVasc 17); baina Zaldibarkoan haitz + gogor osaera ikusten da, eta litekeena da adibide hauek hitzarenak ez izatea.
◊ Hitzaren antzinako hedaduraren berri eman dezakete ekialdeko erromantzeek: cf. gask. escarrouè, arag. escarrón eta escarronero (Ribagorza), “érable des champs”, eta Nafarroako erd. escarro (Lizarra), “espèce d’érable” esanahiarekin. Mendebaldean, berriz, cf. Burgosko gazt. escarrio eta Arabako erd. ascarrio/azcarrio, ascarro/azcarro ‘astigar’ (VocAlav). Euskal hitzarekin lotu behar dira, Rohlfsen ustez (LeGasc §19). Arabako eta Nafarroako erdaretan ‘indartsu, sendo’ esanahiarekin aurki daiteke azcarro, -a (VocAlav, VocNav).
● azkarrara OihAtsot (“par force”); azkar + -hara atzizk.
azkargailu (Duv), azkargarri (Maister), azkar-hiri (“fort de ville” Pouv), azkarki (Pouv [erneki eta azkarki]), azkarrik (Zaldubi [azkarrik dabiltza / eri hemen sendatuak]), azkartasun (Pouv), azkartu (OihAtsot).
► Osaeraz, hatz/hazi + *-hor izan daiteke (cf. lotsor, ezin azal daitekeena -kor batetik). Ohar bedi badela azkor ‘bizkor, azkar’ eta ‘hazteko joera duena’ (s.v. hazi), eta hasperena duten lekukotasunek ere hipotesi honen alde egiten dute; orobat zuhaitzaren izenaren lekukotasun hatxedun zaharrenak. Asimilazioz azalduko litzateke azkor > azkar (FHV 71), eta gogoan hartzekoak izan daitezke Erdi Aroko Ascorragua eta Ascorr, ustez zuhaitz izenaren adibide. Pentsatu behar da zuhaitzaren izenean gertatu dela batez ere herskari aurreko z > s bilakaera (cf. askazi < *hatz-hazi, ik. han), eta lekukotasunetan aldakortasun handi xamarra ikusten da, are erromantzeetan ere: esan daiteke euskal eremuko erromantzeetan errazago aurkitzen direla -z- duten formak, gask., arag. eta gazt. baino.
Esanahiari dagokionez, ‘hazteko joera duena’ ← ‘sendo, indartsu’ bilakaerak ez du arazorik; ‘artatsu, antzetsu’ eta ‘argi, adimentsu’ adierak ezaugarri positiboak adierazten dituzte, eta horrela lot daitezke jatorrizkoagoko ‘sendo, indartsu’-rekin; orobatsu ‘laster’ ere. Beste hizkuntzetan ere aurki daitezke paraleloak, cf. ing. swīþ ‘indartsu’ eta alem. zah. geswinde ‘bizkor’ kognatuak, eta cf. ing. run hard/run fast erabilera adberbialak; cf. halaber errus. jadrŭ ‘bizkor’, ‘indartsu’-tik eratorria, etab.; bestalde, ‘argi, adimentsu’-rako, cf. fr. zah. viste ‘bizkor’ eta it. visto, vispo ‘bizkor, argi’, etab. Ik. Buck s.v. fast.
Azkar ‘indartsu, argi…’ izenondoa eta azkar ‘astigar’ zuhaitz izena hitz bera direla argudiatzeko, lat. rōbus ‘haritz’ eta haren eratorri rōbustus ‘indartsu’ dakartza gogora Hubschmidek (1953: 83), paralelo moduan. Baina beste aukera bat da hitzaren ‘hazteko joera duena’ adiera etimologikoari begiratzea: itxura denez, hazkunde bizkorreko zuhaitz espezieak daude astigarraren edo azkarraren familian, cf. astigar gorria, astigar zorrotza, etab. (Pérez 2003: 130-136). Horrela, ‘erraz hazten den zuhaitza’ litzateke; hipotesi hau zuzena bada, zuhaitzaren izena dago esanahi etimologikotik hurbilen. Hipotesi honen aldekoa da lehen lekukotasunean hatxearekin agertzea, Hascarzaha; cf. halaber Nafarroako herrigunearen lehen lekukotasuna, Ascorragua, <o>-rekin.
Bestalde, Erdi Aroko egoerak —zuhaitz izenaren hedadura zabala eta izenondoaren adibiderik ez izatea— iradoki lezake zaharragoa izatea azkar ‘astigar’ zuhaitz izena eta, robur/robustus bikotean bezala, berau egotea izenondoaren jatorrian, eta ez pertsona edo animaliei ezarritako azkar.
Ageri denez, ikuspegi honen barrenean ez du tokirik Aranzadiren ar ‘ez eme’ proposamenak (ik. zumar).
azkor (1800: Mogel). ■ Bizkaieraz aurkitzen da ‘azkar, bizkor’ esanahiarekin (Mogel azkor ta jakitunagoak, ibid. azartu, azkor ta bijotz andikua); predikatibo gisa ere erabilia da (JJMogel adi, esnaa ta azkor bizi izateko).
azkorrik (Zamar [azkorrik eta bizkorrik]), azkortasun (Mogel), azkortu (Larm, Mogel).
► Osaeraz, haz(i) + -kor atzizk.; hots, hazkor-en (eta azkar-en) osagai berberak lituzke (FHV 71); jatorrizko esanahia ‘hazteko, handitzeko joera duena’ litzateke, eta hortik azaldu beharko genuke, itxuraz, ‘bizkor’.
♦ azti (1213: SJuan [Domingo Aztia]). ■ Erdi-ekialdeko hitza (gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., zub.); XX. mendeko bizk. zenbait autorek ere badarabilte. Aldaera nagusia azti da; honez gain badaude asti (EtxZib), aazti (EuskEsn 1913) eta aztin (Larm). RS-n hitz honen adibide bat egon daiteke: aztua eztan zarra aztidila “el viejo que no es adivino que sea olvidado”, azken zatia azti dila interpretatzen badugu; errefrauaren zentzua ‘ahazkor ez den zaharra azti egin bedi’ izango litzateke. Bi ohar egin behar dira irakurketa honi dagokionez: batetik, RS-n dila bisilaboa dugu beti, ez dago **didila bezala hartzerik (eta, beraz, **az(tu) didila bezala ere ez), eta, bestetik, RS-ko hainbat atsotitzetan bezala, itzulpen okerra genuke gaztelaniaz. Dena dela, bizk. ongi lekukotzen dena aztu da, eta ez dago azti-ren arrastorik RS-ko adibide honetatik kanpo.
Esanahia ‘igarle’ da (Etxep anderia, azti zira nihaurk erran gaberik, Belap azti eta belhagiliak, AgirAst aztien edo sorgiñen otspena duen atso gezurtien billa). Predikatibo moduan, ‘erne’ esanahiarekin erabiltzen da Gipuzkoako toki batzuetan (azti ibilli; ago azti). XX. mendean, hegoaldeko zenbait autorerengan, elkartuen lehen osagai gisa edo izenondo moduan erabilia, ‘magiazko’ zentzua du (Zink azti krisellua ‘linterna magikoa’, Lauax maitasun aztija “amor embrujado”). Cf. aztu, azturu.
● aztiatu “pronosticar” Larm; TBLap; aztinatu Larm; atzizkirako, cf. azalatu, beltzatu, gantzatu.
● aztinantza -nz- Larm, BurgDot; jat. errom. -anza atzizkiarekin, cf. esperantza.
aztigoa (TBLap), aztikeria (FPrBN [aztikeria, sorginkeria eta majizianoen arte suerte guzia]), aztiketa (“devineries” Pouv), aztiketari (‘azti’: Ezale 1897), aztikizun (‘igarpen’: Olab), aztikuntza (Zaitegi), aztisa (‘azti eme’: EskLAlm 1875; jat. errom. -sa atzizkiarekin, cf. okintsa, ik. Morf §15i), aztitasun (LavDot), aztitza (Lardiz [sorgintza eta aztitzan zebiltzan guziak]), aztizio (“adimena, adi-arazmena” -zione Althabe), hil-azti (“nigromante” Azk (neol.)).
► Pentsa daiteke hatz + -ti dela osaeraz (izenondoetako atzizkia dakus jadanik Uhlenbeckek, 1909c: 418); aztin aldaerarako, -din bide dago; atzizki bikoiztasunari dagokionez, paralelo betea da asti/astin.
Esanahiari dagokionez, ordea, ez dago argi nola egin behar den lotura ‘hatz’-en eta ‘igarle’-ren artean; van Eysek galdetzen du (s.v. azti), ea “indiquer” esanahiaren bidetik lot ote daitezkeen. Gure ustez, hatz-en ‘oinatz, aztarna, arrasto’-tik abiaturik —“aztarna-zalea” gisako zerbait litzateke hitza etimologikoki—, pentsa daiteke arrastoak (hezurretakoak, eskuetakoak…) interpretatzen eta, ondorioz, hainbat gauza igartzen dakiena dela aztia.
! aztu (~1800: Mogel). ■ Bizk. hitza. Aztu da aldaera nagusia; honez gain badaude aaztu (Harr (bizk.), Azk (bizk.)), aiztu (Azk) eta azto (Añib). Esanahia ‘igarle’ da (Mogel zuzendu zalako aztu edo igarla guzurtietara, Añib sorginkeria gauzai edo aztuen asmu, ipuin ta guzurrai). RS-ko adibidea (aztua eztan zarra aztidila “El viejo que no es adivino que sea olvidado”) dudazkoa da (ik. azti). Nolanahi ere, aztu “adivino” RS-tik Larramendik hartu eta Mogel eta gainerakoek harengandik ikasia bide da, ez lekukotasun askea.
► Azti oinarrizkotzat jota, ez dago argi nola azaldu behar den bukaerako -u bokala; litekeena da ahaztu-rekin gurutzatu izana, eta horixe iradokitzen dute aaztu eta aiztu aldaerek (ahaztu aditzarenak ere badira). Gurutzaketa honen arrazoia bilatzekotan, agian ez da baztertzekoa atsotitzen generoak ahozko hizkuntzan izan zezakeen eragina (cf. aztua eztan zarra aztidila).
Bestalde, ez da ahaztekoa azt(u)ru ‘igarle’ ere badela, eta agian ez da baztertu behar hitz honek eraginik izana. Ez da egiantzekoa pentsatzea azturu > aztu bilakaera hain aspaldiko batean (ik. goian Mogel eta Añibarroren lekukotasunak).
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.