- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
keru (kh- 1635: Haranb; ik. behean kirats). ■ Hitz zabaldua izana dela dirudi (ez bizk.). ‘Usain/zapore txar’ da nagusiki (Haranb arno gogorraren kherua, Lizarg usaikerubát; ez dago garbi bigarren adibidean elkartuaren bigarren osagaia den ala izenondoa den); bada ‘samin, atsekabe’ ere (Goihetxe agertzen eztu batere kherua).
kerutu (Larm, Althabe (“kharmintzia”)).
► Mitxelenak *ken erro bat ikusten du hitzaren oinarrian, kerats, kino eta besterekin lotuz (FHV 67). Elkartu-eratorrietako ker- dukegu hemen (cf. egun/egur-, oihan/oihar-, etab.; FHV 309), baina ez dago argi zer den -u.
Hitzaren hastapeneko herskari ahoskabea hitzaren balio adierazkorrarengatik azal liteke, beharbada (ik. ke, eztabaidarako; FHV 255, Gavel 1921: 368). Zaila da, bestalde, *ken erro hau kendu aditzarenarekin lotzen (erroaren *gen formaren antzinatasunaren alde mintzatu gara han): ke hitza aditz horrekin lotzen ahalegindu gara, eta bide honetatik baizik ez dugu ikusten aukera keru familia horretara eramateko, agian ke-k eta keru-k izan lezaketen ‘lurrun, hats, jario’ esanahi orokor batetik edo.
Esanahiaren aldetik, onartzen badugu ‘usain txar’ zela jatorrizkoa, esanahiaren zabaltzez azalduko genuke ‘zapore txar’; cf. hats-en ‘arnasa’ ← ‘kirats’ ← ‘higuingarri’ bilakaera. Bestalde, ‘samin, atsekabe’ erabilera metaforikoz ulertu behar da, cf. garratz-en adierak.
kindu (1745: Larm). ■ ‘Usain txar’ moduan aurkitzen da, eta baita ‘samin, atsekabe’ adieran ere (Mihura kindu eta kirestasun ene biziaren gañerat). Partizipio gisa ere badakar Larramendik.
► Badirudi partizipio marka dela hitzaren amaiera, *ken erroaren gainean jarria; izen bilakatuko zen gero jatorrizko partizipioa. Sudurkariaren aurrean itxi egin da bokala (cf. inor < *enor, zub. haríña < harea, etab.; FHV 67).
kino (~1650: Pouv (-u)). ■ Ipar-ekialdeko hitza. Hasperena (kh-) du eskuarki iparraldean. Khiño bnaf.-zub. eremuan aurkitzen da; erronk. kĩo dago; kheino FedProp-en ageri da. ‘Usain/zapore (txar)’ da esanahi nagusia (Duv khino samin kharatsak ahoan, FedProp 1884 lurrak… jendeari ere emaiten diola bere kheinoa).
kino egin (‘usain egin, usnatu’: ErronkDot sudurrez kĩo egitia), kinotsu (‘kirasdun, ustel’: Maister ni, kreatüra khiñozia), kinotu (Harr).
► Mitxelenak *keno aitzinforma ematen du (FHV 255), baina ez dago argi zer izan daitekeen -o, ik. goian keru-ren -u bokalaz, eta ik. behean -no atzizkiaz. Ez dago argi jatorrizko *ken horren aztarna izatea kheino aldaera, eta baliteke hiperzuzenketaz berrezarritako diptongoa izatea hor. Bokalarteko sudurkariaren galera erregularraren salbuespen nagusitzat du Mitxelenak hitz hau (1950a: 457-458), eta hastapeneko herskari hasperendunean bilatzen du horren arrazoia.
Bigarren osagairako -no/-ño hartuko bagenu, berezkoa litzateke sudurkaria ez galtzea, bortitza baikenuke, jatorrizko *ken-no osaera batetik. Orobatsu, -ño balitz bigarren osagaia, lehen silabako bokalaren ixtea ere egoki esplika dezakegu, sabaikariaren aurrekoa izanik (cf. itxe).
kirats (1545: Etxep; khirets 1571: Leiz (khirestu); karats ~1600: Zalgiz). ■ Hitz zabaldua. Hasperena du maiz iparraldean (ez aurreneko lekukotasunean eta beste askotan). K(h)arats zuberotarretan hasten da agertzen, nahiz gero mendebaldera zabaltzen den; k(h)irets lap.-bnaf. eremuko testuetan aurkitzen da aurrenekoz (Leiz, Tartas khirestu); kerats Lizarragaren Urteco-ren gainean Iturriagak egindako moldaeran bakarrik agertzen da.
Izenondoa eta izena da: ‘usain txarreko, higuingarri’ (Etxep satsu eta kirats oro, Kardab lurpeko ar zikin kiratsen janari), ‘mikatz, garratz’ (Pouv belhar xume eta khirats bat, Larg nigarrik kharatsenak); ‘usain txar’ (EtxZib sudurrak ezin… paira khiratsa), ‘garraztasun’ (Urte izpirituko khirats).
kirasdun (Urte [belhar khiratsdunekiñ]), kirasdura (Pouv (-tstura)), kiraski (Birjin (khireski)), kiraspe (Harand [tentazione humiliagarrienen khiratspean]), kirastasun (Pouv [khiratstasun eta tristezia handi hura]), kirastu (Amendux [ustel eta kirasturik]), kiratsu (Tartas [frutiak oro khiretsu… dira]).
► Osaeraz *ken + hats da, itxura guztien arabera, nahiz eta Lafonek aberats-en bukaerarekin konparatzen duen hitzarena (1949: 150). Kerats litzateke formarik arkaikoena, eta horretatik azal daiteke karats, asimilazioz. Pentsatu behar da jatorrizko sudurkariak eragin duela e > i ixtea (ik. goian kindu eta kino). Esanahian, ‘usain txar’ ← ‘zapore txar’ gertatu da, eta ohar bedi hats-ek berak garatu dituen adierak (ik. goian keru).
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.