- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
zur. Familia honetako hitzak hiru sarrera-buru nagusitan antolatu dira, zur1, zi1 eta zin. Bi irizpide erabili dira antolaketa horretarako: batetik, formala, eta horregatik bildu ditugu -u- duten alomorfoak zur1-en azpian eta bakarrik -i- dutenak zi1-en azpian; bi multzo hauetan biltzen dira familia honetako hitz gehienak. Bestetik, semantikoa, eta horren arabera eman diogu zin-i besteen mailako estatus bat.
Aipaturiko bi multzo handi horien egitura deskribatzen dugu jarraian. Horietako bakoitzak berez dagozkion azpisarrerak ditu: zur1-en kasuan, zur- dardarkariduna dutenak, eta, zi1-enean, *zin- sudurkaridunarekin berreraiki beharrekoak. Baina, horietaz gain, sarrera-buru nagusi gehiago bereizi dira bion azpian, irizpide formalak gidari harturik: zur-en azpian, zuntz (zun- garbi bat duten hitzekin), zut (-t duten hitzekin) eta zulo/zilo (-u- zein -i- aldaerak dituzten hitzekin) antolatu dira; zi1-en azpian, berriz, zikin (zi- soila duten hitzekin), zil (albokaria duten hitzekin) eta ziri (zir- duten hitzekin). Horiek dira sarrera-buruen hierarkian adabegi gorenak.
Maila apaleneko azpisarrerak eta sarrera-buruak zerrendatzen ditugu orain: zur1-en menpean daude sustrai, zubi, zurda, zuri, zurubi, zuzen eta zuzter azpisarrerak, maila apaleneko sarrera-buru nagusiak dituela jarraian: zoro (txoro azpisarrerarekin), zuhaitz (zuhain eta zuhamu azpisarrerekin), zume (xume, zumalakar eta zumelika azpisarrerekin), zurkaitz1 (zurkaitz2 eta zurkaitz3 azpisarrerekin), zurrun (zurrun eta zurrunga azpisarrerekin) eta zurtz (emazurtz, haurzurtz eta umezurtz azpisarrerekin). Azpian hartzen dituzten sarrera-buru nagusien aldaera edo eratorri soilak dira azpisarrera horietarik gehienak, baina zuhaitz-en azpiko zuhain eta zuhamu haien zuh- hasieragatik eta esanahi-kidetasunagatik bildu dira batera, ez zuhaitz-en aldaeratzat jotzen ditugulako.
Betiere lehen multzo nagusian ari garela, zuntz-en menpe ditugu zumar, zundo/zungo eta zunzi, eta, jarraian, maila apaleneko sarrera-buru nagusiak, zein bere azpisarrerekin: zuhur (xuhur, zur2 eta zoegi azpisarrerekin), zuin (zunatz eta zegun azpisarrerekin; esanahikidetasunagatik bildu da hemen zegun) eta zuzun (zuntzun azpisarrerarekin).
Zut sarrera-buruaren azpian, berriz, zutik eta zutoin azpisarrerak ditugu; jarraian, maila apaleneko sarrera-buru nagusi gisa, zutun (zutundu eta zutunik azpisarrerekin).
Lehen multzo handia bururatzeko, zulo/zilo dugu, zumitz, zurkun eta zurtoin/txorten azpisarrerekin; jarraian, maila apaleneko sarrera-buru nagusi gisa, zikoitz (zukoitz azpisarrerarekin) eta zimel (zumel eta zubeltz azpisarrerekin). Ageri denez, zulo/zilo-ren azpian bildu diren hauek ez dira haren eratorri edo aldaera; orobatsu gertatzen da zubeltz-ekin, ez baita soil zimel/zumel bikotearen osaera berekoa (azalpenaren hobebeharretan bildu da haiekin). Esan bezala, talde honetan -i- zein -u- alomorfoak dituzten hitzak bildu dira; halakoek, zu- eta zi- aldaerak dituztenek, erabat zedarritzen dute zur-en familiaren izaera, eta jarraian datozen eta zi- soila duten hitzak familia honi dagozkiola bermatzen.
Bigarren multzo nagusian, zi1-en azpian ditugu zi2 eta zinkor azpisarrerak, maila apaleneko sarrera-buru nagusiak dituztela jarraian: txingar (pindar eta xingar azpisarrekin; arrazoi semantikoengatik, txinparta eta txistin ere bertan eman ditugu), txingor (txirgora azpisarrerarekin) eta zimur (zimiko azpisarrerarekin).
Zikin sarrera-buruaren azpian, berriz, maila apaleneko zenbait sarrera-buru eman ditugu: zidor (bide-zidor azpisarrerarekin), zigor (xigor eta xigortu azpisarrerekin) eta zibo (ziburu azpisarrerarekin). Ageri denez, zikin-en azpian ez dira bildu haren aldaerak: osaera ezberdinekoak dira zidor eta zigor; azken tokian jarri da zibo, hurrenkera alfabetikoari segitu gabe, ez baita segurua.
Zil sarrera-buruaren azpian zilbor, zilbot eta zilko azpisarrerak ditugu; ondoren, zilegi (ziletu azpisarrerakin) eta zilar.
Ziri sarrera-buruaren azpian zir- oinarri bat erakuts lezaketenak bildu dira, batzuetan zi- soila badute ere: halakoetan, esanahi kidetasunarengatik jaso dira bertan. Azpisarrera modura, xirgil, zirkin, zirpil, zirto, zital, ziztrin eta zipotz ditu; maila apaleneko sarrera-buru modura, berriz, txirbil (txirlora azpisarrerarekin, esanahiarengatik), zirin (zirimola eta txirimilo azpisarrerarekin), zirpitz (zipitz azpisarrerarekin), zirtzil (pirtzil, zirtzikatu, xirtxifrikatu eta zirtzilu azpisarrerekin), zirt (zirt-zart eta zirti-zarta azpisarrerekin) eta zirta (txirta azpisarrerarekin). Arrazoi semantikoak formalen gainetik jarrita, sail honetan kokatu dugu zintz (zintzil, txintxa, zintzarri eta zintzur azpisarrerekin); zir- sailekoa izan gabe ere, ‘zintzilik’ esanahi baten inguruan biltzen da zintz bere azpisarrerekin, eta zir- duten zenbait ere oinarrizko esanahi honetatik esplika daitezke (hala nola, xirgil, zirpil, zirpitz, zirtzilu).
Hirugarren multzo nagusian, zin dugu, eta haren azpian sinestatu, sinetsi, zindo, zinegotzi eta zintzo azpisarrerak.
Oro har, ongi lot daitezke elkarren artean familia honetarako proposaturiko hitz guztiak: formaren aldetik, zur-, zu(h)-, zi(h)-, zir, zil- eta zin- alomorfoak onartuta; esanahiaren aldetik, berriz, adiera hauen inguruan bil daitezke hitz guztiak, ‘zur, egur’, ‘zaharo zuzen, mehe’, ‘zuzen’, ‘mehe’, ‘lits mehe’, ‘lits, zintzilik den zera’ eta ‘(begi/gune batetik gorantz sortzen/hazten den) luzakin’. Nolanahi ere, arrazoi ezberdinengatik, arazotsuak dira familia honetara ekarri ditugun hainbat hitz: mailegu izan daitezkenen artean, cf. zibo; proposaturikoaz bestelako jatorria izan lezaketenen artean, cf. zoro eta zurrunga; arazo formalak dituztenen artean, cf. zuntzun. Proposamen berria dakargu zilar-entzat, eta ohartu behar da zil- dutenen artean dagoela kokatua, nahiz eta balitekeen aukera hori ez izatea egokiena. Horietaz gain, bada hitz sorta bat beharbada ez dutenak zur-ekin lotura etimologiko zuzenik, edo, izan badute ere, lotura semantikoa lausotua dutenak, balio adierazkor edo fonosinboliko nabarmena hartu dutelarik, aldiz: hauen artean dira pindar, txinparta, txistin, zital, ziztrin, zirpitz, zirtzil, zirin, zirtzikatu, xirtxifrikatu, zirt, zirta. Orobatsu gertatzen da zintz-ekin, zeinarentzat ez den inola ere baztertzekoa onomatopeiaren aukera; haren pean jarritako zintzil, txintxa, zintzarri eta zintzur hitzetan gisa bereko arazoak ditugu.
Arazoak arazo, hainbat dira talde ezberdinetan sailkatu ditugun hitzen arteko gurutzaketak —bai formari, alomorfoei dagokienez, bai esanahiaren aldetik—, eta honek familia proposamenaren barne-kohesioa indartzen du: esaterako, zin- taldearen azpian sailkatu dugu txingor/txirgora, eta zir- dutenen artean dago zirimiri, baina alomorfo ezberdina oinarri duten hauek esanahiaren aldetik kidetzen dira. Orobatsu, zuzentasunaren edo gizalegearen ideiaren bidez uztartuta geratzen dira zuzen eta zin, etab.
♦♦♦ zur1 (~1496: RS; ik. Erdi Arokoak eta eratorriak). ■ Hitz orokorra. Zur da forma orokorra; zũr Mendigatxagan aurkitzen da; zul bizkaitar batzuengan ageri da, zur-ekin batean (Añib, Uriarte…). Hainbat alomorfo ditu elkartuetako lehen osagai moduan, zu(h)-, zin-, zi(h)- (zuhandur, zuhaitz, zuhamu, zimel/zinbel/zumel, zidor, zigor/zihor/-zingor…).
Gaia adierazten du bereziki (Leiz usain onetako zur mota guzitakorik, Isasti zura beraago, arra barrenago), baina zatia edo puska ere bai (Leiz zurean urkhaturik, EtxZib lot gakizkon ur gañeko zurari). Elkartuetako lehen osagai moduan ere ageri da ‘zurezko’ esanahiarekin (Oih zur kurutzea, Mburu zur-adar batean).
□ Erdi Aroan, zaila da hitza bere horretan aurkitzea, elkartu-eratorri batean izan gabe. Cf. agian Peroch de Çuraurre (MonNav 1350), osaeraz zur + aurre izan litekeena;[1] cf. halaber Çuchume (ArchMondV 1514), zur + xume baldin bada. Hautagai ona izan zitekeen Zurzaiate (DocLeire 1014), baina ik. behean zurzai.
Eratorrien adibide zaharrenen artean, cf. Zufiuri (SMillán 947) eta Blasco Sanxo de Zuahz (CartAlbeld ~947), zubi-ren eta zuhaitz-en adibide, hurrenez hurren.
◊ Arabako erdaran, cf. zurbasta “carrasco” (Baraibar s.v. garabasta).
● zuhandur zuhaitz mota: Zalgiz; osaeraz, zuh- + andur; cf. zuhain madarikatu, nahiz eta ez duten ezinbestean zuhaitz mota bera izendatzen. Kultura kristauaren barreneko uste bat dagoke izenaren jatorrian; honela azaltzen du Azkuek (1935: 92): “Lapurdin eta Zuberon zuhain madarikatua izentzat ematen dioe bertze alde batzuetako zuandorrari. Giputz baserritar batek: “zer da zuandorra?” galde egin nionean, “Jesukristo jo zuten egurmota”, erantzun zidan”.
● zuhari “ligne de charpentier” Pouv; zuh- + hari.
● zuharotz ‘zurgin’: Leiz; zuh- + arotz.
● zuhirin Pouv; zuhirindu Ax (ezta pipirik zura hala desegiten eta zuhirintzen duenik); osaeraz, zuh- + irin.
● zuhoi “anneau où entre et s’emmanche le manche d’une hache, d’une bêche, etc.” Harr; Larrasketen arabera, oxitonoa da; zuh- + ohe, ziur asko; bigarren osagairako, cf. saroi eta zub. hümoi.
● zurbil Pouv (xurpail), Mogel (zurbil); bigarren osagairako, cf. agian zarpail/zarbil, zaila baita *bil ‘biribil’ ikustea, eta honek ez luke -ai- azalduko; argudia daiteke zuri-ren eratorria dela, ik. behean zurmin-i buruzko eztabaida.
● zurgin hitz zabaldua, baina bizk. eta gip. gutxi erabilia (cf. arotz); Zalgiz, Ax (zurginak zura lantzen eta aphaintzen); zulgin Añib; cf. Johane Curguyna (NavApod 1531), “de zurguiarena […] quiere decir, del fusterillo” (NavIntel 1659), casa Zurguincoarena (CizurTop 1683) eta “casa llamada Zurquinarena” (LéxNavI 1699); arotz hitza askoz lehenago eta zabalago dokumentatzen da Erdi Aroan.
● zurmindu ‘lizundu’: Ax (zenbait ianhari urdinduz eta edari zurminduz); zur + -mindu, dirudienez; argudia daiteke zuri-ren eratorria dela, cf. Duv xuria edo zurmindura, baina bakarretakoa litzateke zur- formarekin zuri-ren eratorrien artean; dena den, eztabaida honek zur-en eta zuri-ren arteko harreman etimologikoa sendotu baizik ez du egiten, ik. halaber zuhail, s.v. zuri.
● zurorda “gimelgas, unos palos que de repuesto se llevan en el navío” Larm; zur + orde; amaierako -e → -a berranalisiarekin, cf. laba, kuma, etab.
● zurtu1 Kardab (arritu ta zurtu); ‘sorgortu’: Ortuzar; zurgarri ArreseB; ‘sorgortu’ adieraren paralelo moduan, esanguratsua da Boudak dakarren hau (1955: 32): hung. fa ‘zur, zuhaitz’ eta fásil ‘sorgortu, txindurritu’ (“il devient en bois”).
● zurzai ‘zuhaitz’: OihAtsot (zurzai orok adar eihar, “Il n'y a arbre qui…”); gure ustez, sustrai-ren aldaera arkaiko bat izan daiteke, ik. han.
zubihotz (“coeur de chêne” Althabe), zuraje (zua- Larm, Mburu), zureria (Duv [diru gaitza balio dukeen zureria]), zur eta lur (ArreseB; ik. zurtu), zurezko (Leiz [harrizko eta zurezko idolák]), zurgai (Lardiz), zurgile (Pouv), zurki (‘zurezko pieza’: Duv, Laf; cf. agian Michel Zurrqui (MerEst 1427)), zur-lan (‘zurgintza’: Harrt, Lapeyre), zurmailu (Larm (zum-), Mogel), zur-puska (EtxZib (-puxka)), zurtatu (FedProp 1880 [gure etxearen zola zurtatua dugu]), zurzuri (‘zumartxuri’: zurxuri Pouv, Hbarren). Cf. bizkar-zur, intxaur-zur, ohazur, pinu-zur…
► Forma orokorra zur izanik ere, zun berreraiki behar da (dokumentatua dago, ik. zuin): batetik erronk. zũr dugulako, eta, bestetik, zenbait elkartu edo eratorritan zun- dagoelako, Mitxelenak ohartarazi bezala (1950a: 456-457; ideia D. Pedro de Zabalarena dela dio).[2] Esanguratsua da, gainera, hark nabarmentzen duen bezala, kontsonante aurrekoak izatea zun- duten hainbat adibide (cf. zubel/zumel, zunatz, zundo, zungo, zunzi, etab.), eskuarki bokal aurrean gertatzen baita, bestela, elkartuetako -n > -r (cf. egun/eguraldi, jaun/jauregi, etab.; FHV 309). Erro sudurkaridun horren alde gehitu daitezke zuin, zuzun, zuntz, zunzi eta zin soilaz gainera zin- duten guztiak, zĩ, zimel, zimur, etab.
Horrela, onartu behar da jatorrizko zun formari gain hartu diola elkartu-eratorrietako zur-/zir- formak; honen paralelo moduan, cf. bizk. zul aldaera, ziur asko zur-en beraren eratorrietako zul- formatik orokortua (cf. zulgin, eta bilakaera orokorrerako, euskara/euskal-, afari/afal-, gorri/golde, FHV 317-319).
Elkartu-eratorrietako zuh- eta zu- formez gain (horietarako, cf. ur > uh-, u-), zin-, zir- eta zil- alomorfoak ere baditu hitzak. Ez ditugu erabat ezagutzen u > i aldaketaren xehetasunak, baina paralelo betea dugu ur-en i- eratorri zaharrenetan (cf. ibar, ibi, etab.). Baliteke zuh- hasperendutik azaldu behar izatea, baina ohartu behar da zenbaitetan sudurkaritasunak berrezarria beharko lukeela, are zin beregaineraino iritsi arte, zun > *zũh- > zĩ- > zin- → zin (eta gero zin > zir- > zil?); sudurkaria kontsonante moduan berrezartzen den zĩ- > zin- urratserako, cf. zigor-en -zingor adiera (cf. bestalde arraĩ > arrain, etab.; FHV 414).
Beste aukera bat da, goiko bokalen arteko u/i txandakatze orokor bat ikustea erro honetan, eta horrela genuke zun > zin > zir- > zil. Aski zaharra behar du txandakatze honek, zil orokorra baita, zul ez bezala.
Bi bokalekiko aldaerak dituztelako, esanguratsuak dira zenbait bikote: cf. bereziki zumel/zimel, zumitz/zimitz eta toponimiako Ziordia, Erdi Aroan çuordia, Çuhordia agertzen baita (ik. zigor);[3] beste zenbait ere zerrenda daitezke, hala nola zulo/zilo, zukoitz/zikoitz, zuntz/txintz, zurkun/zirkun, zurtoin/zirtoin, agian zurtz/zirotz, eta badira, halaber, zu- aldaera esanguratsurik ez duten beste batzuk ere, zidor, zigor, zihi (baina cf. zuhi), zikin, zimur, ziri, etab., esaterako.
Esanguratsuak dira, orobat, zurtoin/zirtoin eta zurkun/zirkun bikoteak, zir- alomorfoa zedarritzeko; zin-erako, cf. zumel/zimel, eta zil formarako, cf. zul beregaina.
Erroaren jatorrizko esanahia, eratorriak aintzat hartuta, “matière ligneuse” izan zitekeen, Vinsonen ustez (1919: 204); jatorrizko balio orokor hori salatzen dute hitzaren eratorri zenbaiten adierek: ‘arte’ (zubihotz), ‘zumar’ (zurtxuri), ‘haritz’ (zuhaitz), etab.
Lehen hurbilketa horri, hauxe gehitzen dio Vinsonek, zut-ekin lotuz: “zur lui même vient d’une racine exprimant un mouvement rectiligne vertical, une poussée de bas en haut”. Jatorrizko esanahia, beraz, ‘(behetik gora hazten den) zer zuzena’ litzateke, eta horri lotuak egon litezke zuzun, zurrun, ziri, zigor eta, ageri denez, zuzen bera ere; cf. zuhaitz hitzean emandako ‘zur hazi, luze’ adiera; horretarako, eta baita ‘zur’ eta ‘hazkor’ adierazten duten hitzen arteko loturarako, ik. halaber zur2.
sustrai (zurzai 1266: AGNComp1 [Çurçayteguia]; sustrai 1639: ElgeTop [Francisco de Sustraiza]; ik. behean lehenagokoak). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., bazt., lap.); testuetan, Kapanaga da lehena. Iparraldeko testuetan Goihetxegan bakarrik ageri da.
Aldaerak dira sustrai (bizk., gip., bazt.), zustrai (bizk.), surtzai (KantHizt (lap.)) eta sursai (gnaf.); zusterrai, susterrai aldaera ustez etimologikoak AranaG-gandik datoz. Bada bestalde OihAtsot zurzai orok adar eihar “il n’y a arbre qui n’ait quelque branche séche”, zeinetan ‘zuhaitz’ adieradun zurzai bat dugun.
Esanahi nagusia ‘erro, zain’ da (Mburu sustrai, zain ta arri andiskote guziak, frBart sustraijan gatxa daukan landaria), askotan irudizko adieretan: ‘jatorri, iturri’ (Kapan beste birtuteen sustraiak, zeinetarik eta ernetan direan, Kardab au da ditxa guzien sustraia), ‘oinarri’ (Mogel Jainkua maite izateko sustrairik senduena). Landareenez bestelako erroez ere esaten da (Ubill Eleiz zarraren sustrai ta zimenduaren gañean, Mogel (bizarraren) sustraijak). Bestalde, esanahi hauekin ere ageri da: ‘soro’ (Goihetxe sustraiak bertzalde (bordatik) hurbill sobra eztire), ‘arrasto’ (Illarm aitaren sustrayik ateratzen dezuten) eta ‘hitz-sustrai’ (Arana franzes-izketaren sustrai guziak billatzen).
□ Erdi Aroan, lehenagokoa litzateke Zurzaiate (DocLeire 1014), baina Çuarçaiate dago beste kopia batean, eta baliteke zumar-en adibide izatea, ik. han. Lehen lekukotasuneko leku horri dagozkio, orobat, Çurçaytoqui (AGNComp5 1291), Çurçaytoqui (AGNComp3/4 1293), Sant Iohan de Surçaytoquie (AGNRealIII 1316), etab.
Badirudi sustai- aldaera bat bizirik izan dela Erdi Aroan. Elgetakoa da 1639ko Francisco de Sustraiza, eta cf. hori baino lehenago herri bereko Sustaiça (ArchElguet 1470) eta Ochoa de Sustayça (ArchElguet 1493). Lehenago, -eta atzizkiarekin, cf. Sustaeta (ColCenar 1388; cf. Idoeta, Ibaeta, idoieta eta ibaieta-tik), Iohan Lópes de Sustayeta (ArchSegI 1390), Iohango de Sustaeta (ArchZest 1397), Iohan Peres de Sustayeta (ArchDebaI 1449), Sustayeta (ArchElgoi 1452); -aga atzizkiarekin, berriz, Ochoa de Sustayaga (ArchDebaI ~1436; cf. gaur Debako Sustraiaga baserria, EAETop), sendero nonbrado Sustaya (ArchVill 1470), castanno llamado Sustayaga (ArchZest 1479) eta Ioan de Sustaga (ArchDebaI 1501; oharrean, “por Sustraiaga” dio editoreak). Cf. iparraldean surçayaga (MaisMed 1551). Baliteke, bestalde, balizko *zu(r)zaieta > *zu(r)zaeta baten ondorengo izatea Susaeta deitura; hau berau ez dago dokumentatua gure corpusean, baina bai Zuzaeta: cf. arroyo de Ynchaurçuçaeta (ArchDebaII 1483) eta Çuçaeta (ColCenar 1502).
sustraiak bota (TxAgir), sustraiak egin (Larm, Izt), sustraiak eman (Enbeita), sustraietatik (‘errotik’: AgirAst), sustraigabe (Mogel [beldur sustrai gabeak]), sustraiki1 (“radical” Larm), sustraiki2 (‘jatorri’: Izt), sustraitik (Larm, Kardab [usadio ori sustraietik ebaki]), sustraitsu (frBart [sinistute egijazkua… gordeetan da… sartu zanian baxen sustraitsuba]), sustraitu (‘errotu’: Larm, Añib [(aretxak) irme sustraiturik ifinten dirianean]; ‘eskuratu’: Aspiroz (gnaf.: non sustraittu ote ditto olako gaztañaga luze ta ariñek?)), sustraitxo (Larm), sustraitzar (Larm), sustraitze (“radicación” Larm; Gaztelu), sustraiz (‘funtsez’: frBart [dantzeen gainian puska bat sustraiz berba egiten dabeenak]; ‘jatorriz’: JJMogel [orduban artuten dogu sustraiz fedia]), sustraizko (‘jatorrizko’: frBart), sustraizkor (Iturz [liberalismo radikala edo sustraizkorra]).
► Osaeraz, proposa daiteke zur + zain dela, eta bigarren osagaian -zain > -zai gertatu dela (ik. zugai, zumai, s.v. zuhain; beste zain-ekin, cf. buruzagi). Zurzai litzateke jatorrizko forma (cf. Erdi Arokoak), eta gnaf. sursai aldaerarako zurzai > *zursai > sursai bilakaera genuke; lehen urratserako, cf. merzede > mersede (ik. mesede), eta apikariaren aldeko asimilaziorako, cf. sasoi, solas, etab. (FHV 283). Bestela azaldu behar da surtzai-ren lehen igurzkaria, agian sustrai-ren edo sursai-ren eraginez.
Sustrai eta zustrai aldaeretarako, zurzai > *zuzrai > zuztrai > zustrai bilakaera proposa liteke, -zr- > -rz- metatesiarekin, -t- epentetikoarekin eta herskari aurreko igurzkari apikariaren bilakaerarekin; alabaina, ez dugu metatesi horren eta epentesi horren paralelorik. Erdi Aroko sustai- aldaera kontuan hartuta, bestela azal daiteke zurzai eta sustrai-ren arteko lotura: funtsean beste/berze, bost/bortz, etab. diren harreman berean daude sustai- eta zurzai (FHV 364); sustai-ren lehentasun dokumentalak sustrai bestela azaldu beharrean jartzen gaitu, eta baliteke zur-en oihartzunarengatik edo esplikatu beharra -r- gerora sartu izana.
Esanahiaren aldetik, ez dago eragozpenik: irudizko erabileraz dugu ‘jatorri, iturri’, eta orobatsu ‘arrasto’; metonimiaz edo azaldu beharko da ‘soro’. Hitz bera dela onarturik, Oihenarten zurzai ‘zuhain’ ere aise azal daiteke metonimiaz: ‘zuhaitzaren erro’ > ‘zuhaitz’.
zubi (947: SMillán [Zufiuri]).[4] ■ Hitz orokorra. Erronkarin eta Zuberoan zübü/zubu eta zibi formak aurkitzen dira; zupi Iztuetagan aurkitzen da; zurbi Duvoisinek dakar eta FedProp-en erabiltzen da.
Esanahi orokorraz gainera (OihAtsot ahunz duguneko, zubi, EtxZib zubiaren pasatzeko egidazu dohaña), bada itsasontzikoa ere (EtxZib itzultzean gero berriz zubiaren gañera), eta orobat bestelako gauzena (adib. Elizanb galtzen zubia, sakela zuen aldetik idekia).
□ Erdi Aroan, -f- eta -h- duten aldaerak daude, -b- dutenekin batean: cf. Zuhia Barrutia, Zuffia de Suso (gaurko Zigoitia < zubi + goitia) eta Arzubiaga (SMillán 1025). Ez dago argi zurbi aldaeraren adibide den camino que ban de Anderaçurbi a la puente de Otalora (ArchOñatII 1504; bilduma berean, cf. Çubiaur); Trebiñuko Garcia Beilaz de Zuruitu (DocLeire 1108) ere aipa liteke, baina -(i)tu bukaeraren arazoa ere badu honek (cf. Musitu, etab.; ik. behean zubitu). Zibi aldaerarako, cf. agian Berascoayn Civiurrecoa (ColRonces 1284).
● Erromako zubi ‘ortzadar’: ZegHizt/Azk (bizk., gip.); Bährek dioenez (1931: 404), zabaldua dago beste hizkuntzetan ortzadarra zubi batekin konparatzea, baina ez dago argi zergatik agertzen den euskaraz Erromako izenlagunarekin; bere ustez, erromesaldiak edo erlijiozko arrazoiak egon daitezke izenaren atzean; bestela, pentsa daiteke Erroma munduko “hiriburua” izanik (mundu kristaukoa), hortik hartuko zuela izena, zubi ederra, handia dela adierazteko; cf. bestalde erronk. zubi-adar.
● zubi-buru Pouv, Intxpe (Tibre ühaitzaren zübü bürian); cf. Graçie de Çubiburu (CenBNav 1412); ik. oharrean Ziburu.
● zubitu Mogel (suurra… zubituba: ‘kakotua’); ez dago argi Trebiñuko Zuruitu-rekin loturarik duen.
● zubitxo Urte, Izt; cf. Çubichoeta (ArchZest 1476).
zubi-azpi (Ax [eror baitzindezke zubi azpiko hosinera]), zubi-begi (Azk/Elexp (bizk., gip., gnaf.)), zubi-gurutze (“escalerilla o pasos que suele haber para entrar en los setos, zubikurutza (gip.)” Arak), zubipe (Izt [zubipean igarorik]), zubi-zulo (‘zubi-begi’: Azk/Izeta… (lap., bazt.)). Cf. ahuntz-zubi, lera-zubi, oin-zubi…
► Zur da lehen osagaia, itxura guztien arabera. Bigarren osagairako, bide proposatzen du Mitxelenak, orbi eta ubi-rekin konparatuta; elkartuetako bigarren osagaiaren azentu apalarengatik azaltzen du azken silabaren galera (FHV 412, 8. oh). Esanahiari dagokionez, gogora ekartzen ditu Pirinioetan aurki daitezkeen zurezko pasabideak. Bestalde, ohar bedi kognatuak direla eslav. zah. brŭvŭno ‘ohol’ eta ing. bridge ‘zubi’ (Buck s.v.), eta orobat lat. pōns ‘zubi’ eta ved. pánthāḥ ‘bide’ (ErnMeill s.v.).
Alabaina, Mitxelenaren -bide > -bi bilakaeraren xehetasunak ez dira seguruak, eta bestelako aukerak aztertu behar dira: -bi soila proposa daiteke, cf. azpi, ibi.
Erdi Aroko zufi azaltzeko, nafar, afari, afia eta halakoekin konparatzen du Mitxelenak (FHV 266), f eta b-ren arteko txandakatzeen eztabaida orokorrean. Baina beste modu batean azal litezke aldaera horiek, beharbada: lehen osagaiaren elkartuetako forma zuh- zela onartuta (ik. zur), erraz azal liteke -hb- > -f- bilakaera, hasperenak ezpainkaria igurzkaritzen baitu, besterik gabe (ik. ifar); hori aintzat hartuta, zuhi aldaera ere errazago azaltzen da.
Erronk. zibi azaltzeko, cf. mutil/mitil (FHV 77; ez dugu ezinbestea zi- alomorfoa); zubu-rako, cf. urritz/urrutx (FHV 80), edo, bestela, forma mugatutik abiatuta berranalisiz, cf. uzki/uzku (FHV 131). Argi dago, bestalde, berrikuntza dela zupi (FHV 233). Baliteke zurbi aldaeran jatorrizko dardarkaria gorde izana (cf. agian APicaud orgi), edo, bestela, modernoki zur berrezarri izana; esanguratsua izan liteke Anderaçurbi, eta ohar bedi FedProp-en zurhamu ere erabiltzen dela, ik. zuhamu.
Beste esanahietarako, ohar bedi errom. puente-k eta pont-ek ere badutela ‘itsasontziko zubi’ adiera.
zurda (surda ~1557: OihAtsot). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., lap., bnaf.). Aldaerak dira zurda (bizk., gip., lap.), surda (OihAtsot) eta xurda (lap., bnaf.). Esanahiak dira, alde batetik, oro har, ‘hari, soka mehe’: ‘musika-tresnako hari’ (OihAtsot surda tinkatuz sobera datorke etentzera, Harand gitarraren zurdak), ‘arrantzarako hari’ (Larm, TxAgir), ‘larru azpitik sendatzeko haria’ (Iturr), “tendón” (Azk (lap.)).
Bestalde, ‘zenbait animaliaren ile latz’ da (Mogel zaldi-ule edo zurda eten-erraza, AgirAst zurdaz edo auntz illez egindako soñekoa); esanahi hau jadanik Larm-engan ageri da. Giza ileaz ere batzuetan esaten da (Elexp (bizk.)).
‘Eskuetako itzasi’ esanahiarekin ere jaso izan da (Azk (gip.)). Ez dago argi zurda ‘lantxurda’ hitzarekin lotua dagoen.
● zurdapal “bozal que se pone a los terneros” Azk (zar.), Olab; badirudi apal dagoela bigarren osagai gisa.
● zurdapila “cepillo de limpiar polvo” -pilla Larm; hitzaren bigarren zatirako, cf. agian eskubila.
● zurdatz “cilicio” Larm; Duv, Uriarte; ez dago argi nola azaldu behar den hitzaren bukaera.
● zurduntzi “bruza, cepillo redondo de cerdas” Larm; “étui en crin” Lhande; badirudi untzi dagoela bigarren osagaian, eta ongi ezkontzen da horrekin Lhandek dakarren adiera, ez ordea Larramendirena.
ehun zurda (‘zurdazko ehun’: Iturr [biltzen da eun zurda tolestu batean]), zurda-arropa (Etxeb), zurdabahe (zurdabai Larm, Iturr [azkenik eralkitzen da zurda bai batean]), zurda-iltze (‘kabila’: -itze Urte), zurdaki (“brocha para pintar” Larm), zurdak tiratu (“se donner beaucoup de peine” Duv), zurda-multzo (-moltso Larm), zurda-oihal (zurdoihal Duv, Lhande (lap.)), zurdarrain (“citharis” Urte), zurda-soka (‘zurdaz eginiko soka’: Anduaga), zurdatsu (Harr, Izag/Elexp (bizk.)), zurdatu (‘zurdaz estali’: Duv; “appliquer des sétons” Salab), zurdazko (Uriarte), zurdaztatu (Duv, Harr), zurdile (“crin” Larm, ZegHizt). Cf. bezurda.
► Osaeraz, zur + -da. Baliteke -ta izatea atzizkia, ttikigarria edo, cf. gixonta, giberrita, gogorta, aizkolta (Morf §317); baina onartu beharko genuke, gogorta-n ez bezala, modu orokorrean gertatu dela urkari ondoko -t > -d, lexikalizatuago dagoelako edo.
zuri (1036: SJPeña [Arazuri]; txuri 1306: AGNRealIII [Garcia Martiniz de Churieta]; xuri 1377: CenSoul [Xuricoberro]). ■ Hitz orokorra. Zuri da forma antzinakoena, eta hego-mendebaldean gorde da hobekienik; xuri ipar-ekialdean da nagusi Leizarragagandik hasita; txuri gip.-gnaf. eremuan ageri da gehienbat, jad. Beriainengan. Forma sabaikaridunak (x-, tx-) markatu gabeak dira leku askotan.
Kolorea adierazten du maizenik (Sandailia ardao zuri ardao Madrigalgoa, Leiz mihise xuri batetan, Lazarg zeruko irargi zuria, Beriain maindre garbia eta txuria); diru baten izena ere bada (EspGut zuri bat jateko eztuenek, Mogel txuri biren eznia; cf. lauzuriko, jad. Land); ‘faltsu, losintxari’ (EtxZib hitz xuriez… llilluraturen, Añib (gip.), Hbarren ah, zuri handia!); ‘alfer’ (ArreseB dakust munduan nagia ugari,… zeu bere beti izan etzara zuria?). Izen bezala ere erabili da, besteak beste, ‘jomuga’ (Pouv zeintara xedatu behar duzun xuria, Tartas arkabusariak, xuria honkitu nahi dianian), ‘begiko lauso’ (MDass idiak begian xuria duenean) edo ‘lizun’ (Duv xuria edo zurmindura; cf. behean zurmindu) adierekin.
□ Erdi Aroan, euskal eremu ia osoan aurki daitezke zuri jatorrizkoaren adibideak: Nafarroa Beherean, cf. Lupum suria (1249) eta Garciot çuri (OnomNord 1357); Lapurdin, cf. Lupus Çurry (OnomNord 1317); Zuberoan ez dugu adibide garbirik aurkitu. Bestalde, cf. Bizkaiko Juan Çuri (ArchBilbI 1406), Gipuzkoako Martin Çuri d’Aldaz (ArchTolI 1349), etab.
Txuri aldaeraren lehenagoko adibidea izan liteke Garchuriarte (SMillán xiii. m.), baina ez da baztertzekoa uri izatea izenaren osagaietako bat; cf. bestela Martin Churi (SPedRib ~1335). Nafarroan, cf. halaber Artaxoako Miguel Ezquiarachuria (PobNav 1366) eta Symeno Churia (AGNCarlIV 1367); iparralderago, cf. joan de saldias alias churi de beynça (OnomVasc 7 1543). Mendebaldean, cf. Pero Ferrandes de Cardachuri (ArchMondII 1431) eta Juan Martínez de la Plaza, dicho “Churio” (ArchElgoi 1452); Bilboko Juan Saes de Achury (ArchBilbI 1385) ez da esanguratsua, elkartua baita. Ez dirudi Zuberoako Lostau ditchurie (CenSoul 1377) aldaera honen adibide hartu behar denik.
Xuri aldaerari dagokionez, cf. Miguel Gaynchuri (CenBNav ~1350), baina afrikatua adieraz lezake <ch> digrafoak, eta arazo bertsua izan lezake Nafarroa Behereko Garchot mutil churi-k (OnomNord 1381); cf. bestalde Lostau de harrixurie (CenSoul 1377). Grafia arazoak ahantzi gabe, badirudi aldaera honen adibideak euskal eremuko hainbat eskualdetan aurki daitezkeela, ez bakarrik ipar-ekialdean: Gipuzkoan, cf. Martie Xuria (ArchOiarIII 1474) eta Martin Xuria (ArchRentII 1478); Nafarroan, cf. Burundako Juan Xurio (ArchSalvatIV 1516) eta Lizarraldekoa izan daitekeen Juan de Erbina alias Xurio (IzaTop 1549); Iruñerrian esanguratsuak izan daitezke Martín de Eguillor, alias Jaca Xuri (LéxNavI 1556; Iruñea), Buru xuri (GalarTop 1579) eta Gurucejuri (IruñTop 1603; Guruchechuria 1598an); hitzaren adibide baldin bada, cf. are lehenagoko Ortissa de Enassurieta (SJuan 1230) eta Pascoal de Naxurieta (PobNav 1366).
Artzamendiren ustez, txanponaren izena dago bueno çuriquo (RegOlitI 1315) pertsona-izenean, baina zaila dirudi pertsonen deituratik bereiztea. Lehenagokoa da, bestalde, Çuricoain (ColIrach 1069).
● xurikin Duv (lasto, xurikin, belhar idor), PErrota (lastaira eder bat… / beteta neukan txurikiñakin); cf., beste adiera batekin, Larm “lavadura de ropa blanca y delgada, txurikiña”; osaeraz, (t)xuri(tu) + -kin atzizk.; aditzaren ondorioa edo emaitza adierazten da, cf. hondakin.
● zuhail iparraldeko hitza; Salab (xurhail), Duv (buztina… batzuetan gorrasta, bertzeetan xuhaila), Laphitz (soineko zuhail bat); zuh- + -ail atzizk.; badirudi zuzenean zur-en gainean osatu dela (cf. zuh-), ez zuri-ren gainean, bestela adibide bakarra bailitzateke zuri-ren forma elkartuetan zuh- dagoenekoa; honek zur eta zuri-ren arteko etimologikoa sendotu besterik ez du egiten; cf. bereziki gorrail, eta horail.
● zuriko Land, Mogel (amabi zuriko edo iru lauko); ik. Erdi Arokoetan.
● zuringo Land (-nko), Mogel; xuringo MDass; -nko dago erronk. eta zub. ere; -nko/-ngo atzizkirako, ik. Morf §303: hango adibideei sardango gehi dakieke; zaila da hitzaren adibidetzat hartzea Juan de Curingo (ArchCamp 1502).
● zuritu hitz orokorra (ipar-ekialdean batez ere xuritu aldaeran); ‘azala kendu’, ‘limurtu’: Land, Mogel (artoak zuritu); xuritu Zalgiz; zerbaiti azala kentzean, kolore argiagoko barrena agertzen delako; ‘limurtu’ adierarako, cf. zuri-ren ‘faltsu, losintxari’.
xuriketa (“xuriketak edo xuriketakoak, linges à blanchir. Xuriketara ioan da, alleé laver la lessive” Pouv; Laphitz [laguntzen du xuriketaren egiten]), zuri-gorri (Kardab [lore eder zurigorri]), zurikatu (‘zurbildu’: Lardiz [arpegia zurikaturik]), zurikeria (Añib, TxAgir [aurrari zurikeriak egiñaz]), zuririk (Añib [zeure mai santura… zuririk eta ederrik elduteko]), zuritasun (Mikol, BMogel; xuritasun Pouv), zurixka (ArreseB [edur zurizkak]). Cf. ahozuri, artazuritze, azpizuri, buruzuri, elezuri, elorri zuri, gainzuritu, ipurtzuri, lepazuri, satsuri, zumartxuri, zurzuri…
► Zur + -i da osaeraz, itxura guztien arabera (Morf §41); bigarren osagaiari dagokionez, beste kolore izen batzuetan ere ageri da -i partizipio marka, cf. gorri, hori. Osaera berekoa litzateke, funtsean, zuin, ik. han.
Esanahiari dagokionez, “como la madera” dakar Azkuek. Bestalde, metafora honen bitartez azal liteke ‘faltsu, losintxari’ adiera, beharbada: pertsona faltsuek bere burua erabat zuri, erabat garbi agertzen dute, egia ezkutatuz. Beste aukera bat da, zuria kolore ahul moduan hartuta, ‘ahul’ ← ‘txepel, ustel, faltsu, alfer’ moduko bilakaeraren bat proposatzea. Aukera honetan, ‘alfer’ adiera modu berean azaldu liteke; bestela, pentsa liteke pertsona alferra zikintzen ez den pertsona dela, eta horregatik egoten direla garbi; horretarako, ‘garbi’ eta ‘zuri’ adieren arteko berdintzea behar da, cf. goian Beriainen adibidea.
Badirudi gazt. blanco ‘jomuga’-rekin lotu behar dela ‘jomuga’ adiera; ‘lizun’ eta ‘begiko lauso’ euskararen barrenean azal daitezke, kolore hori dutelako, besterik gabe.
Forma sabaikaridunak balio adierazkorrarekin sortuko ziren lehenik; jatorrizko formari gailenduta, haren balio ez markatua hartuko zuten (FHV 180).
zurubi (xurubi ~1620: Volt (ez segurua); zurubi 1627: EtxZib). ■ Ipar-ekialdeko hitza historikoki; hegoaldean, XX. mendea baino lehen, Lardizabalengan aurkitzen da (zurubia edo eskallera), lehenago Larramendik bezala. Alostorrea baladan, Orixek zurubi dakar, baina badirudi hark aldatutakoa dela; Arakistainek (1866: 38) eta Azkuek (1903: 322; 1942: 32) eskallera dakarte. Nolanahi ere, Arejitak eta bestek argitaraturiko bilduman (1995: 22), zulubi jasotzen da balada horretan berean Markinan, 1982an. Besteak beste, zürübü (Egiat), zulubi (bazt.), zulibi edo zurbi moduko aldaerak ere ageri dira; Larrasketek zübik dakar, pluralean, bai “échelle” eta bai “les ponts” esanahiekin. Aski erabilia da pluralean: Pouv Iakoben zurubiak (Harand zurubia), EtxSar trabailluaren zurubiak.
Pentsa liteke berez ‘esku-eskailera’ edo dela, baina oso goizdanik ageri da testuetan ‘eskailera’ gisa (EtxZib zerura iragateko hauxe da zurubia, Haranb zeruratzeko zurubia).
zurubi-makila (Harand [zurubi makhillatik makhillara]), zurubi-pare (Oxobi [teatro ezkerreko izkinan ezartzen dute zurubi pare bat]).
► Lehen osagaia zur da; bere forma osoan ageri da (ez elkartuetako zu(h)-), hitz aski berria delako, beharbada; dena den, elkartuetako zul- forma dago bazt. zulubi aldaeran.
Bigarren osagaia ubi baldin bada, pentsatu behar da hitzaren jatorrizko esanahia ‘zurezko pasabide’ edo izan zela; tresna horren erabilera jakinen batek ekarriko zuten ‘eskailera’ adieran espezializatzea. Beste aukera bat da zur + hobi osaeran pentsatzea *zurhobi > zurubi bilakaerarekin, asimilazioarekin eta hasperenaren galerarekin (asimilaziorako, cf. zuhur < *zunor); esanahiaren aldetik, pasabide horiek itxiak zirela pentsa daiteke, zurez eginak, tunel modukoak (cf. batez ere arma-gerra gisa antzinatean eta Erdi Aroan, eta are berrikiago ere, erabiltzen ziren zurezko dorre eta pasabide mugikorrak, barrenean eskailerak zituztenak).
zuzen (~1527: Zalgiz; xuxen ~1527: Zalgiz). ■ Hitz orokorra. Euskalki guztietan ageri den zuzen-ez gain, forma sabaikaridunak aurkitzen dira: xuxen (gnaf., bazt., lap., bnaf., zar., erronk., zub.), txuxen (bizk., gip., gnaf.), txusen (Larm, ZegHizt), xuzen (Xurio, Etxahun), txuzen (Nafgip. (1645), Gamiz) eta txujen ([-x-] gnaf.); hauek ekialdean ageri dira batez ere, balio adierazkor argirik gabe, eta oso ohikoak dira, nahiz eta izen moduan zuzen baizik ez agertu.
Izenondo, aditzondo eta izen moduan agertzen da. Izenondo moduan esanahi nagusia da ‘artez, oker ez dena’ (Zalgiz zangoak behar ditu xuxenak makurren eskarniatzen ari denak, Leiz bideska xuxenak, Mogel ezagutuko degu (erramua) zuzena edo ausigabea dagoala); beste esanahiak dira ‘behar bezalako, zuzentasunaren araberako’ (Leiz borondaterik zuzenenez, Maister amuriua… aphal da eta xüxen, frBart egitade zuzen bat), ‘egiaren araberako’ (EtxSar arrazoinamendu zuzenez, Mburu Jangoikoaren berri zuzenik bagea), ‘zehatz’ (AgirAst zein neurri zuzen eta miragarriakin iduki duan guziaren kontua), ‘okertu gabe edo bitartekorik gabe doana’ (EtxZib haren gana zaren, bada, / ararteko xuxena, Mburu bere bideko ibiller zuzenarekin) eta ‘zut, perpendikular’ (Larm).
Aditzondo moduan esanahi nagusiak honako hauek dira: ‘norabidez aldatu gabe, okertu gabe’ (OihAtsot xuxen epaiten du lastogeia, Etxep ene gogoa nola baita zuzen iarri hargana, AgirAst zabiltzate ez zearka baizik zuzen), ‘zuzentasunez’ (EtxZib falten punuizionetan (gaztigu) zuzen ordenatua, BMogel nork erabaki zuzen errierta), ‘hutsik gabe’ (Larm ez da erraz… gauza ori zuzen aditzea) eta ‘zehazki’ (Kardab kontua zuzenago idukitzeko).
Izen moduan dituen balioak dira ‘eskubide’ (Zalgiz zuzen gaixtoak phorua handi, Etxep Iangoikua, begira niri ere zuzena), ‘zuzentasun, justizia’ (Etxep amoria itsu da eta eztazagu zuzena, KIkBizk zuzenaren alde dagozalako) eta ‘ongi dagoena, zuzen dagoena’ (Oih edo nitan bad’ ogena, / eta den huts eginik, / erakustazu zuzena).
● zuzenez1 Ax (zuzenez eta ethorkiz… Errege heldu denak); -z instrumentalarekin. / zuzenez2 “indirecto” Larm; osaerarako, cf. gauzaez, eta konpara bedi ez-zuzeneko modernoagoarekin.
hain zuzen (hain xuxen Goihetxe; hain zuzen HiriartU), bezain xuxen (‘bezain laster’: Barbier [ustaiak leherraraziko ditudala… heien barnean sartzea bezen xuxen]), ez-zuzeneko (‘makur, gaizto’: TEtxeb; honen aldean, cf. zuzenez zaharragoa), xuxen eta zuzen (“vite et bien” Lhande), zuzena egin (Etxep [ene maite maitena, egidazu zuzena; / ioan duzuna ekhardazu, ezpa eman ordaina]), zuzena galdu (‘otordua eginik izan’: Azk (zub.)), zuzenarazi (Mburu [makur dabillen bekataria zuzen-erazteko]), zuzen-beheiti (Duv [asko zuhamuk badute erro nausi bat, lurrean zuzen beheiti sartzen dena]), zuzen-behera (“verticalmente” Azk (bizk.)), zuzenbide (‘eskubide’: Etxep [berzerenzat gelditzen da ene zuzenbidia]; ‘zuzentasun’: OihAtsot; txuxenbide Lizarg), zuzen da (Larg [zuzen da beraz izan zaitezten ene aldean yarriak]), zuzendari (Larm, Izt), zuzen den bezala (Duh), zuzendu (‘artez jarri’: Leiz [zuzen itzazue haren bideskak]; xuxendu Leiz [(emaztea) zen krokatua eta neholetan ere ezin xuxent zeiten]; “dirigir” Larm; “acomodar, componer” Larm), zuzendun (Belap [(bühürtü) ebats zaionari… edo haren ageri diren züzendüner]), zuzenera (‘zuzentze’: Iturz), zuzenean (xuxenean INabig; zuzenean OñatEsk [altura guztiz andi batetik beera begira zuzenian jasarten danaren saria]; txuxenean Lizarg [Jangoikoaganik txuxenean datozinak]), zuzen edo/ala makur (zuzen edo makhur Ax; xuxen ala makhur Larg), zuzen egin (‘ordaindu, kitatu’: Belap [besteri damü egin derionaz ihork züzen egin behar derioa?]), zuzen egon (‘arrazoia izan’: Kkiño; ‘ziur egon’: xuxen e. Orixe), zuzenekin (‘ziurtasunez’: Belap), zuzeneko (Mburu [bere ibiller makurrak zuzeneko bide ta eskurik izanen ez duen aldian]), zuzenera (‘eskubidez’: Duv), zuzen ere (‘hain zuzen’: zuzen be TEtxeb (bizk.)), zuzenerraz (Mogel), zuzen eta bide (EtxZib [hargatik da bada gauza / zuzen eta bidea]; zuzen eta bidez Eguzk; zuzen eta bidezko Duv), zuzenetan (Larg [yuduak zuzenetan ziren galdetzeko]), zuzenetan sarrarazi (‘kitapena eman’: FedProp 1876), zuzenetara (“al derecho” Azk (bizk.)), zuzenetik edo makurretik (‘zuzen edo makur’: Arbelb), zuzenetsi (‘onartu’: AranaG), zuzenezkeria (Duh), zuzenezko (‘zuzentasunezko’: Leiz; ‘zuzentasunaren araberako’: Pouv), zuzengabe (adond. ‘zuzenik gabe’: Belap; izond. “injusto” zuzenbage Larm), zuzengabekeria (Gorosurreta/Azk (bazt., lap.)), zuzengarri (izond. “reparable, componible” Larm; iz. Mogel [emendi datorren zuzengarri, jakinbide ta fedeko dotrina]), zuzengile (‘zuzen diharduena’: züzen egile Belap; “enderezador” Larm), zuzengin (“directeur” xuxengin Harrt; zuzengin Larm), zuzengoa (‘zuzentasun’ xuxengoa Egiat), zuzengura (‘zuzenzale’: Urte), zuzen ibili (‘zuzen egon’: Etxaide), zuzenik (ArreseB [atxok zuzenik bere badaukez / euren buru zar zuriak]; xuxenik Elizanb), zuzen izan (‘eskubidea izan’: Leiz [zuzen dutenzát bizitzeko arborean]; ‘arrazoia izan’: Harrt), zuzenka (Larm; xuxenka Lopez), zuzenkara (Izt [palanka… bota oi zuen zuzenkara]), zuzenketa (Etxaniz), zuzenki (‘artez’: xuxenki Leiz; xuxengi Leiz; ‘justuki’: zuzenki EtxZib; zuzentki Ax), zuzen kontra (Larg; zuzen kontrako Baratz), zuzenkontrakeria (Duh), zuzenkontratasun (Birjin), zuzenkuntza (“réglement” xuxenkuntza Harrt), zuzenlari (xuxenlari Urte; zuzenlari Zink), zuzenle (Añib [onzi zuzenlea]), zuzen-nahi (txuxennai Lizarg), zuzen onez (Leiz), zuzenpen (‘justizia’: Duv), zuzentasun (“aequabilitas” Urte; xuxentasun Urte), zuzentza (“réglement, action de régler” xuxentza Duv; ‘justizia’: Zink), zuzentzaile (‘zuzentzen, gidatzen duena’: xuxentzaille Pouv; zuzentzalle Larm; ‘zuzen jartzen duena’: Urte [arbola zuzentzaillea]; ‘zuzendari’: Larm), zuzenzale (‘justiziazale’: Urte), zuzen-zuzen (Mburu [zuzen-zuzen dijoa ardietara]), zuzen-zuzena (xuxen-xuxena Leiz [xuxen xuxena ethor gentezen Kosera]; zuzentzuzéna Urte; artikuluaren balio adberbialarekin, cf. zabal-zabala), zuzen-zuzenean (Iturr [mando ederragana / zuzen zuzenean]).
► Osaeraz, zu-zen zatitu daiteke. Ez dago arazo larririk zur-en eratorritzat jotzeko: esanahiaren aldetik, gogoan hartu behar da zur-entzat Vinsonek zehazten duen ‘(behetik gora hazten den) zer zuzena’ esanahi orokorra (ik. orobatsu zut). Halako erkaketak egin dituzte beste zenbait autorek ere, hala nola Schuchardtek (1913: 329), zutik, zutitu eta zutindu-rekin konparatzen baitu zuzen, eta Lafonek (1947-1948: 151-152), zut-ekin lotuta hitza.
Bigarren osagaia, berriz, badirudi *zen erroa dela (cf. gizen); ez dugu zehatz ezagutzen zein den haren esanahia, baina badirudi ‘sendo, indartsu, trinko’ gisako adieren inguruan biltzen dela.
zuzter (~1222: ColIrach [(uineam) de Çuzterbeaça]). ■ Erdi-mendebaldeko hitza. Aldaerak dira zuztar (bizk., gip.; ZegHizt), zuzter (bizk., gip.), sustar (bizk., gip.; Añib), suster (bizk., gip.; Larm); XX. mendeko zenbait autorek zustar eta zuster darabiltzate. Forma sabaikaridunak ere badaude: txuster (gip.), txuxtar (gip.).
Esanahiak dira: ‘sustrai’ (Otaegi ezadea ez dabill bere sustar inguruan), baita irudizko adieretan ere (ArreseB euskerearen susterrak, Lizardi ezintasun aren zuztarra ezin zun sumatu); ‘zaldar’ (Larm suster); ‘ate-erro’ (Añib atea bere susterrean… iruli ta biurtzen); ‘ezten’ (Uriarte zulatu ta puskatuten eutseen suge ikaragarrijak eureen ezten ta suster zorrotzakaz); ‘(eguzki) izpi’ (Iturz eguzkiaren sustarrik bere elduten ez jakola); ‘uztondo’ (Izag zuzter (gip.), Azk/TEtxeb sustar (bizk.), irudizko adieran ere bai (Iturz iragoriko bizitza txarraren susterrak eta ondakinak)); ‘mutxikin’ (Azk zuzter (gip.), txuxtar (gip.)); ‘zurtoin’ (Azk (gip.), txuxtar (gip.)) eta ‘(fruta) txorten’ (Azk txuster (gip.)).
□ Badirudi Nafarroakoa dela lehen lekukotasuneko Çuzterbeaça; bigarren osagaia mehaka-rekin lotzen du Orpustanek (1999: X), baina behaca irakurtzen duelako.
zuztar-bizar (“últimas ramificaciones de las raíces” sustar- Izag (bizk.)), zuztargabeko (‘ganoragabe’: sostor bako Azk (bizk.); suster-bako Totor (bizk.)), zuztarkatu (‘errotik atera’: zusterkatu Eleizalde EuskEsn 1909), zuztar-pilo (“desperdicios” zuztrapillo Azk (bizk.)), zuztarrak hartu (ArreseB [ain dago (zorigatxa)… susterrak arturik]), zuztarra eman (‘sendotu’: sustarra emon Elexp (bizk.)), zuztarreko (“formal” sustarreko Azk (bizk.); ‘errotiko’: Erkiaga [erabagi zeatz eta sustarrekoa artu eban]), zuztarretik (‘errotik’: Otaegi [landare guzia zuztarretik aterea]; ‘sakonki’ sustarretik Enbeita), zuztarrez (Azk [ire aita zuztarrez ezagutzeko garaia badek]), zuztartu (‘erroak hartu’: Zink).
► Osaeraz, *zur-e-z-beher(a) moduko batean pentsa daiteke, instrumentalarekin (cf. gezurztatu, gezurstatu). Bigarren osagairako, ik. bazter, laster eta izter; elkarketako -t- herskaria gailendu zaio bigarren osagaiko herskari ezpainkariari (cf. aztarren < *hatz-barren). Bigarren silabako bokala ireki egin da, dardarkariaren aurrean, -tar bukaera duten aldaeretan (cf. izter > iztar, bazter > baztar, maizter > maiztar, etab.; FHV 62); zuster eta zustar modukoetan, herskari aurreko z > s gertatu da (FHV 282), eta horietarik ditugu suster eta sustar, apikariaren aldeko asimilazioz (FHV 283-284; ik. sustrai).
Esanahiari dagokionez, zuraren enbor nagusitik behera dagoena da ‘sustrai’, eta antzera azaltzen da ‘uztondo’ adiera; ‘zurtoin’, ‘txorten’ eta ‘mutxikin’ adieretan, berriz, badirudi ‘erro, gune, edo haren luzakin’ dagoela oinarrian. Irudizko erabileretatik sortuak dirudite ‘(eguzki) izpi’ eta ‘ezten’ adierek, eta badirudi ‘zaldar’-entzat ‘gune edo oinarri batetik hazten den zera’ edo halakoren batean pentsatu behar dela.
! ♦ zoro (~1527: Zalgiz; ik. txoro). ■ Hitz orokorra izana. Ekialdeko ertzeko testuetan bakan ageri da historikoki. Izenondoa da funtsean (Zalgiz ema erdi oro, zoro, Etxep gazte zoroa, Kardab malizia gabeko zoroa, Mogel egun zoro aietan); izen gisa ere ageri da (Mogel a bizi dau bere zoruak, ta zu zeuriak, AgirAst zaldi ezi gabe, bere zoroak agintzen dion eran dabillen bat). ‘Arin, zentzugabe’ adieran ere aurkitzen da (AgirAst neskatx zoroak ezkontzeko itzaren goxoarekin engañatzeko); ik. behean (t)xoro. Badu ‘ugari, aberats’ esanahia ere (AgirAst lur ain gozoa, zoroa ta ugaria; cf. Elexp (bizk.) dirua zoro dagonian).
□ Ez dago argi hitzaren adibide den Zorokiain herri-izena, cf. Çoraquiayn (AGNComp3/4 1290; bukaerarako, Anderequiayn dago agiri-bilduma berean).
● zorabiatu Larm, Kardab; orobat aurkitzen dira zorabilatu (Larm), zorobilatü (Géze) eta zorabildu/-bilotu (gnaf.), eta izen bezala, zorabia (Larm), zorabio (Mogel), zorabila (Larm) eta zorabilo (gnaf.); cf. behean txorabil; gask. horabiàt ‘bidetik aterea, galdua, zentzugabe, ero’ izan liteke hitzaren jatorria (bada zub. horabiatü ‘barreiatu’), eta z- azaltzeko zoro-rekiko gurutzaketa batean pentsa liteke, edo bestela cf. abar/zabar, etab. Beste gurutzaketaren batean pentsatu beharko genuke, -bilatu/-bildu aldaerak azaltzeko; badirudi izenak partizipiotik azaldu behar direla, eta hortik, adibidez, -o/-a.
● zoragari ‘iraka’: Mogel (zalga, olo, zoragari ta bedar dongaak); Larramendik zoragarri dakar, herri-etimologiaz, Mitxelenaren ustez (1974a: 79, 1. oh.); cf. gari zoro.
zoragarri (EtxZib [habarrots buru zoragarriak]), zorakeria (Larm, Kardab), zoraldi (Duv [mundutar bizia, zoraldi bat]), zoramen (Gerriko [erakeri, zoramen eta itxumen guziz arrigarria]), zoramendu (EtxZib [buru fuña zindutela zoramenduz bethea]), zoratu (Etxep [gizona… zoraturik andriari darraika]), zoroetxe (Larm, Ezale 1897), zoroki (Duh [mundu madarikatua, hain zoroki hantatu dudana]), zorotasun (OArin [zoratasun andia izango lizate]; zoro- BMogel; cf. Mogel zoraasun, BMogel zorasun]). Cf. baba zoro, burtzoro, gari zoro, olo zoro, pikuzoro.
► Boudak *zor erroa proposatzen du, baina argudio erabakigarririk eman gabe (1954: 35). Aukera bat izan liteke zori ‘txori’-rekin lotzea; formaren aldetik, agian bukaerako -o beste zenbait partizipioetakoarekin konpara daiteke, baina e- tipoko aditzekin gertatzen dira halakoak (cf. jo, eraso, etab.; ikus ero beheraxeago). Esanahiari dagokionez, txoriak maiz ageri dira izaera eroska adierazten duten esapideetan; paralelo moduan, cf. txoriburu bera, eta gazt. tener pájaros en la cabeza.
Erabat bestelako aukera da zur hitzarekin lotzea: formaren aldetik, *zuh-ro > zoro moduko zerbait proposa liteke, -ro atzizkiarekin (cf. astiro, argiro, etab.) eta bokalen asimilazioarekin; bestela, agian hobeto, zohegi-n bezala, hasperenak eraginiko bokal irekitzea izango genuke, ik. han. Hipotesi honetan, aditzondoa litzateke jatorrian hitza. Esanahiaren aldetik, gogoan har daitezke alem. Holzkopf ‘ergel’ (hitzez hitz ‘zurezko buru’) edo Holzkoltz ‘mokor’ eta ‘ergel’; cf. halaber gazt. tarugo eta zoquete, egur puska bat adierazteaz gain ‘ergel, motz’ adiera ere badutenak. Euskararen barrenean, cf. agian Etxep gizon egurra (ik. egur).
Aipagarria izan daiteke bukaera bera izatea esanahi hurbileko ero hitzak, baina honen aditz jatorria argia dirudi (ik. ero2), eta ez da hala zoro-ren kasuan.
txoro (1366: PobNav [Yenego Choro]; xoro 1627: EtxZib). ■ Xoro ipar-ekialdean aurkitzen da (zub. xorotü bakarrik: Intxpe, Gèze), eta txoro gip. testuetan eta Mogelengan. Esanahi nagusia ‘arin, zentzugabe, ergel, txoriburu’ da (EtxZib xoro spiritua, AgirAst badijoa ardi txoroa otsoagana, Urruz musika txoro oiek).
□ Lehen lekukotasuntzat jotakoaz gain, cf. Barazchoroa (IzaTop 1622) leku-izena, Baraz çoroa 1630ean. Zaila da erabakitzen beste choro asko hitzaren adibide diren, txorro ‘iturri, zurrusta’-rekin nahas baitaitezke.
txorabiatu (Arrue), txorabil (‘zorabio’: Etxeberria [adiskidetasun gaiztoak txorabilla sortzen du espirituan]), txorabio (Azk (gip.), TxAgir), txoragarri (‘liluragarri’: Larm; x- Xurio), txorakeria (Larm [berriketak, txorakeriak eta erausi alperrak]), txoralda (Larm [utzi Gaztelako hitzera txoralda horri]), txoratu (ik. behean xoratu), txoraxka (Larm [beste andiki ergel txoraxka batzuek]), xoramendu (Harr, Zerbitz [zer begiaren xoramendua!]), xoratu (‘xarmatu, liluratu’: Urte, Larg [(urreak) xoratzen bezala zituen]; tx- ‘erdi zoratu’: Larm, Mburu [milla laudariorekin txora zezaten Jesus]).
► Forma adierazkorra, sabaikariarekin.
♦ zuhaitz (zuhatz ~947: CartAlbeld [Blasco Sanxo de Zuahz];[5] zugatz 1376: ArchLarrab [Pero Evañez de Zugasti]). ■ Hitz orokorra izana dirudi. Testu antzinakoenetan forma erabilienak badirudi direla zu(h)aitz (gip., lap., bnaf.), zuhatz (OihAtsot, EtxZib (+ -aitz), Artxu…) eta zugatz (bizk. XIX. mende hasieratik; cf. orobat Lakoiz); XIX. eta XX. mendean zuaritz, zugaitz, zur-aritz edo zuraitz moduko formak ere agertzen dira. Idatzizko tradizioan arbola askoz gehiago erabili izan da (cf. halaber zuhain, zuhamu).
Esanahi zabalarekin batera (OihAtsot zaharo zeno zeren etzen xuxentu / da zuhatza makur azkentu, EtxZib zuhaitz baten oiñean, Oih zuhatzetan d’ ederrena, Ubill zuaitz edo arbola), ‘haritz (txertaka)’ adiera ere badauka, batez ere hego-mendebaldean (cf. jad. Pouv “chêne”, eta, adib., Iturr zur-aritz luze baten / tontor-tontorrean). EHHAren arabera, ‘zurgai’ eta ‘haritz luze’ adierekin ere jaso izan da, ik. behean.
□ Erdi Aroan, cf. halaber Zuhazu (SMillán 1025). Zugatz aldaeraren adibide zahar gehienak Bizkaikoak dira; -ti atzizkia dutenez gainera, cf. Pedro de Çugaçu (VecBilb 1464). Zuaritz moduko aldaeretarako, cf. agian Zuariza (TopAlav 1693), eta, batez ere, Goizuetako “árboles bravos que llaman en idioma vascongado zur arizac, para emplearlos en fábricas y reparos de las herrerías y otros menesteres” (LéxNavII 1788). Ez dugu aurkitu forma diptongodunik (zuhaitz, zugaitz…).
● zuhaizti Pouv, Izt (zugazti); cf. Michael Martinez de Çuaztia (SJuan 1228), Çuastuy (ColRonces 1284); <h>-rekin, Johan Miguellez de Çuhaztia (ArchTolI 1349).
zuhaitz-adar (Ax), zuhaitz-azpi (ArreseB [zugatz azpi baten]), zuhaitz-gain (Etxeita (zugatz gan)), zuhaitz-hosto (Arrue), zuhaitz-landare (Harizm [ilkiko da zuhaitz landarea Ieseko errotik]), zuhaizto (txikigarria: Zabala [aurreko zugatzto baten]). Cf. amodio-zuhaitz, fruta-zuhaitz, gaztaina-zuhaitz, makal-zuhaitz, mendi-zuhaitz, pago-zuhaitz, palma-zuhaitz, piku-zuhaitz…
► Lehen osagaia zur da, eratorrietako zu(h)-rekin, eta hatz izan daiteke bigarren osagaia; cf. zunatz, osaera berekoa izan daitekeena, zun-en gainean osatua, ik. zuin. Ohartu behar da sekundarioa dirudiela diptongoak, Erdi Aroko lekukotasunen arabera; horrenbestez, gaitz, haitz moduko aukerak baztertu behar dira. Orobatsu haritz, dardarkariaren arazoa ere lukeena —eta bere aldaerena, cf. aretx—; ‘haritz (txertaka)’ adiera ez da ezinbestean aukera honen aldekotzat hartu behar, esanahi zabalaren espezializazio baten bidez azaldu baitaiteke.
Nolanahi ere, ez dago argi nondik nora sortua den diptongoa: inoiz zabalduagoa zatekeen zuhain-en eraginez? Edo arestiko gaitz, haitz edo haritz-en gurutzaketaz? Cf. orobat zurkaitz. Aukera egiantzekoagoa izan daiteke zuhaizti moduko eratorrietan sortu izana —zaharra da eratorri hau, ik. goian—, txistukari + herskari taldeetako bilakaera ezagunaren bidez (cf. azken/aizken, laster/laister… FHV 159).
Bigarren osagaia hatz baldin bada, badirudi kontuan hartu behar dela hazi eratorriaren adiera: ‘zur hazi, luze’ moduan uler liteke. Honen alde, gogora ekar daitezke EHHAko lanetarako bildutakoa: “zuhaitz hitzak ‘haritz luzea’ esan nahi du, mozten ez dena, eta material gisa erabiltzeko baliatzen dena. Honela, su egurretarako edo ikatz egiteko burua moztu edo moarratzen denari kontrajartzen zaio. Gipuzkoan du adiera honek bere lekukotasunik zabalena eta itxiena” (Etxebeste & Segurola 2004: 306; ik. halaber EHHA §446). Autore hauek ‘zurgai, haritz’ adierapean bildu dituzte beste lekukotasun batzuk; horietarik, esanguratsuak dira hauek, luzetasun —edo handitasun— nozioa iradokitzen baitute:[6] Hendaiako “zerbait gauza, xuxen, zuaitza, zerbait gaia… pertikagai bat”, Uharte Garaziko “erten duu arbola aundi batendako”; Lesakan ere “zura duen arbolari” deitzen omen zaio (Etxalarkoa da horren berri ematen duen lekukoa), egurra duenari kontrajarriz, eta autoreek ondorioztatzen dute luzatzen uzten zaion arbola dela.
Zuga(i)tz aldaeretarako, cf. ahate/agate, aho/ago, etab. (FHV 221). Ez dirudi hitzaren adibidetzat hartu behar direnik zuaritz, zur-aritz eta zuraitz berriak; beste osaera batekoak bide dira, ik. goian Goizuetako zur arizac.
zuhain (xi. m.: SMig [Çugaineta]). ■ Testuetan batez ere zubereraz aurkitzen da; Larrasketen arabera oxitonoa da. Bi esanahi nagusi ditu: alde batetik, ‘zuhaitz’ (Zalgiz zuhain orok adar eihar, Maister zühañ bizia dadükanetik emanen düt jatera, Jntegi estekatu zuten zuhain bati), eta, bestetik, ‘belar ondu, bazka’ (Haranb zuhaina bezala zimaildu naiz, Goihetxe orga bat zuhaiñekiñ); bigarren adiera honi dagokionez, esanguratsua da Maurice Harrietek dakarren azalpena: “la partie supérieure des tiges de maïs ou des feuilles desséchées, et qu’on donne à manger aux bêtes bovines”.
Zugai (gnaf., zar.; jad. Arak), zumai (bazt.; ‘artoaren lore’ adierarekin ere jaso izan da) eta zugei (aezk.) moduko formak ere jasoak izan dira ‘belar-ondu, bazka’ esanahi horretan. Cf. zugatz-en balio desberdinak (s.v. zuhaitz).
□ Beste agiri batean Çuganeta aldaeran dago lehen lekukotasuna. Hitzaren adibide moduan, Mocoçuhain, Zugadi eta Zumaya dakartza Mitxelenak (19733: 169). Lehenari dagokionez, cf. Baigorrin Mocotugayn (PobNav 1366; errata bide da), Moco Çugayn (CenBNav 1412); gaurko Urdozeko (Baigorri) Mokozain-ekin berdintzen du Orpustanek (NouvTop §162).
Zugadi-ri dagokionez, Juan de Sugadi (ArchEib 1498; aurkibideetan Zugadi) baizik ez dugu aurkitu. Cf. bestalde Sancta María de Çumaya (ArchZumai 1292).
◊ Bada “por vn çugayn” (AGNCarlII 1362), erromantzez izen arrunt gisa erabilia, baina ez dago argi hitzaren adibide den; zerrenda batean agertzen da, “por diez pielles de corderono”, “por dos cobdos de paynno” eta “por vna forradura negra” modukoen artean.
● zuhain madarikatu zuhaitz mota: Althabe; landarea pozoitsua da. Honela azaltzen du Elizaldek izenaren nondik norakoa (1931: 325): “Erran bat bada basa-erramua zela Jesu-Krixto itzatu zuten gurutzea: horra zertako dioten naski zuhaitz-madarikatu han-hemenka erraten. […] Bainan bihi horiek zer pozoina duten!”. Ik. zuhandur.
● zuhaintze ‘zuhain, zuhaitz’: Tartas (jenebria deithatzen den zuhaintze bat); pentsa daiteke osaera berrikoa dela, bestela *zuhantze esperoko genuen.
zuhain-adar (Jntegi [zuhain edo arbola adar ferde batzu]), zuhaindegi (‘belartegi’: Goihetxe (zuhaiñ tegi)), zuhain-kente (ArmanUsk [egotxi zütien zuhaiñkentiak oro, haiez egür egiteko]), zuhainketa (Duv [zuhainketa, bazka onketa]), zuhain txipi (Intxpe).
► Osaeraz, zur + gain dela argudia daiteke. Bigarren osagaia zein den ez da beti argi izan, batez ere ‘belar ondu, bazka’ esanahia duten zugai, zugei eta zumai hitzaren aldaeratzat jo izan direlako; Mitxelenak, adibidez, *zunai dakar aldaerak azaltzeko (19733: 169), eta badirudi *zunai > *zuhãĩ > zuhai/zugai/zuhain moduko bilakaeraren bat zuela burutan, baina honek ez du argitzen zer litzatekeen -(n)ai hori, eta ez luke azalduko zubererazko azentuera; orobat geratzen da azaldu gabe zein den bigarren osagaia, -ain eta -ai bukaerak kontuan hartuta *-ani proposatzen badugu, nahiz eta honek bidea eman dezakeen zubererazko azentua ulertzeko.
Zuh- + -gain osaeratik hobeki azaltzen dira hitzaren xehetasunak: hasperenerako, cf. uhain (< ur gain) eta uhaitz (< ur gaitz), eta cf. Erdi Aroko Çugaineta bera, herskariarekin. Zubererazko azentuari dagokionez, ohar bedi azentua gordetzen duela beste hitz batzuetan ere bigarren osagaiko -gain-ek, cf. zub. bürgã́ñ (< buru gain).
Aukera dago gnaf., zar. zugai ere honen barnean azaltzeko, kontuan hartuta zub. besagái (< besa- + -gain), amaierako -n galdua duena. Zumai aldaerarako, -m- kontsonante moduan berrezarri dateke sudurkaritasuna u-ren ondotik (cf. kuma, zumar; FHV 304). Zugai-rako, ez bada jatorrizko -g-, cf. beharri/begarri, aho/ago, etab. (FHV 221).
Esanahiari dagokionez, Harrietek dakarren “partie supérieure” ongi egokitzen zaio hitzaren ‘zur gain’ esanahi etimologikoari, eta zuzenean azalduko genuke ‘belar-ondu, bazka’ adiera. Azalpen honetan, ‘zuhaitz’ adierarako pentsatu behar dugu hitzak zuhaitzaren parte bat adierazi zuela lehenik, eta gero iragan zela zuhaitza izendatzera. Bestalde, Baztanen zumai-k duen ‘artoaren lore’ esanahiak berretsi baizik ez du egiten gain egotea hitzaren osaeran, cf. gain-ekin lotu ditugun gara, garba, gailadi, etab., ‘artalore’ esanahia baitute; ohar bedi landarearen goiko partean hazten dela artoaren lorea.
zuhamu (1545: Etxep). ■ Lap. eta bnaf. eremuan aurkitzen da historikoki. Esanahi nagusia badirudi ‘zuhaitz’ dela (Etxep zuhamuiek dakartela odolezko izerdi, Duv haritza da herri haukietan ikhusten den zuhamu nausia); Pouvreauk, Oihenartek bidalitako hitzetan, “un pied de vigne qui s’attache à un arbre” esanahia dakar; FedProp-ek ‘zur-puska’ moduan darabil (etxearen egiteko behar zitezken zurhamuak; orobat darabil zuhamu).
zuhamu-hosto (Hbarren (z. osto)), zuhamupe (FedProp 1896 [zuhamupe batean]), zuhamutsu (EtxZib [oihan zuhamutsuan]), zuhamuxka (Goihetxe), zuhamutze (FedProp 1897 [zuhamutze fruitukariak]).
► Lehen osagaia zur da, zuh- elkartuetan. Bigarren osagaia amu izan daiteke, cf. hitz horrentzat Landuccik dakarren “cogollo de árbol” esanahia; Pouvreauk dakarren “qui s’attache” horretan egon daiteke amu-ren adiera orokorrarekiko lotura.
♦ zume (1224: TextNav [Çumadia]). ■ Hitz zabaldua (cf. auga, mihimen eta zumitz). Zuma aldaera dago zenbait bizk., gip. eta Nafgip. puntutan; zumen aurkitzen da Zabalagan; zub. züme dokumentatzen da (Gèze, Intxpe, Althabe). Forma sabaikaridunaz, ik. jarraian xume.
Zuhaixkaren adarra (Larg estakatzen banindute zazpi zumeez) eta zuhaixka bera (Mogel abetxubak dira beste oneek: …zumia, zumaligarra) izendatzen ditu. Biguntasunaren edo malgutasunaren irudi gisa ageri da maiz konparazioetan (Bilintx zumia bezin biguña eta mia da zure gerriya, JEtxep zume batzu bezala malgu detzazkegu (hitzak)).
□ Erdi Aroko izenen artean, lekuko argiak dirudite hauek: Çumadja (MonSEngr 1269), Çumadia (BecOliv 1311), Pero Ochoa de Çumeta (ArchAzkoit 1319), Martín de Çumeheta (ArchSegI 1374), Martin Sanches de Çumeheta (ArchBergI 1391), Çumahurdina (ArchSalvatII 1405). Ilunxeagoak dira in sumo Valle Zumeili (SMill 1042), Roldam Pere de Çumera (ColRonces 1185).
● zumaka ‘basazume’: Elexp (bizk.); cf. basaka.
● zumaki “sauce o mimbre grande de los ríos” Arak (erronk.); -ki materiazkoarekin, itxuraz.
basazume (Azk (lap., zar.)), ur-zume (‘basazume’: Azk (zar., erronk.)), zumadi (Larm, Orixe; cf. goian Çumadia), zumatze (Pouv, Eskuald 1908 [Idautzeko zumatzian]), zume-belar (Azk (erronk.)), zumeondo (Urte), zumezko (Lardiz [zumezko saskitxo batean]).
► Hitzaren lehen osagaia zur da (zu(h)- elkartu edo eratorrietan), eta bigarrena mehe (cf. ope < ogi + mehe; FHV 412). Bestalde, Bährek dio (1935: 11) seme-k eta ume-k duten atzizki bera izan lezakeela zume-k (atzizki hori -be dela dirudi; ik. seme eta ume; hastapeneko b- berreraikitzen da mehe hitzean ere);[7] hala bada, baina baita mehe-ren *bene protoformatik abiatuta ere, gogoan hartu behar da zun-etik ere abia gaitezkeela hitzaren -m- azaltzeko, -nb- > -m- bilakaerarekin.
Aipagarria da zub. züme, euskalki berean zur dugularik. Mendeb. zuma-k azalpen erregularra du (cf. labe/laba, lore/lora; FHV 128). Zumen aldaeraren amaierako -n sudurkaria azaltzeko, mehe-ren jatorria har daiteke kontuan: *bene-tik mẽhẽ > mẽ baldin badugu, sudurkaritasuna berrezarrita -men izan dezakegu; antzekoa izan daiteke zumin (ik. zumitz). Orobat izan liteke azentu ahularengatik azken bokala galdurikoa, *zumene > zumen (cf. arpin < art- + *bini, FHV 412).
xume (1627: EtxZib). ■ Lap.-bnaf. eremuan erabilia gehienbat. Txume(n) aldaera gnaf. eta erronk. jaso izan da. Izenondo bezala finkaturik aurkitzen dugu XVII. mendeko testuetatik hasita.
Esanahia: ‘txiki, apal, bakun, apur…’ (EtxZib artzaiñaren etxolatxo xumea, INabig dorre handi bat eta bi xume, ibid. barneko aldetik baita ur xumea, UrruñGut aitzakiak… fondament xumekoak, Baratz handiak eta xumeak, aberatsak eta pobreak, ibid. hautsa eta herrautsa baino xumeago).
xumetasun (Xurio [presunen handitasunari edo xumetasunari behatu gabe]), xumetto (Urte, Harand [atsegiñ xumetto bat]), xumetu (‘txikitu, gutxitu’: Pouv, Aranbill [eztitutzu zeure obligazioneak xumetu]), xumetxo (Urte [har dézala xumétxo bat ardien artétikan]), xumexko (Harand [okasione xumexkoetan]).
► Sabaikaritze adierazkorrarekin. Zumearen soiltasun edo sinpletasunetik abiaturik esplika daitezke xume-ren esanahiak.
zumalakar (-likar 1459: ArchElgoi [las salpudias, que son çumalicar]; -lakar ~1650: Pouv). ■ Hitz zabaldua. Aldaerak dira zumalakar (bizk., gip., gnaf., lap.; Barbier, Zerbitz), zumelakar (bizk.), zumalikar (bizk., gip.; Arak, Izt; Azkuek orokortzat ematen du), zumaligar (bizk.; Mogel), zumelakar (bizk.) eta zumeliker (bizk.).
Hainbat zuhaixka izendatzen ditu (“sorte de bois puant” Pouv, “bourdaine” Duv, “arraclán” Lakoiz, “sauce” Azk…).
□ Erdi Aroan, cf. halaber “e asimismo piertiguas de salce e zumelicar” (ArchElor 1479). Cf. bestalde Martin de Çumalacarregui (ArchMondVI 1518)
► Osaeraz, zume + lakar. Zumalakar-en aldaeratzat jotzen dira -likar eta -ligar, baina ez da argitzen erraza forma hauen guztien arteko harreman zehatza. Baliteke lika/liga-rekin gurutzatu izana (bizk. da liga aldaera, zumaligar bezala); ik jarraian zumelika.
zumelika (zumarika 1857: Salab; zumelika 1858: Duv). ■ Ekialdeko hitza (gnaf., bazt., lap., bnaf.). Aldaerak dira zumelika (lap.), zumarika (gnaf., bazt., lap., bnaf.) eta zumerika (gnaf., bazt., lap.; gnaf. zenbait lekutan eta bazt. inguru fonetikoaren araberako -ke badago). Esanahia ‘zume landare’ da (Duv errekako zumelikak).
► Schuchardten ustez (1905a: 565), zarika-rekin gurutzatu da zume, eta horrela sortu dira zumarika eta zumelika; ohartarazten du bnaf. zarika eta zumarika daudela, biak ‘isats’ esanahiarekin.
Beste aukera da lika dagoela pentsatzea (zumelika > zumerika bilakaera genuke, bokalarteko albokariaren bilakaera ezagunarekin). Esanahiaren aldetik, ez legoke argi zer lekarkiokeen hitzari lika ‘gai likin’-ek, zume-ren izenondoa izan beharko balitz (cf. zumalakar goian). Egokiagoa izan daiteke lika hitz elkartuaren buru gisa hartzea: pentsatuko genuke lika mota bat zela jatorrian, zumearen gainean txoriak harrapatzeko ezartzen zena, eta gero, jatorrizko esanahia galduta, zumea bera izendatzera iragan zena.
♦ zurkaitz1 (1657: Oih). ■ Ekialdeko hitza (gnaf., lap., bnaf., zub.); XX. mendeko gip. testu batzuetan ere ageri da. Aldaera nagusiak dira zurk(h)aitz (gnaf., lap., bnaf.; Oih) eta zürk(h)atx (zub.). Esanahia ‘arba, landareentzako euskarri’ da (Azk (zub.) ilhar xuri hoier zurkatxak ezarri bear tizigü), maiz irudizko adieran (Oih uste nuen nihaurk er’ ekaitzak / io banenza, neure zurkaitzak / zintuzkedal’, eta habeak). Zubereraz, cf. halaber “viga o tablón colocado entre peñas… para facilitar el paso” (Azk) eta “montants de l’âtre dans la cabane de berger” (Lhande); cf. gainera “colonnettes dans les cabanes des bergers et charbonniers sur lesquelles portent des traverses où l’on suspend divers objets” (Harr).
Izenondo moduan ere aurkitzen da, ‘lerden’ esanahiarekin (Duv zer gizon zurkhaitza!).
zurkaiztadura (“ramage des pois ou autres plantes grimpantes” -kh- Duv), zurkaiztatu (Pouv [illarrak zurkaitztatzea]), zurkaiztto (txik. -tztt- Urte), zurkaiztu (Pouv [illarrak zurkhaitztea]).
► Osaeraz, zur + -gaitz, eratorrietan aski zabaldua den -kaitz aldaerarekin (Morf §188). Esanahiz ‘habe handi’ edo izango zen berez, eta badirudi ‘zut’ adieratik aski hurbil dagoela hemen zur; irudizko erabileratik sortua da ‘lerden’.
zurkaitz2 (1745: Larm). ■ Erdi-mendebaldeko hitza (gnaf. barne). Aldaerak dira zurkaitz (gip., gnaf.), zurkatx (bizk.), zurgatx (bizk.) eta zurkoitz (gip.). Esanahi nagusia ‘zeken, zikoitz’ da (Orixe nire nagosi koitadu, zikoitz eta zurkaitza); ‘izu, hezigaitz’ (Azk (bizk., gip.)), ‘berekoi’ (Azk (bizk.)) eta ‘maltzur’ (zurgatx Azk (bizk.)) ere aurkitzen dira.
zurkaizkiro (“desacordadamente” Larm).
► Azkuek, antza denez, zu(hu)r-en eratorria dela uste du: “zurgatx, astuto, largo; litm.: demasiado despejado”, baina ez dirudi beharrezko denik. Bestalde, zurkoitz aldaera, geroagoko gurutzatzea ez bada, zikoitz-en kide betea litzateke osaeraz (atzizkiaz ik. han); gurutzaketaren egiantzekotasunerako, cf. Orixeren zikoitz eta zurkaitza.
Esanahiari dagokionez, aise lot daiteke ‘zeken, zikoitz’ zurkaitz1-en adierekin: ‘zut, lerden’ ← ‘zeken, berekoi’, ‘izu’ eta ‘maltzur’ bilakaeretarako, cf. adibidez gazt. tieso ‘zut’, ‘dirurik gabe’, ‘harro’, ‘hotzak, zirrarak zurtua’, eta orobat, euskaraz, tente ‘zut’, zeinak ‘bereustetako, harro, lehor’ adierak ere badituen. Horretaz gain, gogoan har bedi zur-en familiako zidor, zikoitz eta zimel hitzek ere, besteak beste, badutela ‘zeken’ adiera.
zurkaitz3 (1905: Azk). ■ Erdi-mendebaldeko hitza. Aldaerak dira zurkaitz (gip.) eta zurkatx (bizk.). Esanahia ‘beldur’ da (Urruz baña zurkaitza sartzen / die ikusteak / Maiñasiren arreta / duten emazteak); ‘eskarmentu’ adieran ere erabiltzen da (SMartin orri biargiñ-orri ixa eskuak arrapau zetsazen matxinuak eta egundoko zurkatxa sartu zetsan).
zurkaiztu (‘beldurtu’: Urruz [zurkaizturik gelditu zan Baxili bertso oiek aditzian]).
► Zurkaitz2-ko ‘izu’-rekin lot daiteke ‘beldur’, izen erabilera hartuta: zekena, emateko uzkurra den pertsona izutitzat har daiteke, eta cf. bestalde zur eta lur esapidea. ‘Beldur’-etik azaldu daiteke ‘eskarmentu’ adiera ere, zerbaiti beldurra hartzea zentzagarri moduan ulertuta.
♦ zurrun (1643: Ax; ik. Erdi Arokoak). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., lap., bnaf., zub.). Gip. zurruin eta zurrin aldaerak ageri dira; zub. zürrün dago (cf. gainera zürhünbide (Xaho), zürrinbide (Lhande)).
Izenondo moduan ‘tinko, gogortu’ da esanahi nagusia (Ax gaztea zalui eta manaiukor bezain da zaharra gogor eta zurrun); ‘herabe, gibel’ (Harizm zaren (debozinoan) zurrun edo ez gogalsu) eta ‘hertsi, zorrotz’ (Zink egititasun gaietan zurrunenak ere) adieretan ere ageri da.
Izen moduan, zub. ‘hilotz’ esanahiarekin aipatu izan da (Oih, Intxpe, Foix); bizk., gip. ‘haga, makila’ adieran Larramendiz geroztik aurkitzen da. ‘Mahatsare’ (Azk (bizk.)) eta ‘sabai, belartegi’ (TxAgir) ere ageri dira. Hitz bera dela dirudi, gainera, “polvillo de la carcoma” (bizk., gip.) eta ‘zurrunga’ (gip.) esanahiarekin Azkuek jasotako zurrun.
□ Mitxelenaren ustez (19733: 171), hitzaren adibide dira Ulzurrun, Unzurrubia, Unzurrunzaga, Uzurrunzaga; baina ez dago argi zein den horietan lehen osagaia. Cf. Ulzurrum (NotHist 1027), Orçurrun (ColIrach 1170) eta Miguel de Unçurrun (SEngPamp 1542; agiri berean, Ulçurrun). Araban, cf. agian Currunamendy (ApeoVit1 1482) eta, bestalde, Zurrumbaralde, Zurrumbieta (TopAlav), etab.
zurrunbide (‘andabide’: zürhünbide Xaho; cf. goian ‘hilotz’ adiera), zurrundu (‘nagitu’: Haranb [ansikabetasunean sobera zabarzeko eta zurrundurik higatzeko]; ‘hil’: zürrüntü Lhande (zub.)); ‘mahatsarea egin’: Azk (bizk.); ‘diru guztia galdu’: Azk (gip.); azken adierarako, cf. gazt. tieso ‘dirurik gabe’, ik. zurkaitz2), zurrun-gaitz (‘lozorro pisu’: GureH 1972 [ez baitzen hila, bainan xoilki zurrun-gaitzak hartua]), zurruntasun (‘gogortasun’: Harr).
► Lehen osagaia zur dela onarturik (cf. hitzak duen ‘haga, makila’ esanahia), bigarren osagaia zein den argitu behar da: pentsa daiteke -din dela, batez ere giltzurrun/giltzurdin-en zurrun dagoela pentsatzen badugu (lehen osagaia gin- izan liteke hor, cf. ginhar/gihar); horrela, pentsatu beharko genuke -rd- > -rr- gertatu dela, kontsonante talde bat dagoela dardarkari bortitzaren oinarrian. Aukera honetan, u-i > u-u gertatu da, asimilazioz (ik. zutun) eta balizko *zurrun-i partizipio batetik azal liteke, beharbada, -uin aldaera. Nolanahi ere den, lurrin/lurrun/lurruin dakar gogora hitzaren bokalismoak.
Esanahiaren aldetik, ‘zura bezalako bihurtua’ edo izan liteke (cf. urdin, berdin, gordin; ik. -din), eta, funtsean, ez legoke zurtu-ren esanahitik hain urrun, batez ere ‘herabe, gibel’ ere kontuan hartzen badugu. ‘Hilotz’-entzat, cf. hil-gogor, eta, bestalde, cf. zurkaitz2-en aipatu dugun gazt. tieso, ‘hilotz’ adiera ere baduena.
Dena den, ez dago argi zergatik gertatu den hemen kontsonante taldean erabateko asimilazioa dardarkariaren alde, gordin-en edo berdin-en ez bezala. Bestelako aukerak lirateke *-hun (Xahoren zürhün- zuzenean azalduko litzateke) edo are *-bun bezalako osagaietan pentsatzea, baina hauekin ez dago argi hitzaren osaeraren eta esanahiaren arteko lotura; agian ‘sabai, belartegi’ hobeki azal liteke *hun ‘toki’ batekin, baina aski bazterreko adiera da. Aukera hauetan disimilazioz genuke u-u > u-i.
zurrunbilo (zurrunbullo 1745: Larm). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., lap., bnaf., erronk.), nahiz eta batez ere hegoaldeko testuetan ageri.
Aldaerak dira zurrunbil(l)o (bizk., gip.), zurrumil(l)o (bizk., gnaf., bnaf.), zurrunbullo (Larm), zurrunbuillu (erronk.), zurrunbilla (gip.), zurrunbil (gip.), zurrungillo (gip.), zurrungil (gip.), zurrubillo (bizk., gnaf.) eta zurumilo (bnaf.).
Esanahi nagusia ‘zirimola’ da (EuskErr 1884 zurrunbillo lodietan ari du elurra, Etxam zurrumilotan gutik egin du / ez baita ito ber-bera, Etxaniz ego-aizearen arro-aldiak orbel-zurrunbilloa sortu zuan), maiz irud. zentzuan (Etxeg (itza) indarrez betea dator beti, naiz zurrunbillorik gabe agertu). ‘Ekaitz’ adieran ere jasotzen du Azkuek (bizk., gip.); ur-zirimolak sortzen diren osinaz ere esaten da (Dv zurrunbiloaren gaina gogortzen da), bai eta buruko kalparraz ere (TEtxeb (bizk.) mutiko batzuk ziran, zurrunbillo bikin buruan).
zurrunbiloan (Azk [aize beroak… bai ondarra ere altxa zurrunbillan]), zurrunbiloka (Orixe), zurrunbilotsu (Duv), zurrunbilotu (‘zirimolatu’: Orixe [ura zurrunbilotzen zuten aize-furrunda izugarri aiek]; “confundirse” Azk (bizk., gip.), Orixe), zurrunbilozko (Orixe).
► Osaeraz, zurrun + *bil da, funtsean. Baliteke bukaerako -o modu adierazkorrean gehitu izana; esanahiaren hurbiltasunagatik, cf. batez ere ubil/ubilo ‘ur zirimola’ < ur + bil(o), baina cf. orobat koskobilo, sunbilo, ukabilo, agian orapil/orapilo/moropil, etab. Bukaera horretarako azalpen morfologikoren bat ematekotan, -lo atzizkia da hautagairik egokiena (cf. zulo), baina haren funtzioari buruzko xehetasunak argitu behar dira.
Erabateko asimilazioa gertatu da -milo duten aldaeretan (cf. txirimillo esanahikidea, bigarren osagai berarekin, itxuraz); bokalen asimilazioa dugu zurrunbullo aldaeran, eta b/g txandakatzea dugu -gil dutenetan.
Esanahiari dagokionez, gogora ekarri behar da zirimola (ik. han), zeina ziri(n) + bola analizatu dugun. Hitz batean zein bestean, lehen osagaiak, zurrun-ek eta ziri(n)-ek, uretan edo haizean sortzen den egitura zut eta luzanga bat irudikatzen du, eta luzetasun horren kiribiltzea bigarrenak, *bil-ek. Metonimia moduko bat gertatu da ‘ekaitz’ adierarekin, ekaitzetan ohikoak direlako zurrunbiloak.
! zurrunga (1745: Larm). ■ Hitz zabaldua. Aldaerak dira zurrunga (gip., lap., bnaf., zar.), zurrunka (bizk., gip., bazt., lap., erronk., zub.), zorronka (erronk.), zurruka (bizk., gip., gnaf., bazt.), zurrunda (gnaf., zar.) eta xurrunga (lap., bnaf.).
Izen moduan eta adizlagun moduan ageri da. Izen moduan esanahi nagusia ‘kurrunka’ da (Iraola ori zurrunga! Badirudi tronkuak serratzen ari dala), batzuetan bigarren osagai gisa, lo-ren ondoren (TxAgir semien lo-zurrunga lodia); honako esanahi hauekin ere ageri da: ‘korroka’ (Azk zorronka (erronk.), zurruka (bazt.), Orixe il-agiñean, azken zurrunketan), ‘(suaren) zirta’ (Herria 1965 sukaldean, suaren xurrungak kulunkatzen zitu), ‘katuaren korroka’ (Azk (lap., bnaf., zar.)) eta ‘kurrinka’ (EuzkoG 1956 (basurdeak) zurrunga zakarrak eman izanarren).
Adizlagun moduan ‘zurrunga eginez’ esanahia du (Uriarte udan lotan zurrunga dagoena, Mirande jauntxo gizenak zurrunka lo), batzuetan lo-ren ondoren (Azk lo-zurruka (bazt.), lo-zurrunda (gnaf.)).
● zurrungaka Larm, TxAgir; -ka atzizkiarekin, pleonasmoarekin ziur asko, ik. behean.
zurrunga egin (zurrukain BonapOnd (gnaf.), zurrukein BonapOnd (gnaf.); Labaien), zurrungan (Hbarren [zurrungan hasia zen]), zurrungari (“ronfleur” Duv, Laf), zurrungatu (Larm; zurrunkatu Azk (erronk., zub.)), zurrungaz (Iturr [zu oean zurrungaz zaudenean lotan]).
► Mitxelenak korro(n)ka, korronga-ren aldaeratzat du (FHV 297), txistukaridun formak herskaridunen aldaera adierazkorrak izan daitezkeela proposatzen duen atalean (zirt(h)oin/zorten, esaterako, girt(h)ain/kirten-en aldaera txikigarriak direla uste du lehen edizioan; bigarrenean, zur proposatzen du oinarri gisa, FHV 508).
Gure ustez, zurrun-en eratorria dateke zurrunga/zurrunda; bukaeran, ekintzazko -ka atzizkia egon daiteke, cf. bultzaka, zirrika, etab. (Morf §367), sudurkariaren ondotik ahostunduta. Azalpen honetan, korroka eta halakoak edo ez dira hitz bera, edo zurrunga-ren aldaera dira, agian onomatopeiazko balioren batekin.
Esanahiari dagokionez, zurruna den zerbaitek ateratzen duen soinua edo izan ote liteke?
♦ zurtz (~1222: ColIrach [Belascoiz Çurça]).[8] ■ Hitz orokorra edo oso zabaldua izana dirudi. Erdi Aroaz geroztik, RS-n dugu lehenik (zarren semea, goxago zurz), eta XVI. mendeko testuetan jarraian: Lazarg (munduak klaramentean daki / zurza dana Cicilia), Leiz (etzaituztet utziren zurtz). Esan liteke denborarekin indarra galduz joan dela, haurtzurtz eta bereziki umezurtz gailendu direlarik. Forma sabaikariduna (xur(t)x) iparraldean bakarrik aurkitzen da (EtxZib, Haranb, Hbarren, Arbelb). Haurrak ez diren zerez esana ere ageri da (EtxZib iuduen lege xurtxa,[9] EtxSar gure eskuara zurtz jabegabeko… hunentzat; cf. Salab “isolé, abandonné”, Duv “solitaire, isolé”).
Azkuek bakarrik jasotzen du zirotz ‘zurtz’, bizk. eta gip. dela galdera ikurrarekin adierazita, cf. bestalde Larm zirozgarri “madrina, puntal de madera”.
zurztasun (Duv [nolako zurtztasun dohakabera erori naizen]).
► Formari dagokionez, zur-tz analizatu behar da, -tz atzizkia bereiziz (cf. beltz, hortz, etab.). Zirotz ‘zurtz’-en dagoen zir ere zur egotearen alde mintzo da, eta cf. zirozgarri eratorriaren ‘zurezko haga’ esanahia.
Bähren ustez (1935: 35) deigarria da hitzak ageri duen batasun fonetikoa, aipatuz beste hitz batzuetako -rtz- kontsonante taldea -st- moduan agertzen dela hainbat hizkeratan (cf. ortzi/osti, bertze/beste, bortz/bost etab.). Horrela, bere ustez, -r- eta -tz-ren arteko konbinazioak ezin du oso antzinakoa izan: tarteko bokal baten galeraren ondorio izan behar du, edo -tz atzizkia geroago gehitu zen seinale (ik. goian -tz atzizkiaren hipotesia). Lehen aukeraren aldekoa izan liteke zirotz ‘zurtz’, baina lekukotasun urriko hitza dela aitortzen du Bährek.
Mitxelenak (FHV 363-364) -rtz- > -st- bilakaera hitz-elkarketak eraginiko fenomeno gisa azaltzen du: cf. *ortze-egun > *orztegun > *orstegun > ostegun; azalbide honen barruan zurtz-ek **zust aldaerarik ez izatea azal liteke, kontuan harturik ez dela elkartuetako lehen osagai moduan agertu ohi. Kasu honetan, ez genuke beharko, Bährek aipatzen duen bezala, zur + -tz eratorpena berantiarra izatea; ohar bedi, gainera, hortz eta hartz bezalako hitzak orokorrak direla.
Zaila da zehaztea zein den zur hitzaren eta zurtz-en arteko lotura semantikoa, eta baliteke ‘mehe, ahul’ adieratik jo behar izatea, cf. tulu dravid. hizkuntzako tabbilu̥, tabbuli “an orphan, low, vulgar, weak, infirm, cowardly, timid” (BurrEmen s.v. tava·ry ‘zurtz’, 3101); cf. bestalde zuri-rentzat eman dugun ‘ahul’ ← ‘txepel, ustel, faltsu, alfer’.
emazurtz (~1557: OihAtsot). ■ Hiztegietatik kanpora (Urte, Larm, Añib, Duv…), autore bakan batzuetan agertzen da (OihAtsot, Materra, Ax, Harand, Mburu, Kardab, Lizarg, Uriarte); forma sabaikaridunak (-xurtx, -xurtz) honako hauetan: EtxZib, Urte, Harand.
► Kontuan izanik badela euskaraz ema- (< eme) bat sexuaren zehaztapena egiteko balio duena (adib., Leiz ema alhargun, EtxZib ema erbal, Ax ema-eztheus…), uste izatekoa da hitzak berez ‘neskato zurtza’ adieraziko zuela, eta gerora, zurtz-i gailenduz, balio markagabearekin geldituko zela. Oihenartek, bere bildumako emazurtzari lurra ere alha esaeran, balio “etimologikoa” ematen dio eta “orpheline” itzultzen du (“veuve ou orpheline”!). Oro har, garbia da ‘umezurtz’ balio markagabea; Axularrek, adib., bere liburuaz dio (liburutto haur da emazurtza. Posthumus. Aita hillez gero sorthua).[10]
haurzurtz (1666: Tartas). ■ Urtek baldin badakar ere (haur xurtx), lekuko gehienak Zuberoakoak dira: Tartas (ene seme haur-zurtza), Artxu, Gèze…; XX. mendean ere badira adibideak.
umezurtz (1653: Mikol (-surtz)). ■ Lehenbiziko lekukotasunak hegoaldekoak dira (Mikol, Kapan); iparraldean XVIII. mendean hasten da agertzen (Harrt, Larg). Oro har, oso erabilia da (ez zub.). Forma sabaikaridunak (-xur(t)x) eta uma- hasieradunak iparraldean bakarrik daude. Cf. HiriartU haur umezurtz (izenean haur eta izenondoan ume-).
umezurtxo (Munibe), umezurztegi (FedProp 1897 (umaxurtxtegi)), umezurztu (ArreseB).
► Elkarketaren berantiartasunaren adierazletzat har liteke uma-ren urritasuna, edo, alderantziz, ume-ren ugaritasuna ohiko berrikuntzen adierazletzat.
♦♦ zuntz (harizuntza 1627: EtxZib). ■ Ekialdeko hitza (gnaf., bazt., lap., bnaf., erronk., zub.). Zuntz aldaera nagusiaz gain, zuntza ere badago EtxZib eta Goihetxegan; baita aldaera sabaikaridunak ere: txuntx (Larm), txintz (Azk (erronk.)). Esanahi nagusia ‘(hari) izpi’ da (EtxZib sektek zehaturen dute Eliz-Ama noblea, / Eta harizuntzaraño ekharriren Fedea, Mburu (Jesusen soñekoen) zuntzetan edo albiñetan); ezezko esaldietan, ‘izpirik, fitsik’ adiera ere badu (Harr ezta zuntzik ageri). Haur-en ondoan, ‘(haur) zotz, umekondo’ adierarekin ageri da (FedProp 1912 holako haur zuntz baten ikhustea bere gurasoen apostolu bilhakatu nahiz dabillala).
► Osaeraz, zun-tz zatitu daiteke; zun dago hemen, eta ohar bedi txintz aldaera ere, -i- bokalarekin (cf. zin, etab.). Atzizkia litzateke -tz, besterik gabe (cf. beltz, hortz, etab.). Esanahiz, ‘zur itxurako’ edo ‘zur izpi’ izango zen jatorrian (‘mehe’ esanahi zabalaren azpian), eta hortik hedatuko zen ‘izpi’ orokorragora.
zumar (zuar xi. m.: SMig [uçtayçuarbe]; zuhar ~1150: LivOr [S. de Sufarasu]; zugar 1257: LivOr [A. J. seiner de Sugarrete]; zunar 1327: OnomNord [soner]; zumar 1383: ArchUrretx [Çumarraga]). ■ Hitz orokorra (OihAtsot zunharrak eder du adarra, Iturr zumarrak eta lizarrak). Aldaera nagusiak dira zumar (bizk., gip., gnaf.), zu(h)ar (gnaf., bazt., lap., bnaf.), zugar (gip., gnaf., aezk., zar.) eta zunhar (bnaf., zub.).
Larramendik “álamo” esanahia ere ematen dio.
□ Erdi Aroan, denetan lehena izan daiteke pueyo de la Zunarra (NavArag ~905), Aragoiko Uncastillokoa —garai historikoan zub. eta bnaf. da zunhar aldaera—. Aldaera horren lekukotzat jo ohi dira Zuberoako Zunharre herriaren izenaren adibideak: lehenaz gain, cf. Lop Santz d’Echadz de Soner (ColBNavI 1338), errolda gotikoko Sonhar, Sonar, Sonarre eta Sunarre (CenSoul 1377). Orobat Zunharreta herriarenak, cf. Sunarrete, Sunharrette (CenSoul 1377), sunharrete (OnomNord 1475); cf. bestalde, Sancho Lopitz, seynor d’Echabame [Echabarne, noski] de Sunarte (ColBNavI 1338; baliteke gaizki transkribatu izana Sunarte-ko -t-), zuberotarra, eta, agian, gaur Zühara den herriaren sunarce lekukotasuna (OnomNord 1327).
Zuhar aldaerarako, berriz, cf. agian Zurzaiate (DocLeire 1014), beste esku batek Çuarçaiate dakarrena (ik. zurzai, eta sustrai). Antzekoak izan daitezke Çurçayteguia (AGNComp1 1266), Çurçaytoqui (AGNComp3/4 1293), Sant Iohan de Surçaytoquie (AGNRealIII 1316), etab., baina ik. sustrai. Horietaz gain, cf. lehen lekukotasuneko S. de Sufarasu (LivOr ~1150; cf. Garcia Arnalt de çuharaçu, OnomNord 1353), Zuarbe (SJuan xi.-xii. m.), Semeno Çuarrondocoa (SJuan 1227), en Dola çuarreta (SJuan 1283), Çuarquin bide (ColRonces 1284), etab.; berriro ere Zühara izenaren adibideei dagokienez, cf. Per S. de Suhare (LivOr 1257), Per Arnaut de Lapitze de Zuhare (ColBNavI 1338), Suhare (CenSoul 1377). Aldaeraren garai historikoko banaketarekin bat egiten dute, ekialdekoak baitira, oro har. Mendebaldekoa litzateke, Burgoskoa baina nafarrek populaturiko inguruetakoa, 1097ko Suffarrus, gaurko Juarros, Petersonek dioskun bezala hitzaren adibide baldin balitz (2009: 349).
Hitzaren zugar aldaerari dagokionez, lehen adibidea izan liteke Zugarramurdi (DocLeire 1154); lekukotze zaharren faltan, zu(h)ar + andur + -d(o)i osaera iradokitzen du Mitxelenak (19733: 47). Bestela, cf. agian Çuguarriaga (DocLeire 1110), Cugarriaga eta Cuguarriaga (ColRonces 1259). Iruñerrian, cf. Çugartea (IzaTop 1549), Çugarrondoa (OlzaTop 1587), Çugarreta (OlzaTop 1587), beste hainbaten artean (ik. behean zumardi); Araban, cf. Zugaratea (TopAlav 1647; Kontrastakoa da, halere).
Zumar aldaeraren lekukoak dira berantiarrenak; cf. halaber Çumarrayn (ArchSegII 1406), un arbol sennalado […] que llama Çumara (ArchRentI 1425), Çumarguindeguia (ArchOiarI 1499), Çumarigareta (ArchOiarII 1499); Araban, cf. Azpicoçumarra eta el olmo que se dize Çumarra (ArchAspar 1516).
Antzinatean, zaila da hitzaren adibidetzat hartzea Lergako abisunhari. Mitxelenak dioskun bezala, zuhaitz izen bakarra litzateke akitaniar antroponimian (Mitxelena 1961f: 73, 35. oh); teonimoetan, cf. agian artehe, artahe, etab. (OnomAquit §461).
◊ Iruñerrian, cf. zugarro, zubarro (VocNav); bukaerarako, cf. azkarro.
● zumardi zuhardi Pouv; cf. Zugardi ondoa (OlzaTop 1565); kale edo pasealeku mota jakin bat adierazteko, XIX. mendeko azken urteez geroztik ageri da, hegoaldeko testuetan.
● zumarreta “alameda de negrillos o álamos negros” Larm; zünharreta Larrasket; cf. Sugarrete (LivOr 1257), Dola çuarreta (SJuan 1283) eta Sunarrete (CenSoul 1377), hiztegigileetan ere toponimoa izan daiteke.
● zumarrondo cf. Semeno Çuarrondocoa (SJuan 1227), Orti Zuarondoco (SJuan xiii. m.), Rua de Çuarrondo (MonNav 1350), Nafarroatik kanpo Çumarondo (ArchOiarI 1499), etab.
zumar-ar (“olmo de corteza oscura” Izag (gip.)), zumar beltz (“álamo negro” Larm), zumar-eme (“(olmo) de corteza más clara” Izag (gip.)), zumarki (“pièce de bois d’orme” Duv), zumartxa (“ormeau” zuhartxa Hbarren), zumar txuri (“álamo blanco” Larm).
► Osaerari dagokionez, zun- + -har zatitu behar da (Mitxelena 1950a: 456),[11] zunhar hartuta jatorri etimologikotik hurbilen dagoen aldaera moduan. Bigarren osagaia *har erro bat izan daiteke, arre hitzaren oinarrian legokeena —cf. orobat harri eta hartz—; funtsean, ‘zuhaitz arre’ litzateke hitzaren jatorrizko esanahia, eta hori ongi doa zuhaitzaren ezaugarriekin.
Aranzadiren ustez (1913), -ar atzizki bat dago zuhaitz eta zuhaixka izenetan (zumar, astigar, azkar, lizar, sagar, etab.). Ar ‘ez eme’ hitzari lotua legoke, eta “maskulinizatzeko” balioko luke atzizki horrek (ik. eratorrietan zumar-ar eta zumar-eme); adibidez, *ezki-ar osaera ematen du azkar zuhaitz izenarentzat, ezkiaren itxura duelakoan azkarrak, baina harena baino zur sendoagoa, “maskulinoagoa”. Ageri denez, bestelako osaera proposatu dugu azkar-entzat (ik. han), eta ez dirudi Aranzadiren proposamenak funtsik duenik ez horretarako, ez beste izenetarako ere: horietako -ar bukaera ez dagokio inongo atzizkiri —VC egitura honekin, gainera, ez luke atzizkien egituraz dakiguna beteko—, eta, ondorioz, hobe da erro batean pentsatu. Ik. Mitxelena 19733: 60.
Aldaeretan, pentsa daiteke *zun-en elkartuetako zuh-ren gainean osatu dela zuhar; aldaera honetatik azaltzen da, ondotik, zugar. Bestalde, *zunar-etik azaltzen da, zuzenean, zumar aldaera: sudurkariaren borobiltzea eragin du -u- bokal borobilak (cf. Luno > Lumo, etab.; FHV 304).
zundo / zungo. ■ Erronkarin jasotzen ditu Azkuek. Zundo-ri “picador, tajo de cocina” esanahia ematen dio eta, Iribarrenek, zehatzago, “tajo o tronco con patas para picar carne, también lo llaman picador (Vidángoz). En otras localidades, tajo, zoco, zoque, etc.” (VocNav). Zungo, berriz, “tronco sobre el cual se apoya el yunque” esanahiarekin biltzen du Azkuek, eta Lhandek, lap. hitz moduan markatuz, ‘enbor’ adiera ematen dio.
► Osaeraz, zun-do eta zun-go zatitu behar dira. Atzizkiak -to eta -ko ttikigarriak izan litezke (Morf §319, §300), baina adibide bakarrak lirateke ahostunarekiko aldaerarekin; lot ote likeke hau ozenen ondoko herskarien eztabaida orokorragoarekin? Ik. abendu.
zunzi. ■ Mant-ek (gip.) dakar, ‘sahats’ esanahiarekin.
► Osaeraz, aukera bat da pentsatzea *zun + zi dela, cf. zi ‘ihi’.
♦ zuhur (zur 1193: ColIrach [Pedro Çurra]; zuur 1244: RegOlitII [Gil Çuurra]). ■ Hitz orokorra. Hasperena du iparraldean (cf. bazt. zugur). Badirudi zur forma oso aspaldikoa dela Nafarroan bederen, Erdi Aroko dokumentuek erakusten dutenez. Bokalak sudurkariak dira zubereraz (Larrasket); orobat erronkarieraz (zũr; badago zunr ere).
Esanahi nagusiak: ‘zentzudun, zentzuzko (maiz ero-ri kontrajarria)’ (Etxep zuhur denak, hara eztohen, egin penitenzia, OihAtsot ezta zuhur eztena erhoaren beldur, Leiz borzak ziraden zuhur eta borzak erho, EtxZib hitz zuhurra), ‘jakintsu’ (Leiz Zuhurrak Orientetik ethor zitezen, EtxSar Greziako zazpi zuhurrenetarik lehenbizikoa), ‘diruarekin zentzuzko, begiratu; zeken’ (Isasti zaietan zur eta iriñetan ero, Lardiz guziz zurra eta iñori on egiteko eutsia; aditzondo gisa, Belap doiaz bizi, zühür eta gütiz igaran), ‘trebe’ (Mogel zuurra ta aituba).
□ Badirudi Erdi Aroko Nafarroan maiz erabili zela izengoiti moduan:[12] cf. besteak beste Lizarra aldeko Pedro Çurra, Artaxoa inguruko Sancho Çurra (PobNav 1330) eta Buñuelen agertzen den Eluira la Çurra (MonTudI 1353). Erriberriko agiri sorta batean aurkitu ditugu -uu- gorde duten adibideak: Gil Çuurra, G. Sanz Çuurra, S. Çuurro (RegOlitII 1244) etab. Kontsonante galeraren ondorengo bi bokal berdinen asimilazio goiztiarrerako, cf. agian Pero Surra, Garcia Surra… (PobNav 1330), sudur hitzaren adibide direla onarturik.
zuhur-ariaz (OihAtsot [ohaidea eder-ariaz, ezkont-idea zuhur-ariaz]), zuhurgabe (‘zentzugabe’: Pouv), zuhur-hagin (FedProp 1900), zuhur-hitz (OihAtsot [zahar-hitzak, zuhur-hitzak]), zuhurkeria (‘zekenkeria’: Lardiz (zurk-)), zuhurki (Leiz [zuhurki ihardetsi zuela]; ‘diruarekin, etab. begiratuki’: Ax [onak eta onhasunak… zuhurtki eta maiteki begiratzen]), zuhursko (‘zeken samar’: MElizanb), zuhurtasun (Leiz; diruaz, etab.: Duv [lanetik eta zuhurtasunetik]), zuhurtoro (“escasamente” Land (zurt-)), zuhurtu (Leiz), zuhurtze (‘zuhurtzia’: Tartas), zuhurtzia (Etxep [bertzen gaitzaz zenzatzia zuhurtzia handi da]).
► *Zunur berreraiki behar da, ekialdeko bokal sudurkariek adierazten dutenaren bidetik (FHV 301-303). Pentsa daiteke zur dela lehen osagaia, *zun aitzinforma berraraikitzen baita hitz horretarako, eta hitz horren familian badira ‘zeken’ adiera duten eratorriak (cf. zurkaitz, zikoitz). Mitxelenak jatorrian *zurur izan zitekeela iradokitzen du, disimilazioz *zunur, baina ez du horren aldeko argudiorik ematen (1955a: xvii).
Aitzinforma *zun-ur zatituta (ez dirudi *zu-nur zatitzeak argirik dakarrenik), *-hor atzizkitik azal liteke bigarren osagaia, asimilazioz: *zunor > *zunur; atzizkirako, cf. lotsor, azkar, etab. Ez dago argi zenbateraino izan den erabilia Azkuek bakarrik dakarren bnaf. zinhur (Mitxelena 1950a: 450), baina tradiziozko hitza balitz esanguratsua izan liteke atzizkiaren berreraiketarako.
Jatorrizko esanahia ‘zentzudun, zentzuzko’ da ziur asko; ‘jakintsu’ eta ‘trebe’ esanahiak esanahi horretatik oso hurbil daude; ‘zeken’ esanahia erraz azal daiteke aurrekoaren espezializazio moduan, ‘(diruarekin) zentzuzko’ ← ‘zeken’ (zailagoa litzateke alderantzizkoa). Badira halako esanahiak beste hizkuntza zenbaitetan ere, ‘zur’ hitzen eratorri moduan: ik. zin, Benvenistek eztabaidatzen duen zuraren eta zenbait balio moralen arteko loturarako .
xuhur (~1725: Urte). ■ Forma sabaikaridun sortzez adierazkorra, bazter orotan zabaldua. Txur autore bakan batzuetan ageri da (Lizarg, Soroa, Anduaga); bada xur ere. Esanahi nagusiak: ‘aurreztaile, begiratu’ (LavDot sobra xuhur izaitea), ‘zeken’ (Lizarg txur ta mezkino Jangoikoareki), ‘urri’ (Duv irina ere ez hain xuria, orhea xuhurrago). Iparraldean, xuhur(ra) ukan esapidea dago ‘zuhurra izan, zuhurtzia eduki’ esanahiarekin (Goihetxe xuhurra baduzu / zure etxea goarda zazu, ibid. xuhur baduzu).
xuhurkeria (Larm (txurk-), Salab), xuhurki (‘neurriz, begiratuki’: Urte, Harand), xuhurtasun (“qualité de celui qui est économe” Duv), xuhurtu (“devenir sage, raisonnable, se conduire reglée” Harr: Harand [xuhurtuak eta argituak]; ‘urritu’: Lizarg [txúrtus árdoa]), xuhurtzia (Salab, HiriartU).
► Zuhur-en aldaera adierazkorra, igurzkariaren sabaikaritzez.
zur2 (1803: Añib). ■ Bizkaierazko hitza. Zurt forma Azkuek jasotzen du eta Kirikiñok darabil. Esanahi nagusia da ‘erne, zoli, zorrotz’, eta oso erabilia da aditzondo edo predikatibo moduan (Astar belarri zurrak daukazanak, ArreseB Don kosme zan zolia ta zurra; Añib deabrua beti ibilliko da zur, frBart egon zaitez guztiok zur, entzuten).
zurtasun (‘arreta’: frBart [zurtasun puskabat geijagogaz entzun dagizun]), zurtu2 (frBart [zurtu belaarrijak, argitu begijak]), zur-zoli (Añib [zur zoli egotea bertuterako]).
► Zuhur bera da, itxura guztien arabera. Formaren aldetik ez legoke eragozpen handirik, baina zatiketa lexikoa gertatu dela proposatu beharko litzateke: autore berberetan aurkitzen dira zur hau eta zuur ‘zuhur’. Esanahiaren aldetik ere ez legoke arazorik: ‘zentzuzko, trebe’ ez dago oso urruti ‘erne, zorrotz’-etik.
Berranalisiz edo azaldu beharra dago zurt aldaeraren amaierako -t, baina ez dago argi balizko *zurtik batetik abia gaitezkeen. Nolanahi ere, hitz honen izaera adierazkorra gogoan hartu beharra dago.
! zoegi (1536: Perutxo). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf.; Oih-en esaera batean ere ageri da). Aldaerak dira zo(h)egi (Perutxo, OihAtsot), zogi (gip.; Larm), ziogi (bizk.; Mogel), soigi (bizk.; Mikol), zuegi (gip., gnaf.) eta zoi (gip.).
Izenondo moduan esanahia ‘zuhur, zentzudun’, ‘xuhur’ da (Perutxo iaz zoegia <yaçoeguia> ninzan, / aurten erua, Kardab konfesore jakinsu zogiaren esana, Mogel zaijetan ziogi, urunetan ero [Isasti zaietan zur]). Izen moduan ere ageri da, ‘zuhurtasun’ esanahiarekin (OihAtsot azti bi jin dira gure okolura, batak du izen zohegi, bertzeak aztura).
● zoegierez “indiscreción” zog- Larm; zoegiera + ez; cf. zoegiez, eta, osaerarako, zuzenez, gauzaez, etab.
zoegi-zoegi (LondEsk [zogizogi bizi da]), zoegiera (zog- Larm, Kardab), zoegiez (“imprudente” zog- Larm), zoegigo (“cordura” zog- Larm), zoegiro (Larm [zuk nai dituzun gauza guziak… zogiro billatzea]), zoegitasun (zog- Larm), zoegitu (zog- Duv).
► Esanahiarengatik, hitzaren oinarrian zuhur dagoela pentsa daiteke; zu(h)u(r) + -egi proposa daiteke, gehiegizko maila adierazten duen konparazio atzizkiarekin, gerora lexikalizatua (cf. heuragi/ugari). Oihenarten zohegi-ko hasperena zuhur-ena izan daiteke, edo elkarketakoa (cf. zur/zuh-); bestela, ez da baztertzekoa atzizkiarena izatea, *-hegi berreraikitzen badugu.
Zuegi litzateke jatorrizko osaeratik hurbilen legokeen aldaera; forma horretatik, asimilazioz azal genezake zoegi. Lehenagoko *zuh-egi batetik abiaturik, ordea, aski genuke hasperenak eraginiko bokal irekitze bat proposatzea (ik. zoro). Zoegi-etik, disimilazioz genuke *zoigi (cf. soigi), eta metatesiz ziogi (FHV 84); erabateko asimilazioz azal daiteke zogi, tarteko *zoogi batekin zoegi-tik; eta forma horretatik, edo *zoigi-tik, zoi bera.
♦ zuin (zun ~1880: Duv; ik. Erdi Arokoak). ■ Hitz zabaldua. Aldaerak dira zuin (gip., gnaf., bazt., lap., bnaf.), zun (bizk., bnaf.), zumin (gip.), zubin (gip.), xun (Harr) eta zein (zub.).
Esanahi nagusia da ‘lurrean, erein aurretik, abarrez edo paperez egindako lerroa’ (Izeta erizioetan beti zuñek iten tugu, lerroak ta lur zatiek bereziz); lastoz edo ihiz egina izan zitekeen, halaber (Oroz 1982: 543; Iribarren s.v. zuín eta zuñi). Zenbait autorek ‘lurreko arraia’ zentzu zabalarekin darabilte (Orixe laisterra asteko otsaren zai zuiñean bi mutil). Lerro horiek mugatzen duten eremuaz ere esaten da (Duv “étendue qu’embrasse le semeur à la volée”, Azk (bnaf.) hiru zun erein ditut goizean); baita ere ‘ildotik ateratzen den lurra’ (Azk (bazt.)) eta ‘(ebakitzen den) bidea’ (Zubill Belarmuako baserri ta Bedaioko errota tartetik ebaki zan aurrenengo zuina (tramo)).
□ Erdi Aroan, hitzaren adibide izan liteke Zunieta (SMillán 1068; gaurko Zuñeda, Burgosko Bureban). Baliteke hitz arrunt gisa erabilia egotea erromantzezko testu honetan: tener en pie las casas et las cabanas de los huertos et los pozos et las çunias et las paretes, segont que costumpnado es (AGNRealIII 1291).
isus-zuin (‘zuin’: Ondarra/Izag (Nafgip.); isutsi ‘erein’ aditzarekin elkartua), zuin-barren (‘joko-eremu’: Orixe), zuin-ohol (‘joko-eremua mugatzen duen ohola’: Orixe), urzuin (“aguanal, surco para que no se llenen de agua las piezas” Ondarra (Nafgip.)).
► Osaeraz, zun + -i partizipio marka. Esanahiaren aldetik, ‘zureztatua, zurez inguratua, zurez markatua’ moduko adieretatik ulertu behar da osaerazko “zurtua”. Baliteke *zuni honen ondorengo zuzena izatea Lhandek dakarren Hbarren zuhi “chênaie”. Bestalde, litekeena da -i gabeko forma izatea zun/xun, iparraldeko adibideetan bederen.
Bokal ezpainkariak eragin duke -b- epentetiko bat sortzea zubin aldaeran, zuin > zubin bilakaerarekin, eta hortik azalduko genuke zumin. Beste aukera bat da horietan bestelako osaera bat ikustea, zur + -bin (ik. mihi).
zunatz. ■ Dodgson-Larm-en agertzen da, ‘ildo’ esanahiarekin; Azkuek ere badakar, zunetz aldaeran (bizk.), ‘zuin’ eta ‘bi ildoren arteko lur’ adierekin.
zunaztu (“surcar, sulcar” Dodgson-Larm).
► Osaeraz, *zun + hatz, eta esanahiz ‘zurez eginiko hatz, aztarna’ izango zen jatorrian.
zegun. ■ Azkuek dakar, zegun (zub., erronk.), zeiñ (zub.) eta zogun (zar.) aldaeretan. Esanahiak dira ‘ereintzetan utzitako abarrez egindako seinalea’ (zub., erronk.), ‘ildo’ (zar.) eta ‘lerroka, lerrokatze’ (zar.).
► Pentsa daiteke zu(h)- + -hun/-gun dela osaeraz, eta disimilazioz *zugun > zegun; diptongoaren bilakaerarekin, zub. zein, cf. zub. leñ < leun (FHV 98).
♦ zuzun (1389: ArchBilbI [Juan de Susunça]). ■ Azkuek bizk. jasotzen du, ‘burzuntz’ esanahiarekin; Orixek zunzun aldaera darabil (itzala ta babesa ditun zunzuna). Azkuek “hombre ligero, casquivano” (bizk.) adiera gaineratzen du, beharbada zuntzun (gnaf., lap.) ‘ergel, inozo’-rekin lotu beharko litzatekeena.
□ Leku-izenetan, cf. lehenagoko Ochoa Saes de Sesuma (AGVizc 1356). Hitzaren adibidea litzateke Mitxelenaren arabera (19733: 150); bokalen disimilazioa genuke, eta sudurkariaren ezpainkaritzerako cf. zumar < zunhar, Lumo < Luno (FHV 304). Beste atzizki batzuekin, cf. Ochoa de Zuzunaga (ArchLeqI 1416), Juan de Çuncunegui (ArchAtaun 1504, 1507) eta Susuneta (TopAlav). Geroago, cf. Esteban de çuçuarregui/çuçuerregui (HondTop 1610), zuzun + arregi, itxuraz.
Erdi-mendebaldekoak dira gure corpuseko adibideak: Bizkaikoak dira zuzuntza eta zuzunaga-ren adibide guztiak, lehen lekukotasunaz gain, cf. halaber Juan de Susunça (ArchBilbI 1402) eta Sancho Ortis de Susunaga (ArchBilbI 1434), lekukotasun zaharrenen artean; zunzunegi-ren adibideak, berriz, Gipuzkoakoak dira, goiko adibideez gainera, cf. Domingo de Çunçunegui, vezino de Aya (ArchSoral 1520).
zuzunpe (Orixe [lo egiñen dun zunzunpean]), zuzundi (Orixe [ugaldeko zuntzundi ta saraitzuetan]).
► Osaeraz, *zun erroaren erreduplikazio gisa ulertu behar da, cf. zezen, gogor, etab. Badirudi hitzaren forma berriagoa dagoela zunzunegi izenean, erreduplikazioaren prozesuaren barreneko soiltze gertakaririk gabe. Mendebaldekoa da hitza, baina baliteke inoiz orokorra izana. Ik. jarraian zuntzun.
Ez dago argi zergatik adierazten duen *zun erroaren erreduplikazioak ‘burzuntz’, eta ez beste zuhaitzen bat: beharbada *zun erroari loturiko adieraren baten arketipotzat hartzen zelako burzuntza, ‘(lantzeko) zur’, ‘zuri’ edo ‘zut’-en arketipotzat?
! zuntzun (sunsun 1638: Oih). ■ Hitz zabaldua. Aldaerak dira zuntzun (gnaf., lap.), suntsun (gip., gnaf.), sunsun (Oih, Izeta (bazt.)), zonzon (Azk (gip.)) eta sontson (Etxabu (bizk.)). Esanahia ‘ergel, inozo’ da (Herria 1960 gaitz egiteko jakintsun eta on egiteko zuntzun, Erkiag neska zuntzuna).
zuntzunkeria (Etxaide [alako zuntzunkeriak nork kontatu dizkik iri?]).
► Pentsatzen badugu hitz bera direla zuzun eta zuntzun, kontuan hartu behar da erro osoa erreduplikatu dela zuntzun-en; berritasun zantzutzat har daiteke hau. Hitzaren antzinako hedadura orokor baten alde egingo luke hitz bera direla esateak. Nolanahi ere, hitzen loturaren aurka egin lezaketen gip., gnaf. eta zub. igurzkari apikariak daude; motibazio adierazkorren bat aldarrika ote daiteke aldaketa horretarako? Orobatsu, u-u > o-o aldaketarako.
Esanahiaren aldetik, hauxe izan daiteke lotura: haize txikiarekin mugitu eta hotsa ateratzen dute burzuntzen adar eta hostoek, eta agian ezaugarri horren irudizko erabileran bilatu behar da pertsonei ezartzen zaien ‘ergel, inozo’.
♦♦ zut (xvi. m.: Barbieri). ■ Hitz zabaldua. Zut forma bizk., gip., gnaf., lap. eta bnaf. aurkitzen da; bestalde badaude xut (gnaf., bazt., lap., bnaf.) eta txut (gip., lap., zub., zar., erronk.) forma sabaikaridunak ere.
Predikatibo moduan ‘tente’ da esanahi nagusia (ComTinel zut egon, Iturr bi belarriak zut, Elizanb ihi bat bezain xut zohalarik); izenondo moduan ere erabiltzen da (Pouv mustaxa xutak, Azk (gip.) gizon zutagorik ote da?); ‘piko’ (Pouv hain ikhe xut eta gora batean, FedProp 1906 mendi zut harrokatsuaren oinetan), ‘harro’ (Larm) eta ‘(pertsona) zehatz, zorrotz’ (xut Duv, txüt Larrasket) adierak ere badaude. Interjekzio moduan, ‘geldi’ esanahiarekin, Azkuek bizk. jasotzen du. Izen moduan ‘bilbe’ (Lizardi) eta ‘txingo-joko’ (Azk (bizk.)) adierak aurkitzen dira.
● zutagoi “jambas de puerta o ventana” Larm; zut + agoi ‘ateburu’; bigarren osagaia ere Larramendik baizik ez dakar.
● zutari1 ‘tente’: Larm; -ari atzizkiarekin.
● zutari2 “hilo, cuerda para marcar el tronco para aserrar” Azk; hari da bigarren osagaia, cf. zuhari.
● zutegi ‘langako zuntoi’: Izag (gnaf.); badirudi hegi dela bigarren osagaia.
● zutigar “leñas… de un árbol… cogido por el fuego cuando estaba en pie” sut- Izag (bizk.); igar da, itxura guztien arabera, bigarren osagaia, cf. egur igarra, adar iharra, etab.
zutabe (Zink), zutargi (‘argimutil’: Larm), zutarri (Bera), zutasun (“position de ce qui est dressé vers le haut” xutasun Harr), zutatu (“espetarse, ponerse tieso” Larm), zuta-zehar (pl. ‘bilbea eta irazkia’: Erkiag [marratsaren ariak zuta-zearrak dituan antzera]), zutean eta zeharrean (AgirAst [mira ezazu orain… zure bizitza zutean eta zearrean]), zutibili (“pasear” Azk (bizk.); zuti-ren eratorria izan liteke, beharbada), zutoihal (“estandarte” Azk (neol.)), zutondo (“pie o tronco de árbol” Larm), zutu (‘zutik jarri’: Duv (xutu), Azk), zut-zut (Urte (xut-xut), Mokoroa), zut-zuta (xviii. m. (bazt.) [gaistoak… lerden lerdenak, zut zuta, goitituak buruak zeruraño]).
► Zur-ekin ongi lot daiteke esanahiaren aldetik, batez ere Vinsonek zehaztutako zur-en ‘(behetik gora hazten den) zer zuzena’ kontuan hartzen badugu. Lafonek ere (1947-1948: 151-152), ziur asko halako adiera orokorraren ildotik, zuzen-ekin lotzen du zut. Bestalde, zur-en eta zut-en arteko lotura nabarmentzen dute zuhari eta zutari moduko bikoteek ere.
Formari dagokionez, agian zurtu batetik azal genezake (ik. zur2), edo elkartuetako formetatik beregainduriko forma gisa, ik. adibidez zurtoin, eta cf. bestela berant.
Esanahiari dagokionez, irudizko erabileretatik sortuak dira ‘harro’ eta ‘(pertsona) zehatz, zorrotz’ adierak; ‘bilbe’ adierarako, ohar bedi bilbe ere erabiltzen dela pertsona mehe eta segailez esana, irudizko erabileran.
zutik (1571: Leiz). ■ Hitz zabaldua. Zuti aldaera bizk., gip., eta zub. aurkitzen da; hasieran sabaikaria duten formak ere badira, balio adierazkorrik gabe, antza denez: xutik (gnaf., bazt., lap., bnaf., zub.), xuti (gnaf., zub.), txutik (gip., gnaf., bnaf., zub., erronk.) eta txuti (gip., zub.); zubereraz lehen bokala -ü- da.
Esanahia ‘oinen gainean tente’ da (Leiz karrika kantoinetan zutik daudela, Kardab belauniko edo zutik edo eserita); gauza bizigabeez ere esaten da (Ax zuhaitza zutik dagoenean), baita gorputzeko zatiez ere (EgiaKant zuti dagoan artean ene burua). Gainera ‘geldi, fermu’ esanahia badu (Pouv zutik dago tentazionen kontra, Maister gaiza khanbiakor horien ororen gañetik xüti dago; Azkuek bizk. jasotzen du).
Izenondo moduan zuti forma aurkitzen da, ‘tente, zut’ esanahiarekin (Orixe melga zuti, urdin, loredun artean).
zutiarazi (xutikarazi Urte), zutika (adond. Orixe [zear-zutika losak jarriaz]; iz. Berron [Rozinantek… aupa-zutikarik egiten ez bait-zakien]), zutik abiatu (‘(umea) zutik ibili’: xutik Harr), zutikai (‘euskarri, zutabe’: Orixe), zutikako (Barand [(tregoarriak) daukan zutikako arria]; ‘zuntoi’: Azk (bazt., bnaf.)), zutik doan gezur (‘gezur handi’: xutik HiriartU), zutik joan (‘(umea) zutik ibili’: xüti Etxahun), zutik altxatu (Arrue), zutiki (‘zutikako’: EuskEsn 1921; -ki atzizkiarekin), zutik ibili (Mburu [zutik zebiltzan aldian illak ziruditenak]), zutikin (‘zuntoi’: Izag (bizk.); -kin atzizkiarekin, cf. hondakin), zutik lo (“langoureux, mou” txutik Foix (zub.)), zutiko (‘zuntoi’: Azk/Izag/Elexp (bizk.); xütüko Althabe (zub.)), zutirik (txutirik Beriain [prefazioa bear da enzun txutirik]; txutrik Sanper; zutirik Apaol; ik. behean azalpena), zutitasun (“perpendicularité” xut- Duv; “raideur” Duv), zutitu (txutitu Beriain [Gloria kantatzen denean txutiturik]; zutitu Tartas).
► Atzizki gisa -ti dago zuti forman; zutik-en, ordea, -(r)ik egon daiteke (zut-i gehitua), edo -tik berriagoa. Zuti-ren gainean -(r)ik gehituta osatu da zutirik (ik. eratorrietan).
! zutoin / zuntoi (zuntoi 1745: Larm; zutoi ~1802: Mogel). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., bazt., lap.). Aldaera nagusiak dira zutoin (bazt.; -th- Jntegi), zutoi (gnaf.; JEtxep), zutoe (bizk.), zuntoi (gip., gnaf.) eta zontoi (Larm).[13] Esanahi nagusia da ‘pazota, zutabe’ (Izt (etzauntza) onen euskarri jartzen duten zutoiari, Jntegi estekatua… phaldo edo zuthoin handi bati). ‘Zutik ez dagoen egur edo zur puska’ (Larm), ‘zuhaitz-ondo’ (zutoe Azk (bizk.)) eta “zoquete, rudo” irudizko adiera (Larm) ere badaude.
◊ Arabako erdaran, cf. zutaña “palos o estacas que se colocan verticalmente en los establos”, “puntal o pie derecho de madera”, zataines “pies derechos para sostener los pesebres” (VocAlav s.v.).
zuntoiki (“coin, cheville” zuntuki Hbarren), zuntoitu (“étançonner, étayer” Harrr), zutoinki (“pedazo de tronco de árbol” zutoiki Azk (bizk.)), zutoikin (“pedazo de tronco de árbol” zutokin Azk (bazt.)), zutointxo (txik. Mogel [badaukez euren zapatak zutoetxubetan, ta kalzerdijak kakuan esegita]).
► Badirudi oin dela bigarren osagaia. Lehenean, zun- egon daiteke (cf. zunbel, zundo, zungo, etab.); horrela, elkarketakoa behar luke -t- herskariak (ik. sukalde). Pentsatzekoa da oin artean *oni zenean gertatu zela elkarketa, eta hortik, *zun-t-oni batetik, azaltzen da zutoi(n); zutoi-tik azaldu beharko da bizk. zutoe, berranalisiz (cf. gaztae > gaztai).
Beste aukera bat litzateke lehen osagairako ez zun-, baizik zut ikustea; hala balitz, osaeraz zut + oin proposatuko genuke, eta zuntoi azaltzeko sudurkariaren aurreratzea gehitu beharko litzateke.
♦ zutun (zutin 1745: Larm; zutun ~1880: Duv (bizk.)). ■ Esanahia ‘tente’ da (TEtxeb (bizk.) bere larogei urtegaz, ondiok gizon zutiña dago). Batez ere eratorrietan aurkitzen da (cf. zutundu, zutunik).
► Ikusirik u-i bokalismoaren lehentasun kronologiko testuala, zut + -din moduko osaera proposa daiteke; atzizkirako, cf. lotin, astin, gordin, etab. Asimilazioz azal daiteke u-i > u-u, cf. burdin/burruntzali, giltzurdin/gintzurrun, etab. (FHV 80-81).
zutundu (zutindu 1745: Larm; zutundu ~1800: Añibarro). ■ Mendebaldeko hitza. Zutundu eta zutindu aldaerak daude, biak bizk. Esanahia ‘zutitu, tente jarri’ da (Mogel zutinduten dira (auntzak) landara gazteen orri samurra jaateko, Etxeita (Josetxo) sutundu eben emakumak). Ik. zutitu.
zutunik (zutinik 1745: Larm; zutunik ~1800: Añib). ■ Mendebaldeko hitza (gip. aipamen bat ere badago EAELn). Zutunik/sutunik eta zutinik/sutinik dira aldaera nagusiak, maiztasun berdintsuarekin; bestalde suturrik forma ere jaso izan da. Esanahia ‘zutik’ da (Astar dago zutunik, galaazoten deutsela atzekuai sazerdotia ikustia, ArreseB eta zutinik ezpanekust gaur / Gernikako Aretx laztana); frBart-ek ‘geldi' esanahiarekin darabil (aurreratuten dozu zutinik daguana).
♦♦ zulo / zilo (1034: DocLeire [Yçiçuloa]; zilo 1354: OnomNord [Petrus de siloeta]; xilo 1364: OnomNord [P. d’Arcibiu dit Chilo]; txulo 1832: HondTop [Escapa-chulo]). ■ Hitz orokorra. Aldaerak dira zulo erdi-mendebaldean (gnaf. barne) eta zil(h)o bizk. eta ekialdean (baina Leiz-ek zulho darabil). Forma sabaikaridunak ere badira: txulo (gip.), xulho (Leiz), xil(l)(h)o (gnaf., bazt., lap., bnaf., zub., erronk.); zubereraz hauek balio adierazkorrik gabe erabiltzen direla esan daiteke. Forma hasperendunak (-lh-) nagusi dira iparraldean XX. mendearen erdialdera arte.
Esanahi nagusiaz gainera (EtxZib itsasoa sarthu nahi zuen zillho batean, Harb zilho hartarik isuri zenduen odol preziatua gatik, Mburu galeen diñako zuloak dituen galbai bat), irudizko adierak ere badaude: ‘zor’ (Soroa beste zuluak tapatzeko (dirua)), ‘hutsune, falta’ (HiriartU (hil direnek) ziren tokian, zilo bat ederra utzi baitute). Bigarren osagai gisa, zenbait hitzetan agertzen da, ‘-ren ondoan edo barruan egon zale’ adierarekin: aitazulo, amazulo, etxezulo.
□ Lehen lekukotasuna Itzaltzu herriaren izen zaharra da, editoreak dioskunez. Bilduma berean, cf. Yciçuloa, Yçiçuloa, Yceizoloa (DocLeire 1120, 1174, 1198), eta cf. Içeyçuloa (DinChampII 1270); baliteke izei egotea lehen osagai gisa. Nafarroako adibide zaharren artean, cf. halaber Auria de Zuloeta (DocLeire 1067), Çulloaga (DocLeire 1099), Zulogorrieta (SJuan 1215), Bagoçuloaran (DinChampII 1265), Arçiçuloa (LibOliv 1269), Azcon Çuloeta (SEngPamp 1324), Musquerrçuloa (SClEstell 1369) eta, artikulu soilarekin, Çuloa (SPedRib 1362).
Gipuzkoako agirietan, Sarri Lopez Yñiguez, sobrino de Çuloeta (ArchOñatI 1149)[14] da zaharrena, eta cf. bestalde Miguel Migueles de Çuloaga (ArchRentI 1364), Çulotibar (ArchOiarII 1386) eta, animalia izenekin, pena de Orçuloaga (ArchZest 1394), Osaçuloeta (ArchSegIII 1465), Asconarçuloeta (ArchBergIII 1474), Açariçulo (ArchAzpei 1478).
Bizkaian, cf. Martin Perez de Çuloeta (ArchMarq 1355), Çuloaga (ColCenar 1388), etab. Araban, Car(a)utiçulo (ApeoVit1 1482), Juan Perez de Çuloeta (ArchBar 1493), eta elkartuetako zula-, Çulavidea (ApeoVit1 1483). Nafarroa Beherean, cf. agian Orpustanek dakarren Suhuskuneko Sulhayz (1307), Culhayz (PobNav 1366), hitzaren adibide, haren ustez (1999: 61).
Iparraldean, bestela, zilo aldaera dugu: lehenaz gain, Zuberoan Lostau dassconsilho (CenSoul 1377), Nafarroa Beherean Gaztan Çilho (CenBNav 1412), Lapurdin Steven fils de silhoague (OnomNord 1415; Senpere); cf. halaber Peyrot de silloete dessus (OnomNord 1498) eta chilhoco (MaisMed 1511). Mendebaldean eta erdialdean ere aurki daiteke aldaera hori: cf. Bizkaiko Ochoa de Çiloys (ArchLeqI 1384), Juan Ortiz de Ciloaga (ArchBizkI 1511), Araban Asconarciloeta (TopAlav 1709). Nafarroan, Aezkoa eta Eslaba aldea erkatzen ditu Salaberrik (1994: 193, 1061. oh), eta Abaurregainako Arziloburualdea (1782) aipatzen du, baina Eslaban beti zulo dagoela nabarmentzen; Ameskoako Artxiloa bat ere aipatzen du, mendebalderagokoa. Nolanahi ere, badirudi Aezkoatik hegoalderaxeago, Artzibarren, badirela zilo-ren adibideak, Mujikak dakarrenez (2000): cf. Azariziloa/Azarizulo, Asarsilo/Asarisulo, Babasilo/Babasulo.
Orpustanen ustez (1999: 61), hitzaren adibide da Zilegieta —cf. Enneco Lopiz de Estigi et de Zillegita (CondRib x. m.)—, eta aldaeraren eta hitzaren lehen lekukotasuna litzateke. Aldaeraren lekuko litzateke, haren ustez, Amikuzeko Zilhekoa herriaren izena ere, cf. Sanctus Petrus de Silegue (CartDax d.g.; Orpustanek 1160ko data ematen du).
Txulo aldaerari dagokionez, ezin dira lehenagokotzat jo Areschuloeta (EibTop 1498), Hernando de Arechuloaga (ArchMarq 1512) eta Aychuloa (GalarTop 1581), lehen osagaian baitago bestela ere afrikatua; cf. bestela Escapa-chulo (HondTop 1832), Urdun chulo (CizurTop 1837), Ergunes chuloa (GalarTop 1838), etab.
Aldaera ezagunak gorabehera, albokariaren izaera bortitzaren lekuko dirudite ondokoek: Çulloaga (ColIrach, DocLeire 1099), Pascal de Çulloeta (PobNav 1366), Çulloeta (DocLeire 1095, ~1405ean gehitua).
◊ Isasi et al.-ek (2005: 183) “pusyeron los mojones por el çilgo e rays de la heredad” (ArchDurII 1489) dakarte, eta horko formula binomialean oinarrituta, ‘sustrai’ adiera ematen diote çilgo-ri ere; jarraian, zilo ‘zulo’ gogora ekarriz, esaten dute hortik eratorri bide direla zil-en ‘ernamuin’ eta ‘zilko’ adierak.
Frantsesezko silhouette ‘silueta’, beste hainbat hizkuntzatara igaro dena (ing., gazt., it. etab.), Ziloeta da azken buruan (Mitxelena 19733: 168). Frantsesez, Étienne de Silhouette politikariaren izenetik garatu zuen haren esanahia, eponimo gisa. Frantziako Ekonomia ministro izan zen 1759an, erreforma handiak egin nahi izan zituena, baina huts eginez erabat eta gaizki eginiko edo burutu gabeko ekimenen oroitzapena utziz jendartean; honela azalten du TLFek (s.v.) “ce serait donc pour le ridiculiser que l’on dénomma à la silhouette (supra 1781), ce qui présentait un aspect mesquin ou inachevé. À cette explication, il faut ajouter que M. de Silhouette avait l’habitude de tracer dans son château ces sortes de profils”. TLFek berak, 1781eko à la silhouette “d’une façon incomplète, éphémère”-z gain, 1763ko portraits à la silhouette “dessins au trait de profil exécutés en suivant l’ombre projetée par un visage ou un corp” dakar. Reyk (s.v.), berriz, 1759an bertan kokatzen du à la silhouette esamoldearen lehen lekukotasuna (‘Silhouetteren erara’, alegia), azalduz “des objets faits à l’économie, d’une façon sommaire ou peut-être des ombres passagères, à l’image d’une politique changeante et inefficace”. Betiere Reyren arabera, jatorrizko ‘lauso, igarokor, aldakor, iraupen gutxiko’ horretatik, jadanik 1765ean erabiltzen du Rousseauk zentzu modernoan, profil à la silhouette esapidean (ikusi halere 1763ko data, TLFekoa).
Bilakaera semantikorako, bestelako azalpenak ere badakartzate Corominasek eta Pascualek (DCECH 5, 249b-250a, silueta), eta, besteak beste, à la silhouette hori ministroaren agintaldi labur eta zorigaiztokoari erreferentzia egin ziezaiokeela azaltzen dute (Littréren apparaître à la silhouette ‘bizkor’ aipatzen du tartean, eta siluetak bizkor zirriborratzen direla gogoratzen).
● zilanga “hoyuelo” Garralda; zilonka Eskuald 1908 (ediren dütie… zilonka batetan); atzizkirako, cf. besanga, luzanga, etab.; ik. Morf §285.
● zulakaitz ‘zizel’: Azk/SMartin/Barand (bizk., gip.); badirudi ‘gailu’ esanahia duela hemen bigarren osagaiak, ez du halakorik jasotzen Azkuek (Morf §187).
● zulanpo ‘aintzira’: Land; zulonpo Azk/Izag (bizk.); ez dago argi zein den bigarren osagaia, banaketa geografikoarengatik eta esanahiarengatik zaila da hanpo izatea; beharbada hobe da pentsatzea -po atzizkian edo; ik. halaber Mitxelena 1970a: 98, aldaerez eta arazo filologikoez.
● zulazaki “palito de agujerear el pan” Larm; “punzón” zulatzaiki Azk (gip.); zulaitzaki Izag (gip.; + zulatziki, zulatxiki, zulaitxiki); bigarren osagaia -zai-ki zatituta, -ki materiazkoa eta *ezan aditza ikus ote daitezke? Badirudi bokalerdiaren metatesiz azaldu behar dela zulaitzaki, cf. garbitzaiki/garbitzaki.
● zuloka1 ‘sakonune’: Azk (bizk.); zilhoka Duv; zoloka Izeta (bazt.); -ka atzizki ttikigarriarekin, cf. behoka, etab. (Morf §293).
● zulu-mulu “terreno quebrado del fondo de los arroyos, ríos y mar” Azk (bizk.; + zulu-munu gip.); ik. behean zilo-milo, baina hemen, erreduplikazio fonosinbolikoaz gain, agian zulo-muino ere aintzat hartu behar da.
ziladura (“percement” -lh- Duv), zilokari (‘zulodun’: xilokeri Izeta (bazt.)), ziloko (Larg [gorde behar izan ziren zilhokotan]; -ko ttikigarriarekin, itxuraz), zilo-milo (“agujeros y rasguños” zil(h)o-mil(h)o Azk (bnaf., zub., erronk.); ‘sakonune’: Eskuald 1908; erreduplikazio fonosinbolikoarekin), zilo-miloka (Azk (zub.) [zilo-miloka bada han ura]), ziloxka (txik. zilhoska Goihetxe), zulaga (“palo con que se ataca el agujero de la pira de leña para carbón” Azk (bizk.); zillaga Azk (bizk.); haga da bigarren osagaia), zulagarri (ArreseB [deadar zulagarria]), zulaka (“a pinchazos” s- Izag (bizk.)), zulakada (“punzada” Azk (bizk.)), zulakatu (xilhakatu Duv; zilhokatu Harr), zulakor (zilhakor Harand [hitza… ezpata… baino zilhakorragoa]), zulape (“socavón” Larm; zilhape Hbarren), zulapetu (“socavar” Larm), zulaska (“punto en la media, su rotura” Añ (+ txulaska)), zulatu (RS; xilatu OihAtsot; zilatu Volt; txulatu Larm; zillotu Añib; xilotu Lecl), zulatzaile (zulatzale Larm; txulatzalle Larm; zillhatzaille Urte), zulatzeko (“tarière” zilhatzeko Hbarren), zulobakar (‘heste’: Izag (bizk.)), zulodun (Larm; zilhodun Duv), zulogile (‘hobigile’: Larm; zilho-egile FedProp 1895; “agujereador” txulogille Larm), zulogin (‘hobigile’: Azk (bizk.)), zulogune (‘sakonune’: Azk/Izeta (bazt.); zilhogune Duv; zulouna TEtxeb (bizk.)), zulogunekada (‘sakonune’: zulo-unekada Azk (bizk.)), zuloka2 (txuloka Izt [lakari bat gari txuloka… erein]; zilhoka Harr), zulokuntza (Izt [biztanleak makurka ta iskintxoka… zulokuntza ta babesak arrapaturik]), zulo-muino (‘sakonune’: zulo-muno Arrue), zulo-ondo (‘sakonune’: Izt), zuloratu (‘lurperatu’: Izt; ziloratu Larm), zulote (“boche” Azk (gip.)), zulotsu (zilhotsu Urte; zulotsu Larm), zulotto (txik. zillhotto Urte; xillotto Harand; zulotto Lizarg), zulotxo (txik. zilhoxo Pouv; zulotxo TxAgir), zulotzar (Izt).
► Hitzaren zulo/zilo aldaerek adierazten dute zur-en eratorria dela, ik. han zu- eta zi- alomorfoez. Bokalaren u > i aldaketa xulo adierazkor batetik azaltzen du Mitxelenak (FHV 77-78; orobatsu zumel/zimel, etab.), baina ez da beharrezkoa, zur-en eratorritzat hartuta.
Hala izanik, bigarren osagaia zein den argitu beharra dago. Horretarako, lehen osagaiaren alomorfoa zul- eta zu- izan daitezkeela aintzat hartuta, aukera ezberdinak azter daitezke; horretaz gain, ez da ahaztekoa Erdi Aroko lekukotasunetako albokari bortitza, ez eta hasperena dagoela zulho/zilho aldaeretan, eta etimologikoa izan litekeela.
Aukera bat da -lo ikustea (cf. agian uherlo), eta atzizki hori *don erroarekin lotzea. Ezin dugu pentsatu -d- > -l- gertatu denik hitzaren barrenean eta, beraz, hitzaren hasieratik bukaerara lekualdaturiko osagaia beharko du, nahiz eta ez dagoen lo- aurrizki garbirik duen familiako kiderik (-do atzizkiarekin lotu behar da, eta familia berean, cf. lohi/-doi). Esanahiaren aldetik, zurezko hagak, zuhaitzak… kentzean, idokitzean egiten diren zuloei bide dagokie. Beste aukera bat da, zul-etik abiatuta, *bor ‘borobil’ erroarekin lotzea bukaerako -o hori (cf. hauspo, orpo, etab.), onarturik galdu egin dela herskari ahostuna; formaren aldetik, agian muno-rekin konpara liteke, bertan *bun erroa dagoela onartuta. Esanahiaren aldetik, jatorrizko ‘zuraren borobil’ moduko batetik, agian pentsatu beharko litzateke zura, haga, zuhaitza kentzean geratzen den hutsune borobila moduko zerbaitetan. Gogoan izan bedi, bestalde, erdaretako hitzen atalean aipaturiko çilgo-rako nolako hurbilketa semantikoa egiten den zil eta zulo-ren artean; hor, hala ere, badirudi ‘zulo’ adieratik abiatzen direla azalpenak.
Ez dago argi, dena den, nola azalduko genukeen jatorri etimologikoko hasperen bat; -ho azal lezakeen erro edo atzizkirik ez zaigu bururatzen. Egokiagoa da pentsatzea hasperena ez dela etimologikoa, cf. soro-ren sorho aldaera (< lat. solum), CVCV egiturako hitz gehienetan bezala.
Ageri denez, hitzaren jatorri indoeuroparraren aldeko proposamenek ez dute oinarririk. Corominasek eta Pascualek gazt. silo-rekin lotzen dute (DCECH 5 247a, 248ab, silo), azken buruan zelt. sīlon ‘hazi’, baina horren arazo formalak agerrarazten ditu Mitxelenak (1964b: 138): zulo/zilo bikotea ezin da azaldu, dardarkari bakuna beharko genuke albokari ahularen ondorengo, etab. Hitza zur-ekin lotuta, erabat galtzen dute funtsa halako proposamenek.
zumitz (1384: ArchSegI [Garçía de Cumismendi]; zimitz ere dokumentatua egon liteke, ik. behean). ■ Hitz zabaldua. Testuetan badira sumitz, sumits, zimitz eta ximitx-en adibideak (zuminz eta zurmintz Arruegan; zimentz eta zimintx forma sudurkaridunak ere jasoak izan dira). Esanahiak: ‘zumea (edo antzekoa)’ (Uriarte lasto edo zumitz ganian), ‘ailara, zurezko zerrenda’ (Arrue egur azalezko zuminz batekin lotuaz), ‘gazta egiteko moldea’ (Pouv zimitz).
□ Toki eta pertsona izen ezberdinetan aurki daiteke hitza: Martín de Çumiça (ArchSoral 1516), Çumizquiurcullen (ArchSalvatIV 1516; cf. Zumitzucullu (TopAlav) eta Zumitzurkullu Bidasoaldean (EAETop)), Larraungo Albiasuko Zumizti (NafTop 1723) etab.
Zimitz aldaeraren adibide izan daiteke Hondarribiko auzoaren izena, Cimizarga (OnomVasc 1532): zimitz + zarga edo sarga? Ohar bedi bigarren osagaia ekialderago dagoela dokumentatua, baina cf. zarba.
! ● zizpahe “cedazo hecho de mimbre” Azk (+ zizpai; gip.); osaeraz, zimitz + bahe azaldu behar bada, zimitz-en balizko *zibitz aldaera arkaiko batetik abiatu behar dugu (cf. mintz < *bintz), bestela ezin baita bokalarteko sudurkariaren galera azaldu.
● zumitzari ‘zumizgai’: Azk/Izeta (bazt.); zumitz + hari, itxuraz, zumizgaiaren formari erreferentzia eginez.
zumizgai (Azk/Izeta (bizk., gip., bazt.)), zumizgin (“fabricador de queseras” Izag AranOñ (simisgiñ)), zumiztu (“simistuta itxi, dejar desgarradas las hojas del maíz el pedrisco” Izag AranOñ), zumiztura (“simístura bat, rejilla (echa de simitz) de confesonario” Izag AranOñ). Cf. eho-zumitz, gazta-zumitz…
► Osaeraz, zur + mintz. Zi- alomorfoa dugu lehen silaban -i- duten aldaeretan (zimitz, ximitx, etab.). Baztertzekoa da Mitxelenak ematen duen azalpena: x-dun aldaera adierazkorretik abiatuta azaltzen ditu (ik. goian zulo). Forma sudurkaridun eta sudurkari gabeen gorabeherak (zumitz/zurmintz) mintz-en beraren aldaeren bitartez azal daitezke (ik. han).[15] Ez da erraza zenbait aldaeratako s- azaltzea (cf. agian sugatz), baina ohar bedi XX. mendekoak direla eta gehienbat mendebaldekoak.
Esanahiari dagokionez, zurezko zer finak edo zurezko zerrendak dira zumitzak.
zurkun. ■ Elexp-ek bizk. jasotako hitza, “letxuga edo aza bati gogortzen hasten denean kukulu erdian egiten zaion kirtena” esanahiarekin. Cf. bestalde zirkun-bedar (Balad (bizk.) Peru guria Londresen / zirkun-bedarrak ekarten).
► Osaeraz, zur-kun zatitu behar da, baina ez dago argi zeri dagokion -kun bukaera; bakun-eko -kun ekialdekoa da, eta zaila da bera izatea. Zir- alomorfoa dago hitzaren aldaeratzat jo dugun zirkun-en (cf. zurtoin/zirtoin). Esanahiari dagokionez, eta familia berekoa delako, cf. Izag ziri-belar “hierba que crece alto y tiene caña parecida a la del trigo” (gip.).
zurtoin / txorten (zurthin 1627: EtxZib). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., lap., bnaf.). Aldaerak dira zurtoin (gnaf., lap.), txorten (bizk., gip.), txurten (gip., gnaf.), xorten (gip.), xurthoi (Harr), xurtoin (lap.), zirtoin (Pouv, -th- Duv, Azk (bnaf.)), zorten (gip.), zorton (gnaf.), zurten (gip.), zurthin (EtxZib) eta zurtuin (Pouv).
Bi esanahi nagusiak dira ‘gorantz hazten den eta hostoak ematen dituen landare-zatia’ (EtxZib belhar zurthiñez gorphutzak haz, Bilintx bere txortenaren puntta-punttan … koloka dabilen lore bati) eta ‘fruitu, hosto, lore giderra’ (Pouv; Azk (gnaf.) baratzeko pikuak iru txorten ditu). Honako adiera hauek ere baditu: ‘azkazalpean sartzen den printza’ (zorten Arak (gip.)), ‘gider, kirten’ (zorten Uriarte), ‘mahats-zuztar’ (zirthoin Duv, xurt(h)oin Azk (lap.)) eta ‘zuhaitz-kimu’ (zirthoin Azk (bnaf.)).
txortenean jo (‘lur jo’: txurten- Azk (gip.)), zurtoindu (“entallecer” Larm (+ zortendu, txortendu); “se former en grappe” zirthoindu Duv), zurtoindun (“talludo” zortendun Larm), zurtoingorritu (zortongorritu Aspiroz (gnaf.)), zurtointsu (“talludo” zortentsu Larm), zurtointto (txik. zirtointto Urte), zurtointxo (txik. zirtointxo Urte).
► Osaeraz, zur + oin proposatzen du Mitxelenak (FHV 508), eta elkarketakoa behar luke -t- herskariak. Lehen edizioko ustea baztertzen du horrela: hartan esana zuen girt(h)ain, kirten-en ttikigarria dela zirt(h)oin, zorten (FHV 296), beharbada Schuchardtek ere haiekin lotzen zuelako zirtoin (1906a: 37); nolanahi ere, oin da bi hitzen bigarren osagaia, eta haien aldaera zenbaitek bat egiten dute osagai horren bilakaeran, cf. gip. (eta bizk.) -ten bukaera. Beste hitz horretan, girt(h)ain, girtoin, kirten aldaeren bukaera azaltzeko, *gider-ta- (de -te) + oin ematen du Mitxelenak.
Osaera hori onartuta, zuntoi-ren kide erabatekoa litzateke funtsean —hartan ez bagara zut-etik abiatzen—, eta zur-en alomorfo ezberdinen gainean osatuak lirateke biak.
Sabaikaritze adierazkorra gertatu da xurtoin, txurten, txorten… aldaeretan. Lehen silaban -o- duten aldaeretan, pentsatu behar da dardarkariak ireki duela bokala, cf. urdin > ordin (FHV 62). Bestalde, zur-/zir- txandakatzerako, ik. goian (cf. ziri, zirto, zirkin, zirkun…).
♦ zikoitz (zikhotz 1571: Leiz; zikhoitz ~1600: Zalgiz (+ -kotz)). ■ Hitz zabaldua. Iparraldean leherkari hasperendunarekin agertzen da gehienbat. Zik(h)oitz da historikoki eremuaren erdialdean nagusi den forma; zik(h)otz ageri da gehienbat lekukotasun zaharrenetan (Leiz, Zalgiz, Pouv…; cf. behean RS-tikakoa izan daitekeen forma diptongogabea) eta, hedadurari dagokionez, bizk. testuetan eta ipar-ekialdean erabili da; zikutz bizk. eta gip. jaso izan da.
Esanahi nagusia da ‘zeken’ (Mogel zirujaubak diriala dollor, prestubez, zikotz batzuk, Añib zeken zikotz gogor esku estukoa; Leizarragak xekhena dakar zikhotza-ren Zuberoako baliokidetzat); horrezaz gain badaude ‘garbi, txukun’ (Larm Supl (zikoza), RS-ko orri galduetatik hartua, segur aski; Azk (bizk.)), ‘zikin’ (Arak (gnaf.)), ‘(lur) gogor’ (Azk (bizk., gip., gnaf., bazt., erronk.)) eta ‘(lur) buztintsu’ (Azk (gip.)).
Izen moduan ere jaso izan da, ‘barrutik erdiratutako zuhaitz’ esanahiarekin (Alth (zub.)).
zikoitzez (‘zekenki’: JEtxep), zikoitz-mikoitz (‘zeken’: Oxobi), zikoizdura (‘zekenkeria’: Hbarren), zikoizkeria (Larm), zikoizkeriazale (Iturz), zikoizki (zikotzki Pouv; zikoitzki Goihetxe [(ontasun) zuzen kontra ardietsiez / edo zikoitzki idukiez]), zikoizkiro (Larm), zikoizko (“ahorrativo” Larm), zikoiznahi (Larm), zikoiztasun (zikotztasun Pouv), zikoizto (Zabala [gizon zikoitzto bati yarri yakon buruan / baebala nos edo nos ezkontzeko ordua]), zikoiztu (zikotztu Pouv), zikoiztxar (Larm).
► Zur-en zi- alomorfoa dago lehen osagai moduan, baina atzizkiaren nondik norakoa ez da erabat argia. Lehen begiratuan, badirudi bakoitz-eko bera dela, baina zenbait ohar egin behar dira: banaketa dialektalari begira, pentsa daiteke zaharragoa dela zikotz aldaera, zikoitz baino; -kotz eta -koitz etimologikoki atzizki bera baldin badira, pentsa genezake zikozki eta zikoiztu modukoetatik garatu dela bokalerdia (cf. laster > laister, azken > aizken; FHV 159). Nolanahi ere, ohartu behar da aldaeren banaketak ez duela bat egiten bakoitz-enekin; alde horretatik, egokiagoa izan daiteke zipotz/zipoitz-ekin konparatzea, honetan -otz baita jatorrizkoa —zi(h)i (ziri) + motz osaera ikusten du Mitxelenak (FHV 346)—, eta erdialdekoa eta aski murritza baita zipoitz aldaera.
Arazoa beste modu batean ere azter liteke, sakonago joz eta -koitz atzizkiaren etimologiaren gorabeherak aztertuta. Aukera bat da atzizki konplexutzat jotzea, eta -tz dagoela pentsatzea (cf. beltz, hortz, ahuntz, etab.). Horrela, -ko edo -koi izango genuke atzizkiaren oinarrian, baina atzizkiaren jatorrizko osaerak -ko-tz eta -koi-tz izan daitezkeela onartuta ere, ez dago argi zein izango zen horien esanahiaren bilakaera zehatza. Ageri denez, -koi-ren aukeran, -oi atzizkiarekin lotu beharko genuke azken buruan, eta gogoan har bedi *-oitz berreraiki nahi duela Azkuek (Morf §13).
Esanahiari dagokionez, pentsatu behar da irudizko erabileretatik sortuak direla ‘zeken’ eta besteak; zipotz bera, berezko dirudien ‘ziritxo’-tik, pertsonekin ‘kaskagor, haserrekor, zeken’ adiera izatera igaroa da. Gainera, familia berean ‘zeken’ adierarekin, cf. zidor eta zurkaitz ere. Zikoitz-en, pentsatzekoa da esanahi etimologikotik hurbilago dagokeela zub. ‘barrutik erdiratutako zuhaitz’, zur-ekin duen lotura zuzenarengatik; esanahi bera du zur-en beste eratorri batek, zub. zibil-ek (ik. zimel). Bestalde, agian zerbait idor edo ez-emankor izatearekin lot liteke ‘garbi, txukun’ adiera; ‘zikin’-entzako, berriz, cf. zikin bera, eta, bestela ere, ‘zeken’ adieraren izaera negatiboarekin ere lot liteke. Azkenik, ‘(lur) gogor’ eta ‘(lur) buztintsu’ adieretarako, cf. zimel-en ‘gogor’ eta ‘fresko’.
zukoitz. ■ Larramendik dakar, “pie, tronco o árbol” esanahiarekin. Cf. zurkaitz1, zikoitz.
► Zikoitz-en kide da osaeraz, baina zu- alomorfoarekin. Esanahiaren aldetik, zikoitz-en izan den garapen semantikorik ez dago, eta berritasun zantzu gisa har liteke hori ere, beharbada; berritasun horrekin bat egin lezake zu- izateak. Ez dago argi, dena den, zer gehitzen dion -koitz atzizkiak zur oinarriari.
♦ zimel (1366: PobNav [Lope Çimel]; zumel 1571: Leiz; ximal 1571: Leiz). ■ Hitz orokorra. Aldaera nagusiak dira zimel (bizk., gip., gnaf., lap., bnaf.), zibil (zub.), zimail (gnaf., lap.), zimal (lap.), zimeil (Goihetxe), zimil (bazt.), zinbel (bizk.), zumail (erronk.), zumal (zub.) eta zumel (bizk., bnaf.); baita hasierako sabaikaridunak ere: tximel (bizk., gip.), tximal (bnaf., zub.), txumil (erronk.), ximel (bizk., bnaf.), ximal (Leiz).
Historikoki esanahi nagusia ‘heldugabe eta zimurtu, ihar’ da (Leiz fiko ximalak, ibid. arbore zumel fruktu gabeak, ArreseB (lorea) gaur da zimela); bizidunez edo gorputz zatiez ere esaten da, ‘ihar’ esanahiarekin (Goihetxe ora bat… mehe, zimeill, Zamar esku zimel au). XVIII. mendetik aurrera ‘zail, gogor’ eta ‘malgu’ adierak ere badaude (Txirrita gorputz aundiya ez daukat baño / bai zimela ta fuertia, Otaegi gerri zimel); baita ere bestalde ‘zikoitz’ (Mogel biotz zimel edo tximurtubak), ‘(ogi, lur) gogor’ (Azk (bizk., gip.; zumail erronk.)), ‘txigor, txigortu’ (tximel Azk (gip.)) eta ‘fresko’ (Azk (erronk.) lukainkak … zumail egon tean).
Izen moduan ‘zimur’ (tximal Azk (zub.)) eta ‘adar heze’ (zimail Azk (lap.)) aurkitzen dira. Cf. zibel “gusano que tienen las ovejas en la hendidura de la pezuña” (Azk (bizk., gip.)), eta ik. behean zumel, “árboles que en castellano nombran sanguiñuelos” (IbargC).
□ Lehen lekukoaz gain, cf. agian Azkaingo ximildeguy (MaisMed 1505). Ez dago argi euskal hitzari dagokion Juan Çumel (ArchPortuI 1552), ik. zumel-en bestelako aukerez.
zimelarazi (zimailarazi Duv), zimeldu (‘ihartu’: Leiz [nola… erre baita belharra… hala abratsa ere… ximalduren da]; ‘txigortu, erre’: Azk (gnaf.)), zimel-argaldu (Beobide [bere gorputza gaitz onek zimel argaldu ta indargabetu zion]), zimel-egur (“chopera, mimbre áspero” Azk (bizk.)), zimelkeria (‘zikoizkeria’: TEtxeb (bizk.)), zimelkor (‘malgu’: Larm), zimeltasun (“état de ce qui est entre l’état de verdeur et celui d’aridité” zimailtasun Duv), zimel-usain (‘erre usain’: tximel-usai Azk (gip.)).
► Osaeraz, zun + -bel. Lehen osagaiaren elkartuetako zun-, zin- eta zi- formetatik azal daitezke aldaerak: bokalaren asimilazioarekin, zibil eta zimil ditugu, zi-ren eta zin-en gainean osatuak, hurrenez hurren, eta, itxuraz albokariaren aurreko bilakaerarekin —cf. beltz > baltz, FHV 63; 77, 12. oh—, zimal eta zumal (zin- eta zun-en gainean); zumel-en nb > m gertatu da (cf. seme < *senbe), zinbel-en gertatu ez dena. Badirudi zimeil, zimail, zumail aldaeretan gurutzaketaren bat gertatu dela -ail bukaera duten beste izenondoekin (cf. horail, gorrail, etab.).
Esanahiaren gorabeherei dagokienez, onarturik ‘heldugabe eta zimurtu, ihar’ dela zaharrena, pentsa daiteke ‘zur beltz’ ← ‘zur ihar, zimurtu’ ← ‘ihar, zimurtu’ bilakaera batean —eta hortik zub. tximal ‘zimur’ izena—; badirudi adiera etimologikotik aski hurbil egon daitekeela ‘txigor, txigortu’ ere, zerbait txigortzen denean belzten delakoan, edo, bestela, ihar itxura hartzen duelakoan.
Beste adieren artean, batera bildu behar dira ‘zail, gogor’ eta ‘(ogi, lur) gogor’. Adiera hauek ‘ihar’-etik azal daitezke, zerbait ihartzen denean zaildu eta gogortzen delako; ‘zikoitz’ ere adiera hauetatik dago hurbil, zerbait iharra eta zimurtua denean idorra eta ez emankorra delako, irudizko erabileran; gogoan har bedi, gainera, familia bereko zikoitz, zurkaitz eta zidor-en ere aurki daitekeela ‘zeken’ adiera.
Aurreko adieren itxurazko antonimo dira ‘malgu’ eta ‘fresko’; horietarako, cf. Harr “zuhaitz adar zimailetarik errexago egiten da bilhurra, ezpaitira hauskorrak, les branches commençant à se sécher des arbres on fait plus aisément une hart parce qu’elles ne sont pas cassantes”. Hots, zura belzten hasten denean, idortzen hasitakoan, orduan da malguen, Harrieten arabera. Ohar bedi, ‘ihar’ eta ‘malgu’ adieren hurbiltasunaren adierazgarri, landareez ari garenean ‘ihar’ adierak ez duela ezinbestean idortasuna berarekin: cf. Azk “marchito, entre verde y seco” eta Izag “que no está ni fresco ni seco” (ik. halaber zimeltasun-ez Duv-ek ematen duen azalpena). Hauen inguruan ulertu beharko da ‘adar heze’ adierako izen erabilera.
Ez dago argi nola azaldu behar den zibel izena, ardien apatxen arteko gaitza, baina agian aipagarria da gaitz hori bera adierazten duela fr. javart hitzak, eta, era berean, gaztainondoen kimu sortu berrien azalari heltzen dion gaitz bat ere izendatzen duela (FEW 4, 2a, *gaba).
Bestalde, ibilbide paraleloa izan dute hitzak eta zumel zuhaitz-izenak: zuhaitz izena dago ‘zur beltz’ adiera etimologikotik hurbilen, azkar ‘astigar’ bezalatsu. Alabaina, azkar-ekin ez bezala, zail da pentsatzen zuhaitzaren izenetik azaldu behar dela izenondoa, hots, ez dirudi zuhaitzaren ezaugarri edo itxuratik eratorri behar denik izenondo erabilera: batetik, zuhaitzaren izena ez delako orokorra eta izenondoa bai; bestetik, izenondoak zi- aldaera itxuraz zaharragoak dituelako, zuhaitzaren izenak ez dituena. Hobe da, esan bezala, osaera bereko hitz ezberdinen bilakaera paraleloetan pentsatzea.
zumel (1013: ArchElor [riguum quod dicittur Çumelhegi]). ■ Mendebaldeko hitza. Hainbat zuhaixkez esaten da: “sanguiñuelos” (IbargC), “carrasca, coscoja” (Azk (bizk.)), “aladierna” (Arzdi (bizk.)). Zumel eta zubel aldaerak daude.
□ Erdi Aroko adibide guztiak mendebaldekoak dira: Araban, cf. Zumelzu (SMillán 1025), Gipuzkoan Ynego Martínez de Çumelçu (ArchAzkoit 1319) eta Bizkaian, lehen adibideaz gain, cf. Sancho Sanches de Çumelçu (AGVizc 1356). Zubel aldaera baten lekuko bide da ferrería de Çubelçu (ArchZumai 1391), beste bilduma bateko kopia batean ferreria de Çumelçu (ArchDebaI); cf. gainera Çubelçu (ArchDebaI 1444), Martín de Çubelçu (ArchAtaun 1451), etab. Hauetan, -zu atzizkia gehitu zaio zumel/zubel-i. Cf. bestalde Sarako Zubelbehere eta Zubelgarai (MaisMed 1568).
Beste atzizki batzuekin ere agertzen da: -za-rekin, cf. Zubelza (TopMed 1111),[16] Juan de Çubelça (ArchAtaun 1409); -aga-rekin, Pero Fernandes de Çumelaga (ArchMondI 1390); -di-rekin, cf. Juan de Çubeldi (ArchAtaun 1409), Fernando de Çubeldia e Juango de Çubeldia (ArchAtaun 1504).
Ez dugu argi hitzaren adibidetzat hartu behar den Mendabia inguruko Zumeltz —hala balitz, ekialderagokoa litzateke—: cf. Garcia Çumelçquo (SJuan 1230) eta dona Elvira de Çumbeltz (PobNav 1366); baliteke zun + beltz izatea, besterik gabe (ik. behean zubeltz), eta ez azken bokala galdua duen zumel + -za/-zu. Bada Araban Çumalburu (CartCalah 1257) ere, eta hitzaren adibideen artean sailkatzen du Mitxelenak (19733: 170), ik. goian zimal.
Hitzaren adibide gisa analizatzen saiatzen da Orpustan ekialdeko adibideren bat edo beste: cf. Zuberoako Cibelcia (MaisLarrau 1540), zihibeltzea edo zubeltz(u)-hegia analizatzen baitu; kontuan hartuta ekialdeko adibide bakarra litzatekeela, lehen analisia hobetsi genezake, baina bigarrenean ere balegoke aukera zubeltz-en eratorritzat jotzeko (ik. arestian eztabaida Mendabia aldeko izenaz). Bestalde, erdialderago, Itsasuko soubelette eta Sarako suhelgaray izenetan (1505) *zubel ‘zumar’ bat ikusten du Orpustanek (2000a: 185, 191), eta orobat Mitxelenak, Zubeleta-ri dagokionez (19733: 170).
Bada bestalde Burgos aldean Zumel izena —leku-izen eta ibai-izen gisa—, baina jatorri arabiarrekoa izan daitekeela aipatu izan da, Sumayl antoponimoari lotuta (Peterson 2009: 247-248): cf. Goncaluo Martin de Zumel (ColOña 1193), Bernaldo de Zumel (ColOña 1228), Garcia Martinez de Çumel (ColOña 1276; agiri berean, cf. Rio d’Urbel), doctor Juan de Çumel, escriuano mayor [de Burgos] (ArchBilbIV 1517); ez dago argi Burgoskoari dagokion Juan Çumel (ArchPortuI 1552).
zumeldi (Orixe; cf. goian Zubeldia deitura).
► Osaeraz zun + -bel, eta esanahiz ‘zur ilun, beltz’ da berez, azalaren kolorearengatik. Ik. goian esanahiaren gorabehera gehiagoetarako, izenondoa zuhaitzaren izenetik eratortzeko aukerarako.
zubeltz (zubeltx 1745: Larm; zurbeltx 1847: Izt). ■ Larramendik “ébano” esanahiarekin dakar, eta baliteke haren moldaketa izatea (orobat Harr zurbeltx, Duv zurbeltz). Iztueta, berriz, beste zuhaitz mota batez ari da, “probinzia onetako lurrak bere griñaz ematen dituen zuaitzik ezagutuenak dira […] itsasa, zurbeltxa, artanozka”; badirudi hau izan dela tradiziozko erabilera, cf. Azkuek jasotako bizk. zubaltz “carrasca, coscoja, árbol achaparrado semejante a la encina; litm., madera negra”, zurbaltz “carrasca, coscoja, árbol parecido al laurel” (“ébano” esanahiarekin ere dakar aldaera hau Azkuek, bizk. eskuizkribu batetik, nonbait) eta Izagirreren gip. txurbeltz Tolosan, “el arbusto de corteza negra y hoja perenne, parecido al laurel”. Mirandek ‘(idazteko) arbel’ esanahiarekin darabil zurbeltz.
□ Ez dirudi hitz honen adibide moduan har daitekeenik Mendabia inguruko Zumeltz izena (ik. goian zumel): bigarren osagaia beltz balitz ere, lehenean zun du izen horrek, eta zaharragoa da dokumentazioaren aldetik ere.
zubeltzari (“ebanista” Larm).
► Osaeraz, zur + beltz; zumel-en kide erabatekoa da, baina osagaien forma berriztatuekin (cf. argizar berria, artizar zaharraren ondoan).
♦♦♦ zi1 (~1650: Pouv; ik. Erdi Arokoak). ■ Historikoki ekialdeko hitza, inoiz orokorra izana (ik. Arabako erdara). Aldaerak dira zi (bnaf., zar, erronk., zub.) eta zii (bazt., zar., erronk., zub.); erronkarieraz bokal sudurkaridun aldaerak ageri dira: ziĩ (Azk), zĩ (Mendig, ContR). Esanahia ‘ezkur’ da (Artxu zi bat gaineti da erorten, Intxpe harrek oso osoki zia üdüri die).
□ Hitzaren adibidetzat ditu Orpustanek Zuberoako Zihiga eta Nafarroa Garaiko Ziga herrien izenak (NouvTop §204); lehenari dagokionez, cf. Cihygue (OnomNord 1327), Remon Arnaut deu domec de Cihigue (ColBNavI 1338), eta bigarrenari dagokionez, cf. Ciga (LibRediez 1268). Lehenagokoa da Garciam de Cihiaga (SMig 1177). Ez dago argi, dena den, ‘ezkur’ dagoen horietan, ala hitzaren familian aurki daitekeen ‘ihi’, adibidez.
◊ Arabako erdaran, cf. gabaces “fruto del haya”, Mitxelenak *bagazi analizatua (1959c: 70-71), eta ciles “bellotas del roble”, biak Lagranen (VocAlav).
zi-kaxola (“copa de la bellota” zii-k. Azk (bazt., zar.)), zi-kusku (“copa de la bellota” zi-küskü Azk (zub.)). Cf. artazi, pagazi.
► *Zini berreraiki behar da (FHV 415). Mitxelenak berak gogoratzen duen bezala (1950a: 450), **zĩhĩ espero zitekeen zubereraz: cf. dena den irizpide semantikoei jarraikiz ziri-ren aldaeratzat emandako zihi, eta cf. agian Erdi Aroko Cihiaga. Osaeraz, *zin-i zatituta, zin- genuke, zun-en alomorfoa; bigarren osagaia -i partizipioarekin identifikatuta ere (zur-en familian bertan, ik. zuin) ez dago argi nola osatzen duen erroaren esanahia: ‘zur’ esanahi zabal batetik abiatzen bagara, badirudi berezitze moduko bat gertatu duela.
zi2 (zijalez ~1860: EAzk). ■ Erdi-mendebaldeko hitza. Aldaerak dira zi (bizk., gip.), zia (bizk., zie gip., ziya gip.), zii (bizk.) eta ziri (bizk.). Esanahia ‘ihi’ da (Azk (bizk.) yan idiak legez, edan ziriak legez).
zi beltz (‘zuhandor’: zia beltz Arzdi; zie beltz Izag (gip.)), zidoi (Azk (bizk.); ziadi Azk (bizk.); ziidui Azk (bizk.); ziridoi Azk (bizk.); ziduri Azk (bizk.); zieri Izag (gip.)), zi zuri (“cornejo común?” zia zuri Arzdi).
► Gure ustez, zi ‘ezkur’ bera da osaeraz, baina beste esanahi batekin geratua, ‘zur’-etik hurbilagokoa; esan daiteke banaketa geografiko osagarrian daudela. Bizk. ziri-rentzat, cf. arate (< a(h)ate; FHV 300); artikulua beretu du zia aldaerak. Ik. ziri; maiz ez da erraza izaten *zini-ren eta ziri-ren ondorengoen artean bereiztea.
Mitxelenak ihi-rekin lotzen du (19733: 101), balizko z-/ø- txandakatze baten bidetik, baina jatorri ezberdineko bi hitz dirateke: z-/ø- txandakatzea ezaguna den adibideetan, z- gabekoa da jatorrizko forma (cf. abar/zabar, balantza/zalantza, edo zorabiatu / gask. horabiàt) eta, kasu honetan, zur-ekin lotu baitugu, z- jatorrizkotzat jo behar dugu.
zinkor (-kh- 1857: Salab). ■ Ekialdeko hitza. Aldaerak dira zink(h)or (lap., bnaf.), zingor (lap., bnaf., zub.; Hbarren) eta, sabaikariarekin, xingor (lap.; Duv) eta txinkor (bnaf.).
Esanahia ‘zeken, zikoitz’ da (Dibarrart donado zingorra). ‘Itsaskor’ adieran ere ageri da (GureH 1956 erhauts zinkorra zariola).
zinkordura (zingor- Hbarren), zinkorkeria (zingor- Hbarren; xingor- Duv; xinkor- Barbier), zinkorki (xingor- Duv), zinkortasun (zingor- Hbarren; xingor- Duv; zinkhor- Harr), zinkortu (-kh- Hbarren; xingor- Duv).
► Osaeraz, zin- + -kor, joera adierazten duen atzizkiarekin (Morf §210), -or alomorfoa ere baduena, eta jatorriz -hor datekeena (ik. azkar). Sudurkari ondoko ahostuntzez azaltzen dira ahostuna duten zingor eta xingor aldaerak. Esanahiari dagokionez, cf. familia bereko zikoitz, zidor, zimur, etab.; irudizko erabileraz azal daiteke ‘itsaskor’, zikoitza dena bereari eutsia, itsatsia dela ulerturik.
♦ txingar (~1685: UrduñHizt). ■ Hegoaldeko hitza (Duv-en hiztegian ere bai). Aldaerak dira txingar (bizk., gip.), txinkar (zar., erronk.), txindar (bizk.), txintar (zar.), txinar (bizk., gip., gnaf., aezk.; Arak) eta xinar (Duv).
Esanahiak dira ‘pindar, txinparta’ (Larm Jangoikoaren amodiozko garrak eta txingarrak) eta ‘ikatz edo egur gori’ (UrduñHizt “brasa, txingarra”, Mogel itxiten bada amore txingarren bat ill edo amatau baga).
txingar bizian (TEtxeb [diabruak… ez ariman, aragizko biotzian baño… txingar bizixan erebixan koittauak]), txingargile (“centellador” Larm), txingar-hauts (“rescoldo” txingauts Larm; txingarauts Añib; txingarrauts Azk (bizk., gip.)), txingarrak bota (Iraola [diyo berriz ere koronelak txingarrak botiaz]), txingarrezko (TxAgir), txingarri (“pedernal” Larm), txingarrontzi (“brasero” txinarrontzi Arak (gip.)), txingartegi (“brasero” txinartegi Arak), txingartsu (Larm), txingartu (“centellar” Larm, Zink (txintar-); “convertirse en brasa” Arak (txinar- gip.), EAzk), txingartxo (Larm, Astar (-txu)), txingartza (‘txingar pila’: TEtxeb (bizk.)).
► Osaeraz, argudia liteke txin- + gar dela, lehen zatia zur-en alomorfoa delarik. Honela, esanahiaren aldetik ‘garrak hartutako zur puska’ edo ‘zur gartu’ (cf. txingartu) izango litzateke eta gero, halakoak sutan lehertzen direlako, ‘pindar, txinparta’.
Alabaina, txinar, txinkar eta txintar moduko aldaerak egoteak hitzaren bigarren osagaiaren izaeraz galdetzera eramaten gaituzte, eta gar egotea zalantzan jartzera. Egiari zor, aldaera guztiak aintzat hartuta, egokiago dirudi bigarren osagai gisa -har moduko zerbait proposatzea, eta -t- eta -k- duten aldaerak elkartu-eratorrietako fenomeno eta halakoetan orokorturiko herskari ahoskabeen arabera esplikatzea (txinkar-en aldaera litzateke txingar, eta txintar-ena txindar, sudurkari ondoko herskariaren ahostuntzearekin; cf. bestalde sukalde/sutalde).
Horretaz gain, aintzat hartzekoak dira beste hitz hauek ere: Land inkar “ascua, brasa”, “centella de fuego” (inkar egotzi “centellear”), iparraldeko (ez zub.) inhar ‘txinpart’ (XVII. mendetik dokumentatua) eta pindar ‘txinpart’; lehen osagaiaren gorabeheren berri eman diezagukete. Hitz bera baldin badira, eta txin- etimologiari eutsi nahi badiogu, pentsatu beharko dugu inkar eta inhar-en kasuan hastapeneko txistukaria galdu dela, nahiz eta, berez, adibide ziurrak kontrako bilakaerarenak baizik ez ditugun (cf. gask. haribàri > xaribari). Bilakaera honetarako, dena den, cf. bizk. intxarri, itxuraz txintxarri-tik (Schuchardt 1906a: 38), eta are indar/ingar bera ere, txindar/txingar-en eratorria baldin bada. Bestalde, interesgarria da pindar, har genezakeelako txindar-en aldaeratzat, p- adierazkor batekin edo; cf. pirtzil, baldin zirtzil-en aldaera baldin bada.
! pindar (1782: Lopez). ■ Ekialdeko hitza. Aldaerak dira p(h)indar (lap., bnaf., zub.; Lopez), pintar (bazt.), pinter (bazt.) eta pingar (zar.).
Esanahiak dira ‘inar, txinparta’ (Lopez su pindar bat lastora erorten denian, Elizanb nabal baten gibelaz harri bat yoz pindarrak athera; irudizko zentzuan ere bai: JesBih ez urrikizko sendimendu bat, ez amodiozko phindar bat ere), eta ‘izpi’ (Arbelb deus phindar borthitzik gabe (iguzkia)).
pindar bat (‘pixka bat’: Arradoi), pindardun (Zubiri [(begi) ttipiak, bainan pindardunak]), pindarretan (Zubiri [begiak pindarretan]), pindarka (adond. Arbelb [haren burua phindarka abiatuko zen]; iz. “brote de árboles” Azk (bnaf.)), pindarkari (Herria 1963 [arno pindarkaria]), pindarkatu (“briller” TourLaf, Herria 1959), pindarño (Leon), pindartsu (TourLaf, Laf), pindartu (ph- “s’offenser, se piquer” Salab, Azk (bnaf., zub.); “étinceler” Lhande (lap., bnaf.)).
► Schuchardtek dioenez (1887: 497), txingar/txindar esanahikidearen aldaera da, nahiz eta harrigarri zaion tx-/p- txandakatzea, eta zaila esplikatzeko, semantikoki lotua den hitzen baten laguntzarekin ez bada. Gure ustez, balio adierazkor edo fonosinbolikoren bat edo behar du izan p- erabiltzeak. Paralelo moduan, cf. agian zirtzil eta pirtzil.
xingar (~1650: Pouv). ■ Hitz zabaldua, baina bizkaieraz urria: Azkuek bakarrik aipatzen du euskalki horretan, “chicharrón” adieran. Aldaerak dira xingar (bazt., lap., bnaf., zub.), txingar (bizk., gip., gnaf., bazt.), txigar (Nafgip.), zingar (bazt., lap., bnaf.), xingor (bnaf.), txingor (bizk.), xinkhor (zub.), txink(h)or (erronk., zub.).
Urdaiaz edo beste zenbait txerrikiz esaten da: “tranche de jambon, carbonnade” (Pouv), “lard” (Harrt…), “tocino” (Larm, Arak, Azk…), “viande de porc salée” (Duv), “chicharrón” (Azk), “tranche de lard” (Larrasket), etab. Testuetan iparraldean ageri da, XIX. mendeaz geroztik (Goihetxe zingar, artho eta pindarraz (unhatuak), ECocin egiten da higual saltsa hori xingarrik gabe).
◊ Gaskoiz, cf. chingarro, chingarre, lingarro, eta arag. zein Naf. erd. chingarra (LeGasc §94).
xingar-azal (xingar-axal Barbier), xingar-azpi (‘urdaiazpiko’: Duv, GureH 1922), xingar-azpiki (ECocin), xingar fresko (ECocin), xingar-gihar (-gin(h)arri Harr, Zubiri), xingar gizen (zin- Goihetxe), xingar-hezur (Elizanb), xingarki (Duv, FedProp 1898; zingarki FedProp 1897), xingar mehe (Harr), xingartegi (Leon [xingartegiko gatu lerdena]), xingartu (“larder, au fig.” Lhande (zub.: xinkhortü zizün abantxü); txinkhortü Lhande (zub.)), xingar-trantxa (xingar tranxa ECocin), xingar-urin (Azk/Lhande (bazt., lap.); xinger-, txinger-, zinger- Izeta (bazt.)), xingar-xafla (Azk (bazt., bnaf.); zingar-zafla Azk (bazt.), GureH 1922), xingarztatu (ECocin [xingarstazazu zure aratxekia]).
► Arazo formalak gorabehera, argudia daiteke txingar ‘ikatz edo egur gori’ dela jatorrian, zatiketa lexikoz, -gar/-kar zukeen forma batetik abiatuta. Esanahiaren paralelo moduan, cf. gask. carboade “charbonnée, griblette; tranche de porc frais prise dans le maigre et que l’on fait habituellement griller sur les charbons ardents” (Palay s.v.), eta esanahi antzekoa duten it. carbonata, gazt. carbonada, etab.; ik. orobat Pouvreauren “carbonnade” itzulpena.
Formari dagokionez, eta betiere txingar ‘egur gori’-rekin lotzen dugun hipotesi honetan, berriagoak behar dute -k(h)or/-gor aldaerek, beharbada -kor atzizkiaren oihartzunez.
! txinparta (txinparta mug. 1746: Arak (gip.)). ■ Bizk., gip., gnaf. hitza. Aldaerak dira txinparta (bizk., gip.), txinpart (bizk., gip.; Arak), txinpert (gip.; KantHizt), txintpart (JJMogel), txinbart (gnaf.) eta txinporta (bizk.; EuskErr 1895).
Esanahiak dira: ‘inar’ (Arak, Uriarte alde guztijetatik botako dituzu gar ta txinpartak); ‘izpi’ (JJMogel zeruko txintpart batek argituten dau gustija); ‘txingar’ (Azk txinbart (gnaf.), Etxaide suaren txinparta ezkuturen bat putzaldi batez arrotu zen) eta “hombre de carácter vivo” (Azk txinpart (bizk., gip.)).
txinparta-ale (txinpart-ale EArrese), txinparta-aurtikika (txinparturtika Azk (bizk.)), txinparta-jario (txinpart-iario Zaitegi), txinparta-jarioka (TomAgir), txinpartaka (TomAgir), txinpartak dario izan (TEtxeb (bizk.) [burdiña gorixak txinpartak darixo zittuala]), txinpartak ikusi eragin (Etxeita [emoeutsazan zaplada bi, txinpartak ikusi eragittekoak]), txinpartatxo (Arana), txinpartun (TomAgir).
► Hitza adierazkorra izanik ere, lehen parteko osagaia txingar edo txindar-eko bera dela pentsa daiteke, batez ere esanahiaren aldetik erabat kideak direlako. Bigarren partea luke erabat adierazkorra edo fonosinbolikoa hitzak, cf. zapart.
! txistin. ■ Azkuek Nafgip.-ko esaera batean dakar (abar txistinakin egiten da txorkamea); esanahia ‘txiki’ da, antza denez. Eskualde berean ‘txinparta’ esanahiarekin ere jaso izan da (EHHA §1020). Bizk. zenbait lekutan bola-jokoko erdiko egur txikiena adierazteko erabiltzen da.
► Hitzaren izaera adierazkorra ahantzi gabe (ik. txiki-n esandakoak), ‘txinparta’ adieraren bidetik zur-era eraman liteke, txingar-en emandako azalpena aintzat hartuta; orobat ‘bola-jokoko egur txikiena’-ri dagokionez, horretan ere ‘egur’ dagoela gogoan hartzen badugu.
♦ txingor (1745: Larm). ■ Bizk., gip., gnaf. hitza. Esanahia ‘babazuza’ da (ErleGob arria edo txingorra erortzen dala). Azkuek “granillos de la piel” esanahiarekin ere bizk. jasotzen du.
txingor-ale (TomAgir), txingor-hots (Lizardi), txingor-jasa (Zaitegi), txingorrada (TxAgir [txingorradarik gogorrenak gorputzaren gañean artzea]), txingorra egin (Larm, TEtxeb/Garate (bizk., gip.)), txingortsu (Etxaide [euri txingortsua]), txingor-zaparrada (Azk (bizk.); -ara Elexp (bizk.).
► Argudia daiteke zin- + -gor dela osaeraz, sabaikari adierazkorra duen txin- aldaerarekin. Esanahi etimologikoa ‘(euri) ziri gogor’ litzateke, ik. ziri-ren eratorri den zirimiri.
txirgora (~1800: Añib (+ txil-)). ■ Bizk. hitza. Aldaerak dira txirgora (Añib (bizk.), Azk (bizk.)), txilgora (Añib (bizk.)) eta txirkora (Azk (bizk.)). Esanahia ‘babazuza’ da (Añib etorriko da arria, txilgora, gorriña ta madarikaziñoa; ekatxak, trumoiak, txirgorak kalte egiten dabenean).
txirgora egin (txil- Añib (bizk.)).
► Argudia daiteke txingor-en kideko osaera duela, txir- eta txil- alomorfoekin. Ez dirudi berezkoa duenik amaierako -a, hala balitz **txilgorea eta txirgoreak esperoko baikenuke Añibarroren adibideetan; dena den, aipatzekoa da dardarkari bakuna izatea.
Herskari ahoskabea dugu txirkora aldaeran, elkartuetan zabalduriko ahoskabetzearekin, cf. ustekabe.
♦ zimur (tximur 1562: Land; zimurdura 1571: Leiz). ■ Hitz orokorra. Aldaerak dira zimur (bizk., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., aezk.), tzimur (zar.), zümür (zub.), tzümür (zub.), eta sabaikaridunak (gehienetan balio adierazkorrik gabekoak): tximur (arab., bizk., bnaf., zar., erronk., zub.), tximurri (zar.), txumur (erronk., zub.), ximur (bizk., gip., gnaf., bazt., bnaf.), xümür (zub.).
Izen moduan eta izenondo moduan ageri da. Izen moduan Land-en hiztegian ageri da jadanik; esanahi ohikoena ‘larruazaleko, ehuneko, papereko… izurdura’ da (Larm aurpegia zimurrik bage, Anab itsasoak ondarrean egiten dituan bezelako zimurrak); beste esanahiak dira ‘ile kizkur’ (Azk tximur (bizk.)), ‘azpildura’ (Azk tximur (zar., erronk., zub.)), ‘gaztaina huts’ (Azk (bizk.), tximur Azk (bizk.)), ‘soka bateko nahaste’ (Azk tximur (erronk.), tximurri (zar.)) eta ‘eskrofula’ (xümür Eskuald 1909).
Izenondo moduan EtxZib-ez geroztik aurkitzen da; esanahiak dira ‘izur, zimurtu’ (EtxZib bekhokia zimur eta begia bihurririk, Iraultza beren esku zimurrak emanik hanketan, Zabala atso azal tximur begi gorria, EAzk atso tximurra); ‘(poltsa, etab.) huts’ (Etxag bazkariya sartzeko tripa zimurrian, Harr moltsa ximurra); ‘zimel’ (Lardiz beste zazpi (galburu) zimur); ‘zeken, berekoi’ (Mburu asmo zimurrez galduak, AgirAst etxean bear dana ateratzeko guziz zimurrak eta zekenak); predikatibo moduan ‘(bata bestearekin) haserre’ (Azk (erronk.) tximur gaude).
● zimurdikatu Arbelb (haize laño eta gozo batek ur-axala zimurdikatzen zuen); ez dago argi -di- horren nondik norakoa, baina cf. linburdikatu, bihurdikatu.
● zimurta “fruncimiento” Larm; atzizkirako, cf. agian pinporta; agian aintzat hartzekoa da gixonta eta gogorta hitzetako -ta ttikigarria (Morf §317).
● zimurtzi ‘atximur’: Larm; tximurtxi Larm, Mogel; agian igurtzi bezalakoen eraginez sortua? Ohar bedi ez dela aditza.
zimur egin (tx- Land; z- Urte), zimurrik (Elizanb [zimurrik arpegia]), zimurdun (Larm, Azk [arpegi tximurduna]), zimurdura (Leiz [(emaztea) beretako eliza glorioso egin lezanzát, makularik ez zimurdurarik gabe]), zimurgune (Orixe [zimur-gunetan elurra bada]), zimurka (‘atximurka’: tx- Arak (gip.)), zimurkada (‘atximurkada’: tx- Añib (bizk.)), zimurkara (Urte [zimurkara diren xirlak]), zimurkatu (‘zimurtu’: Azk (lap., bnaf., zar.), tximur- (zar., erronk.), txumur- (erronk., zub.)), zimurkeria (‘zekenkeria’: Duv, HiriartU [bertzeari… emanez, den gutieneko zimurkeriarik gabe]), zimurki (“chichement” Duv, Harr), zimurrarazi (Urte, FedProp 1897), zimurrikatu (“froiser” Duv, Lander (lap.)), zimurtasun (“arruga” tximur- Mikol; zimur- Pouv; ‘zekenkeria’: Duv, Harr), zimurti (“que frunce muchas veces” tximurti Bera; ‘zimur, zimurtu’: Zubiri), zimurtsu (TxAgir [bekoki zabal zimurtsukoa]), zimurtu (tx- Land; x- Ax [larrua ximurtzen da]), zimur-zimur egin (Mogel [bekoki guztia tximur-tximur eginda]), zimurtxo (Azk), zimurtza (“rugosidad” Larm, Hbarren), zimurtzi egin (Larm), zimurtzitu (Larm; tximurtxitu Mogel). Cf. atximur.
► Osaeraz, zin- + *bur izan daiteke. Erregularra da zub. i-ü > ü-ü, erronk. i-u > u-u bilakaera, cf. iturri > üthürri, uturri, etab. (FHV 79).
Ez da argia esanahiaren azalpen etimologiko zehatza, ‘izurdura’-raino iristeko, neurri handi batean ez baitakigu *bur-en esanahiak nola moldatzen duen ‘zur’; labur-en, erro horrek ‘txiki, urri’ esanahia izan zezakeela aipatu dugu, eta bide horretatik ‘zur txikitu, urritu’ bat proposatu beharko genuke: izan ote liteke ‘zur urritu’ izatea jatorrian, ‘zur zimeldu’ edo adierazteko, eta ondotik garatu izana ‘zimur’ adiera, zura zimeltzean zimurtzen delako edo? Bestela, *bur hori baldin badago buru eta muno (< buno) bezalako hitzetan, agian ‘zureko handitu txiki’ batean pentsatu beharko genuke.
Nolanahi ere, zur-en familiako beste hitz zenbaitetan aurki daitezke ‘zeken, berekoi’ eta ‘zimel’ (erabilera metaforikoz azaltzen da ‘(poltsa, etab.) huts’). Hitzaren bigarren osagaiari begira, interesgarria da erronk. ‘(bata bestearekin) haserre’ adiera, gisako bilakaera semantikoa aurki baitaiteke *bur erroa duen samur hitzean.
zimiko (ximiko ~1557: OihAtsot). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., erronk., zub.); XX. mendea arte ekialdeko testuetan bakarrik ageri da.
Aldaerak dira zimiko (gip., gnaf., bazt., lap., bnaf.; Larm), ximiko (gnaf., bazt., lap., bnaf.), tximiko (bizk., gnaf., bnaf., erronk., zub.; Haranb) eta tzimiko (GureH 1950).
Esanahia ‘atximurkada’ da (OihAtsot eztagidala ximiko, nahi ezpaduk xarramiko, Elizanb handik ximiko, hemendik irri), askotan irudizko adieretan: ‘atsekabe’ (Leiz gauz hauk enzunik bihotz-ximiko bat har zezaten, Haranb o dolorea! o tximikoa!), ‘ikara’ (FedProp 1880), ‘eraso txiki’ (Eskuald 1908 adixkideen ganikako zimikoa) edo ‘diru-kalte’ (JEtxep haren sakelak jakinen du zimiko baten berri). Animalia txikien ausiki edo ziztadaz ere esaten da (Azk (gip., gnaf.)), baita bi eriz idokitzen den janari zatiaz ere (Harr ogi ximiko bat hartzea).
egiari zimiko egin (‘egiari kalte egin’: Larz), jan-zimikoa egin (‘jateko keinua egin’: Labaien), zimikoan hartu (“coger el dedo o la piel entre dos cuerpos” Azk (bazt., bnaf.: etxeko athea ideki-nahian ari nintzalarik, erhia zimikoan hartzerat utzi dut)), zimiko egin (OihAtsot), zimikoka (“par pinçures” Hbarren, JEtxep [zimikoka, irriz, erasian]), zimikokari (“qui pince” Hbarren), zimikokatu (Hbarren).
► Osaeraz, zimur + -ko, atzizki ttikigarriarekin (FHV 291, 18. oh). Eratorpenean -r galdu da, eta u > i gertatu da (FHV 481).
♦♦ zikin (1314: NavOccit [Caterina Çiquina]). ■ Hitz zabaldua; lehen lekukotasunaz eta ezizen eta irainetako adibideez gain (ik. behean), XVIII. mendera arte NafAgir (1612) eta EtxZib-engan bakarrik aurkitzen da erabilia (Pouvreauk ere badakar hiztegian, izen bezala “crasse” esanahiarekin). Ez da leku guztietan maiztasun berarekin ageri (cf. ikuzka, lohi, satsu, teiu…). Herskari hasperenduna (-kh-) dago eskuarki iparraldean.
Izena da alde batetik (EtxZib urrin gaixto lezeko zikhiñena, AstoL igaran zortziko zikinak, Iturr zikiñetik eta usteltasunetik datozela), eta izenondoa ere bai (NafAgir agot zikinok, EtxZib gure arima bekhatuez zikhiña, Mburu zauriz betea ta anitz aldetik loi-zikiña, AgirAst tratu zikiñak). Badu ‘sasi, sastraka’ adiera ere, eta iz. eta izond. moduan erabilia ageri da (Duv geroko uztak zikhin guti izanen du; Irig leku zikiña eta malkorra). Forma sabaikaridun adierazkorra (x-) XIX. mendetik aurrera agertzen da.
□ Erdarazko agirietan txertatua, cf. irain moduan Orbaibarko bellaco, traidor, fraiciquin eta abad fray çiquin (NavInj 1572), Joan çiquin (LéxNavI 1577), puta bellaca, çiquinorrec eta ordi çiquinorrec (NavIntel 1580; Atarrabia), “que hera un fray çiquin” (NavInj 1583), besteren artean.
● zikintza ‘zikinkeria’: Mburu; ‘basatza’: Mogel (abere beltz… berriz zikintzara etxuten diranen gisakoak); cf. agian Ciquinza (TopAlav 1830), baina Ciquilza 1842an, eta Ciquilzagana 1776an.
zikindu (Pouv, Mburu [karkaisez ta listuz zikindu]), zikin-estali (‘zikinik nabarmentzen ez zaiona’: Orixe/Barand/Elexp (bizk., gip.)), zikingarri (Mburu [gezurti gaisto, ezkontzen zikingarri]), zikingu (Hualde [zaudei beterik rapazidadez eta zikinguz]), zikinkeria (Larm, Mburu), zikinketari (‘zabor-biltzaile’: Herria 1971), zikinki (Duv), zikintasun (Lizarg), zikintsu (Pouv, Oxobi), zikintzaile (AgirAst [adultera…: au da ezkonzaren zikintzallea]). Cf. mari-zikin, mutur-zikin…
► Osaeraz, zur (zi-) + -kin; cf. zirkin, zir- alomorfoarekin (harreman berean, cf. zipitz/zirpitz bikotea). Bigarren osagaia hondakin, mozkin-eko bera litzateke, eta baliteke egin-en erroa izatea haren jatorria (ahoskabetzearentzat, cf. gabe/-kabe, etab.); Azkuek “residuo” adiera orokorra ematen dio -kin horri (Morf §150).
Esanahiari dagokionez, pentsatu behar da ‘zurezko hondakin edo baliogabeko atal, puska’ izango zela jatorrian eta hortik hartuko zuela ‘zakar, hondar’ adiera. Pentsa daiteke ‘sasitza, sastraka’ adiera dela jatorrizkotik hurbilena, eta baliteke horren lekuko izatea Arabako Ciquinza leku-izena. Hipotesi honetan, izena da hitzaren jatorrizko kategoria eta izenondo bilakatuko zen gero, ‘lohi, likits’.
Paralelo moduan, cf. eskobakin, ekorkin, biak Leizarragagan ‘zakar’ esanahiarekin, eskobatzeak edo ekortzeak dakarrena edo uzten duena, hots, zakarrak; cf. orobat xahukin eta garbikin. Esanguratsuak dira hiztegigileen esanahiak Larm “barreduras”, Salab “ordure” Salab, Duv “balayure”.
♦ zidor (~1496: RS; ik. Erdi Arokoak). ■ Hitz zabaldua (arab., bizk., gip., gnaf., lap.). Aldaerak dira zidor (bizk., gip., lap.), zigor (bizk.), zior (Izt), ziñor (bizk.) eta ziur (Duv (gip.)), baita forma sabaikaridunak ere, batzuetan adierazkortzat har daitezkeenak: xidor (EtxZib), xigor (Duv), txidor (Larm), txigor (Larm), txior (bizk., gip., gnaf.) eta txiur (gip.). Esanahia ‘bidexka’ da (RS edozein zidorrek dau luparia, EtxZib xidorretik ez nabillan kanpora basatua).
Izenondo moduan, badago “lodoso y angosto” (zidor IbargC) eta “estrecho” (txidor Larm), behar bada bide-zidor elkartutik aterea.
□ Onomastikan, gogoan izan behar da zigor-en adibideetatik bereizteko dugun zailtasuna. Han aipatu gabekoen artean, cf. Juan de Mainçiçidor (ArchZest 1475), Vurdançidorraga (ArchBilbII 1498). Ziur itxurakoa da camino que llaman Araçidor (ApeoVit1 1482), eta cf. 1484ko ardançidor/ardacidor, ez bada idor-en adibidea (ik. han); cf. bestalde Arabako Ardancidorra (TopAlav 1706).
● zidor-zumaka “zuma edo sahats klaseren bat” Elexp (bizk.); ‘zidorretako zumaka’ bide da, baina ez da erabat baztertzekoa ‘zigor’ adierarekin egotea hemen, nahiz eta zigor ‘zigor’-ek ez duen zidor aldaerarik.
zidor-bide (‘bide-zidor’: zigor-b. Azk (bazt.)), zidordura (“état de gêne, de quelqu’un qui se trouve à l’étroit, sans resources” x- Harr), zidorkeria (‘zekenkeria’: x- Harr), zidorki (‘hertsiki’ eta ‘zekenki’: x- Harr), zidorkiro (“estrechamente” tx- Larm), zidortasun (“estrechez, estrechura” tx- Larm), zidortu (“estrechar” tx- Larm).
► Osaeraz, zur + -dor, zi(h)- alomorfoarekin. Zur-en jatorrizko sudurkariaren aztarna gisa ulertu behar dira ziñor eta -zingor, -txingor, -txinur (ik. behean bide-zidor); zigor aldaerari dagokionez, zior > zigor bilakaera dukegu (cf. ahate > agate).
Esanahiari dagokionez, aukera dago pentsatzeko ‘zura garraiatzeko bide’ izango zela jatorrian, lor-ekin lotzen badugu *dor erroa, batez ere haren ‘(garraiatzen den) habe, enbor’ adiera gogoan hartuta; bidexka horien berezko izaera estutik azaldu beharko da ‘estu’ adiera (cf. zidordura, zidortu), eta, hortik, ‘zeken’ (cf. zidorkeria, zidorki)
bide-zidor (bidazidor ~1580: Lazarg). ■ Hitz zabaldua (arab., bizk., gip., gnaf., lap.). Zidor-en aipatutako aldaerez gain, -zingor (bizk.), -txingor (bizk.), -txur (bizk., gip.) eta -txinur (gip.) aurkitzen dira. Bida-, Lazarragagan ez ezik, gnaf. ere jaso izan da. Esanahia ‘bidexka’ da (Lazarg ene erriti oi ta zurera / badago bidazidorrik, Ax bertze guztiak dira bidexkak, bide xidorrak, hertsiak, meharrak, malkhorrak eta perilez betheak); ‘lasterbide’ adierarekin ere agertzen da (Larm bidetxigorretik joan).
□ Cf. agian Videchigorra (IzaTop 1763).
► Sudurkaridun aldaeretarako, ik. goian.
♦ zigor (zihor 1571: Leiz; zigor ~1650: Pouv; ik. Erdi Arokoak). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., bazt., lap.). Aldaerak dira zigor (bizk., gip., gnaf., lap.), zior (bizk., gip.) eta zihor (Leiz, Zalgiz, etab.); xigor forma sabaikariduna ere badago (EtxZib, Urte, Xurio), balio adierazkorrik gabea antza denez.
Esanahia ‘zaharo, makila’ da (Leiz zihorréz ukhaldi bat eman ziezoten), ‘gaztigu’ irudizko adieran ere bai (BMogel berandu etorriko da zigorra). Badago bestalde “canto de la hoja de la guadaña” (ziyor Izag (gip.)).
□ Zaila da onomastikan zidor eta zigor-en artean bereiztea. Badirudi Nafarroako Ziordia herri-izena errazago ulertzen dela zigor ‘zaharo’-ren adibide gisa —zihor aldaeratik—, -di atzizkiarekin agertzen baita; interpretazio honen alde dago Ibarguen-Cachopínen azalpena: “Çiordia, bocablo bascongado, quiere deçir ‘lugar de baras o barillas’” (Arriolabengoa 2008: 276). Adibide zaharrenen artean, cf. Sancho Çiordia (PobNav 1330), baina bada zu- duen lehenagokorik, hala nola çuordia (LibRediez 1268).
Hatxerekin, cf. Johan de Çuhordia (PobNav 1366; bi aldiz dago Çuordia; bada Çiordia/Ciordia ere), don Iohan Martiniz de Çuhordia (AGNCarlIII 1365) eta Miguel Martiniz de Çuhordia (CompEnxoep 1425). Iohan Martiniz izena lau aldiz ageri da Çuordia-rekin, bilduma horretan berean; pertsona bera dirudi Iohan Martiniz de Çiordia (AGNCarlII 1362) eta, lehenago, Iohan Martiniz de Çiordia (AGNRealIV 1336).
Bestalde, atzizkiaren -doi alomorfoarekin, cf. don Iohan Martiniz de Çuorrday (AGNCarlV 1369), Çiorduya (ArchAspar 1499). Izen hau ziaurre, ziaurdi-rekin lot litekeela dio Mitxelenak (19733: 166), baina ez dugu horretarako zantzurik aurkitu. Era berean, hau guztia kontuan hartuta, ez dirudi hordi-ren adibidetzat har daitekeenik (ik. han).
Beti ere zidor-en adibide izan daitezkeela ahantzi gabe, cf. Ochoa de Çiorraga (ArchAzkoit 1413), Pedro de Çihorrola (ArrasTop 1452; Cigorrola 1457an), Pedro de Çiorrola (VecBilb 1464), Çigoro (ArchLegazp 1401), Lope Lopes de Çigorondo (ArchElguet 1458), Diego Cigor de Leçama (GSalazar xv. m.), Martin Çigor de Uriçar (ArchPlen 1496), etab.
● zigorbide ‘gaztigu’: Kkiño; cf. agian Cigor bidea (IzaTop 1592), ez bada zidor-en adibide (baina bizk. da zidor-en zigor aldaera).
● zigorda ‘zigor’: BonapOnd/Izag (gnaf.); bukaerarako, cf. agian zapalda eta zurda.
● zigorrada ‘zigorkada’: Xurio; -ada atzizki erromantzearekin. / zigorradatu Birjin (bere buruaren zigorradatzeko).
zigordun (Larm), zigorka (‘zigorrez joka’: Olab; ‘zigorkada’: zior- Inza), zigorkada (Larm), zigorkatu (Hbarren), zigorperatu (Mogel [nola zigorperatu / lapurtxo txikia]), zigor-kolpe (zihor- Leiz), zigorlatz (“romaza” ziorlatx Larm), zigorraldi (EuskEsn 1913), zigortatu (‘zigortu’: Kkiño), zigortu (‘makilatu, gaztigatu’: Hbarren), zigortxo (Larm), zigor-ukaldi (zihor- Leiz).
► Osaeraz, zur (zih-) + -gor, eta esanahiz ‘ziri gogor’ litzateke jatorrian, edo, bestela, ‘ziri soildu, adaxkaz gabetua’, gor-en familiako ‘soil’ aintzat hartuta. Zihor aldaeran, elkartuetako zih- formaren hasperena gailendu bide zaio bigarren osagaiko herskari ahostunari, cf. uhaitz (< uh- + -gaitz), uhain (< uh- + -gain).
xigor (zigor ~1580: Lazarg). ■ Hitz zabaldua (arab., gip., bazt., lap., bnaf., zar., zub.). Aldaerak dira xigor (bazt., lap., bnaf., zub.), txigor (gip., gnaf., zar.), zigor (bazt.; Lazarg, Urte), ziur (Duv (gip.)) eta txirol (Arak).
Adierak dira, izenondo moduan, ‘lehor, lehortu’ (Lazarg baba zigorrez saldea, Orixe lastoa txigor, alea ageri), eta ‘erre’ (Duv ogi xigor bat, altxagarrigabea); azken adiera jadanik Larm-engan ageri da.
Izen moduan ere agertzen da, “tostada, buñuelo” (FSeg) eta ‘gaztaina huts’ (Azk (zar.)) esanahiekin.
xigor egin (‘xigortu’: Urte (+ zigor e.)), xigorki (“carbonella” Urte). Cf. gantxigor, txantxigor.
► Zigor-en aldaera, igurzkaria sabaikarituta. Formari dagokionez, bokalarteko ahostunaren galeraz (ziur < zior) eta igurzkariaren afrikatze erregularraz landa (txigor), aipatzekoa da txirol: agian txigoldu modukoetatik azaldu daiteke (jad. Larm, ik. behean), eratorpeneko -r- > -l- bilakaeraren adibide gisa har daitekeena (cf. euskara/euskal-, afari/afal-, etab.); atzeranzko osaeraz, aditzetik genuke txirol.
Esanahiari dagokionez, ordea, ez da ezinbestean zigor-etik abiatu beharrik: ‘zur gor’ esanahi etimologikoa aintzat hartuta, pentsa daiteke zur, ziri idor batean, ihartua dagoen eta hezetasuna galdua duen batean; horren lekuko litzateke ‘lehor, lehortu’ adiera. Hortik erator daiteke ‘erre’ adiera. Ohar bedi, bestalde, familia bereko zimel-ek ere baduela ‘xigortu’ adiera. Zigor ‘zaharo’-tik abiatu nahi izatera, jatorrizko ‘erre’ batean pentsatu beharko genukeen, irudikaturik aharia, txerria… erretzeko zigor batez zeharkatzen zela; ez dirudi egiantzekoa denik hau, besteak beste lehen aukerarekin hobeki azaltzen delako ‘lehor’ eta ‘erre’ adieren arteko lotura.
xigortu (1627: EtxZib). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., bazt., lap., bnaf., erronk., zub.). Aldaerak dira xigortu (gip., bazt., lap., bnaf., erronk., zub.), xiortu (bnaf.), txigortu (gip., gnaf.), txiortu (gnaf.), txikortu (bizk.), txigartu (Larm), txiurtu (gip.), zigortu (gip., bazt.; Urte), ziortu (BasMut), ziurtu (gip.), zigertu (bazt.), txigoldu (Larm) eta txigoli (Larm). Altsasun, txingortu jaso zuen Izagirrek, “requemarse una vianda” esanahiarekin, eta txinkortu Azkuek Erronkarin, “tostar, asar demasiado” esanahiarekin (zubereraz, txinkortü “dejarle seco, matar a una persona”).
Esanahiak dira ‘erre’ (EtxZib illea du xigortua (kondemnatuak), ECocin emotzu ogi axalak xigortutik) eta ‘lehortu’ (Larm gaztaña txigolia, txigoldua, Duv lurra xigortzen eta hirrikatzen da, Orixe txigortu diran (belar ebaki) aiek).
xigor eragin (Urte), xigorkai (“tostador, instrumento” txigorkai Larm), xigorketa (“action de griller” Duv), xigorrarazi (Urte (+ z-)), xigortzaile (tx- Larm), xigortze (Duv), xigortzeko (“rôtissoire” Duv, Harr).
► Aldaerez denaz bezainbatean, gar-ekiko gurutzaketaren batean pentsatu beharko da txigartu azaltzeko; zigertu horren aldaera dateke, bokala asimilatuta, aurretik -i- duela (cf. ikatz/iketz, igan/igen; FHV 63). Txigoldu-n, berriz, afari/afaldu-ko bilakaera bera dukegu (ik. goian txirol); eta horren gainean osatuko zen txigoli, partizipio zaharra berrezarrita (cf. bidali/bidaldu, itzali/itzaldu, etab.).
! ♦ zibo. ■ Erdi-mendebaldeko hitza. Aldaerak dira zibo (Azk (bizk., gip.)), zibu (Azk (bizk.)), zigo (Azk (bizk.)), zigu (Azk), sigo (Totor/Izag (bizk.)), jibo (Azk (bizk.)) eta jibu (Zamar (bizk.)).
Esanahiak dira ‘zabu’ (Azk/Totor/Izag), ‘zanbulu’ (Azk, Gaztelu) eta ‘zibot’ (Azk Ezale 1898 iolasgarritzat zibo edo tronpak).
ziboka (Arriaga [ixontzidiko oial zuriak uñetan zibuka]; ziboka Azk [kardulatz bat aizeak ziboka… erabilela]; zibuka-zabuka Mirande).
► Saioa egin daiteke zur-en eratorritzat jotzeko, zi- + -bo osaera proposatuta. ‘Zuraren inguruko’ litzateke esanahi etimologikoa, eta zur edo adar baten inguruan soka bat pasarazita sorturiko jostailua litzateke jatorrian. Alabaina, honek ez du ‘zibot’ adiera azaltzen (mailegua dateke zibot bera, cf. gask. cibòt “toupie”, Palay s.v.), eta baliteke zibot berarekiko hurbiltasun formalak zalantzazko egitea zur-ekiko lotura. Bestalde, -o/-u alternantziak ez du jatorrizko -bo baten alde egiten.
Tarteko zibo > *xibo bilakaerarekin azaldu behar da jibo aldaera.
! ziburu (ziburu zabaru 1745: Larm). ■ Erdi-mendebaldeko hitza. Aldaerak dira ziburu (Larm, Azk/TEtxeb/Izag/Elexp (bizk., gip.)), zibulu (Azk (bizk.)), zibillu (Azk (bizk.)), zibirio (Azk (bizk.)), zigulau (Azk (bizk.)) eta zirigu (Izag (bizk.)). Esanahiak dira ‘zabu’ (Azk/TEtxeb/Izag/Elexp), “especie de puente de madera para pasar la alambrada del seto” (Izag) eta “cancilla, puerta rústica en un seto” (Azk).
ziburuan (EuskEsn 1925 [zerk dabillen gora-beraka / itxaso zabal guztia, / ziburuan lez, orroa baten]), ziburu-zaburu (‘balantzaka’: z. zabaru Larm; ‘zabu’: zibiri-zauria (mug.) TEtxeb), ziburu-zaburuan (Urruz [ez al dezu Tximista zibiri-zaburuan ikusten?]), ziburu-zaburuka (“columpiando” Azk (gip.)).
► Zi + buru analiza daiteke ziburu aldaera zabalduena, eta zur egotearen alde egin lezake “especie de puente de madera…” moduko adierek. Nolanahi ere, zibulu, zibillu, zibirio, zigulau eta zirigu aldaeretako bukaerek ez dute ezinbestean -buru osagai baten alde egiten.
♦♦ zil (1562: Land). ■ Erdi-mendebaldean (arab., bizk., gip., gnaf.) eta Oihenartengan ageri da. Aldaerak dira zil (arab., bizk., gip., gnaf.), sil (bizk.; Mikol), ziil (bizk., gip.) eta xil (gnaf.).
Esanahiak dira ‘zilbor’ (Lazarg neure zilonen artezean), ‘upel-sabel’ (Oih), ‘(gizon) sabel-handi’ (Oih), ‘zakil’ (Añib, Azk/Izag/TEtxeb/Elexp (bizk., gip.)), ‘ardatz’ (Azk/SMartin/Satrustegi/AEF 1980 (bizk., gip., gnaf.)), “tornillo” (Azk/TEtxeb/SMartin (bizk.)), “tubérculo” (Azk/Izag (bizk.)), ‘zilbor-heste’ (Aran-Bago umeari zilla ebakitakoan), ‘ernamuin’ (Azk/TEtxeb/Elexp (bizk., gip.)), ‘hari moduko zorne’ (Azk (bizk.)), ‘erdiko birla’ (Azk (bizk.)), “cogollo” (Azk (bizk.)), “palo metido en tierra alrededor del cual se hacen las fajinas” (Azk (bizk.)), “espiga giratoria que tienen algunas cadenas” (Izag (bizk.)) eta “espiga del cerrojo” (Izag (bizk.)).
◊ Arabako erdaran hainbat adieratan iraun du hitzak (VocAlav): Arraia-Maeztun “ombligo” (Gasteizen ere bai), ‘ernamuin’ eta ‘udarearen bihotz’; Aiaran ‘zilbor-heste’. Bestalde, forma berarekin baina familiako beste hitz baten esanahiarekin, cf. Lagrango ciles ‘ezkurrak’ (ik. zi1). Familia berean, cilapo “repliegue de la piel del vientre en el buey junto al ombligo” (Lagran) eta cilba ‘sabel’ (Zuia).
● zilaga “estaca a cuyo alrededor se forma la pira” Azk (bizk.); zil + haga; cf. zirikaga.
zilbegi (“agujero central del yugo” Azk (bizk.)), zilbelar (“una umbelífera” Bähr RIEV 1929 (gip.)), zildu (“brotar las plantas” Azk/Izag/TEtxeb/Elexp (bizk.); ‘ernamuin’ adieratik ulertu behar da), zilmustur (“prepucio” Azk; ‘zakil’ adieratik ulertu behar da).
► Zur-en aldaera gisa bizk. zul dagoen bezala (ustez elkartu-eratorrietatik beregaindua, ik. han), pentsatu behar da zir- dutenen kide dela zil bera ere.
Esanahiaren aldetik ez dago zailtasunik, hitzari dagokion familian aurki baitaitezke adiera guztiak: “cogollo”-ren adierakideak dira zurkun eta ziri-ren ‘baratxuri, tipula eta besteri barruan sortzen zaien zotz gogorra’; ziri-n bertan ‘zakil’ eta ‘ardatz’ aurki daitezke, haren ‘metako haga’-rekin erka daiteke “palo metido en tierra…” eta zutik dauden edo forma luze-meheko ziritzat har daitezke ‘birla’ eta “tornillo”. Gune edo begi batetik hazten den luzakin mehe gisa ulertu behar dira ‘ernamuin’, ‘hari moduko zorne’ eta ‘zilbor-heste’. Azken honetatik, metonimiaz, azal daiteke ‘zilbor, zilko’, eta horietarik ‘upel, sabel’ eta ‘sabel-handi’.
zilbor (txilbor 1745: Larm; zilbor ~1880: Harr). ■ Erdi-mendebaldeko hitza (bizk., gip., gnaf.). Aldaerak dira zilbor (bizk., gip.), txilbor (bizk., gip., gnaf.), txilbur (gnaf.), xilbur (gnaf.) eta xilbor (Harr, Orixe).
Esanahiak dira ‘zilko’ (Beobide Reatiko ibar au arkitzen da Italiaren biotzian; beragatik deitzen diote Italiako txilborra, TxAgir ontzurre ori erakusten dek beintzat, txilbor gañean), irudizko adieran ere bai (Orixe Axularren biribilkia edo cicloa, bera zilbor edo buru delarik), eta ‘sabel, tripa’ (Azk/Izag/Elexp (bizk., gip.), txilbor Azk (bizk., gip.)).
zilbor-heste (txilbor-este Azk (gip.), Zaitegi), zilborgune (‘sabel’: Etxaide), zilborkai (“ombliguero” tx- Larm), zilbortu (Ibiñ [ateratzen dira… txalupentzat tillape txilbortuak]).
► Osaeraz, zil-bor; bigarren osagaian *bor erroa dago (cf. borobil, bortz, etab.), eta forma edo itxurari dagokion zehaztapena gehitzen dio zil-i, bai ‘zilko’ bai ‘sabel’ adieran.
Gilbor ‘sabel’-en aldaeratzat du Mitxelenak, igurzkari adierazkorrarekin edo (FHV 296; “sebo” esanahiarekin darabil Arak-ek); hala balitz, ezinezkoa litzateke zur/zir-ekiko lotura, bilgor-en metatesiz baitugu gilbor, itxura guztien arabera. Gure ustez, ordea, Mitxelenak proposatzen duen igurzkari/herskari txandakatze horretarako ez dago aski oinarririk.
zilbot (~1800: Mogel). ■ Bizk. hitza. Esanahia ‘tripa, sabel’ da (Mogel ondo mardua dauka bere gerrija, zilbota txito eskerga ta urtena, TxAgir etzin zan zilbotaz gora). Añibarrok izenondo moduan ere badakar, “tripón”, “panzudo” esanahiekin.
Hitz honekin lotua izan liteke zilbote “costado del hoyo de la era en que se hace el carbón” (Azk (gip.); s- Izag (bizk.)).
zilbot-handi (“obeso, tripudo” s- TEtxeb (bizk.)).
► Zil-en gainean osatua da, eta bote ‘garau’ egon liteke bigarren osagai gisa; azken bokala galduko zen hiru silabako *zilbote-n. Zaila da zilbor-en aldaeratzat jotzea, -ot bukaera erromantzearekin, ekialdekoa baita berau.
zilko (xilko ~1620: Volt; zilko ~1650: Pouv). ■ Erdi-ekialdeko hitza (gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., aezk.). Aldaerak dira zilk(h)o (gnaf., bazt., lap., bnaf., aezk.), xilk(h)o (gnaf., bazt., lap., bnaf., aezk.), txilko (gip., gnaf., bazt.), txiliko (gnaf.) eta xilk(h)oi (bnaf.). Leherkari hasperenduna testuetan bakan ageri da (Duv-engan); zenbait hiztegitan agertzen da (Salab, Duv, Harr), baina ez ahozko lekukotasunak jasotzen dituztenetan (Azk, ErIruk).
Esanahia ‘zilbor’ da (Haranb xilkoa iragan zioten, Etxen zure xilkoa… taza torneatua da); noizbait ‘zilbor-heste’ adieran ere erabili izan da (Laf egun onean xilkoa moxtua).
zilko-belar (“acetabulum” x- Urte), zilko-heste (xilko-ertze Azk/Izeta (bazt., lap.)), zilkotasun (‘zentralismo’: Herria 1967 [Pariseko zilkotasunari ihardoki dutela]).
► Osaeraz, zil + -ko. Atzizki ttikigarria izan daiteke hemen -ko (Morf §203). Adieretarako, ik. goian zil.
♦ zilegi (x. m.: CondRib [Enneco Lopiz de Estigi et de Zillegita]). ■ Hitz zabaldua (arab., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf.); testuetan batez ere ekialdean ageri da. Zil(h)egi aldaera nagusiaz gain (iparraldean gehienetan hasperenarekin), zil(h)ei (Larm, Salab…) eta zillagi (gnaf.) ere badaude.
Izenondo eta izen moduan ageri da. Izenondo moduan, batez ere era predikatiboan erabiltzen da; esanahiak dira ‘haizu, bidezko’ (Lazarg zilegi dabela euren senarraz / iragaiten gustosoro bizia, EtxZib zilhegi bailitzaiku mundura itzultzea, Lizarg galdeginzióte… zillégi dén despeitzea… konsórtea, Hbarren oro zilhegi utziz), ‘(zerbait egiteko) libre, eskubidedun’ (Leiz zenbeit orduz elkhargana biltzera zilhegi garen, Pouv etzaitezila guthizia izaitera zilhegi etzaren gauzaz) eta ‘erabilgarri’ (Lazarg ifini dabe miraderoa, / bioendako zilegi).
Izenondo oso moduan ere erabili izan da (BurgDot atsegin zillegiak ere uzten dituztenak).
Izen moduan Azkuek jasotzen du, ‘herri-baso’ esanahiarekin (gip., gnaf.); cf. Zilegieta toponimoa.
□ Erdi Aroan, cf. halaber Santia de Cilleguieta (DocLeire 991), Cileguieta (DocLeire 1056), domna Tota Fortunionis de Cillegieta (SMillán 1088), etab.
● zilegi-baso “montes comunales” Azk (gip., gnaf.); tautologia moduko zerbait dugu hemen, hegi eta baso-rekin.
zilegidura (“permision légale” Lhande (lap., bnaf.)), zilegiera (“permisión” Larm), zilegigoa (-ilhe- Harrt; -ile- Larm Supl), zilegiki (Pouv [obra on bat batzutan zilhegiki utz diteke]), zileginkide (“moral” zileikinde Larm; zilzikid- (sic) Egiat), zilegi-lur (Izt [labaki andi bat zillegi lurretan jo]), zilegitasun (Pouv [ezkontzako zilhegitasun sainduak]), zilegitu (Pouv [zilhegitzen zarela ene mahainera hurbiltzera]; cf. ziletu), zilegizko (Pouv [eztu egiten begitarte xahurik eta zilhegizkorik baizen]).
► Osaeraz zil- + hegi. Lehen osagaian zur-en zil- aldaera dago, eta hegi ‘mendi, mendiaren ertz’ da bigarrena. Gure ustez, Azkuek jasotako ‘herri-baso’ esanahia da jatorrizkoa, eta jatorrizko izen kategoriaren alde egiten dute Erdi Aroko lekukotasunek; hortik eratorriak behar dute ‘libre, haizu’ moduko adierak, mendi horietako zura hartzea libre zelako ideia oinarri hartuta (agian ez da ahaztekoa badela Arabako erdaran zil ‘ezkur’ ere, ik. zi1).
Esanahiaren gorabeheretako, orobat izan daiteke interesgarria ondazilegi/ondozilegi hitza (ondo ‘zuhaitz’ bide da lehen osagaia): “lugar en que se permite plantar árboles” dakar Garatek (1962: 261), eta “ondazilleguis o ipiñaldes” bezalakoak aurki daitezke agirietan (Karrera 2002: 6), zuhaitzak ipintzea libre ziren tokiak adierazteko. Gure etimologiaren arabera, pleonasmo antzeko bat genuke ondo eta zil-en artean. Lursail modu honen izaera juridiko eta xehetasun gehiagorako, ik. Karrera (2002; 4-6 orrialdeetan etimologiari buruzko xehetasunak dakartza).
Zigilu-ren ondorengo gisa ikusten du Mitxelenak hitz honetako zil- (19733: 167), bigarren zatiaren xehetasunak argitu gabe. Esanahiaren paralelo gisa, sardinierazko párdu de ṡíḍḍu “pascolo comunale” dakar, zeinetan lat. sigillare-ren ondorengo ṡíḍḍu dagoen; ‘itxita, elkartuta dagoena’ esanahia du horrek, eta sintagma osoak ‘elkartuta dauden, komunalak diren alhapideak’ (Wagner s.v. siḍḍai “chiudere, combaciare”). Paralelo semantikoa baliozkoa izanik ere, euskarazko zigilu ez dago dokumentatuta halako erabileretan, eta, gainera, formari dagokionez, onartu beharko genuke aski aspaldikoa dela zigilu > zil- hitz honetan.
ziletu (zilhe- ~1600: Zalgiz). ■ Zub. hitza. Esanahia ‘askatu’ da (Zalgiz zilhet nezazu, Belap (Ejiptan) Jinkoak bere popülia zilhetü zianian). Cf. zilegitu.
► Elkarketako bilakaera fonetikoarekin, zilegi > zilet- (cf. begi/bet-, etab.), gero -tu partizipio atzizkia gehituta. Azalpenetarako, ik. hantu (cf. handi/hant-), eta, orobatsu, berantu.
! ♦ zilar (zirar 1386: ColCenar [Martin Çirarra de Achutegui]; zilar ~1557: OihAtsot (zilarrezko); zilhar 1571: Leiz). ■ Hitz orokorra. Zil(h)ar da forma zabalduena (iparraldean -lh- da ohikoena); zirar XVI. mendeaz geroz aurkitzen da bizkaieraz; zidar bizkaitar gehienengan eta Erronkarin ageri da (+ Nafgip-en: ik. EAEL §108).
Gaia nahiz objektua izenda ditzake (Sandailia Sandailiak ateak ditu zirarrez; Leiz zuen urrhea edo zuen zilharra; cf., ‘zilar-diru’ adierarekin, MElizanb urhe eta zilhar faltsoak). Elkartuetako aurreneko osagai moduan ere ageri da, ‘zilarrezko’ balioarekin (Urte zillhar baxera, Intxpe zilhar gathüllia); izenondo moduan ere aurkitzen da, ‘garbi, txukun’ adieran: yosteta zilharrago (Hbarren), emazteki zilharra (Duv); xilar forma sabaikariduna adiera horretan aurkitzen da bereziki (Harr emazte xilharra; ur garbi xilharra). Urre gorri-ren modutsuan, zilar zuri/xuri ere erabilia izan da (Añib zidar zuri eder bat, HiriartU zilar xuriz mukurru beteak). Urre zuri ‘zilar’-i buruz, ik. urre.
□ Erdi Aroan, izengoiti bezala ageri da: Bizkaian Martin Çirarra de Achutegui, Martin Ybannes dicho Çirarra (ColCenar 1387); ez gaude ziur Lesakako Machin Sillar (PobNav 1366) hitzaren adibide den. Leku-izenetan Çirarrmendieta (ArchDurII 1489), Çirarrmendi (ArchDurIII d.g.) aurkitu ditugu; Bizkaiko agirietan ugari daude hitzaren lekuko izan litekeen Fortuno de Çirarruysta (AGVizc 1476) bezalakoak. Geroago, Abaurregainan, Zilarriturria dugu (NafTop 1781); cf. Urrayturry (AGNComp5 1291).
● zilarbizi ‘merkurio’: Harrt, Izt; Azk, Larrasket eta TEtxeb-ek bizk. (zid-), gip., bazt., lap., bnaf., zub. jasotzen dute; tenperatura normalean likido egoeran dago merkurioa, eta haren ttanttak bizi-bizi higitzen dira isurtzen denean, cf. gr. ὑδράργυρος ‘ur itxurako zilar’, osaeraz ὕδωρ ‘ur’ + ἄργῠρος ‘zilar’.
● zilargin Volt, Harand; cf. Land, Mikol urragin “platero” adierarekin. / zilargile (Leiz; cf. Larm urregille “orífice”, “platero de oro” eta Añib urregilla “platero”.
zilarbola (Xaho [argizagi zilharbola xuria]), zilar-diru (Lardiz [milla zillar diru]), zilarkara (Duv [larrurik hobeena da zilharkarakoa]), zilar-kolore (Iturr), zilarreria (Pouv [urreriaz eta zilharreriaz lekhora]), zilarrezko (OihAtsot [marteilu zilarrezkoak, hauts detzake ate burdinazkoak]; ‘zilar-diru’: Duv [mila zilharrezko]), zilarreztatu (Oih [erhi mehe, gaineti / zilharstatu iduriak]). Cf. erreal-zilar, ontza-zilar…
► Mailegua dela proposatu izan da, mendebalde zabaleko zenbait hizkuntza indoeuroparretan aurki daitezkeen formekin konparatuz: cf. got. silubr, ing. zah. siolfor, eslav. zah. sĩrebro, lituan. sidãbras, etab. (FHV 316, 8. oh). Hurbilago, Botorritako brontzeetan dagoen zeltiberierazko śilabur hitzarekin lotu izan da, eta ‘zilar’ esanahia zukeen.[17] Idazkera-sistema silabikoa zenez, silabr irakur liteke, Mitxelenaren ustez, eta honek euskal formak are errazago azalduko lituzke (1974d: 32, FHV 549): śilabur-etik abiatuta, *ziraur (< *zilaur) genuke, eta eusk. zirar-ek silabr batetik dirudi hurbilago. Hastapeneko txistukaria bizkarkaria da euskaraz, mailegu zahar guztietan bezala (FHV 280).
Hizkuntza indoeuroparretan ere hitzaren jatorria ez da garbia (cf. ie. *arg- erroa), eta baliteke euskarak eta ie. hizkuntzek beste hizkuntzaren batetik hartu izana (Mitxelena 1974c: 206, FHV 549; Gorrotxategi 1987: 956). Mitxelenaren iritziz, zilar-en mailegu izaera berresten du mendebaldeko urrezuri-k, bazterreko eremu batekoa izanik, urrezuri arkaismoa izan daitekeela uste baitu (1974d: 32-33, 1977a: 78; dena den, zinez hitz elkartu zaharra izan balitz, **urrazuri esperoko genuke); baina iritzi honek izan dezakeen funtsaz, ik. urre.
Erabat bestelako aukera da euskararen barrenean azaltzea hitza, zur-en familia zabaleko hitza dela proposatuta. Formaren aldetik, haren zir- zein zil- alomorfoetatik abia gaitezke (ik. behean zir-en alde). Esanahiari dagozkion xehetasunak bigarren osagaiaz uste dugunaren menpe daude, baina aukera bat da, zil-har zatituta, bigarren partean zunhar-en ikusitako *har erroa izatea; erro hori arre, hartz eta harri hitzen oinarrian dagokeela esan dugu. Horrela, ‘zur arre, edo harriaren koloreko’ batean pentsa genezake edo, hobeki, onarturik izenondo funtzioa zur- osagaiak betetzen zuela (cf. haren eratorri zuri ‘zuri’) eta ‘harri’ esanahia zukeen -har zela sintagmaren burua, ‘harri zuri’ moduko adiera batera irits gaitezke. Buckek dakarrenez, ‘zuri’ esanahia duten hitzetatik eratorri izan da ‘zilar’ hizk. indoeuropar zenbaitetan (s.v. silver). Nolanahi ere, hainbat eragozpen gainditu behar dituzte halako aukerek: besteak beste, gogoeta egin beharko litzateke izenaren eta izenondoaren arteko hurrenkera erlatiboaz (zir- ‘zuri’ + har ‘harri’ proposatzeak ez du bat egiten euskara historikoko “izen + izenondo” hurrenkerarekin).
Bazterreko zenbait euskalkitan -r- izateak pentsarazten du berau zela jatorrizko hotsa (FHV 315-316); *zirhar-etik, disimilazioz azalduko genituzke bai zilhar bai zidar (FHV 228). Azalpen hau hobesten du Mitxelenak, nahiz eta ziurtzat jotzen duen beste hizkuntzetakoekin lotu behar dela euskal hitza (FHV 316, 8. oh.), eta horietan -l- dagoen, Europa mendebaldekoetan bederen.
♦♦ ziri (1143: SMig [ciriza]). ■ Hitz zabaldua. Aldaerak dira ziri (Land; orok., Azkueren arabera), zi(h)i (bizk., lap., zub.), zi (bizk.) eta zia (Añ, Azk (bizk.)); RS-n ziri eta zii (ziya mug.) ageri dira.
‘Gauza mehe eta zorrotz, puntaduna’ da esanahi zabala; honako adiera hauetan ageri da: ‘falka, zura hausteko erabiltzen den gauza zorrotza’ (RS ziria da gextoa zur berereangoa), ‘ezten moduko gauza puntaduna’ (EtxZib alferra ernatzen dute ezten eta zihiez), ‘ardatz’ (Mogel etzenduke jakingo ziri bat egiten, ta galdubago largako zenduke burdi gaisotuba), ‘zomorro edo suge-ezten’ (Harr), ‘zaharo’ (JEtxep ziri luze batzu eskuan), ‘zotz’ (TxAgir txalopertz gañean erramuari eusteko ipinten dan ziria), ‘metako haga’ (Azk (bazt.)), ‘burruntzi’ (Azk/Izag (Nafgip.)) eta ‘baratxuri, tipula eta besteri barruan sortzen zaien zotz gogorra’ (Elexp (bizk.)). ‘Zakil’ esanahiarekin ere aipatu izan da (HErot); cf. Zalgiz neskatoxia irrioi / petikora ziri koi.
Ekintzak adieraziz, ‘ziztada’ (Añib), ‘zirkin’ (Azk (bizk.) eneuke nagon lekutik zirik egin bear), ‘bultzagarri, hots emate’ (Añib penitenziarako akullu ta ziak), ‘kitzika, eztenkada’ (GMujika ziri zorrotzagoakin erantzun) eta, sartu aditzarekin gehienbat, ‘adar jotze’ (ArreseB Inozente eguna da bere zerua, / ziria sartuteko dalako jaiua) erabiltzen dira.
Izenondo moduan, ‘ergel, zoro’ (Azk (lap., bazt., bnaf., zub., erronk.), HiriartU gizagaizo ziria), ‘gauzaez’ (Azk (bazt.) gizon ziria), ‘alfer’ (Garate (bnaf.)) eta ‘mehe’ (Orixe) ageri dira.
□ Lehen lekukotasuna ziri-tza analizatu behar da, -tza ugaritasun atzizkiarekin. Zirauki herriaren izena ere hitzaren adibidetzat du Orpustanek (1999: 351), baina haren osaera ez da hain argia; cf. Ciroqui (SMillán 1045).
● zirigaizto cf. NavIntel cirigaiztotic erorie (Lekunberri, 1781), itzultzen baita “hijo de mala casta” eta “caído de mal palo”.
● zirika iz. “espigón” zika Larm; “estímulo” zirika Larm; adond. ‘zirikatuz, ziztatuz’: Añib; zirika-mirika “a empujoncitos” Azk (bizk., gip., bazt., lap.); aditzondoaren lexikalizazioz uler daiteke “estímulo” adiera duen zirika; lehenean, ordea, baliteke beste -ka bat egotea, cf. agian Azkuek dakartzan zuloka, buruka, etab. (Morf §293).
● zirikada hitz hau, zirika bezala, hegoaldean erabilia da; Larm (zikada), Añib (penitenziako akullua ta zirikadak); osaeraz, zirika + -ada izan liteke, edo ziri + -kada, ik. Morf §102.
● zirikaga “palo grande con que se remueve la piedra en la calera” Azk (lap.); zirika + haga; lexikalizaturiko zirika-ren gainean osatua, cf. zirikaka, zirikarte, etab.
● zirikaka Apalategi (atzetik karlistak tiroka ta zirikaka); -ka atzizki pleonastikoarekin.
● zirikando ‘zirikalari’: Oxobi (izengoiti moduan erabilia); cf. Oih mihiskando, bnaf. buruxkando, ik. Morf §295.
● zirikari “acicate” zikari Lar; “punzante, punzador” zirikari Larm; osaeraz, zirika + -ari izan liteke, ik. zirikalari, edo ziri + -kari (Morf §86, §202).
● zirimiri ‘huskeria’: Izt (eta azaleko txiri miri oezaz gañera); ‘euri lanbro’: ArreseB (firi firitxo dator / aixe zirimiria), cf. Nafarroako erd. sirimiri “llovizna” (VocNav), eta Arabako erd., bestalde, cirinia “bruma muy fina” (VocAlav); errepikapen fonosinbolikoarekin (FHV 273), ziri-ren mehe izaeratik ulertu behar da bilakaera semantikoa, antzeko adierekin ik. zirin; antzeko irudia aurki daiteke fr. il tombe des cordes esapidean, euria etenik gabeko soka luze gisa irudikatuta; ik. txingor.
● ziririku ‘suziri’: Larm; -ri- silabaren errepikatze adierazkorrarekin?
● zirizpiut “écharde sous l’ongle” Lhande (zub.); tautologia itxurakoa, bigarren parterako, cf. gask. espìut “épieu”, Palay s.v.
ziria eman (‘engainatu’: Azk (bazt.)), ziria sakatu (‘engainatu’: SMartin), ziria sartu (‘engainatu, adarrak jo’: ArreseB), ziri-belar (“hierba que crece alto y tiene caña parecida a la del trigo” Izag (gip.); cf. zirkun-bedar, ik. zurkun), ziri-bertso (EAzk), ziribuztan (“ligero de carácter” Aspiroz (gnaf.)), ziribuztanka (‘arrapaladan’: Aspiroz (gnaf.); ziripuztanka Azk (bazt.); ziripuztenka Izeta (bazt.)), ziri edo/eta mara (‘xehekerietan (ibili)’: eta EAzk; edo Azk (bizk.)), ziri egin (‘zirikatu, tentatu’: Uriarte), ziri eta miri (‘zirika, zirikatuz’: Otxol; cf. zirimiri), zirietan sartu (‘hots eman, zirikatu’: zietan s. Orixe), ziri eta ziri (‘zirika’: Orixe), zirigarri (‘bultzagarri’: Iturz), ziri-izartu (Beobide [kate zi-izartuak eta beste milla muetako birtutiaren maitatzalliak sortutako ziz-miak]), ziri-joko (“cindalismus” Urte), zirikabide (‘ziri, eztenkada’: Lizardi), zirikadako (zikadako Larm), zirikadura (“excitation” zihikadura Harrt), zirikagai (‘ezten’: zihikagai Harr), zirikagarri (Orixe), zirikalari (Hbarren; ik. zirikari), zirikaldi (‘tentazio’: Harr), zirikamen (“tentación, incitación” Azk (bizk.)), zirikarazi (“faire agacer” zihikarazi Duv), zirikarte (‘zirrikitu’: Etxeg EuskErr 1885), zirikatu (zerikatu Oih; zihikatu Harrt; zirikatu Larm; zikatu Larm; cf. Nafarroako erd. ciriquiar (VocNav), Arabako erd. ciricar (VocAlav)), zirikatzaile (zihikatzaile Urt), zirikeria (HiriartU [heien ahotik… jalgiko da… zirikeria bat]), ziriketa (‘zotz bat sartzeko jokoa’: Azk (bizk.); ‘adar-jotze’: Basarri ArgEgut 1934), ziririzko (‘suziri’: Azk (gip.)), ziri-sartzaile (ArreseB [ez asi bada emen atzeaz aurrera, / gizon ziri-sartzalla diranen legera]), ziritatu (‘zirikatu’: Izt), zirite (‘ziri’: zihite Oih [zauriz iuhiekirik, / lanza-zihite garratzaz]), ziritu (“acuñar” Arak (gip.)), ziritxo (txik. Larm), ziri-zorrotz (Beobide [gerriko ziri-zorrotzak]), ziriztatu (“cheviller” Pouv; zihiztatu Pouv), ziriztu (‘zizelkatu’: Orixe). Cf. asto-ziri, azukre-ziri, horma-ziri, lukainka-ziri, suziri…
► Zir-i zatitu daiteke, eta *zini-ren osaera bera luke funtsean (ik. zi1), baina erroaren zir- oinarriarekin; *zun/zur-ekin erka daiteke zin-/zir- bikotea. Azken buruan familia berekoa izanik ere, bestelako xehetasunak daude bizk. ziri ‘ihi’-ren bilakaeran; bestalde, -a artikulua beretu du zia aldaerak. Ik. zi2. Bokalarteko dardarkariaren galera eta bokalaren erabateko asimilazioa gertatu da zii eta zi aldaeretan.
Esanahiari dagokionez, ‘gauza mehe eta zorrotz’, ‘ezten’, ‘haga’, etab. ongi lotzen dira zur-entzat eman dugun ‘(behetik gora hazten den) zer zuzena’-rekin. Esanguratsuak dira, bestalde, zur-en familiako beste forma batzuetan ere agertzen diren zenbait adiera: ‘ardatz’, ‘zakil’ eta ‘baratxuri, tipula eta besteri barruan sortzen zaien zotz gogorra’ esaterako, zil edo zirkun gisakoetan aurki daitezke. Ziriaren izaera ezdeusaren bidetik azaltzen dira hitzak izenondo gisa dituen adierak.
xirgil. ■ Salab-ek dakar izenondo moduan (“qualité de grappes de raisin peu garnies” itzultzen du); Duvoisinek eta Azkuek, honengandik hartzen badute ere, izen moduan ematen dute (“grappe de raisin mal garnie de grains”, “racimos largos y ralos”). Harrietentzat, berriz, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa bakarrik erabiltzen da (mahats xirgila), eta “toute chose menue, se détachant d’un objet principal et qui pend” adiera gaineratzen du.
Iribarrenek bestalde chirguil “racimilo que queda en la cepa después de la vendimia” jasotzen du Nafarroan.
► Osaeraz, zir- + -gil zatitu daiteke, sabaikari ttikigarria duen xir- aldaerarekin; ez dago argi, ordea, zer den -gil. Esanahiari dagokionez, zirtzil, zintzil eta halakoetan dagoen ‘zintzilik’-etik azal daiteke Harrietek dakarren “… qui pend” hori; horren espezializazioz dugu ‘mahats mulko’.
! zirkin (~1802: Mogel). ■ Erdi-mendebaldeko hitza (batez ere bizk. testuetan ageri da). JJMogel eta TxAgir-engan agertzen den zirgin (ohikoagoa den zirkin-en ondoan) hutsa izan daiteke. Esanahi nagusia ‘higidura txiki’ da (Astar asko ezpadira gure astuntasun eta sortasunari zirkinik erazoteko, Iturz arimearen Jaungoikoaganako zirkin bat). Izag-ek “un pedacito despreciable, v. g. de carne” esanahiarekin jasotzen du bizk.; cf. bestalde zirkin-zulo ‘txoko, gordeleku’.
zirkin egin (JJMogel), zirkin eragin (Mogel), zirkin eta zarkin (Enbeita [aidian dabille kutxa / zirkin eta zarkin]), zirkin eta zirkin (Ortuzar), zirkin-zulo (OñatEsk [alperkerian irago zirkin zuluetan sarturik jaaten eta edaten]; cf. zurkulu).
► Osaeraz, zir- + -kin; funtsean, zikin-en osaera bera du, zir- alomorfo dardarkaridunarekin. Esanahiari dagokionez, zi(r)- duten hitzetako ‘txiki, hutsal’ batetik azal litezke hitzaren adierak, eta hitza bera, funtsean, ‘zur puska txiki’ da etimologikoki (cf. ziri ‘zotz’, ‘zirkin’); esanahi etimologiko horretatik hurbilago dago bizk. ‘(haragi) zati ziztrin’, eta irudizko erabileretatik sortuko zen higidurari dagokion adiera nagusia.
Lehen osagaiko zirt ‘kolpe’ batetik abiatuta ere erator genezake hitza, esanahizko azalpena pixka bat egokituta.
Lat. circinu(m) ‘borobil’-etik eratorri nahi du Boudak (1950: 60, 1952: 13), baina formalki ez da esplikatzen zirkin-erako bidea, eta esanahiaren gorabeherak ere ez ditu argitzen. Latinez, circinus da berez (ErnMeill s.v. circus).
zirpil (1858: Duv (zirphildu)). ■ Erdi-ekialdeko hitza (gip., lap., bnaf., zub.). Aldaerak dira zirp(h)il (gip., lap.) eta adierazkorra izan daitekeen xirp(h)il (gip., lap. bnaf., zub.).
Izenondo moduan eta izen moduan ageri da. Izenondo moduan esanahia da ‘zarpail’ (EuskEsn 1931 kanpoko txamarreta txintxil, barruko atorra zirpil), eta izen moduan ‘zatar, piltzar’ (TxAgir egunero zarpatsu, askotan soin-ale gabe, noiznai traskil, tarratadaz, koipez ta zirpillez geiegi osatua).
zirpildu (‘hondatu’: Duv [zirphilduko da… bere lorea arthikitzen duen oliba bezala]), zirpildura (“se faner, se flétrir” xir- Hbarren), zirpiltsu (TxAgir [bidazti arrotza… minbera, loi ta zirpiltsu]).
► Zir-pil zatitu behar da; bigarren osagairako, cf. agian piltzar-eko pil-, edo zarpil-ekoa (honek badu -pail aldaera, ordea). Gogoan har bedi hitzon izaera erdi-fonosinbolikoa (ik. goian). Esanahiari dagokionez, cf. familia berean zirtzil eta zirpitz.
zirto. ■ Azkuek lab., bnaf. jasotzen du (Lhanderen arabera, xirto aldaera Hiribarrenen eskuz idatzitako hiztegian ageri da, baina ez da bertan aurkitzen). 1930az geroztik hegoaldeko zenbait autorek (Orixek, Zaitegik) ere badarabilte. Esanahia ‘ateraldi zorrotz eta umoreduna’ da (JEtxep ahora heldu zitzaizkon zirtoak).
zirtolari (Azk (lab., bnaf.), Orixe).
► Osaeraz, zir- + -to, atzizki ttikigarriarekin. Esanahirako, cf. ziri-k dituen ‘kitzika, eztenkada’ eta ‘adar jotze’ adierak.
! zital (zitel ~1496: RS; 1562: Land). ■ Hitz zabaldua (arab., bizk., gip., lap., gnaf., bnaf.). Aldaerak dira zit(h)al (bizk., gip., gnaf., lap., bnaf.) eta zitel (gnaf., bizk.; RS); xit(h)al aldaera adierazkorra ere agertzen da (Salab). Iparraldeko autoreek -th- darabilte.
Izenondo, izen eta adizlagun moduan ageri da. Izenondo moduan esanahiak dira ‘zikin, satsu, lohi’ (Leiz gauza zithalik hunki eztezazuela), ‘koldar’ (RS zitel zirola, nok gudura aroa?), ‘doilor’ (NavIntel dollor çitalori, çuc yl bear çinduque [Altsasu, 1568], Luzuriaga ofizio zitalori eutzi egizu (sorginkeriaz ari da), Larm non dira ordea onelako zital prestuezak, sabeldarraioak?), ‘egoskor’ (Larm gure etsai zitalak), ‘haserrekor’ (frBart asarria, gogorra, zitala, itzaltsuba edo arpegiera astunekua), ‘pozoitsu’ (frBart suga bibora baten miin zitalagaz), ‘zeken’ (Apaol) eta ‘berehala pasatzen dena’ (Izag (bizk.) ode zitala dator). Salab-ek “terme de mépris qu’on adresse souvent à des hommes ou à de femmes de petite taille” gaineratzen du, xithal aldaeran.
Izen gisa, honako esanahi hauekin ageri da: ‘zikinkeria’ (Land, Azk (gip.)), ‘pozoi’ (ArreseB zitala utsik zelan isurten eutsen aoak), ‘alkandora-dindirri’ (Azk (bizk.)) eta ‘karen’ (Azk (bizk.)).
Izenlagun moduan, esanahiak dira ‘haserrez’ (TxAgir goikoak mendekoari zital aginduaz), ‘zekenki’ (Orixe) eta ‘bortizki’ (Erkiaga bala indartsua bailitzan, zital, mingarri zaztatu yakon (itza)).
zital-ikutu (‘pozoi’: Azk (bizk.); “grano maligno de la piel” Azk (bizk.)), zitaldu (‘zikindu’: RS [urde loiak zitaldu], Land), zitaldura (“empoisonnement” Hbarren), zitalkatu (“empoisonner” Hbarren, Amezaga), zitalkeria (Leiz [ezen ez gaitu deithu ukhan Iainkoak zithalkeriatara, baina sanktifikazionetara]), zitalki1 (Pouv (-th-), Duv; Olab), zitalki2 (‘pozoi’: JanEd), zitalkiro (“bellacadamente” Larm, Erkiaga), zitalkume (Etxaide [donge ta zitalkumeaz apentzeke etzezakean etsi]), zitaltasun (Kapan [(pekatu) aen torpezea, zitaldasuna]), zitaltsu (Ibiñ), zitaltxo (Bilbao).
► Aukera bat da pentsatzea zi(r)- dagoela lehen osagai gisa (cf. zipitz), baina ez dago argi zeri dagokion bigarren partea. Adierei dagokienez, zirtzil, zirpil eta zirpitz hitzetan dago ‘dindirri’; ‘doilor’-en gisako adiera gaitzesgarriak aurki daitezke zirtzil eta ziztrin-en, eta halakoetatik azaldu behar da ‘zikin, lohi’ ere (orobatsu ‘zeken’, zur-en familiako beste batzuetan aurki daitekeena). ‘Pozoi’ adierari dagokionez, agian aipatzekoa da Land zipi ‘pozoi’.
! ziztrin (sistirin ~1820: Zabala). ■ Erdi-mendebaldeko hitza (bizk., gip.); testuetan batez ere bizk. Aldaerak dira ziztrin (bizk., gip.), zistrin (bizk.), sistrin (bizk., gip.) eta sistirin (Zabala). Aldaera sabaikaridun adierazkorrak ere badaude: xixtrin (Izag (bizk.)), xistrin (Etxaniz).
Izen moduan Azkuek bizk. jasotzen du, ‘atorraren zintzilikari, dindirri’ esanahiarekin, eta Zabalagan aurkitzen da (sistiriña dariozu / ukondoetatik, / txapelaren atala / belarri ondotik).
Izenondo moduan, ‘txiki’, ‘argal’ da esanahirik ohikoena, ñabardura gaitzesgarriarekin gehienetan (Uriarte nire biotz erkin, ziztrin ta errukarri au, TxAgir lau tipula ziztrin, Kkiño txikija ta ziztriña dalako burla egin dautsoela uste ixango yok).
‘Gaizto’ ere bada (Lauax Anbotoko andere ziztriña), baita ere ‘(emakume) lizun’ (Etxaide emakume ziztrin aren burua bere xalantarentzat besterik ezpaitzegon), “de carácter o genio displicente” (Izag (bizk.) sistriñ) eta ‘egongaitz’ (Elexp (bizk.), ArEgut 1959 ume xistriñak bezela, egon, ba, geldi eta ixilik une batean).
ziztrintxo (ArreseB).
► Osaerazko xehetasunak argi egon gabe ere, zir- duten besteekin lot daiteke, adierek hitz-multzo horrekin lotzera eramaten baikaituzte: ‘zintzilikari, dindirri’ adieraren kidekoak, esaterako, zirtzil, zirpil eta zirpitz hitzetan aurki daitezke; ‘txiki’, ‘argal’, berriz, ziri-n oinarrian dagoen ‘mehe’-rekin lot daiteke; ‘(emakume) lizun’-erako, cf. zirtzil-en ‘emakume lotsagabe’, eta orobat dute balio gaitzesgarria ‘gaizto’-k eta ‘egongaitz’-ek, zirtzil-en beraren beste hainbat adierak bezala, ik. han.
zipotz (1745: Larm). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., lap.), testuetan XIX. mendeaz geroztiko gipuzkerazkoetan bakarrik agertzen bada ere. Aldaerak dira zipotz (bizk., gip., lap.), zipoitz (gip., gnaf.), ziputz (gnaf.), zapotz (bizk.; Larm), eta txipotx (Larm). Azkuek gip. bipotz ere badakar, “corcho, tapadera” esanahiarekin.
Esanahi nagusia ‘upeleko txotx’ da (Mant zipotza bein kendu, ta orduan liak agertu); honako adiera hauetan ere ageri da: ‘botilako tapoi’ (Izt), “taco… que meten los niños… en el trabuquillo” (Azk (bizk., gip.)), ‘betoi’ (Azk (bizk., gnaf.)), ‘engainu, ziri’ (Azk (gip.), Anduaga) eta “sitio del fogón donde los tizones… no pueden encenderse” (Barand (gip.)).
Izenondo moduan ere maiz erabiltzen da, ‘egoskor’ (AZabala neskame zipotz ta prestu-ez ura), ‘txar’ (Aspiroz (gnaf.) lur zipotza) eta ‘zeken’ (BozasU (gnaf.)) esanahiekin.
zipotza eman (“cerrar la abertura en los toneles” Larm), zipotza sartu (‘zipotza eman’: Larm; “engañar” Azk (gip.)), zipotzean (‘haserre (egon)’: Basarri [batek trintxera daramalako / zertan jarri zipotzean]), zipotz egin (‘ziria sartu, engainatu’: Anab).
► Osaeraz zihi/ziri + motz, Mitxelenaren ustez (1957b: 153, FHV 346). Elkarketan m- > -p- gertatu da, cf. oroipen (< oroit- + -men), arpin (< ardi + *bini), azpantar (< hatz + mantar). Badirudi hitz bera behar duela bipotz-ek, lehen kontsonantearen aldaketa irregularrarekin; bestela, bihi egon liteke, baina iparraldeko tradiziokoa da historikoki hitz hau. Esanahiz, ‘ziri labur, txiki’ jatorrian.
♦ txirbil (1902: RAzkarate). ■ Erdi-mendebaldeko hitza (gnaf. barne). Aldaerak dira txirbil (bizk., gip., gnaf.), txirribil (gnaf.), txiribiri (bizk., gip.), txirimiri (gip.), txiribi (bizk.), txibiri (bizk.), txirbi (bizk.), xirpil (gnaf.) eta xirripil (Azk). Cf. gainera zirp(h)il (gip., lap.), xirp(h)il (lap., bnaf., zub.; Orixe) ‘zarpa, zarpail’ eta ‘zirpitz, lits’ esanahiekin.
Esanahi nagusia ‘txirlora’ da (RAzkarate txirbil-sutan, TEtxeb (bizk.) arotzanetik ekarrizuz txiribiri batzuk); beste esanahiak dira “conjunto de hojas del tallo de maíz” (Azk (gip.)) eta ‘lihoko arantza moduko oztopoa’ (Izag txirbi (bizk.)).
► Osaeraz, zir- + -bil, sabaikari ttikigarria duen (t)xir- aldaerarekin. Badirudi biribil, borobil eta garagar hitzetako fenomeno bera dugula xirripil eta txirribil aldaeretan (are txiribiri, txirimiri eta txiribi-n ere), lehen osagaiko bokalaren errepikapenarekin, itxuraz CVCV- egitura silabikoari eusteko ((t)xirri- aldaeretarako, cf. garragar); aldeak alde, gurutz, liburu eta halakoetako anaptixia dakar gogora fenomeno horrek. Lau silabako aldaeretan, txiribiri eta txirimiri, lehen osagai bisilabikoaren oihartzuna proposa daiteke bigarrenerako, helburu adierazkorrarekin (ziri-ren eratorri gisa emana, cf. zirimiri); txiribiri horretatik azal daitezke, bestelako aukerak baztertu gabe, bizk. txiribi eta txibiri, eta badirudi -biri duen aldaera batetik azaldu behar dela txirbi ere.
Esanahi etimologikoa ‘zur biribil’ litzateke, eta horrek bete-betean egiten du bat ‘txirlora’-rekin; artoaren hostoek beherantz kiribiltzen direlako hartu dukete izena. Bestalde, baliteke zarp(a)il-ekin gurutzatu izana zirp(h)il eta xirp(h)il-en esanahiak, edo zur-en familiako den zirpitz-ekin berarekin.
txirlora. ■ Bizkaierazko hitza, txirilora aldaera ere badu (Azk). Esanahiz, ‘txirbil’ (TEtxeb zura ona bada, txirilorak obiak).
► Pentsa daiteke txir- + lora dela osaeraz, lore-ren irudizko erabilera batekin, bai ‘zuretik ateratzen den lore’ gisa ulertuta, bai lore zerbait kiribilaren irudi gisa hartuta, kiribiltzea zerbait loratzea bailitzan; ‘zuraren emaitza’ gisa ere har liteke. Txirilora aldaerarako, ik. goian txiribil, txiribiri, etab.
! ♦ zirin (~1650: Pouv). ■ Hitz zabaldua (orokorra Azkueren arabera); hegoaldeko testuetan bakarrik ageri da. Zirin aldaera hedatuenaz gain, badaude xirin (lap., bnaf.) eta sirin (bizk.) ere.
Izen moduan eta izenondo moduan ageri da. Izen moduan ‘hegazti-gorotz, gorotz mehe’ da (Lard enada-kabi batetik zirin berri apur bat artu, Azk (bizk., gip.) oera juan da ziriña), baita ere ‘zirimiri’ (Azk (bnaf.?); cf. Arabako erdaran ciriña (Baraibar)).
Izenondo moduan esanahiak dira ‘likido’ (Azk Ezale 1897, JanEd), ‘urtu, barreiatu’ (Azk zeinbat eragiñago ziriñago), ‘(euri) txiki’ (Azk euri kizia edo zaramea edo ziriña), ‘apur’ (Azk argi ziriña ta illuntasun ao-zabala baiño besterik ezeban ikusi) eta ‘egongaitz’ (Azk Ezale 1897 angula zuri zirin labana, Azk (zar.) Espaiñian zirin dena, Frantzian zirin); azken adiera honetatik, bada gaur egun bizk. ‘oker, jolasti’ ere.
◊ Nafarroako erdaran, cf. cirria “nombre que dan en la Ribera al excremento y estiércol del ganado lanar y cabrío y al excremento humano cuando es muy líquido” (VocNav); cirrina ere badago.
● zirinbio “viaraza, flujo de vientre en las caballerías” Larm; Lhandek zub. zirinabio dakar, eta hori kontuan hartuta, abio izan ote liteke bigarren osagaia?
● ziringa “lodo delgado revuelto con agua” Izag (bizk.); bukaerarako, cf. agian lirdinga.
zirin-belar (Azk (bizk. Londresen dot neuk senarra / zirin bedarrak ekarten)), zirindi (“cagón” Azk (bnaf.; zirinti zub.)), zirindu (‘beherakoak hartu’: xirindu Hbarren; zirindu Azk/Izag (bizk., lap., bazt., zar.); zirintu Azk/Larrasket (erronk., zub.); ‘argaldu’: Hbarren [ardi zenbeit zirindu]), zirindura (“flux, dysenterie” Hbarren), zirineri (Azk/Lhande (lap., bazt., erronk., zub.)), zirin-errekaz (“temblando de miedo” Azk (erronk.: zirin-errekaz erkiten da gore aurra zienera doan bakotxean)), ziringatu (“ponerse delgado el lodo” Izag (bizk.)), zirinteria (“dysenterie” Larrasket (zub.)), zirintsu (“foireux” Duv), zirin-zirin (adond. ‘irristan (jolastu)’: Azk (bizk.); cf. VocNav hacer zirinzirín; ‘arintasunez’: Azk [zirin zirin ta uste uste barik eldu nintzan]; iz. ‘beherako’: Zubik (bizk.)), zirinztatu (“bulbitare” Urte).
► Erresalbuak erresalbu, argudia liteke zir- dagoela lehen partean, ‘gorotz mehe’ horrek duen mehe izaerak bat egiten baitu ziri-n eta ziztrin-en dagoen ‘mehe’ esanahiarekin (cf. zirindu eratorriaren ‘argaldu’ adiera); era berean, familia bereko hitzetan aurki daitezke beste adierak, cf. ‘egongaitz’ zirtzil-en, ‘apur’ zi(r)pitz-en, ‘(euri) txiki’ zirtzil-en eta zirimiri-n. Ez dago argi, ordea, nola azaldu behar den hitzaren amaiera: zir- + irin proposa ote daiteke, haplologiarekin, hegazti-gorotzaren kolorearengatik edo?
! zirimola (xirimola ~1725: Urte). ■ Ekialdeko hitza (gnaf., lap., bnaf.); Larm-en hiztegiaz geroztik, bizk. eta gip. autore batzuek ere badarabilte.
Aldaerak dira: zirimola (lap., bnaf.), zirimol (lap., bnaf.); baita ere hasiera sabaikaridunak: xirimola (lap., bnaf., zub.), xirinbola (Hbarren), xiramilla (gnaf.), txirimola (Uriarte), txirimolia (Larm); cf. gainera xiribolaka, zirimolloka.
Esanahia ‘zurrunbilo’ da (Harand gauza guziak iharrosten eta egozten dituen xirimola batek, Uriarte aizea ereingo dute eta txirimolak bilduko dituzte). Izenondo moduan ere inoiz erabili da (TxAgir zeñek artu gizon txirimol arrekin itz egiteko tarterik?). Ik. txirimili, txirimilo.
haize-zirimola (-xirimola Harand), zirimolaka (x- Harr; xiribolaka JEtxep; zirimolloka Olab), zirimolakari (SoEgil Herria 1967), zirimolan (JEtxep [erhautsa zirimolan nun nahi]), zirimolatsu (SoEgil Herria 1961), zirimolatu (xiribolatu JEtxep; zirimolatu Lhande).
► Ziri edo zirin-ekin lot genezake, bigarren osagaia bola dela proposaturik. Esanahi etimologikoak ‘(ur, haize) luze borobildua, kiribildua’ edo beharko luke: hitzaren bigarren osagaiak dakar berarekin borobil nozioa, eta pentsatu behar dugu zerbait luze edo mehearen oihartzuna dakarrela ziri/zirin-ek. Ik. zurrunbilo.
Zirin-etik abiaturik (cf. xirinbola), -nb- > -m- bilakaera genuke; ziri-tik abiatuz gero, testuinguru fonetikorik gabeko -b- > -m- aldaketa onartu beharko genuke. Xirimilla aldaerarako, cf. jarraian xiramilla, eta zurrunbila.
txirimilo. ■ Aurrenekoz, zirimilu aldaeran, Hbarren-en hiztegian ageri da, “tourbillon, giboulée” esanahiarekin (zirimilu gorriak eraman dezala); Otaegik erabiltzen du (ke beltzezko txirimilloak), eta Azk-ek ere jasotzen du (txirimillo gip., xirimillo gnaf.). Bestalde, Azkuek gnaf. txirimili ere jasotzen du, ‘zurrunbilo’ esanahiarekin, xirimili eta sirimili aldaerekin batera.
txirimilokatu (“jurer par giboulée” zirimilukatu Hbarren).
► Zirimola-ren gisako osaera du, baina bigarren zatia zurrunbilo-renarekin erkatu behar da: baliteke bil erroa egotea bertan, cf. biribil, kiribil.
Aldaera adierazkortzat har litezke gnaf. txirimili eta beste aldaerak, edo, bestela, zirimiri-rekin erkatu: cf. txirimilo-ren “giboulée” ere, zirimiri-ren esanahira hurbiltzen gaituena.
! ♦ zirpitz. ■ Larramendik dakar hiztegian, “cabos, hilos que penden de las telas” esanahiarekin. KristPE-n ere ageri da, ‘zipitz, fits, apur’ adieran (doai onen bikañaz zirpitzik ere ez galdu).
zirpitsu (“afelpado” Larm), zirpiztu (erzatxo zirpistua “cairel” Larm).
► Lehen osagaian zir- identifika daiteke, baina arazoak egon daitezke -pitz zeri dagokion erabakitzen; pentsa ote liteke bizi-ren erroan, horrela zintzilik diren hariak “bizirik” daudela irudikatuta? Ik. zintzilik. Bestela, cf. agian bizk. birbits ‘lits’. Esanahiari dagokionez, litsak azken buruan ziri gisa irudika daitezke; erabilera metaforikoz, ‘zipitz, fits, apur’.
zipitz (1885: Beobide). ■ Bizk., gip. eta gnaf. hitza. Aldaerak dira zipitz (bizk., gip.) eta zipit (Aspiroz (gnaf.)). Batez ere ezezko esaldietan ageri da, ‘fits’ esanahiarekin (Beobide guk eztegu despreziuaren zipitzik egiazko fediarentzat, Etxaide beraz, arrasto zipitzik ere ez?, Lekuona —Aditzen? —Ez… ezta zipitzik ere).
Baiezko esaldietan ere aurkitzen da, ‘apur, pixka’ esanahiarekin (JAzpiroz elur zipitz batzuk).
zipiztu (‘ezpalkatu’: Ostolaiz [zipizten diren ezur denak dira txarrak]).
► Osaeraz, zi- + pitz; bigarren osagaiaz, ik. zirpitz. Metaforikoa da ‘fits’ esanahia, eta adiera etimologikotik hurbilago dago zipiztu eratorria.
♦ zirtzil (zirzil ~1650: Pouv). ■ Hitz zabaldua (bizk. gutxi ageri da). Aldaerak dira zir(t)zil (bizk., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., erronk., zub.), sirsil (bizk.), zertzeil (bnaf., zub.) eta tzirtzil (bnaf., zar., erronk., zub.); aldaera sabaikaridunak ere ageri dira, adierazkorrak izan daitezkeenak: txirtxil (lap., erronk., zub.) eta xir(t)xil (lap., bnaf., zub.).
Izenondo moduan eta izen moduan ageri da. Izenondo moduan esanahiak dira ‘zarpatsu, zarpail’, bai gizakiez (Pouv, Artxu), bai jantziez esana (Mburu bere soñeko zirtzill hau); ‘doilor’ (Mburu hume lotsgabe zirzillak, Hbarren yende xirxila, ergel halakoa), gauzei buruz ere bai (Lizarg festa zirzil bat, JEtxep lur huntako gudu oies eta zirtzilak); ‘berritsu’ (Harrt xirxil); ‘ziztrin, kaskar’ (Mburu ogi-mee zirtzill baten aintzura, Gerriko kristau zirzil, ezerezak, Goihetxe arraiñ xirtxill hori); ‘(emakume) burugabe edo lotsagabe’ (Izt, Mokoroa); ‘(euri) txiki’ (Azk (gip.), xirtxil Garate (bazt.)); ‘(eguraldi) euritsu, heze’ (Azk/Izeta (bazt.), xirxil Garate (bnaf.)); ‘goganbehartsu’ (JGarate (bizk.)) eta ‘geldo’ (Lhande (zub.) urhats zirzila).
Izen gisa, esanahiak dira ‘zatar, zarpa’ (Harand ermitau debozionetsu bat zirzilla darioela), “colgajo, péndulo” (Azk (erronk.)), ‘sudurreko dindirri, muki’ (Izag (bizk.)) eta ‘txirbil’ (Azk (erronk.) txirtxil).
zirtzildu (Pouv [ermitau debozionetsu bat zirzildurik eta hotzez hirriturik]), zirtzildura (-rz- Pouv), zirtzileria (‘huskeria’: Mburu [giza kontu ta festa ta munduko zirtzilleriak utzi]), zirtzilipurdi (TomAgir [zirtzilipurdi batzuen aurrean]), zirtzilkeria (“bagatelles” xirxil- Harrt; ‘doilorkeria’: Duv), zirtzilki (‘zarpailki’: Pouv (-rz-), Monho), zirtziltasun (-rz- Pouv).
► Zir-tzil zatiturik, aukera dago forma pleonastiko moduko bat ikusteko, familia berean zil ere badela gogoan hartuta; ohartzekoa da, dena den, zil formak ez duela ‘piltzar, zatar, zirpil’ adierarik. Zertzeil aldaeraren xehetasunak ez dira erabat argiak (cf. agian zarpail, oinarrizkoa zarpil baldin bada).
Esanahiari dagokionez, ondo lot daitezke ‘zarpail’, ‘zatar’ eta ‘dindirri’ familia bereko zirpitz eta zirpil-en aurki daitezkeen adierekin. Adiera gaitzesgarri orokor batetik azal daitezke ‘doilor’, ‘berritsu’, ‘ziztrin, kaskar’, ‘(emakume) burugabe edo lotsagabe’, ‘goganbehartsu’, ‘geldo’. Bestalde, ‘euri txiki’-ri dagokionez, cf. zirin eta zirimiri; adiera gaitzesgarrien artean uler daiteke, ordea, ‘(eguraldi) euritsu, heze’.
! pirtzil (phirtxil ~1880: Duv). ■ Ekialdeko hitza; XX. mendeko mendebaldeko zenbait autoregan (Lauax, Gand) ere ageri da. Aldaerak dira p(h)irtxil (bazt., lap., bnaf.) eta pirtzil (bazt., bnaf.).
Esanahiak dira ‘zimur, zimel’ (phirtxil Duv, Azk (lap., bnaf.)) eta ‘ziztrin, hutsal’ (Azk (bazt.), pirtxil Azk/Izag (bazt.), GureH 1931 irin pirtzil horrek zer akidurak dauzkan gordeak), biak bai pertsonez bai gauzez esanak.
pirtzildu (phirtxil- Duv, JEtxep [(lilia) baldin bada galtzen edo pirtxiltzen hasirik]), pirtzildura (pirtxil- “flétrissure”, “effilure” Lhande (lap.)), pirtzileria (“conjunto de cosas de poco valor” pirtxill- Azk (bazt.), Lauax), pirtzilkeria (“dicho o hecho insustancial” pirtxil- Azk (bazt.)), pirtzilki (“insustancialmente” Azk (bazt.)), pirtziltasun (“état d’usure d’un habit” pirtxil- Lhande (lap.)).
► Argudia daiteke zirtzil-en aldaera dela. Esanahiaren aldetik ez dago arazorik, eta arrazoi adierazkorren baten bidez azal liteke tx-/p- txandakatzea (cf. txingar/pindar).
zirtzikatu (xirxikatu 1853: Hbarren). ■ Ekialdeko hitza (lap., bnaf.); XX. mendeko hegoaldeko zenbait autorek ere badarabilte. Aldaerak dira zirtzikatu (lap.), sirtzikatu (lap.), eta sabaikaridunak: xir(t)xikatu (lap.), xintxikatu (bnaf.), xitxikatu (bnaf.), xirtxilkatu (Harr).
Esanahia ‘urratu, zatitu’ da (Hbarren (zezenak gizona) xirxikaturen luke, Duv hegastinek zirtzikatuko dituzte zure haragiak). Ik. xirtxifrikatu.
zirtzika (Olab [erdoi-sitsak emen zirtzika ari baitira]), zirtzikadura (“état de déchirure” Hbarren; xirxikadura Hbarren), zirtzikari (xirxikari Hbarren; zirtzikari Olab), zirtziketan (Hbarren [untzia zihoakun… xirxiketan bela]).
► Formarengatik eta esanahiarengatik, zirtzil-ekin lot daiteke, aditzetako -katu bukaerarekin (cf. biribilkatu, xehakatu, etab.); ‘zirtzildu’ litzateke esanahi etimologikoa. Baliteke xintxikatu aldaeran jatorrizko sudurkariaren arrastoa egotea. Bestela ere, aski hitz adierazkorra da, sabaikaritze ugariek erakusten duten bezala.
xirtxifrikatu (xintxirrikatu 1890: MElizanb). ■ Ekialdeko hitza (bazt., lap., bnaf.). Aldaerak dira sirtsirikatu (Azk (bnaf.)), xintxifrikatu (Darric), xin(t)xirikatu (Azk (bazt.), Arradoi), xintxirrikatu (Elizanb), xirtxifrikatu (Barbier), xirxirikatu (Barbier), xitxifrikatu (Azk (bnaf.)), zirtzifrikatu (Herria 1958) eta zirtzifikatu (Leon).
Esanahia ‘urratu, zatikatu’ da (MElizanb orduan dituzte… arropak xintxirrikatzen, Herria 1955 bizikleta xirtxifrikatu da). Ik. zirtzikatu.
► Hau ere zirtzil-en eratorritzat har daiteke. Bigarren osagaiak finkatu-ren frikatu/fikatu aldaerak dakartza gogora, baina esanahiaren aldetik ez doakio ongi; ez da ahaztu behar halako hitzen izaera adierazkorra.
zirtzilu (-rz- 1745: Larm). ■ Erdi-mendebaldeko hitza (bizk., gip.). Esanahiak dira ‘belarritako’ (Larm, Kardab, frBart), ‘doilor’ (Azk (bizk.), TomAgir) eta ‘kaskar, ziztrin’ (Erkiaga).
► Zirtzil-en gainean osatua, baliteke -ailu atzizkia egotea bigarren partean, cf. gordailu, jostailu, etab. (Morf §130). ‘Doilor’ eta ‘kaskar, ziztrin’ zirtzil-en ere aurki daitezke, eta hango “colgajo”-rekin lot daiteke ‘belarritako’; ez da baztertzekoa, adiera honi dagokionez, gazt. zarcillo-rekin gurutzatu izana.
! ♦ zintz (~1650: Pouv). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., erronk., zub.). Aldaerak dira zintz (zub.), zintx (Añib), tzintz (erronk.), txintz (erronk.), txintx (bizk., erronk.) eta txintxa (erronk.).
Gehienbat zintz egin aditz elkartuan erabiltzen da (ik. behean); baina izen huts moduan ere aurki daiteke, ‘muki’ (Pouv, Azk (zub., erronk.)), eta ‘zintz egite’ (Salab) esanahiekin; ezezko esaldietan ‘fitsik, izpirik’ adiera ere badu (Larm zinztate [‘zintz(a) bat ere’?] eztaki, Harr ezta zintzik ageri, Azk (gip.) zintzik eztu). Onomatopeia moduan ere aipatua izan da (Harr, Azk (orokortzat ematen du honek)).
● zintzaiki “sonadero, el pañuelo” Larm; badirudi aditz-izenetako -tzai (zintzatu-rena litzateke, nahiz eta bi silabako oinarria den, cf. saltzaiten, kentzaiten, etab.), eta -ki atzizkia daudela; ik. garbitzaiki.
zintzaldi (Larm), zintzarazi (Garate (bnaf.)), zintzatu (Larm, Duv [borthizki zintzatzen denak, odola ilkhitzen du]; zinztu Azk (zar.); ziztu Garate (gip.)), zintz egin (Pouv, ArreseB [zintz eginda daroa albora eskua]), zintzeraginarazi (zintz eraiñizi Garate (gnaf.)), zinzka (Hbarren [haste da bat eztulez… hirugarrena zinzka]), zinzti (“mocoso” Azk (zub.)).
► Betiere onomatopeiaren aukera baztertu gabe, saioa egin daiteke zur-en familiara hurbiltzeko: zin-tz zatituko genuke (osaeraz, beraz, zuntz-en kide-kidea litzateke).
Esanahiari dagokionez, ziztrin, zital, zirtzil, zirpil eta zirpitz hitzek duten ‘lits’ eta ‘dindirri’ adieren inguruan koka daiteke: zintzilik dauden hariak edo gauzak adierazten dira, eta hori da, funtsean, ‘muki’; zerrenda horretako, zirtzil-ek, esaterako, badu ‘sudurreko dindirri, muki’ esanahi hori.
Nolanahi ere, eragozpen gisa nabarmendu daiteke zintz egin aditz elkartuan erabiltzea gehienbat, eta esapide horretan ekintzari egitea erreferentzi, ez horren emaitzari. Honek onomatopeiaren aukera indartuko luke, ezer egitekotan.
zintzil (zinzilika 1745: Larm; zintzil ~1880: Duv). ■ Hitz zabaldua: batez ere erdi-ekialdean ageri da (gip., gnaf., bazt., lap., bnaf.); Gipbizk. ere jaso da zenbait eratorritan; ekialdeko ertzean, zinzilikario erronk. erabiltzen da, Azkueren arabera. Testuetan, XX. mendeko bizk. zenbait autorek ere badarabilte.
Esanahi zabalduena ‘dilindaka’ da (Orixe aurra zintzil bularreti; ik. behean zintzilik, zintzilika). Duv-ek izond. moduan dakar, “mal vêtu, déguenillé” esanahiarekin; baita izen moduan ere, “loque pendante aux vêtements”; Azkuek ere lab., bnaf. jasotzen du adiera honetan, eta ‘muki’ (bazt.) gaineratzen du.
● txintxiliz ‘zintzilik’: Izag ArOñ / Elexp (bizk.); badirudi zintzilik berranalizaturik, -z instrumentalarekin ordezkatu dela bukaerako -k.
● zintzilik Kardab (ari batetik bezala zinzillik); txintxilik AgirAst; zintzili Duv, Azk (lap.); badirudi -ik atzizkiarekin dagoela zintzil, cf. isilik; agian ez da erabat baztertzekoa zintz + hilik moduko osaeraren bat, zintzilik dagoen hori berezko bizitasunik gabea dela irudikatuta, cf. zirpitz-i buruz esandakoa. / zintzilika -nz- Larm, Kardab; txintxilika Azk (Bizkgip., gip.); txintxilaka bazt., xviii. m.; zintzilikan Xenp; zintzilikako Alzaga.
● zintzilikari ‘pendulu’: Arrue; ‘zintzilik dagoena’: Bera EuskEsn 1915; zintzilikariz ‘zintzilik’: Orixe; badirudi zintzilik-en gainean osatua dela, -kari atzizkiarekin, zeina “objeto material” azaltzen baitu Azkuek, cf. bizikari, emokari, gertakari (Morf §143, 201).
● zintzilikario Soroa, Azk/Aspiroz (gip., gnaf., erronk.); txintxilika(r)io Azk/Izag (Bizkgip., gip.); txintxiliskaixo Izag AranOñ; badirudi -kari atzizkiaren aldaera dela -kario, cf. agian bozkario eta sufrikario.
● zintzilikatu EuskErr 1883; zintzilik + -katu, itxuraz; bestela, zintzilika + -tu.
● zintzilikotz ‘zintzilik’: -nz- Elizanb; zintzilik + -kotz, dirudienez; zub. athekoz “en muchedumbre” eta orrokoz “aullando” dakartza Azkuek (Morf §374), esanez horiek bakarrik ezagutzen dituela atzizki horrekin.
● zintzilizka “colgajo” zinziliska Larm; ‘zintzilik’: txintxilixka AZabala; zintziliz + -ka, modua adierazten duen atzizkiarekin (Morf §367); lehen zatirako, ik. goian txintxiliz.
● zinzili ‘zintzilikako gauza’: Uriarte (Ex 13, 16); bukaerako -i bokalari dagokionez, cf. txirbil-en txiribiri moduko aldaerak; ez da, beraz, zintzilik-en osaera berekoa.
zintzildu (‘zarpatsu bihurtu’: Duv), zintzilipurdi (‘itzulipurdi’: Azk/VocNav (Bizkgip., gnaf.)).
► Osaeraz, pentsa daiteke forma ia erreduplikatu bat dugula, hitz beraren zin eta zil alomorfoekin; zirtzil-en osaera bertsukoa litzateke horrela, alomorfo ezberdinak gorabehera, nahiz eta, han esan bezala, bigarren zatiko zil-ek ez duen ‘piltzar, zatar, zirpil’ adierarik. Beste aukera bat da zintz-en eratorri gisa analizatzea, eta bigarren partea zil bera izan liteke. Agian ez da erabat baztertzekoa zintzilik-etik sortua izatea, atzeranzko osaeraz, zintz + hilik baldin bada (ik. goian zintzilik).
Esanahiari dagokionez, cf. familia berekotzat ditugun zirpitz eta zirpil, horietan ere aurki baitaiteke “loque pendante aux vêtements”; zirpitz-en azaldu dugunez, zintzilik diren ziri gisa irudika daitezke arropetako litsak, eta horri lotua da zuzenean “mal vêtu, déguenillé” adiera. Badirudi halakoetarik eratorri behar dela ‘dilindaka’ adiera zabalduena, eta nozio hori dago ‘muki’-ren oinarrian ere.
! txintxa (1778: Lizarg). ■ Ekialdeko hitza. Aldaerak dira txintxa (gnaf., zar., zub.), xintxa (bnaf.) eta zintxa (zub.). Esanahi nagusia ‘zintzarri txiki, txilin’ da (Lizarg atratzenzé karríkas karríka soñátus txintxabát); ‘ezkila, kanpai’ adieran ere ageri da (Azk (zar.)). Cf. zar. iltxintxa.
► Formaz, ez dago arazorik zintz-en aldaeratzat jotzeko (ik. bertan txintxa aldaera), sabaikari ttikigarriarekin, -a beretuta. Esanahiaren aldetik, badirudi zintz-en oinarrizko ‘dindirri, zintzilik den zera’-tik abiatu behar dela, metonimiaz ‘txilin’ adierazteraino. Ik. jarraian zintzarri.
! zintzarri (zinz- ~1527: Zalgiz). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., bazt., bnaf., zar., erronk., zub.). Iparraldean zub. autoreengan bakarrik ageri da. Aldaerak dira zin(t)zarri (bizk., gip., gnaf., bnaf., zar., erronk., zub.), zin(t)zerri (gip.; Larm), tzintzarri (zub.) eta tzintzerri (zar.); sabaikaridunak ere badaude: txintxarri (bizk., gip., zub.), txintxerri (gip., gnaf., bazt., erronk.; Larm), txintxirri (bizk.; Arak (gip.)). Jaso izan da bizk. intxarri aldaera ere. Eratorri eta elkartuetako lehen osagai gisa, -ar forma agertzen da batzuetan.
Esanahi ohikoenaz gainera (Zalgiz zinzarri mihi gabe, AgirAst mez-emalleak dionean Sanctus, jo ezazu txintxerria), irudizko beste adiera batzuetan ere ageri da: ‘ospe’ (Izt beatu beza emen gure aita frailea bere txintxarri guziakin eta liburugillearen izen andiagaz), ‘aho-gingil’ (Soroa eztarriko zintzarriya mostuko diat), ‘ergel’ (tzintzarri Azk (zub.)), ‘artalore’ (zinzerri Azk (gip., gnav.)) eta ‘ate-mailu’ (Alzaga ateko zintzarria).
◊ Euskal jatorriko mailegutzat jo ohi dira gazt. cencerro eta gal. cinzarro hitzak; gaskoiz, katalanez eta portugesez (bai galizieraz) ez dago zintzarri-ren ondorengorik (DCECH 2, 28a, cencerro). Euskal jatorrikoa izanik ere, euskararen barrenean onomatopeiaz sorturikoa dela uste dute Corominasek eta Pascualek (ik. goian zintz-i buruz esandakoak).
zintzardun (zinzerridun Larm; zintzardun Orixe), zintzarrada (‘zintzarrots’: Foix; tzintzar- GureH 1926 [so bat egizü Allandeen etxaltilat, eta beha tzintzarrada huni]), zintzarraldi (“cencerrada” zinzerraldi Larm; Urruz [bere emazteari zinzerraldi bat emateko]), zintzarri-bahe (“(cedazo) de becilla” txintxarribae Satrustegi (gnaf.)), zintzarri-egile (ChantP; zinzargile CEEN 1970 (gnaf.)), zintzarri-jotze (TxAgir [eztai-egunerako… txintxarri-jotze on bat gertatu bear zan]), zintzarroska (‘zintzarrots’: tzintz- Azk/Larrasket (zub.)), zintzarrots (‘zintzarri-soinu’: OihAtsot; “charivaris” zinzarrotz Pouv; GureH 1924 [tzintzarrotsen egiteko / haitatü dügü gai huna]).
► Zintz-en eratorritzat har daiteke, haren oinarrizko ‘dindirri, zintzilik den zera’ esanahitik abiatuta. Bigarren osagaia -arri/-garri da (cf. beharri, egonarri), eta ‘zintzilik den zera, zintzilikario’ litzateke hitzaren esanahi etimologikoa. Aldaera zaharrenak zintzerri modukoak izan litezkeela iradokitzen du Mitxelenak (FHV 65), baina bigarren osagaia zein den argituta ez dirudi hala denik; asimilazioz azalduko genuke zintzarri > zintzerri, edo i ondoko a > e bilakaerarekin, zenbait hizkeratan (FHV 69).
Adierei dagokienez, zintzarriak ateratzen duen hotsarengatik edo soinuarengatik azaltzen da ‘ospe’, eta orobatsu ‘ate-mailu’; zintzilik dagoelako, ‘aho-gingil’; zur-en familiako zumai-k Baztanen duen ‘artalore’ adiera ekar daiteke gogora ‘artalore’-rentzat, baina kasu honetan bestelakoa izan daiteke izenaren arrazoia.
! zintzur (zinzur ~1620: Volt; ik. Erdi Arokoak). ■ Hitz zabaldua (bai ekialde bai mendebaldean lekukotzen da, baina bizk. urria da, eta Land-ek eztarri bakarrik dakar). Aldaerak dira zintzur (bizk., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., erronk.), zintzurri (Lizarg), zuntzur (lap., bnaf., zub.), tzintzur (lap., bnaf., aezk.), tzintzurri (zar., erronk.) eta tzuntzur (erronk., zub.); aldaera sabaikaridunak ere badadude, gehienetan balio adierazkorrik gabe, dirudienez: txintxur (gip., gnaf.; Larm), txintxurri (gnaf., erronk.), txuntxur (erronk., zub.), zintxur (Añib), zuntxurri (Arak (erronk.)), baina cf. Salab “ne se dit que pour les petites gorges”. Zubereraz ü-ü dago aldaera guztietan.
Hasierako tx- eta tz-dun formak ipar-ekialdean aurkitzen dira gehienbat (gnaf. zati bat barne), nahiz jad. BertsBizk-en txintxur dagoen; -rri bukaera gnaf.-zar.-erronk eremuan ageri da (jad. Arak erronk. zuntxurri) eta Lizarg-ek darabil.
Esanahiak dira ‘eztarri’ (EtxZib eta ondagora ematen zintzurraren gañera, Haranb Daniel (libratu zuen) lehoinen zinzurretik, ibid. ezpataz zinzurrak egin zerozkaten [‘lepoa moztu’], BBizk txintxurrak sarri gorde deuste / honrea eta bizitzea, Lizarg ebaki zio zintzurria, AgirAst artzen zuan neskatxa zintzurretik, Goihetxe ez dezake / haren zintzur herstutuan bozak aurki pasaia), ‘Adamen sagar’ (Larm, Elexp (bizk.)), ‘arroila, haitzarte’ (Atheka han zintzur illun bat… zeiñen erdian ibaia… biribilkatzen baita, Zubiri izigarriko zintzur mehargune ertsi batean; cf. Erdi Arokoak), ‘sabelkoikeria’ (EtxZib sobera zintzurrari emana izatu naiz, Larg alferreriak, zintzurrak… zertara ez dezake bat-bedera erakhar, ibid. herrak, inbidiak, alferreriak, zintzurrak), ‘(botila) lepo’ (Harr) eta ‘hazikuren’ (Azk txintxur (gip.)).
□ Erdi Aroan, hitzaren adibidetzat du Cinçurrçu (ColRonces 1284; cf. Cinçurrcu Çarra urte berean) saroi izena Mitxelenak (19733: 154); ‘arroila’ adiera legoke bertan. Ez du, bestalde, Garateren proposamena baztertzen, zeinaren arabera Zizur eta Zizurkil herri izenak ere hitzaren adibide diren; cf. Cizur (NotHist 1027), Sant Millian de Çiçurquil (ArchTolI 1391). Nafarroako herriaren izenarentzat, etimologia honen alde egingo luke bi Zizurren artean dagoen pasabide estu batek, Zizur artea izenekoa (Belasko 1999: 158-159), cf. Çiçur arte (SJuan 1229). Txintxur aldaeraren adibide gisa, cf. Garçía de Chinchurreta (ArchAtaun 1399) eta, agiri berean, Juan de Archinchurreta.
kontrako zintzur (Azk (lap.), Larz [kontrako zintzurrerat janaria joan zaio]), kontra-zintzur (Azk (zub.)), zintzurgile (“coupe gorge” Pouv), zintzur-giranoi (“garganchón” tzuntzur-garaiñoi Azk (erronk.)), zintzur-gorri (‘txori papo-gorri’: Harr, Lhande (bnaf.)), zintzur-handi (‘tripazain’: Leon), zintzur-hetsi (“lent à manger” Larz), zintzur-heste (“tráquea” Azk (gip.)), zintzur-hezur (‘Adamen sagar’: -hexur Harr, Lhande (lap., bnaf., zub.); zintzurezur Aspiroz (gnaf.)), zintzurkatu (“adrumare” Urte), zintzurkeria (Harr, Lhande (lap., bnaf., zub.)), zintzurkoi (Larm, Harr [zintzurkoia eta arno edalea]; cf. zintzur-en ‘sabelkoikeria’ adiera), zintzurkoitasun (Duv), zintzurkoitu (Harr), zintzur-kontra (‘kontrako eztarritik’: Azk/Lhande (bnaf.)), zintzur-korapilo (‘Adamen sagar’: Harr, Larz; -orapilo Harr, Azk (erronk., zub.), Foix (zub.); -oropilo Azk/Foix (zub.)), zintzur-korda (Harr (-kh-), Azk (lap.); tzintzurkorda Azk (bnaf.)), zintzur-koskor (“tráquea, garganchón” Azk (gip.); -koxkor Lhande [bai mingañari, bai zintzur koxkorrari]), zintzur-laxo (“gran bebedor” tzuntzur-lazo Azk (erronk.)), zintzur-leun (‘mizkin’: -legun Azk (zar.), Lander (lap.) [arno edalle zintzur legunak]); “lisonjero” Azk (zar.)), zintzur-luze (‘edale, mozkor’: KoplGudu 1855 [artha guti (senhar eta haur) heietaz zintzur luzeak]; ‘mihi-luze’: Azk/Izeta (gnaf., bazt.)), zintzur-mehaka (“larynx” JEtxep), zintzur-mihi (“úvula” Azk tzintzur-mihi (lap.), tzintzur-min (bnaf., erronk.), txuntxur-mi (erronk.), tzuntzur-mi (erronk.), tzintzurrimin (bnaf., erronk.)), zintzurrak egin (Pouv [espataz zinzurrak egin zerauskaten]), zintzurraz egin (‘lepoa moztu’: Pouv [zinzurraz norbaiti egitea]), zintzurreko titi (‘zintzur-mihi’: Azk (gip., bazt.)), zintzurrezko (EtxSar [(eskuarak) eztu barbarotasunik, ez hortz karraskarik ez eta ere zintzurrezkorik]), zintzurreztun (“cartilage cricoïde” JEtxep), zintzur-sagar (Azk (bnaf.), JEtxep), zintzur-tutu (JEtxep), zintzur-zilo (‘eztarri-zulo’: Salab, Harr, Azk/Lhande/Izeta (bazt., lap., bnaf.); zintzur-xilo Duv; züntzür-xilo Larrasket (zub.)), zintzur-zola (Althabe [bi erhi züntzür zolala heltüz]), zintzur-zuri (‘txori papo-zuri’: Harr).
► Zintz ‘*zintzilik’-en eratorritzat jotzeko saioa egin daiteke, bigarren parterako hur (fruitua) proposatuta. Esanahi etimologikoa ‘zintzilik den hur’ litzateke —abereetan pentsatuta (behietan, zezenetan), ez gizakiengan—, eta, beraz, ‘Adamen sagar’ litzateke etimologikoki; jatorrizko esanahi horretatik hurbil dago ‘hazikuren’ ere. Metonimiaz dugu ‘eztarri’, eta irudizko erabileretatik azaltzen dira ‘arroila’ eta ‘(botila) lepo’.
Bestelako aukera formalak azter daitezke, baina eragozpenak leudeke esanahiarekiko xehetasunetan: zintz + zur edo zin + zur osaerak proposatuta, ez dago argi zer emango liokeen hitzaren esanahiari ‘zur’-ek.
Erregularra da zub. i-ü > ü-ü, erronk. i-u > u-u bilakaera, cf. iturri > üthürri, uturri, etab. (FHV 79). Balio adierazkorra dute, Mitxelenaren ustez, tz- aldaerek (1954e: 144, 1967a: 166). Baliteke -urri aldaerak eztarri-ren eraginez azaldu behar izatea edo, bestela, forma deklinatuetatik berranalizatuta (zintzurrean > zintzurrian → zintzurri).
! ♦ zirt (zirt-zart 1764: Munibe). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., lap., bnaf., zar., erronk., zub.). Zentzu zabala ‘bat-bateko kolpe edo higidura’ da. Bakarrik, interj. moduan, ager badaiteke ere (JEtxep2 zirt! ortzia hantxet erori da), gehienbat zenbait elkartu eta esapidetan ageri da (ik. behean). Cf. zirta.
● zirt edo zart Azk/TEtxeb (bizk., gip.), TxAgir (atsedenik gabe, zirt edo zart, ortik edo emetik jo ta ausian ibilli); itxura fonosinbolikoa du juntadura honek, ik. behean zirt-zart.
zirt edo zart egin (‘bapateko erabakia hartu’: EuskErr 1893 [eginzak zirt edo zart]), zirt edo zarteko (“decidido, enérgico” Azk (bizk.)), zirt eta zart (‘zartakada, lehertze’: AZabala [gaztañak egiten zituzten pin pun, zirt eta zart izugarriak]; ‘txinpartaka’: Satarka; ‘kolpeka’: Etxaniz), zirtez (GureH 1973 [zirtez jin zitzakon gogoeta bat oraino]), zirt-hots (Lizarg [azoteen zirtotsak]).
► Osaerari dagokionez, zurt-ekin konpara genezake. Alabaina, ez da ahantzi behar aukerak handiak direla hitz fonosinbolikoa izan dadin, batez ere -rt bukaerari erreparatzen badiogu, cf. zart bera (ik. behean). Esanahiaren aldetik, zirta-rekin erkatuta batetik, eta txingar-en pean bildutakoekin bestetik, horietako ‘txinparta, pindar’-etik abia gintezke hitzaren ‘bat-bateko kolpe edo higidura’ azaltzeko. Metonimia moduko bat genuke zirta-n dugun ‘txinpartaren, pindarraren hots’-etik hots hori eragiten den kolpe edo higidurarako bidean.
Hitzaren izaera fonosinbolikoaz ohar bat egin daiteke, dena den: izaera hori ukatu gabe, ez dugu baztertu behar zenbait fonosinbolismo hizkuntzaren lexiko arruntaren gainean eraiki izana. Gure ustez, horren adibide izan liteke zirt bera, baina baita bor-bor ere (irakitearen onomatopeia), ura irakiten dagoenean ateratzen diren burbuila borobilengatik, edo gar-gar/gal-gal, OEHren arabera “Onomat. de la ebullición; onomat. del líquido al manar, al rebosar…”, zeina *gan ‘gain’ erroaren gar- alomorfoarekin lot daitekeen.
zirt-zart (1764: Munibe). ■ Eremu zabal batean ageri da (bizk., gip., gnaf., zar., erronk.). Azkuek ahostun ahoskera seinalatzen du zenbait tokitan (bizk., zub. dzirt-dzart).
Onomatopeia moduan erabiltzen da batez ere, kolpeena (Munibe jotzen degula / zirt, zart, idizil batekin), bat-bateko mugimenduarena (ArreseB euren tximiztak urten begie / zirt-zart kanpora beinguan) edo distirarena (Azk). Izen moduan ere ageri da batzuetan (ArreseB ikusi zedin zeure ezpata zelan ebillan, / euren eskumen arma zorrotzen zirtzartetan).
zirt-zart egin (‘leher egin’: Soroa [taluak erre zigorrak zirt zart sutan egiten dutela]; “brillar” Azk), zirt-zarteko (“brilante” zirzarteko Azk; zirt-zarteko Amezaga; “tajante” zirzarteko Zubik (bizk.)), zirt-zart eragin (“hacer brillar” Azk).
► Elkarketa fonosinbolikoa da.
zirti-zarta. ■ XX. mendeko bizk., gip., lap. testuetan ageri da; Azk (bazt.), TEtxeb eta Elexp-ek ere jasotzen dute. Onomatopeia moduan, izen moduan edo izenondo moduan ageri da.
Onomatopeia moduan (batzuetan adizlagun balioarekin) honako esanahi hauek ditu: ‘kolpeka’ (Oxobi ez dutenetz pilota han harat airatze, zirti! zarta! zer joak!, Erkiaga zirti zarta asi dira, jentea burutik beera joten), ‘abespeluan, zalantzarik gabe’ (Erkiaga egiak zirti-zarta esateko bildurrik ez lotsarik ez leukeela izango) eta “a troche y moche” TEtxeb (zirti zarta badaroia bere zeregiña aurrera).
Izen moduan, ‘kolpe-mordo’ da (SMitx borreroen zirti-zartak). ‘Irrada’ esanahiarekin ere erabili da (Herria 1956 atomen zirti-zartek askotan badute bothere hori).
Izenondo moduan ‘bipil, deliberatu’ da (Elexp (bizk.) Pantxika beti izan da zirti-zartia).
zirti eta zarta (“a golpes” Elexp (bizk.)), zirti-zarta egin (TomAgir [zirti-zarta zegin noizbeinka argiak oliontzian]), zirti-zartatu (‘jo’: Iratz).
► Zirt-zart elkartu fonosinbolikotik azaldu behar da, halako onomatopeietan dagokion bezala bilakaera adierazkorrarekin, oinarrien bokalak haien bukaeretan errepikatuta.
! ♦ zirta (~1880: Duv). ■ Gip., gnaf., lap. hitza. Aldaerak dira zirta (gip., gnaf., lap.), zirt (gnaf.) eta sirta (lap.). Esanahiak: ‘txinparta, pindar (bai eta haren hotsa)’ (Duv, Azk (lap.), Aspiroz), ‘ilinti’ (Azk (gip., lap.)) eta ‘zipriztin’ (Azk/Aspiroz (gnaf.), Orixe oraino apar-zirta dite bizkarrean); XX. mendearen bigarren erdian ‘suziri, espazio-ontzi, misil’ esanahiekin ere erabili da (Herria 1958 diote zirta hortan igorri presuna ez dela gizonkia, SoEgil Herria 1963 baditu Polaris zirtekilako untzi urpekoak).
Zenbait eratorritan (ik. behean zirtaka, zirtako…) ‘zarta’ zentzua du (cf. zirt).
zirtaka (‘pindarka’: GureH 1923 [gatz hori suan zirtaka hasten delarik]; ‘kriskitinka’: Barbier [oro emaiten dira, erhiez zirtaka… dantzatzen]), zirtakatu (“crépiter, pétiller” Duv), zirtako (‘pindar-hots’: FedProp 1896 [beharrietarat heldu zitzaizkoten kanpotikako suaren zirtakoak]; “chasquido o zumbido de una piedra, de un palo, de un látigo” Azk (lap.)), zirtapunpa (‘suziri’: Agerre), zirtatu (‘zipriztindu’: Orixe), zirtazko (‘argitsu’: Gandiaga).
► Hitzaren izaera fonosinbolikoa ahaztu gabe, formaren zein esanahiaren aldetik ongi koka daiteke zur-en eratorritzat jo litezkeen zenbait hitzen artean. Formaz, zir-ta zatituko genuke, zir- alomorfoarekin eta -ta atzizkiarekin (cf. sorta, hazta). Esanahiaren aldetik, ‘txinparta, pindar’ adiera txinparta eta pindar-ekin erka daiteke zuzenean; ‘ilinti’-k, berriz, zur-era hurbiltzen gaitu, ‘zur atal ttiki erre’ baita (ik. jarraian txirta). Modernoa da ‘suziri, misil’, baina ‘ziri’-ren ideiaren barrenean kokatzen da.
txirta (1544: ZestBurdin [“vena de fierro llamada chirta”]; ik. behean substratukoak). ■ Zestoako lehenengo adibideaz gain, Azkuek eta Izagirrek jasotzen duten hitza, gehienbat bizk. erabilia, zenbait adieratan gip. ageri bada ere. Zentzu orokorra ‘harri edo ikatz zati txiki, hondakin’ da: “mineral muy menudo que se tamiza” Azk (bizk.), “pedacito de carbón que pasa la criba” Izag (bizk.), “residuo de piedrecilla en el calero” Azk (bizk., gip.), “corona o remate de la calera ya cargada” Azk (bizk.), “gravilla” Izag (bizk.), “residuos del combustible quemado” Izag (bizk.). Lehenengo adibidean, ‘mea xehe’ esanahia ematen dio hitzari Azkunek.
◊ Bilboko agiri bateko gaztelaniazko esaldi batean, cf. “la chirta gruesa de los caminos” (ArchBilbIV 1514); euskarazko hitzaren adibidetzat ere har liteke. Kantabrian ere dokumentatzen da (García Llomas 1966, apud Isasi et al. 2005: 112).
► Zirta-ren aldaera sabaikariduna, esanahi etimologikotik hurbilago egon daitekeena, batez ere ‘zur zati txiki’ adiera ikusten badugu hitzaren oinarrian: horretarako, ikatzaz ari garenean egur-ikatza behar dugu izan burutan; esanahiaren zabaltzez genituzke harriari eta harri txintxarrei loturikoak.
♦♦♦ zin (xv. m.: Garibai). ■ Hitz orokorra izana (cf. sinetsi). Sin aldaera gnaf. eremuan aurkitzen da (sines ‘zinez’ forman bereziki; sin hutsik Lizarragagan bakarrik). Izen eta izenondo moduan erabili izan da (Garibai frai Bizentek esala, / fedea zina lizala, Leiz zin arinetan eta alferretan; EtxZib burleriak dire bada, eta ez solas ziñak, Lizarg gogo sinaréki); historikoki izen bezala agertzen da gehiago, baina ez du horrek esan nahi betidanik hala izan denik (cf. behean, sinetsi-ren osaeraz).
zinak eta minak (Ax [zinak eta minak,… kexadurak, izerlekak, hatsbeherapenak]), zindu (Intxpe (zintü)), zin egin (OihAtsot [eztu nehork zer zingiten ari, egia laket etzaionari]), zinetan (‘zinez’: Pouv), zinez (‘egiaz’: Leiz; sines Beriain; zinezko Haranb [esperanza zinezko bat]; zin-zinez Ax), zinezki (LakuntzDot [siñeski konbertitu]), zineztu (‘zin egin’: Izt), zinka (Harr [birauka eta zinka]), zinki (Ax [zintki eta fintki]), zintasun (Harand [zintasunaz eta justutasunaz]).
► Zin da berreraiki daitekeen formarik zaharrena; gnaf. sin azaltzeko, sinetsi-n bezala apikariaren aldeko asimilazioa gertatu da, sines-etik abiatuta (< zin + gnaf. -(e)s instrumentala). Zur-ekiko lotura formal eta semantikoaz, ik. behean.
Ohar bat egin behar da hitzaren esanahiari eta kategoriari buruz: historikoki batez ere izen gisa agertzen bada ere, ez da baztertzekoa izenondo erabilera izenarena bezain zaharra izatea, ‘sendo, egiazko’ adierarekin; hortik ere azal liteke izen gisako erabilera, ‘hitz/esaldi sendo, egiazko (gauza edo izaki sakratu bat lekukotzat jarririk)’.
Formaren aldetik, lotura egin daiteke zur (< zun)-ekin, honen zinhur, zihi (< *zini) moduko eratorriak hartzen baditugu kontuan; zur-en familian, lekukotuak ditugu zuh- eta zu- jatorrizko *zun erroaren ondoan, eta baita, -i- bokalarekin, zi- eta zih-: zilegi da, horrenbestez, proportzioa osatuko lukeen familia bereko zin batean pentsatzea.
Are nabarmenagoa da esanahiaren aldetik zur-ekin egin daitekeen lotura, paralelo adierazgarria baitugu hizkuntza indoeuroparretan: batetik, ‘fideltasun’-aren adiera orokorraren inguruan biltzen dira familia bereko ing. trust ‘konfiantza’, true ‘egiazko’, isl. zah. trūr ‘fidel’, goi alem. zah. triuwen ‘fidatu’ hitz germanikoak; bestetik, haien kognatu dira sansk. dāru, dru- ‘zur, zuhaitz’, eslav. zah. drěvo ‘zuhaitz’, gr. drûs ‘haritz’, ing. tree, got. triu ‘zur, zuhaitz’, guztiak jatorrizko ‘zur, zuhaitz’ esanahiarekin biltzen dituenak Benvenistek (1966: 299-301).
Benvenistek berak dioskun bezala, ‘haritz’ ← ‘fidel’ bilakaeraren bidez azaldu zuen Osthoffek hitz hauen arteko harremana, haritza bera sendotasunaren eta konfiantzaren sinbolo zelakoan jatorrian, eta haren irudia fideltasunaren errepresentazio. Benvenistek ez du azalpen hori onartzen, haren arabera berria baita ie. *dreu- erroaren ‘haritz’ adiera, grezierazkoa bakarrik, eta jatorrizko ‘sendo izan, iraunkor izan’ adiera ematen dio erro horri: ‘sendoa dena, gotorra dena’ litzateke gr. drûs berez (“*dreu au sens d’«arbre» n’est qu’un emploi particulier du sens général «ferme, solide»”);[18] era berean, oinarrizko adiera horretatik azalduko lirateke hizk. germanikoetako ‘egiazko’, ‘fideltasun’, ‘konfiantza’ adierak.
Bistan dena, Benvenisteren azalpena ez da bete-betean egokitzen euskal datuetara, ez baitugu arrazoirik pentsatzeko *zun erroaren jatorrizko esanahia ‘zur’-ez bestelako ezer zenik, eta formaz ere *zun bera ikusi behar baita zin-en jatorrian, ez alderantziz. Nolanahi ere, ohar bedi erroan -u- duten eratorrietan ere badirela balio morala adieraz dezaketen hitzak, hala nola zuzen, zuhur, etab.
Ororen buru, eta direnak direla hitz indoeuroparren xehetasunak, argi dago ez dela zaila esanahiaren aldetik ere lotura ezartzea zin-en eta zur-en artean.
sinestatu (xvi. m.: CredAres). ■ ‘Sinetsi’. Nafarroako testuetan agertzen da XVI. mendetik aurrera, eta Gipuzkoakoetan XVIII.etik aurrera. Sinis- nafar zenbaitek eta gipuzkoarrek erabiltzen dute. Beriainengan zinestatu agertzen da bi bider.
sinestagai (sinis- Arana), sinestagaitz (Lizarg), sinestakor (Lizarg), sinestamendu (sinis- Iturr), sinestatze (Añib (gnaf.)).
► Sinets(i) + -tatu izan daiteke osaeraz. Bitxia suerta daiteke aditzoin + -tatu osaera, baina cf. deitu/deitatu; bestela, sineste-ren edo beste -tatu batzuen analogia har liteke kontuan. Agian ez da erabat baztertzekoa zinez (instrumentalarekin) + -tatu osaera, cf. zineztu.
sinetsi (zin(h)etsi 1545: Etxep; sinistu 1562: Land). ■ Hitz orokorra (baina cf. sinestatu). Oro har sin(h)etsi da ekialdeko forma (aezk., zar. jinetsi, erronk. xinetsi), eta sinistu mendebaldekoa. Esanahi zabalenaz gainera (Etxep hala zinhets beza, Leiz sinhesten dugula Eliza katholikoa, Lazarg ezin sinistu dut neure Sirenaren aldean nagoala, Betol sinistetan dot Iaungoiko Aitagan), ipar-ekialdean bada ‘jarraitu, obeditu’ ere (Tartas eztira behar sinhetsi Kalbin eta Luther, Belap haurrek behar dütieia sinhetsi bere aita amak gaizorotan?).
ezin sinetsi (Harrt, MarIlhab [ezin sinhetsia da]), ezin sinetsizko (Pouv), sinesbera (EtxZib (sinhets-bera)), sinesbide (sinis- Mogel), sinesgabe (Duh (sinhets-gabe)), sinesgai (Añib (sinisgei)), sinesgaitz (‘sinesgogor’: Harand; ‘ezin sinetsizko’: Mogel [egitada sinisgatx ta miragarrijak]), sinesgarri (Harand), sinesgogor (EtxZib (sinhetsgor), Ax), sineskera (sinis- Zuzaeta), sineskeria (Astar [zorakerija eta siniskerija]), sineskizun (sinis- Larm, frBart), sineskor (Pouv, Harrt), sinesle (sinis- Larm, Mburu), sinesmen (Larm, BurgDot), sineste (Etxep [zineste bat dizit]; sinestedun Leiz; sinestegabe Leiz), sinestun (Duh), sinetsagotu (xinetsago- Mendig).
► Osaerari dagokionez, zin + hetsi da dudarik gabe, Etxepareren lekukotasunak argi erakusten duen bezala; zin dagoela salatzen du Beriainen zinestatu-k ere (ik. goian). Igurzkarien asimilazioa gertatu da, apikariaren alde (cf. sasoi, solas, etab.; FHV 284). Elkartu honetan izenondoa da zin, itxura guztien arabera (cf. onetsi, gaitzetsi, handietsi, etab.). Bigarren osagaiaren etimologiaren berri eman lezake Etxepareren zinhetsi aldaera hasperendunak.
zindo (1761: Kardab). ■ Bizkaieraz erabilia (Kardaberazek ere euskalki horren erakusgarri batean dakar). Adiera nagusiak: ‘leial, zinezko, egiazko, sendo’ (Kardab etxandera zindoa, Mogel bere maitatzalle zindo edo pin piña, Añib gogo zoli zindoa; cf. Mogel: “sagar zindua, manzana sana”).
► Osaeraz zin + -to dela proposa daiteke edo, hobe, -do, bere alomorfo zaharrena (cf. -de/-te, -gi/-ti, -di/-ti, etab.; ik. *edin). Kategoriari dagokionez, izenondoa da, ezkerdo, geldo, sendo, ugerdo diren bezala; horrek berak egiten du -do aukeraren alde (-to alomorfo berriagoak aditzondoak sortzen ditu, cf. hobeto, ondo).
Esanahiari dagokionez, aise lot daiteke zin-en esanahi oinarrizkoarekin, ‘(hitz) sendo, egiazko’-rekin.
zinegotzi (1627: EtxZib). ■ Ipar-ekialdekoa, berez, testuen arabera. “Jurat” da Oihenartentzat. EtxZib-engan iuratu-rekin batean agertzen da (ziñ-egotzientzat edo iuratuentzat); cf. halaber Belap (jaun patron, jüje eta zinegotzi herri hontako güzier) eta LanDot (señorrak eta zinohotziak, nausiak eta tutorrak). Alabaina, badugu hegoaldexeragoko adibide zaharrik ere: “los dichos jurados hacían su junta y le llamaban en su lengua vulgar vascongada Cinegocien Junta” (NatVasc 1640, Araitz), “el oficio de jurado que en vascuence llaman zinegozia” (NatVasc 1694, Araitz, Betelu). XX. mendean ‘udalbatzako kide’ da. Ezinegotzi agertzen da XVIII. mendeko zenbait testutan (MuruzSerm, Lizarg); cf. halaber Arak ezinotzi (gnaf.). Horietaz gain, Azkuek zar. eznagosi eta bazt. eznauzi, eznautzi biltzen ditu.
► Zin + egotzi da osaeraz, eta “participio con valor activo, como iuratus” dela dio Mitxelenak (FHV 157). Ezinotzi aldaera beste formaren baten gurutzaketaz azal daiteke, eta Mitxelenak erronk. ezinotxi ‘udaletxe’ dakar gogora (< *bézinoetxe, bere ustez; cf. esanahi bereko erronk. kobretxe, gnaf. auzetxe, etab., baina ezinotxi-k ‘zinegotzi’ adiera ere badu; FHV 157, 4. oh.). Beste aukera bat da herri-etimologiaz azaltzea, ezin-ekin gurutzaturik.
Ezinegotzi azaltzeko, auzo/aizo nagosi ‘auzo nagusi’ ere proposatzen du Azkuek —zinegotzi-tik abiatzeko aukeraz gain—, beharbada zar. eznagosi burutan duela. Baina horiek bazterreko aldaerak dira, eta azaltzen zailago lirateke horrela zinegotzi zaharragoaren txistukariak eta egitura.
zintzo (1761: Kardab). ■ Hegoaldean aurkitzen da XVIII. mendeaz geroz (iparraldean XX. mendean bakarrik). Zintso Kardaberazengan aurkitzen da (zintzo-rekin batean), eta zintxo Arrese Beitiagan. Adiera nagusiak: ‘behar bezalako, zinezko, on, leial, esaneko…’ (Kardab konfesore zintso ta zeloso batekin, Mogel gizon zinzo, egijazti, on ta kristinau garbi bat, ibid. garbai zinzo bat), ‘on, gai, trebe’ (Larm gizon zuhur, zintzo, menak eta jakintsuak, Lizarg adimentu ongau eztagóla solamente beárriak txintxo izátean); cf. Azk (bizk.): “(fruta) sana, no podrida” (hots, ‘ona’, ez ‘ustela’). Aditzondo moduan oso erabilia da (Añib zintzo iraun baneu, Lardiz au zintzo aditu eta egiten badezute). (T)xintxo forma sabaikaridun adierazkorra ere usu ageri da (cf. supra Lizarg).
zintzoera (‘gaitasun’: Larm, Uriarte), zintzoki (Larm, Izt [arreta andiarekin zintzoki ta maitaro]), zintzoro (Larm, Mogel [zinzoro ta benetan]), zintzotasun (Larm, Mogel), zintzotu (Larm, Gerriko).
► Ez dago argi zer den zehazki hitzaren bigarren osagaia. Beharbada mintzo-rekin konpara liteke (s.v. mihi): mintzatu-tik atzeranzko osaeraz sortua izan badaiteke ere, ez legoke argi nola osatua legokeen mintza (ik. han), eta zintzo-rako ere *zintza edo *zintze proposatzeak ez dakar aurrerapenik. Bestela, -tzo atzizki baten aukera ezin da erabat baztertu (cf. altzo, eta mintzo bera); ez eta , orobat, atzizki hori -tz-o analizatu beharra ere. Ez dago eragozpenik esanahiaren aldetik; ik. zindo.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.