NONDIK kasuak bi balio nagusi ditu, oro har:
• abiapuntua adieraztea: Etxetik etorri zen.
• ‘barrena edo zehar’ ideia adieraztea: Basotik (basoan zehar) ibili zen Robin Hood.
Askotan, ordea, gaztelaniaren eraginez-edo, gehiegizko lerratzea gertatzen da bigarren adiera horretan, eta NONDIK kasua erabiltzen da, berez NON kasua erabili beharko litzatekeen tokian. Adierazitako -tik kasuak ‘barrena’ edo ‘zehar’ adiera ez badu
, NON kasua da egokia era honetako esaldietan:?Menditik dabil (> mendian (menditik zehar) dabil).
?Plazatik egon gara (> plazan (plazatik zehar) egon gara).
?Kaletik ikusi dut (> kalean (kaletik zehar) ikusi dut).
?Hortik (al) dabil Patxi? (> Patxi hor (al) da(go)/dabil?).
?Utzi espediente hori hortik (> Utzi espediente hori hor nonbait / hor(tik) zehar).
*Lehen, asko etortzen zen gure dendatik (> ...dendara).
EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (274).
—(1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (467. or. eta hur.).
— “Aditzaren jokabidea: ibili (non/nondik ibili)”, Jagonet galde-erantzunak.
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (180).
HAEE-IVAP (2000). Zalantza-dantza. Gasteiz: HAEE-IVAP (48).