MUNDUKO PERTSONA HISTORIKO EZAGUNAK. Euskaltzaindiaren erabakiak arau hauetan daude: 175., 176., 177. eta 179. arauetan, «Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak I, II, III»; «Bizantziar Inperioko pertsona-izenak» Antzinateko pertsona-izenak), eta 180., 181., 185., 186. eta 189. arauetan, «Goi Erdi Aroko pertsona izenak. Germaniar jatorriko pertsona-izenak»; «Erdi Aroko pertsona-izenak» ; «Errenazimentuko pertsona-izenak» ,«Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Errege-erreginen eta kidekoen kasuak» eta «Ameriketako buruzagien izenak» , hurrenez hurren.
EUSKAL HERRIKO PERTSONA HISTORIKO EZAGUNAK. Ez dago araurik Euskal Herriko pertsona historikoei buruz. Ez daude araututa ez pertsona historikoen izenak —Ignazio Loiolakoa, Katalina Erauso...— eta ez euskal literatura eta kulturakoenak ere —Bernart Etxepare, Joanes Leizarraga, Bertrand Etxautz...—.
Euskaltzaindiak besterik arautzen ez duen bitartean, egoki da Hezkuntza Sailak ikasmaterialetarako duen EIMAko estilo-liburuko Onomastika liburukiari jarraitzea, Euskaltzaindiaren oniritzia baitu. Horiek Interneten bidez honako gune honetan kontsultatu daitezke (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf).