Noiz erabili eta noiz ez -ren- artizkia: mugagabean eta mugatu singularrean genitiboaren gainean eraturiko kasuetan, libre da aukera (NORENGAN, NORENGANA, NORENGATIK... kasuetan); bestela, ez (pluralean sekula ez). Pertsona-izenordainetan, -re- forma hartzen du artizkiak (guREgana, *guRENgana).
Zuzenak dira, adibidez, forma hauek, parentesi arteko -ren- artizkia aukeran dutela (lehen bi adibideotan: sing./mugg./plur.):
aita(ren)gan, aita(ren)gan, aitengan;
semea(ren)gandik, seme(ren)gandik, semeengandik;
Uxue(ren)gan, Uxue(ren)gana, Uxue(ren)gatik, Uxue(ren)ganako...
Zuzenak dira, orobat, beste forma hauek ere pertsona-izenordainetan (bai soiletan, bai indartuetan), parentesi arteko -re- hautazkoa delarik: gu(re)gan/geu(re)gan, gu(re)gana/geu(re)gana, gu(re)gatik/geu(re)gatik, gu(re)ganako/geu(re)ganako; zu(re)gan/zeu(re)gan, zu(re)gana/zeu(re)gana, zu(re)gatik/zeu(re)gatik, zu(re)ganako/zeu(re)ganako...
Baina, esate baterako, *semeakin (> semearekin) ez da zuzena euskara estandarrean, -ekin kasu-markak ezin baitu galdu atzizkiak berea duen ezein osagairik (seme-a-(r)EKIN).
EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (405-527 (Eranskina, 78-202)).
— “ “Norengandik” adieraztea: -rengandik/-gandik (aitarengandik/aitagandik; guregandik/gugandik)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Kausa adieraztea: -gatik, -rengatik (zure laguntzarengatik / zure laguntzagatik)”, Jagonet galde-erantzunak.