Aditz batuko formetan darraio forma dago arautua, ez darrai. Hura da jarraiki aditzari dagokion forma trinkoa (zaio aditza). Orotariko Euskal Hiztegian NOR-NORK saileko darrai forma duten aditz batzuk ageri arren, ez dago hala arautua baturako. Horren ordez, jarraitzen du erabiltzen da: Hark bere horretan jarraitzen du (?Hark bere horretan darrai). (Euskal aditz batua, 104. or.)
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: (trinkoak) jarraitu, jarraiki (darrai/darraio) (du/zaio)”, Jagonet galde-erantzunak.