Literatura-tradizioan gogo hitza —‘nahi, desira edo asmo’ adieran— singularrean edo partitiboan erabili izan da beti. Jateko, edateko gogoa. Pagatzeko gogoa baduzu. Ez du lanerako gogorik [EH].Erdararen kalkoz pluralera jotzen da sarri:
*Hori egiteko gogoekin nago (> gogoarekin).
*Jendea gogoekin geratu da (> gogoarekin, gogoz, gogotsu).
*Lanean hasteko gogoak dauzkat (< gogoa daukat, gogo(z) naiz, desiraz nago).
*Ez du inon aurkituko bizigarri hoberik, jateko gogoak gehitzeko (> jateko gogoa).
Beste izen abstraktu batzuekin ere, gaztelaniak plurala ohi duen hainbat kasutan euskarak singularra du berezko: arrisku, esperantza, zailtasun...: Banuen esperantza / ▼Banituen esperantzak.
HAEE-IVAP (2000). Zalantza-dantza. Gasteiz: HAEE-IVAP.