FORMA. Tradizioan bi formak —ilargi/hilargi— ageri diren arren, euskara estandarrerako ilargi forma dago erabakita. [EH]
XEHE/LARRI ;
KASU-MARKAK
TRATAMENDUA. Mitologiaren herri-ikuskeran, Ilargi amandrea tratamendua eman izan zaio tradizioan. Ilargi amandrea, zeruan zer berri?, zeruan berri ona orain eta beti.
Euskaltzaindiak, euskara batuan zein hitzek zuten <h> letra erabakitzean (1979), zenbait irizpide erabili zituen. Horietako baten arabera, oinarrizko hitzak berezkoa zuen <h> letra gorde egingo zen hitz eratorri eta elkartuetan, baldin hura garbi antzematen bazen: behar > behartu, behartsu, beharrezko...; harri > harritu, harrigarri, harrika... Baina <h>ren zantzua garbia ez zenean, hura gabe idaztea erabaki zen (nahiz etimologikoki egokitu); horien artean dago ilargi (eta beste hauek: aizkora, aitzur, aizto, atzapar, alegia, azaro, etab.). (“H” letraren ortografi arauak erabakia, 1979) (Euskera aldizkaria (XXIV, 1979, 659.-695. or.).
EUSKALTZAINDIA (1991). “Letra larrien erabilera euskaraz: Euskaltzaindiaren gomendioak”, Euskera, XXXVI (2. aldia).
— “Lexikoa: amandre (ilargi amandrea, amandre eguzkia)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Lexikoa: Lurra, Eguzkia, Ilargia (Lurra/lurra, Eguzkia/eguzkia; Ilargia/ilargia)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Lexikoa: Ilargia (ilbehera, ilgora)”, Jagonet galde-erantzunak.
MUJIKA, Alfontso (2008). Letra larriak erabiltzeko irizpideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (70).