Dio aditza da objektua biziduna denean. Mireni itxaron diogu luzaz. Atarian itxarongo dizut. Gainerakoetan, du aditza da. Itxaroten dut hilen piztuera. Atertu arte itxaron zuten. [EH; 39. araua]
Itxaron apur bat / itxaron apur batean. Biak zuzenak dira. Itxaron ezazu apur bat. Itxaron ezazu apur batean. [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: itxaron (autobusari itxaron)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Kuantifikazioa adieraztea: apur bat (itxaron apur bat / itxaron apur batean) ”, Jagonet galde-erantzunak.