Erdarazko izen berezi batzuek pluraleko formak dituzten arren, singularreko kasu-markak hartzen dituzte euskaraz: Los Angeles, Las Palmas, Asturias, Honduras... Adibidez: Los Angelesen, Los Angelesko... (*Los Angelesetan, *Los Angelesetako...).
Salbuespen bakarra Frantziako Landes/Landak departamenduaren izena da [36. araua]. Pluraleko kasu-markak hartzen ditu, eta izenaren bi moldeetara hartu ere: Landesetara, Landesetan, Landesetako...; Landetara, Landetan, Landetako...