400 emaitza bilaketarentzat
Zenbait, hainbat + mugatu pluralaren erabilera okerra (batez ere a berea duten hitzetan) gero eta zabaltzenago ari da: zenbait animaliek, hainbat gauzek, zenbait elizek…
Adjektibo bat superlatiboan jartzean, badira deklinatzeko molde diferenteak. Irakasle gisa, badut nik partitiboa (-(r)ik) eta NON kasua (pluralean) bultzatzeko usaia (mutilIK xarmantena edo mutilETAN xarmantena, adibidez); baina nire ikasleek pluraleko NONDIK kasura jotzen dute beti (mutilETATIK xarmantena, adibidez). Horiek denak zuzenak al dira?
Badakit Urlia euskara batuan ari da hizketan zuzena dela, baina nola behar du: hizlari hori batuaz ari da ala batuan ari da?
Nola deklinatu behar da Aragoi NON kasuan: Aragoian, Aragoin?
Zuhaitz asko landatu genuen ala genituen?
"Izen zenbakaitz eta neurgaitzek (bero, gogo, maitasun, gorroto...) handi edo luze hartu behar dute, eta ez asko". Hala dio Euskal Gramatika Laburrak [EGL:40-58], baina gogo gutxi zilegi al da, edo jaramon gutxi?
Zer alde dago bestek / besteek / beste batzuek formen artean? Esaterako, bestek zer dioen esaldian, bestek forma erabiltzen da.
Zer alde dute izenordain hauek: denetik, denetarik, denetatik?
Zein forma dira hobestekoak euro hitzaren idazkera eta erabilera batuan?
Zein da formarik egokiena, ezkerrean ala ezkerretan?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.