Korrika ez joateko adierazteko, poliki (joan) esaten diet nik ikasleei. Lankide batzuek oinez edo ibiltzen esaten diete, eta gaizki esana dagoela iruditzen zait niri. Pausoan edo esan beharko genuke?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > esapideak, sintaxia > kalko baztergarriak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > izenak, joskera > esapideak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Zuzena al da ahalik eta hoberen esapidea? Adibidez: Irakur ezazu ahalik eta hoberen. Ala Irakur ezazu ahalik eta ongiena/ondoena/hobekiena esan behar da?
Zalantza-mota:
morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota:
hitzak > adberbioak, hitzak > adjektiboak, hitzak > determinatzaileak, lokuzioak/kolokazioak
Zuzena al da oraindik aurrera esamoldea?, ala hemendik aurrera da aukera bakarra?
Zalantza-mota:
lexikoa > esapideak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota:
hitzak > adberbioak
Zer hobesten da batasunerako: aste honetan ala oraingo astean? Nire ustez, aste honetan, urte honetan eta horrelakoak esta semana, este año / cette semaine, cette année eta horrelakoen kalkoak dira.
Zalantza-mota:
morfologia > mugatzaileak, lexikoa > kalko baztergarriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota:
hitzak > adberbioak, hitzak > determinatzaileak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Baiezkotan arrazoi duzu / arrazoia duzu eta ezezkotan ez duzu arrazoi(a) / ez duzu arrazoirik erabilerak zuzenak al dira?
Zalantza-mota:
morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Badakit Urlia euskara batuan ari da hizketan zuzena dela, baina nola behar du: hizlari hori batuaz ari da ala batuan ari da?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Zein da bizkaierazko legez hitzaren erabilera zuzena?
Beti legez ala betiko legez?
Atzo legez ala atzoko legez?
Zalantza-mota:
lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota:
hitzak > adberbioak, lokuzioak/kolokazioak