Zalantza handia ikusten da goiko hitz edo esapide horien balioan eta erabileran. Zein da idazkera zuzena?
Zalantza-mota:
lexikoa, ortografia > grafiak, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > letrak
-
Euskaltzaindiaren 25. arauan, "Loturik idaztekoak diren hitz elkartuak" atalean, d) puntuan aipatzen dira bigarren osagaia -dun, -gin, -gile, -zain, -zale... duten elkarteak; eta e) puntuan, berriz, bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une... duten elkarteak. Baina aipatutako -gin, -gile, -zain, -(g)une... horiek ez al dira atzizkiak? Atzizkiak baldin badira, hitz eratorrien osagaiak izango dira, ez hitz elkartuenak. Horrela bada, nolatan aztertzen dira hitz-elkarketari dagokion atalean? Zein da horren arrazoia? Nonbait irakurri ere egin dut horietako batzuei erdi-atzizki izena ere ematen zaiela. Zergatik erdi hori?
-
Bidenabar, nola idatzi behar dira Epelegain eta Arotzenea etxe-izenak: elkarturik ala marratxoz loturik?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > hitz eratorriak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > letrak, karaktereak > markak
Hiztegi-kontu batek kezkatzen gaitu aspaldian. Zein hobetsi behar dugu: arazo ekonomikoa ala ekonomia-arazoa?; zergen aitorpena ala zerga-aitorpena?; ogasun forala ala foru-ogasuna?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > maileguak
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak
Zuzena al da Beste egunean ez zinen etorri esatea?
Zalantza-mota:
lexikoa > kalko baztergarriak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak, hitzak > kalko baztergarriak
Honako errotulazio hauek nola jarri beharko lirateke?
OSASUN PUBLIKORAKO ZUZENDARITZA ala OSASUN PUBLIKOKO ZUZENDARITZA?
OSASUN PUBLIKOKO TEKNIKARIA ala OSASUN PUBLIKORAKO TEKNIKARIA?
Alegia, noiz erabili behar da -(e)ko eta noiz -(e)rako?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Nola idazten dira mota, sail, maila, kopuru, multzo eta gisako hitzekin osatutako hitz elkarteak? Arau bereziren bat dute horiek?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz elkartuak, ortografia > marratxoa
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > markak
Esaldi hau ondo al dago?: Gaur egun ezinbestekoa bihurtu da marka-irudia aztertzea? Ala Gaur egun ezinbesteko bihurtu da behar du?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Errespetuzko jardunean, ohiturazkoa izan da on titulua erabiltzea; esaterako, On Luis, herriko apaiza.
Jakin nahi genuke doktore (doktoregoa egin duena), unibertsitateko irakasle, katedradun, mediku eta abarrekin zer estilo gomendatzen duen Euskaltzaindiak. Tradiziozko on tituluarekin batera, erabil daitezke, esaterako, profesore edo doktore? Ala besteren batzuk?
Zalantza-mota:
lexikoa > orokorra
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, joskera > hitz-ordena, komunztadura > aposizioak
Emakume lesbianak ala emakume lesbianoak: zein da forma zuzena?
Zalantza-mota:
lexikoa > kalko baztergarriak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, hitzak > kalko baztergarriak
Nola esan behar da "9 es divisible por 3" / “9 est divisible par 3”. Esapide hauek egokiak al dira?
-
- 3 9ren zatitzailea da
-
- 9 hiruz zatigarria da
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbakiak, lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, zenbakiak > kardinalak