a) Ondo eraturiko hitza al da zientzia-fikzio?
b) Betidanik harritu naute mesanotxe bezalako hitzek. Egokia al da?
a) Ondo eraturiko hitza da zientzia-fikzio. Hala ageri da Euskaltzaindiaren Hiztegian [EH:zientzia-fikzio].
Bigarren osagaia da elkarketako osagai nagusia: behi-esne, egur-ikatz… Hemen ere hala: zientzia-fikzio hitza parafraseatuko bagenu, honela egingo genuke: "zientzian oinarritutako fikzioa". Beraz, fikzioa da osagai nagusia eta ez zientzia.
b) Mesanotxe hitza egokia da maila informalean erabiltzeko. Euskaltzaindiaren Hiztegian ikus daiteke [EH:mesanotxe] hitzak Heg. Beh. markak dituela.
Bistan da maileguan hartutako hitza dela (‘mesa de noche’), baina hori ez da oztopo erabilerarako eta egokitasunerako. Badira euskaraz gisa horretako zenbait hitz lexikalizatu; batzuek hiztegirako bidea egin dute (mesanotxe, etxafuego, doministiku (< lat. dominus tecum), auskalo (<a buscarlo)…, eta beste batzuek ez (arrozkoletxe, mekaguen… nahiz azken hori Orotariko Euskal Hiztegian badatorren [OEH:mekaguen]).
Data: 2024-07-15
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > maileguak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.