Zuzen al daude esaldi hauek forma inpertsonalean?
a) adibidea ez da zuzena; b) eta c), bai.
Aski sistematikoa da euskaraz aditz trantsitiboz eraturiko perpausak inpertsonal bihurtzea. Bi urrats egin behar dira: 1) intrantsitibo bihurtzen da aditza (du saileko aditza da sailekoa bihurtzen da; eta dio sailekoa zaio sailekoa), eta 2) hirugarren pertsona gramatikalera ekartzen da NOR (dut - duk/dun - du - dugu – duzu… >> da; didate-diate/dinate, diote, digute, dizute…; dizkidate, dizkizute…>> zait, zaik/zain, zaio, zaigu, zaizu…; zaizkit, zaizkizu…). Adibidez:
Beraz, esan bezala, galderako b) eta c) esaldiak ondo daude: esaten dute > esaten da; erabaki zuten > erabaki zen.
Ezin da era horretara moldatu galderako a) adibidea. Zait adizki-moldera iristeko, dio sailekoa (NOR-NORI-NORK) izan behar du abiapuntuak (ordaindu didate > ordaindu zait), eta horko naute hori du sailekoa da (NOR-NORK).
Horrelako bat moldatu nahi denean, inpertsonaltasun-eitea esaldia modu erdipasiboan jarriz lortzen da: Etxeko lanak ez egiteagatik zigortu naute > Etxeko lanak ez egiteagatik zigortua izan naiz (izan naiz zigortua).
Data: 2024-07-15
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.