Euskara eskuz esku

113. araua. Behar izan aditzaren jokabidea aditz iragangaitzekin

Gramatika-atalak: Sintaxia
  • Behar izan aditza, aditz laguntzaile iragankor gisa jokatuko da, ondoan agertzen den aditz osagarria edozein motatakoa izanik ere (iragankor ala iragangaitz).

    Lan egin behar dugu. (lan egin: aditz iragankorra)
    Etxera joan behar dut. (joan: aditz iragangaitza)

  • Aldiz, behar izan aditza datibodun aditz iragangaitz batekin agertzen denean, izan aditz laguntzailearen nor-nori (zaio) saileko formak erabiliko dira beti.

    Bihar mintzatu beharko natzaizu gai horretaz.

  • Bestalde, ipar-ekialdeko zenbait euskalkitan, behar izan aditzak izan aditz laguntzailea har dezake aditz iragangaitzekin.

    Etxera joan behar naiz, iluna jin aitzin.
    Ez zara ikaratu behar.

Idazkera zuzenak

Etxera joan behar dut.

Etxera joan behar naiz (ipar-ekialdea).

Azkenean gauza guztiak ahaztu behar zaizkizu.

Euskaltzaindiaren araua
113. arau osoa ikusi
Euskara Batuaren Eskuliburua
279. fitxa

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus