1. Historiaurreko eta Antzinaroko eskulturek ez dute izenburu formalik izaten, ez dute izaten egileak emandako izenburua; modu deskribatzailean izendatu ohi dira, eta, askotan, egilea ere ezezaguna izaten da. Horregatik, ez dira letra etzanez idazten: Venus Milokoa.
2. Pinturak edo eskulturak, batzuetan, oso handiak dira, eta beste monumentu edo eraikin batzuetan txertatuta egoten dira; askotan, iturri apaingarrietan. Orduan, monumentu-izaera hartzen dute; hau da, monumentutzat hartzen dira, eta, horrenbestez, ez dira letra etzanez idazten. Beraz, arkitekturako artelanak balira bezala idazten dira: Askatasunaren estatua (New York).
3. Egileak emandako berariazko izenik ez duten eskulturak edo pinturak modu informalean izendatzen dira, letra etzana erabili gabe: Buda etzan baten eskultura.
Euskal izenburua |
Frantses izenburua |
---|---|
Askatasuna herriaren gidari |
La Liberté guidant le peuple |
Alexandroren gudua |
La bataille d’Alexandre |
Askatasunaren estatua |
statue de la Liberté |
Azken afaria |
La Cène |
Azken Judizioa |
Le Jugement dernier |
Babelgo dorrea |
La Tour de Babel |
Buruxka-biltzaileak |
Des glaneuses / Les glaneuses |
Gernika |
Guernica |
Magoen adorazioa |
L’Adoration des mages |
Manneken Pis |
Manneken Pis |
Méduseren baltsa |
Le Radeau de la Méduse |
Pertseoa Medusaren buruarekin |
Persée tenant la tête de Méduse |
Venusen jaiotza |
La Naissance de Vénus |
Venus lotan |
Vénus endormie / Vénus de Dresde |
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.