Zuberoan badira herri-izen batzuk artikuludunak direnak, hala nola Onizepea (a), Sarrikotapea (a)… Orduan, izen horiek deklinatzean, -a artikulua galtzen dute: Onizepean, Sarrikotapearekin baina Onizepetik, Sarrikotapera.
Euskara batuan, Domintxaine, Garindaine, Larraine eta abar idatziko da, ñ gabe (*Domintxaiñe, *Garindaiñe, *Larraiñe). Halaber, herritarren izena garindaintar, larraintar eta abar da. Urdiñarbe da izen bakarra ñ-rekin idazten dena.
Euskara batuan, hitz arrunt edo berezietan ph, th eta kh grafiak ez dira onartuak normalki. Halere, herri horiek Atharratze, Atherei, Ithorrotze idazten dira, baina Mitikile, Pagola.
Bestalde, nh, rh eta lh grafiak onartuak dira ondoko herri-izenetan: Ainharbe, Arhane, Olhaibi, Sorholüze, Zunharre, Zunharreta.
Xehetasun gehiago ukaiteko, Euskaltzaindiaren 99. araua, «Zuberoako herri eta herritarren izenak», kontsulta daiteke.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.