21.4.1b Postposizio hau, euskalkien arabera, [… -TZAKO] edo [… -ENDAKO] tankeran ere eman daiteke: Garagardo hau {norentzat/norentzako/norendako} da? [… -EN-TZA-KO / -ENDAKO] (zuretzako, norentzako…), ordea, ez da ezinbestekoa, aditzaren adjuntu dugunean behintzat. Beste kontu bat da, izenlagun denean. Orduan, jakina, -ko hori nahitaezko bihurtzen da (§ 21.8): Jonentzako opariak hauek dira (*Jonentzat opariak hauek dira). Aditzaren adjuntu denean hiru formak dira zilegi, euskalkien arabera: Ez dut ezer aurkitu {amonarentzako/amonarendako/amonarentzat}. Izenaren adjuntu denean, aldiz, ezinbestekoa da -ko agertzea: {Amonarentzako/amonarendako/*amonarentzat} pastilla ez dut aurkitzen.
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.