Helburu esanahiarekin eta helburuaren inguruko adieran ez ezik, zertarako- osagarri gisa ere erabil daiteke forma hau: Horrek zailtasunak dakartza akordio orokorrago bat egite aldera (Berria), ‘zailtasunak zertarako’, alegia. Bai eta zertara-osagarri gisa ere: Horrek geldialdi gutxiago egite aldera bultza ditzake (Berria), hau da, ‘zertara bultza’; Horrek esan nahi du, besteak beste, gizarte-bizitza makurtu egiten dela telebista ikuste aldera (I. Zabaleta), ‘zertara makurtu’, alegia.