1279 resultats pour *:* [181 - 190]
Arantzazuren oinetan dagoen auzoa, Oñatin (Gipuzkoa). Gaur egun ermitaren hormen zatiak baino ez daude.
Erdi Aroko izena, Oltza (Nafarroa) zendeako herria eta Andre Mariaren ermita. Herriaren aurreneko aipamena 1035. urtekoa da, Antso Gartzeitz erregeak semeari eman zionekoa. Aipatzekoak dira gaztelua eta ate gotikoa duen Andre Mariaren ermita. Funesen (Nafarroa) antroponimotzat ageri da 1211. urtean. Herriko jaiak abuztuaren amaieran dira.
Araceli (es)
Latineko Aracoeli ('zeruaren aldarea') izenetik. Arazeliko Andre Mariaren santutegia Capitolioko tontorrean dago, Jupiterren tenpluaren lekuan. Izen honetako tokiak mendi gailurretan egon ohi dira, seguruenik Aracoeli-k aurreko sinesteak ordezkatu zituelako. Badaiteke Araciel, Corellako (Nafarroa) Ama Birjinaren adbokazioa, izen honen bilakaeraren emaitza izatea. Jaieguna maiatzaren 2an da..
Corellako (Nafarroa) Andre Mariaren adbokazioa. Izatez desagertu zen herria izan zen Araziel. 1125ean Nafarroako Alfontso Borrokalariak hiri-gutuna eman zion, baina XIV. mendean hustu egin zen. Andre Mariaren irudia Corellako elizan dago. Jaieguna abenduaren 13an da. Ikus Arazeli.
Espartza Galarko (Nafarroa) Andre Mariaren elizattoa. 1762an Nuestra Señora de Arbe izenarekin agertzen bada ere, oraino bizirik dago Ama Birjinaren Arbekoa euskal deizioa. XVIII. mendean auzoek bertan egiten zituzten batzarrak, apezpikuak debekaturik ere. Egungo irudia 1908. urtekoa da.
Allin (Nafarroa) ibarreko herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Herriko eliza Done Martieri eskainirik badago ere, barruan duen Andre Mariaren kaperagatik da ezaguna, honetara Nafarroa, Araba, Aragoi eta Gaztelako jende asko etortzen baita, oinazeak kendu eta eritasunak sendatzeko. Inguruetan dagoen aintziran jabeen gaiztakeriengatik urak irentsitako jauregia izan omen zen.
Erdi Aroan ageri den izena da, dokumentatzen ere den Doneztebeko (Nafarroa) Maria arbel-en parekoa. Herri honetan Arbelarena, Arbelena etxe-izena egon da.
Pilar (es)
Pilare izenaren euskarazko baliokideetako bat da. Honetaz gain Deban (Gipuzkoa) bada Arbil deritzan mendia, Lastur auzoan. Ikus Pilare.
Itzalleko (Nafarroa) Andre Mariaren ermita, Zaraitzun (Nafarroa). Mendi baten tontorrean dago, eta, bertatik Muskildako eta Uxueko Andre Mariaren elizak ikusten direnez gero, hirurak ahizpak direla esan ohi da. Arburura joateko usadioa egon da, larruaren eritasunak sendatzera. Santuaren egunaj ekaineko lehen igandean eta irailaren 8an dira.
Andre Mariaren antzinako ermita, Arrasateko (Gipuzkoa) Uribarri auzoan. Altzania mendian ere bada izen bereko tontorra, Gipuzkoa eta Nafarroaren artean. Ikus Ibarreta.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.
La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.