- Info

*: Remplacer un ou plusieurs caractères
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Remplacer un seul caractère
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Recherche

1278 resultats pour *:* [311 - 320]

Bengoarra (féminin)

  • Sabandoko (Araba) Andre Mariaren ermita. XX. mendearen hasieran eskola izan zen bertan; egun desagertua da.

Bengolarrea (féminin)

  • Andre Mariaren adbokazioa. Ikus Larrea.

Beniñe (féminin)

  • Benigna (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Benignoren baliokide femeninotzat proposatutako izena. Azkeneko hau latineko benignus ('amultsua', 'borondate onekoa') izenetik atera da. Esmirnako San Benigno izan zen Galia kristautu zuena.

Benita (féminin)

  • Benedicta (es), Benita (es), Bénédicte (fr)

  • Latineko Benedictus 'bedeinkatua' izenetik dator. Nursiako San Benedikto izan zen benediktarren sortzailea, Monte Cassinon. Hagitz santu herrikoia zenez izena berehala 'erraztu' zen, eta Benito bihurtu. Santuaren eguna abuztuaren 17an da. Ikus Benedikta.

Beolarra (féminin)

  • Arluzea eta Markiz (Araba) herrien artean dagoen Andre Mariaren ermita. Eraikuntzak aztarna erromanikoak izan arren maiz berriztatu dute, Ama Birjinari inguruetan dioten debozio handiak eraginda.

Bera (féminin)

  • Nafarroako herria, Bortzerrietakoa. Pío Barojaren eta honen iloba Julio Caro Barojaren bizileku izandako Itzea etxea bertan da.

Beraskita (féminin)

  • XII. mendean aurkitzen dugu izen hau, Nafarroan: dompna Berasquita de Guendulain. Irudi duenez gizonentzako Berasko izenaz (ikusi) eta -ita atzizki hipokoristikoaz osaturik dago; azkenekoaren xedea generoa adieraztea dela ematen du. Aldaerak: Belaskita eta Blaskita.

Berastegi (féminin)

  • Berastegiko (Gipuzkoa) Eldua auzoan dagoen Andre Mariaren eliza. Herriaren lehen aipamena 1027. urtekoa da, mugen berrikusketa egin zenekoa, Nafarroako Antso erregearen agintaldian. 1524. urtean herriko batzuk elizan gotortu ziren berastegitarren jauntxokerien aurka borrokatzeko.

Beratza (féminin)

  • Andre Mariaren antzinako ermita, Mendabiakoa (Nafarroa). XVII. mendean Arrosarioko Andre Mariako kofradiakideek konpontzeko agindua eman zioten Andres Alargunsoro harginari.

Berbixe (féminin)

  • Resurrección (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Bizkunde.

Toutes les pages:

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper