1279 resultats pour *:* [351 - 360]
Erdi Aroko izena, ohikoa Nafarroako errege-erreginen ahaideen artean. Gartzia Enekoitz erregearen iloba bat Blaskita deitzen zen. 1065ean Blaskita, Gaila eta Gartzia Aznaretzen alaba, aurkitzen dugu Gipuzkoan. Aldaerak: Belaskita eta Beraskita.
Coronación (es)
Gaztelaniazko Coronación izenaren kidea XX. mendearen hastapenena erabilia: Andra Mariaren Bureskundea (koronazioa).
Otxate herrixka Imiruriren ondoan, Trebiñun zegoen. Handik gertu Burgondo izeneko Andre Mariaren ermita dago. Egungo ermita eta irudia XVII. mendekoak dira, zaharragoko beste batzuen ordezkoak. Jaia abuztuaren 15ean egiten da.
Bruna (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Brunoren ordain femeninotzat proposaturiko izena.
Barakaldoko (Bizkaia) auzoa eta Andre Mariaren adbokazioa. Eliza antzinako monasterio baten azken hondakina da. Menan ere bada izen bereko herrixka.
Andre Mariaren ermita, Bergaran (Gipuzkoa). Irudi berezia da Ama Birjinarena, Gipuzkoan ireki daitekeen bakarra baita. Sabela irekitzean haurra ikus daiteke lehenik eta honen atzean Jainkoa, eskuetan Kristo eta gurutzea dituela. Kofradeen egunean erromeria handia egiten zen, eta zopa eta esnea banatzen. Inoiz erabili den Buiñondo idazkera ez da zuzena.
Kanpezu (Araba) udalerriko herria eta Andre Mariaren eliza. Herria ezaguna da bertan San Fausto Nekazariaren gorputz usteldugabea dagoelako.
Daniela (es), Danièle (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Daniela.
Daniela (es), Danièle (fr)
Hebreerako izena (dan 'epaitu' eta el 'jainkoa'), 'Jainkoa da ene epailea' esanahia duena. Itun Zaharreko profeta handienetakoa izan zen hau; bere bizitza Danielen Liburuan azaltzen zaigu eta Jainkoaren justiziaren irudia da. Aldaera: Danele (Deun-ixendegi euzkotarra).
Daría (es), Darie (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Daria.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.
La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.