7 emaitza bilaketarentzat
Zein da forma zuzena, itxaron apur bat ala itxaron apur batean?
Zenbaitetan honela ikusi izan ditut hauek: erdi-prezioan / erdi prezioan, erdi-buelta / erdi buelta. Zuzenak al dira? Izan ere, halakoak nik beti beste era honetara erabiltzen ditut: prezio-erdian / prezio erdian, buelta-erdia / buelta erdia.
Ekitaldi baten aurkezpenerako, zein da zuzena: zuekin guztiekin ala zuek guztiekin?
Zuzenak al dira honako esaldiak: "Egunero 50 eta 100 espezie bitartean desagertzen dira" eta "Egunero 50 eta 100 bitarteko espezie desagertzen dira"?
Kantitateekin eta magnitudeen unitateekin singularra erabiltzea gaizki al dago?: 200.000 pezetatik gorako soldatak, ni nengoen tokitik lau metrora zegoen.
a) 34. araua dela-eta (hiru kiloko haurra eta abar), galdera egitean ere horrela erabili beharko genuke? Esate baterako: zenbat denborako/denboratako? Zenbat kilometrora/kilometrotara? Zenbat egunean/egunetan?
b) Sei urteko eta sei urtetako ez dira berdinak (ardoaren kasuan ulertzen da, baina bestelakoetan ez da hain argi suertatzen).
Esaldi-bikote hauetan, zein dira molde egokiak?:
a) 5 minutuan egin du lan ala 5 minututan egin du lan?
b) Azken zortzi urte hauetan ala azken zortzi urte honetan?
c) Zenbat urtetik zenbat urtera ala zenbat urtetatik zenbat urtetara?
Azken hiru urtetik hona ala azken hiru urtetatik hona?
3 metrotik 5 metro bitartera ala 3 metrotatik 5 metro bitartera?
d) 5 kilometrora aurkituko duzu ala 5 kilometrotara?
Ezkerretara jo ala ezkerrera jo?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.