Ondo egina al dago aukera?:
Irribarriak oso ondo jokatu zuen (zuzen).
Altunak oso txarto jostatu zuen (oker).
Irribarria eta Altuna pilotariak izanik, eta pilota jokoa denez, jokatu egiten da, jakina; ez jostatu edo jolastu.
Horrez gainera, ikus hauek ere: "Lexikoa: joko/jolas/josteta; jokatu (haur-joko/-jolas; mahai-joko; hitz-joko; tokan jokatu)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: jolastu, borrokatu (da/du)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: zertan ibili/jolastu (pilotan, dendatan, zezenketan, harrapaketan...)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > aditzak, lexikoa > kalko baztergarriak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > kalko baztergarriak, hitzak-aditzak > komunztadura
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.