Zerbaitek edo norbaitek beste zerbaiten edo norbaiten antza duela esateko, erabil daiteke "ematen du" esapidea? Esate baterako: Horrek Messi ematen du. Horrek leloa ematen du. Ala Horrek Messiren antza dauka esan beharko genuke?
Adiera asko ditu euskaraz eman aditzak. Euskaltzaindiaren Hiztegian ikus daitekeenez ―[EH:eman:8]―, eman aditzak bere-berea du galderako adiera hori ere; ez dago zertan nahitaez ekarri, beraz, antza eduki eta gisakoetara.
Data: 2022-03-29
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > aditzak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.