‘Alguacil’ hitza itzul al daiteke udaltzain formaz? Ala ‘alguacil’ beti da aguazila?
Ez dira guztiz sinonimoak udaltzain eta aguazil. Garaiak aldatu egin dira, eta udal-enplegatuen egitekoak ere bai.
Gaur egun, [EH:udaltzain] baten egitekoa herri edo hiriko elkarbizitza zaintzea eta udal-aginduak betearaztea da (polizia baten egitekoa du, alegia). [EH:aguazil] baten egitekoa ere bazen hori, baina bazituen bestelako egitekoak ere udal-enplegatu gisa (alkatearen edo herri-epailearen mandatari izatea, herri-uren ardura izatea, etab.).
Lan-moldeak aldatu egin dira, eta gaur egun apenas erabiltzen den aguazil hitza, ez euskaraz eta ez gaztelaniaz. Hitz zaharkitua da. Izan kontuan, orobat, Heg. Herr. markak ere badituela hiztegian.
Itzultzaileak berak jakingo du zein garaitako testuak ari den itzultzen, eta horren arabera erabakiko du zein hitz hautatu.
Data: 2023-01-30
Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > itzulpenak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.