Zuzenak al dira honako esaldi hauek?:
Ana, Mikel, Jon, Carlos eta ni joan gara.
Ana, Mikel, Jon, Carlos eta bostok joan gara.
Ana, Mikel, Jon, Carlos eta denok joan gara.
Ana, Mikel, Jon, Carlos eta guztiok joan gara.
Ana, Mikel, Jon, Carlos eta orok joan gara.
Azkenekoak, zuzena izateko, oro behar du, eta arruntagoa da esaldia honela: Ana, Mikel, Jon, Carlos eta ni, oro joan gara.
Gainerakoak zuzenak dira, baina denak ez dira erabat baliokideak. Lehenengo biak bai; besteak ez. Izan ere, talde bat osatzen duten lagunen kopurua aipatzen badugu, eta biok/hirurok.../bostok gisako esapideen bidez eratzen ditu euskarak esaerak naturalen ‘X eta ni’ edo ‘x eta zu’ adierazteko (horrek egiten ditu baliokide lehen biak): Ana, Mikel, Jon, Carlos eta ni joan gara = Ana, Mikel, Jon, Carlos eta bostok joan gara. / Ane eta zu etorri zineten gau hartan = Ane eta biok etorri zineten gau hartan).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbatzaileak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenordainak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.