Denborazko -tzean eta -tzerakoan nola bereizi elkarrengandik?
-t(z)ean eta -t(z)erakoan denbora-atzizkiak ez dira baliokideak: biak dabiltza aldiberekotasunaren inguruan, baina badituzte ñabardura batzuk, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII, 36. or. liburukian esaten den bezala. Han esaten denaren laburpena jasota dago Euskara Batuaren Eskuliburuan "-t(z)ean, -t(z)erakoan (-takoan)" (EBE).
Ikus hau ere: "Denbora adieraztea: -tzean, -tzerakoan (etortzean, etortzerakoan)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > denbora
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.