(...)
Harana 'ibarra' (ikus Galipentzuko Ibarra sarreran dioguna) dugu hemen, bistan denez. Lehenengoz 1060. urtean agertzen da dokumentazioan, aranea Itxuraz [Lacarra, VM, 35. or. Mitxelenak, Isastik bildurikako salbea aztertzen ari dela, honela dio otoitz horretan ageri den "negar ybarr onetan, malcozco arane onetan" lerroa iruzkintzean:
«En 4 sorprende que "en este valle de lágrimas" haya sido traducido dos veces, jugando con la sinonimia de ibar y arane, negar y malco, y aunque por "valle" fuera de este texto sólo se halla (h)aran, arane no es una errata, pues en Isasti, p. 167, se lee (de acuerdo con los mss.): "aramburu se llama la casa de la cabeza del valle, porque aranea significa valle, y burua cabeza" (TAV, 164-165. orr.).
Edozein moduz, badirudi Aranea-k *Aranean-etik atera behar izan duela, inesiboaren partiketa faltsu baten ondorioz], eta oraindik ere bizirik dago ([arána] esaten da), ia hamar menderen ondoren.
Las Balsas de Arana La Fuente de Arana ondoan daude, Galipentzuko mugaren alboan; Barranco de Arana Barranco de la Presa bera dugu, baina lehen dermio horretan azekia bilakatzen da, hots, sakontasuna galtzen du. Euskarazko Araneko erreka-ren kide erdalduna da.
La Fuente de Arana aipatu idoien aldamenean dago, eta zaharra izan badaiteke ere, ez da dokumentazioan sekulan azaltzen (ikus Gesaliturria sarrera).
Arana-n lizarrak ere baziren, 1592ko Junto al fresnal de Arana-k frogatzen duenez.
Orain urte batzu Prado de Arana-n baziren lizarrak, errepidea baino pixka bat gorago, iturri txiki baten ondoan, baina ebaki egin zituzten. Prado de Arana errepidean hasi eta errekaren ondotik hedatzen da, lehen Onborduia-raino iristen zelarik.
Cuesta de Arana alderdiko euntzearen eta Nobeleta-ren artean dago, eta dokumentazioko Ladera de Nobeleta edo Nobeletasaietsa-ren esanahikidea dela dirudi (ikus Nobeleta sarrera).
Arana-k Galipentzu, antzinako Iturrieta (ikus sarrera hau), Txipueta, Aranportillua, Nobeleta, Onborduia, Kanpobarrena eta Balarata-rekin mugatzen du.
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11