(...)
Mas otra (pieza) en dho termino (Aldabea de Aitzandieta-n) u paraje que llaman erbolaga que afronta por arriva con el camino que se va a Lacubeli
(...)
(...)
Gaurregun ezezaguna den leku-izen hau Arbolaga nahiz (H)erbolaga da agirietan. Lehenik azaltzen dena eta etimologiarik garbienekoa Arbolaga denez gero, jatorrizko forma hau dela pentsatu beharko dugu, eta Erbolaga (ikus Portal sarrera) bokal disimilazioaren ondorea dela (cf. Astabidea > Esta bidea 1892an, edo Akirazabal > Equiraçabal 1677an). Osagaiak -aga atzizkia aztertzean esan den moldean, arbola 'zuhaitza' eta -aga dira (cf. Zuaizkieta Uxuen bertan).
Arbolaga herritik hurbil zegoen, Aldabea de Aitzandieta-ko eguzkialdean, Camino de Lakubeli eta Camino de la Sierra-ren artean edo.
Zubia edo Puente de la Sierra-ren ondoan, Barranco de Aitzandieta-ren ertzean zegoen beraz.
(...)
(...)
[-Aga atzizkia gure eskualdean. Uxuen] Arbola 'zuhaitza' eta -aga dira toponimo honen bi osagaiak. Lakuntza aldean egun arboldegie hitza ibiltzen dute hizkuntza batuan zuhaiztia-ren bidez adierazten dena adierazteko. Uxuen bertan Zuaizkieta dugu.
(...)
(...)
Aldabea de la Tejería Aldabea de Larziaga-ren goiko aldea da, eta Balsa de la Tejería Bidemakurra-ko idoia. Carasol de la Tejería Carasol de la Tejería de abajo edo Carasol de Arbolaga da (ikus beherago), eta Cruz de la Tejería eskuarki La Cruz deitu ohi dena. Fuente de la Tejería Bidemakurra-ko idoiaren ondoan dago.
Goiko teileria gerla aurretik 1945 inguruan H. Salaberrik berriztatu zuen arte gelditua eta are hondatua egon zen. Berrikuntzaren ondotik urte batez edo biz funtzionatu zuen, eta teilariek, itxi baino lehen, teila pila handiak metatu zituzten, herrian urte batzuetan teila beharrik izan ez zedin.
Gerla aurretik, gelditu eta hondatu aitzin, Valencia aldeko teilariak etortzen ziren Uxuera teilak egitera. Buztina Txutxu Alto-tik eta teileriaren ondoko Alto del Guarro-tik hartzen zuten, eta ura Fuente eta Balsa de la Tejería-tik teiletxeraino egindako erretentxo batzuen bidez eramaten zen. Teilak egindakoan teileria ondoko larrainean uzten zituzten lehortzen.
Lehen udalarena zen eraikuntza hau partikularra da orain.
(...)
(...)
OBS.- Del euskera arbola 'árbol' y el sufijo -aga. Era una zona cercana al pueblo, en el carasol de Aldabea de Aitzandieta, según indica el autor [Patxi Salaberri EAEATB].
(...)
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Laburdura: OV.11
Egilea: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Titulua: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma: Onomasticon Vasconiae 11
Aldizkaria:
Argitaletxea: Euskaltzaindia
Tokia: Bilbo
Data: 1994
Erreferentzia:
Oharrak: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: hizkuntza azterketa
NA.TM - Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Laburdura: NA.TM
Egilea: JIMENO JURÍO, José María (zuz.)
Titulua: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Lan oharra: 59 liburuki
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua & Trabajos Catastrales S.A.
Tokia: Iruñea
Data: 1992-1999
Erreferentzia:
Oharrak: Nafarroa. Toponimia eta Mapagintza: gazt. Toponimia y Cartografía de Navarra.
Erreferentzia gisa liburuki zenbakia ematen da aditzera eta apurka-apurka, orrialdea ere gaineratuz joango da.
Lan honen iruzkin kritikoa argitaratu zen in FLV, 64 (1993).
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: ofizialtzea
NAN.PR.UNX - San Martin Unxeko protokoloak
Laburdura: NAN.PR.UNX
Egilea:
Titulua: San Martin Unxeko protokoloak
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Aldizkaria:
Argitaletxea:
Tokia: Iruñea
Data:
Erreferentzia:
Oharrak:
Mota: artxibategia
Erauzketa: partziala
Alorra: dokumentazioa
NA.TOF - Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Laburdura: NA.TOF
Egilea: ZZ. AA.
Titulua: Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua
Tokia: Iruñea
Data: 2019tik
Erreferentzia:
Oharrak: 2019. urtetik datutegi osoa deskargarako eskaintzen da: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/open-data/datos/toponimia-oficial-navarra
Mota: datu baseak
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: dokumentazioa
Lege-oharra
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.