(...)
Arte 'tarte', -ko leku-genitiboa, eta haitz 'malkor'-ez osatua dago. Hasierako Arte hori zuhaitz-izena ere izan liteke, baina arte-ren ondoan azaltzen diren erte-dun aldakiak arte 'tarte', 'bitarte'-ren alde mintzo dira.
Nabaria da mugatzailea duten eta mugatzailerik gabeko formen arteko txandakatzea.
Behin edo beste o-z hasten den aldakia azaltzen da, berandu hala ere.
Gaurregungo Pozo de Artokaiz [àrtokáiz]-ek espezializazio semantiko moduko zerbait jasan du [Hau kontuz hartu behar da, putzuaren inguruko lurrek ere izen hori baitute.], egun aipatu putzu horretara murriztua baitago ia erabat. Ikusi moduan, gaurko putzuaren ondoko oihezki eta eguzkiagerria adierazten duten caracierzo eta carasol agertzen dira dokumentazioan, baina putzuaren aipurik ez dugu sekulan aurkitu.1618ko aldaizquia zer izan daitekeen seguru ez dakigu. Gure ustez euskal aldai 'aldapa' eta aldabea-rekin du zerikusia (ikus Aldabea eta Txorria sarrerak). Txorria-n, Lakubeli-n eta Santa Cruz-en ere aldazquia eta yldarquia (yldazquia seguruenera) genuen.
Arteko haitz Aitzandieta-ko aldabea-n dago; Barranco de Arteko haitz Barranco de Aitzandieta nahiz Rincón de Balsalarraña-tik jaisten den errekastoa izan zitekeen.
(...)
(...)
Butzu [Hortz-hobietako afrikatu bizkarkariari dagokionez cf. gaurko Andrebutxo, Andremutxo, Andrebuchu XIX. mendean, *Andrebutzu-tik (ikus sarrera hau).] izena eta mehar 'mehe, estu' izenondoa ditugu toponimo honetan. Badakigu Aldabea de Aitzandieta-n zegoela, La Sierra-ra zihoan bide-zigorraren ondo-ondoan, errekan seguruenera, baina ez dakigu oraingo zein putzu izan daitekeen. Posibilitate gehien dituena Pozo de Arteko haitz da, hau aipatu alderdi horretan dagoelako, Camino del Puente de la Sierra-tik hurbil. Gainera Pozo de Arteko haitz ez da dokumentazioan ageri.
Zernahi gisaz, badakigu bi errekaren topagunean zegoela, eta beraz Pozo de Arteko haitz bera ez bada [Hemen Rincón de Balsalarraña-tik jaisten den errekastoa Aitzandieta-ko errekarekin elkartzen da.], Basandia eta La Sierra-ra doan Camino de San Jerónimo (Camino de Lakubeli edo antzinako Camino de Arbolaga-ren jarraipena da)-n egon zitekeen, hemen Aitzandieta-tik datorren erreka (Barranco de Lakubeli izena hartzen du hemendik beheiti) eta Rincón de Muelas-etik jaisten den errekastoa batzen baitira.
(...)
(...)
OBS.- Del vasco arte 'espacio intermedio', la desinencia de genitivo de lugar -ko, y (h)aitz 'peña', según señala Patxi Salaberri (EAEATB). Este pozo se encuentra en Aldabea de Aitzandieta.
(...)
Bilduma: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Aldizkaria:
Argitaletxea:
Tokia: Iruñea
Data:
Erreferentzia:
Oharrak:
Mota: artxibategia
Erauzketa: partziala
Alorra: dokumentazioa
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Laburdura: OV.11
Egilea: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Titulua: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma: Onomasticon Vasconiae 11
Aldizkaria:
Argitaletxea: Euskaltzaindia
Tokia: Bilbo
Data: 1994
Erreferentzia:
Oharrak: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: hizkuntza azterketa
NA.TM - Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Laburdura: NA.TM
Egilea: JIMENO JURÍO, José María (zuz.)
Titulua: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Lan oharra: 59 liburuki
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua & Trabajos Catastrales S.A.
Tokia: Iruñea
Data: 1992-1999
Erreferentzia:
Oharrak: Nafarroa. Toponimia eta Mapagintza: gazt. Toponimia y Cartografía de Navarra.
Erreferentzia gisa liburuki zenbakia ematen da aditzera eta apurka-apurka, orrialdea ere gaineratuz joango da.
Lan honen iruzkin kritikoa argitaratu zen in FLV, 64 (1993).
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: ofizialtzea
NA.TOF - Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Laburdura: NA.TOF
Egilea: ZZ. AA.
Titulua: Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua
Tokia: Iruñea
Data: 2019tik
Erreferentzia:
Oharrak: 2019. urtetik datutegi osoa deskargarako eskaintzen da: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/open-data/datos/toponimia-oficial-navarra
Mota: datu baseak
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: dokumentazioa
Lege-oharra
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.