549 emaitza bilaketarentzat
Zuzena da Ni bizi naizen lagunarekin joan naiz mendira perpausa, ala nahitaez esan behar da Nirekin bizi den lagunarekin joan naiz mendira?
NONDIK kasua deklinatzean, nola jokatu behar da hitz arruntekin, bukaeran -n edo -l duten hitzetan? Eta hauekin?
barrendik/barrenetik
hurbildik/hurbiletik
urrundik /urrunetik
ehundik gora / ehunetik gora
Zuretzat ala zuretzako, zein da zuzena?
Horrako -xe(-) hori zer da, atzizkia ala tartekia? Alegia, zertan dira ezberdinak atzeraxeago eta atzeragoxe?
Aditz kopulatiboekin atributu-funtzioa egiten duena adjektiboa bada, hauek nola behar dute, mugatuan ala mugagabean?: Andoni irakasle ona da / Andoni irakasle on da.
Bokatiboak mugatuan ala mugagabean joan behar du?: Ez, mutil! Bai, gizona!
Lekuzko kasuetan nola deklinatzen dira n, l, s, z, tz edo r letraz amaitzen diren herrien izenak? Adibidez, Irun, Madril, Paris, Zarautz, Eibar...
Non aurki ditzaket deklinabideko taula edo eskema orokorrak?
Zer edo zer deklinatzekotan, zelan deklinatuko litzateke: zerk edo zerk, zeri edo zeri?
a) Birdeklinabidearen inguruko zalantza batzuk: Zenbat liburu irakurri dituzu animaliei buruz? ala Zenbat liburu irakurri dituzu animaliei buruzkoak?; Komentario asko entzun dut gai horri buruz ala Komentario asko entzun dut gai horri buruzkoa?
b) Beste esaldi honetan ez daukagu inolako zalantzarik: Irakurri ditudan liburuak maitasunari buruzkoak dira eta ez Irakurri ditudan liburuak maitasunari buruz dira. Ez da hala?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.