- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1541 emaitza *:* bilaketarentzat [381 - 390]

Eliseo (gizonezkoa)

  • Eliseo (es), Elisée (fr), Elisha (en), Eliseus (en)

  • Hebreerako jatorria duen izen honetan El 'jainkoa' eta ish 'lagundu' batzen dira. Eliseo Itun Zaharreko profetetako bat izan zen, Eliasen ondorengoa. Mirari franko egin zituen eta buru-belarri jardun zuen Baal jainkoaren jarraitzaileen kontra, hauek erabat desagerrarazi arte. Santuaren eguna ekainaren 14an da. Aldaera: Elixi.

  • Dokumentuak:

Elmu (gizonezkoa)

  • Telmo (es), Elme (fr), Elmo (en)

  • Grezierako Erasmos 'maitatua' izenetik dator, italierako Éramo / Ermo / Elmo bitarteko dela. III. mendean Antiokiako apezpikua izandako Elmu bi aldiz saiatu ziren martirizatzen, baina, aingeruen laguntzari esker, bietan atera zen bizirik. Ezagunagoa den Telmo gaztelaniatik hartutakoa da, sant hitzaren azken t itsatsirik duen aldaeratik. Santuaren izena san Elmu edo done Elmu da, ez okerreko itzulpena den Telmo Deun. Santuaren eguna apirilaren 4an da. Aldaera: Telmo.

  • Dokumentuak:

Eloi (gizonezkoa)

  • Eloy (es), Éloi (fr), Eligius (en)

  • Latin berantiarreko Eligius 'aukeratua' izena Eloi bihurtu zen frantsesez, eta handik barreiatu Europan zehar. VII. mendean Noyongo apezpiku izandako San Eloi urregile eta errementaria izan zen, eta hori dela bide urregileen zaindaria da egun. Kondairak dioenez, behin hagitz basatia zen zaldi bati hankak kendu zizkion, ferratu ahal izateko, eta gero berriro jarri. Santuaren eguna abenduaren 1ean da.

  • Dokumentuak:

Emanuel (gizonezkoa)

  • Manuel (es), Emmanuel (fr), Emmanuel (en)

  • Hebreerako Immanu'el' Jainkoa gurekin' izena Emmanuel bihurtu zen grekoz eta latinez. Isaias 7,14an ageri da: 'Hona, andre gaztea haurdun dago eta semea izango du, eta Emmanuel, hau da, 'Jauna gurekin', jarriko dio izen'. Gaztelaniaz hasierako e- galdu zen eta Manuel sortu. Santuaren eguna urtarrilaren batean da. Aldaerak: Imanol arrakastatsua eta Manuel.

  • Dokumentuak:

Emiliano (gizonezkoa)

Emilio (gizonezkoa)

  • Emilio (es), Emile (fr), Emil (en), Emile (en)

  • Aemilius Erromako leinu baten izena zen, etruskoa jatorriz, antza (ikus Emiliano). Aemilia leinua Erromako zazpi nagusietako bat zen. Izenak zabalkundea hartu zuen Rousseauk idatzi zuen Emiliori esker. Santuaren eguna urriaren 6an da. Aldaerak: Emiri eta Emilli.

  • Dokumentuak:

Endimion (gizonezkoa)

Eneas (gizonezkoa)

Eneko (gizonezkoa)

  • Ohiko euskal izena Erdi Aroan. 842. urtean Iruñeko lehen errege izan zen Enecok Esa (Nafarroa) herria eman zion Leireko monasterioari ('Ego rex Eneco concedo...'). Jakitunen artean adostasun zabala dago euskal izentzat jotzean; osagaiak ene 'nirea' eta -ko atzizki hipokoristikoa dirateke, eta jatorrizko adiera 'enetxoa' edo. Loiolako Eneko latinez Enecus zen eta gaztelaniaz Iñigo (ikus Iñigo), lehenago Iruñeko erregeak edo Bizkaiko jaunak bezala. Gero Ignatius kristau izena hartu zuen Jesusen Lagundiaren fundatzaileak, Antiokiako santuaren omenez. Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Ignazioren kidetzat Iñaki proposatu zen. Ikus Iñigo.

  • Dokumentuak:

Enio (gizonezkoa)

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper