- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1279 emaitza *:* bilaketarentzat [1021 - 1030]

Oibar (emakumezkoa)

  • Gizaburuaga (Bizkaia) herriko Andre Mariaren ermita. Diotenez, Ziortzako kolegiatak sortu zuen ermita, eta, horregatik, aipatutako kolegiatako apaizak meza ematen zuen jaiegunean, irailaren 8an. Ermita ondoan dagoen haitzuloan ba omen dira laminen oinatzak. Nafarroan ere bada Oibar izeneko herria.

Oihana (emakumezkoa)

  • Antzinako kulturetatik datorkigu baso edo oihanen alderako erakargarritasuna. Gogoan izan Erromako Silvia jainko izena. Aldaerak: Basoa eta Oihane. Ikus Silbia.

Oihane (emakumezkoa)

  • A. Ibinagabeitia idazleak sortu zuen hainbesterainoko arrakasta eduki duen izen hau, Sabin Aranak eta Koldo Eleizaldek argitaratuko Deun-ixendegi euzkotarra liburuko Edurne, Jone, Josune eta antzekoetan oinarriturik. Dirudienez Caracasen erabili zen lehendabiziko aldiz. Ikus Oihana.

Oilandoi (emakumezkoa)

  • Baigorriko (Nafarroa Beherea) ermita, egun desagertua.

Oitia (emakumezkoa)

  • Opakuarako bidean, Kontrasta (Araba) herriaren ondoan egon zen Andre Mariaren ermita. Azkenengo berria 1835. urtekoa da, karlistek bertan bolborategia egin zutenekoa.

Oka (emakumezkoa)

  • 1496an Martin Saenz Askoeta Okak eta Maiora Gonzalez Butroekok Muxikako (Bizkaia) Gorozika auzoan sortutako Andre Mariaren ermita da hau, herrian Edurtzetako Andra Mari deitua. Errepidearen ondoko harri batean dagoen zuloa Ama Birjinak zapaltzean egin zuela esaten da. Jaia abuztuaren 5ean da.

Okariz (emakumezkoa)

  • Donemiliaga (Araba) udalerriko herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Okarizen lehen aipua XI. mendekoa da, 1062an herriko zaldun bat ageri baita Iratxeko monasterioko dokumentazioan. Eliza XIII. mendean egin zen, eta irudia ere bai. Hau, luzaz lurperaturik egon zen arren, Arabako ederrenetako bat da.

Okerruri (emakumezkoa)

  • Sabandoko (Araba) Andre Mariaren ermita, Maeztuko Udalean, Ikurralde eta Okorrialde izenez ere ezaguna. Berez Okerruri ('Oker-en hiria') herri hustuko eliza zen.

Okina (emakumezkoa)

  • Arabako herria eta Andre Mariaren eliza. Eraikuntzak baditu aztarna erromanikoak. Diotenez, inguruetako hartzulo batean aztiak eta sorginak bizi dira. Morentinen ere (Nafarroa) egon zen Okina izeneko Andre Mariaren ermita, baina hau egoera kaskarrean baitzen irudia Leorina eraman zuten.

Okon (emakumezkoa)

  • Bernedo (Araba) herriko Andre Mariaren santutegia, Toloño mendiaren magalean. Hemen Ama Birjina artzain bati agertu omen zitzaion. Antzina haren laguntza eskatzen zen elurte eta izozteetan. Santuaren eguna abuztuaren 15ean eta irailaren lehenengo larunbatean da.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper